Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Iruñeko historia
Atalak: bAst
Iruñeko historia
Hiriaren ibilbidea historian barna
[[[Liburu honen helburu nagusia Iruñeko historiaren bilakaera aztertzea da, jakintza arlo eta ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta. Historiari buruzko artikulu sorta honetan aztergai ditugu geografiak, hiriaren bilakaera politikoak, gizartearen egitura sozialak, kulturaren garapenak eta hizkuntzen presentziak baldintzatu eta bideratutako zenbait prozesu; izan ere, faktore horiek guztiek garrantzi handia izan dute Iruñearen bilakabidean aldi historiko guztietan. Hori dela eta, ezinbestekoa izan zaigu diziplina-anitzeko ikuspuntu batetik abiatzea eta bilakaeran eragina izan duten ezaugarri guztien azterketa egitea.
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruñeko historiari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten 2002ko abenduan eta 2003ko maiatzean. Euskararen bizitzan, lehenbiziko aldiz seguru aski, baziren Iruñeko historiaren jakintza eta euskararen goi-mailako