Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Hamabost egun Urgainen
Atalak: bAst
ASKOREN MINA
Berehala azaldu zen etxekoandrea. Berrogei, berrogeita bi ur-
teko emakume eder sendo bat zen. Sendoegia aukeran, be-
rak zioenez. Aberatsa izan arren, behartsuak ere anaiatzat
hartzen zekiena. Txiroen artean hamaika mesede egina…
Bazekien Txominek nora joan, bai!
—Gabon, Txomin.
—Gabon…
—Ederki busti zara!
—Bai, pixka bat…
—Eta… zer diozu garai honetan? Norbait etxean minez?
—Ez, ez. Guztiok ondo gara…
—Ezbeharren bat?… Eseri zaitez behintzat…
Txominek zer egiten zuen ere ez zekien. Lurrera begira,
zeharo mutututa, nondik hasi ez zekiela, aulki baten ertzean
eseri zen. Erribururen emazteak berehala nabaritu zuen ha-
ren izua, eta, zer ote zekarren jakin nahian, begira-begira ge-
ratu zitzaion.
24
—Zure senarrarekin hitz egiteko asmotan etorri naiz…
–hasi zen Txomin, eznaiz-banaiz, beldurrak bezala.
—Esango zizun, noski, Joxepak Bilbon dela…
—Bai, bai, baina nik…
—Hemendik egun gutxi barru etortzekoa da. Orduan
etorri nahi bazenu… –erantzun zion itzulgai bat eman
nahian bezala.
—Ez, ez! Gaur egin behar dugu zerbait!
—Zer gertatzen da, ba?
—Jakin al duzu Egurmendi jauna hil dela?… –hasi zen
azkenean Txomin, zirt-zart, bere beldur-lotsak alde batera
utzita.
—Jakin dut, bai. Gizajoa!
—Ba –zioen Txominek geratu gabe–, bihar lurperatu
behar dutela eta… joan naiz gaur hilobia antolatzeko as-
motan eta… gauza ikaragarri bat ikusi dut.
Arnasa bukatu zitzaion. Maritxu, Erribururen emaztea,
berriz, begiak gainetik kendu gabe, dena begi-belarri zen, eta:
—Zer? –galdetu zion larri.
—Jakingo zenuen, noski –hasi zen Txomin beste eki-
naldi batean–, oraindik urte asko ez direla, Egurmendi gaz-
tearen emaztea hil zela? Ba, haren gorputza ikusi dut eta…
kopetan tiro baten hozka dauka!…
Horra bere barrua hustu!
—Baina, ezin daitekeen gauza da hori! –erantzun zion
Maritxuk beldurtzen hasita–. Tiro baten hozka?… Ez ote da
beste zerbait zuk ikusi duzuna?
25
—Ez, andrea, ez! Zoritxarrez, tiroz hildako batzuk ikusi
izan ditut eta ondo asko dakit.
—Eta zuk zer uste duzu? –galdetu zion berriz haserre
bezala–, tiroz hil zutela ala?
—Nik ez dizut horrelakorik esan. Nik gauza den bezala
esan dizut. Besterik ez.
—Baina… honek esaten dituenak!… Hori ezin daiteke,
gizona! –zioen berriz Maritxuk–. Han ilunpetan ez duzu
ondo ikusi…
—Ilunpetan? Bai zera! Arratsaldeko laurak ziren eta!…
Ez, ez! Ederki ikusi dut hilkutxak askatuta zeuzkan ohol
haien tartetik.
Biak isilik. Txomin gero eta lasaiago, Maritxu gero eta
larriago. Lasaitasuna eta alaitasuna, gauzen mamia eta in-
darra bezala, berez sortzen ez direnak ote dira ba? Batetik
bestera ibili arren, inolaz ere deuseztatzen ez direnak ote dira
ba? Bat lasaitu ahala, bestea larritu; bat poztu ahala, bestea
atsekabetu?…
Hori dela edo, esan ohi den bezala, «dringilin don, ba-
taren gaitza bestearen on» dela edo, Txomin, behintzat,
bestearen larritasuna ikusirik, lasaitzen zihoan. Askoren
mina, txoroen atsegina…
—Hilobian sartu eta gero, ez zioten ba ezer egingo
noski… –hasi zen berriz Maritxu.
—Ez dut uste.
—Hortaz…
—Hortaz… –erantzun zion Txominek bestearen oihar-
tzun, bizi-bizi begira.
26
Berriz biak isilik. Maritxuren burua lan gogorrean ze-
bilen horratik! Nola buruan sartu bat-batean harrigarrikeria
hura? Sorginak eta mamuak ikusi zituela esan izan balio ere,
ez zen hainbeste harrituko. Aspalditik ziren Egurmendita-
rrekin adiskide; ustez behintzat, ondo asko ezagutzen zi-
tuzten, eta… emakume hura tiroz hila? Inoiz ere ez zuten
horrelakorik esan eta?… Horrela izan zitekeenik inori bu-
ruratzea ere… Egurmendi zaharra, bart arratsean hildakoa,
hain elizkoia! Haren semea, orain nagusi geratu zena, hain
zintzoa! Eta… orain hau?
Egia esan, Maritxuk ez zuen emakume hura ezagutu,
bera Urgainera bizitzera etorri baino lehen hila zen eta,
baina… berak zioena: Egurmendiren emaztea izateko (no-
lakoari halako), ez ote zen, ba, honen idekoa izan? Nola ez,
ba? Eta… tiroz hila hura? Eta Egurmenditarrek ezer esan ez?
Bai ote!…
—Bihar edo etzi hemen izango da nire senarra, eta be-
rak ikusiko du zer egin… –hasi zen berriz Maritxu, erdi ame-
tsetan bezala.
—Ez dugu ezer egitekorik izango bihar edo etzi. Bihar
goizean Egurmendi zenaren gorputza lurperatzera darama-
tenean, edonork ikus lezake hori, eta… orduan zer?
—Egia!… Hau lana!… Goxoa jarriko da Egurmendi
hori azaltzen denean! Baina… zer egin genezake?
—Zuk ikusiko duzu, baina, nire ustez, gaur egin behar
da egitekoa.
—Hau da hau!…
27
Nondik atera ote zuen Txominek gaurko ausardia?
Noizdanik Txomin, betiko galtza-zahar, Egurmendiren
emazteari zer egin behar zen esanaz?
Arratsaldeko laurak hortxe-hortxe ziren harrigarrikeria
hura ikusi zuenean, eta orain seiak joak. Bi ordu luze haie-
tan, hamaika bira eman zizkion bere buruari. Ederki txora-
bildu zen! Bere lotsa alde batera utzita, bazirudien gizonta-
sun berri bat bereganatu zuela eta! Bazirudien bera nor zen
ere ez zekiela eta!…
Maritxu ez zen irten oraindik lehenbiziko bihotz-ika-
ratik. Burutik oinetaraino, dena izoztuta geratu baitzen.
Ederra ekarri zion Txominek alajaina!
—Gaur bertan diozu?
Orduantxe atea kax-kax jo eta Joxepa azaldu zen:
—Mediku berria da. Zutaz galdezka dator –zioen Ma-
ritxuri begira.
—A bai?… Sartu dadila –erantzun zion honek ergelki.
Eta Txomini begira:
—Nire herrikoa da. Gure aitonak lehengusu izanak
edo… –zioen, Joxepa haren bila joan zen bitartean.
—Jaungoikoak arratsalde on dizuela –zioen berehala
atean azaldu zen gizaseme dotore batek. Apain-apain jantzita
zetorren. Eta oilar bat hanka baten gainean bezala, unetxo
batean, hantxe ate ondoan tente-tente geratu zen.
Lau hilabete lehenago Urgainera etorritako sendagile be-
rria zen; sendagilea zen aldetik, sendagile ona eta jakintsua;
gizona zen aldetik, alaia; batzuek ziotenez, buruarina eta
handinahia.
28
—Baina… zer duzu? Ez al zaude ondo? –hasi zen be-
rehala Maritxuren aurpegi luze hura ikusi orduko. Eta be-
regana etorri zen.
—Bai. Ni bai…
—Txuri-txuri eginda zaude eta.
—Ez da harritzekoa… Hona hemen Txomin. He-
mengo lurperatzailea da…
Eta… horra! Ezin isilik egon, lehertu behar, eta hau dela
eta hura dela… honek ere dringilin-don, Txominek esan-
dako guztia azaldu zion.
Larrola sendagilea ere, Maritxuri berri haiek entzunda,
Egurmenditarrak ikustez bakarrik ezagutu arren, harrituta
geratu zen. Haien artean horrelakorik! Ez al zen, ba, sendi
hura herriko onenetakoa? Ez al ziren, ba, guztiongatik ondo
ikusiak? Haiek, non etsairik?
—Eta zer egin? –zioen berriz Maritxuk.
—Poliziari salatu… –hasi zen Larrola.
—Nahaspila ederrean sartu behar ditugu Egurmendi-
tarrak!
—Zer nahi duzu, ba? Berari esan?
—Ez, ez! Jaungoiko maitea!… Nahigabe ederra eman
behar genion alajaina!
—Zer, ba? Dena bere honetan utzi?
—Ez… ez… –«Bai… bai…» esan nahian bezala.
—Hortaz, poliziari esan besterik ez dago.
—Poliziari diozu? –zioen Maritxuk kopeta eskuz joaz–.
Zaude, zaude! Lehenago ez gogoratzea!…
29
Zuzenean telefonoa hartzera joan zen. Beste biak, zer-
tara zihoan igarri gabe, begira-begira geratu zitzaizkiola,
deia egin zuen, eta:
—Garaidi jaunaren etxea al da? –zioen–. Etxean al da
bera?… A!, Martin al zara? Maritxu naiz, Erribururen emaz-
tea… Bai, bai, oso ondo. Zuek ere bai?… Bai, Bilbon da…
Ba, zure beharrean naiz… etorri al zintezke?… Bai, bai, gaur
bertan… Ezetz ba, ezetz, guztiok ondo garela!, beste gauza
bat da… Gero esango dizut… Etorriko al zara?… Ederki,
ederki, eskerrik asko eta gero arte. Agur.
—Nire senarraren Donostiako adiskide on bat zen
–zioen berriz besteengana etorrita–. Bere buruz lapur eta
eraile bila jarduten dena. Oso azkarra eta gauza hauetara ohi-
tua. Honek esango digu zer egin. Bai! Honek!… Eta bere-
hala datorrela dio. Hemen da ordu erdi barru…
—Hortaz, ni banoa… –hasi zen Txomin iheska bezala.
—Ez, ez. Egon zaitez hori etorri arte.
—Nik esan dizut dakidan guztia; orain zuek ikusiko du-
zue zer egin. Nik ez nuke nahi sasibideetan sartu…
—Ez zaitu inork sasibideetan sartuko, Txomin. Ez zai-
tezela horrelakoa izan! Itxoin ezazu Garaidi etorri arte, ze-
rorrek hobeto esango diozu ikusi duzun guztia eta… Tira,
tira! Goazen sukaldera eta, hori etorri bitartean, hartuko
duzu txistor puska bat… Aurki dugu hemen…
Eta Joxepari ezer ez esateko agindu eta gero, sukalde-
raino lagundu zion. Ez zen hantxe gogoz geratu! Garai
onean txistorra!…
Jose Antonio Loidi (Argazkia: Erein)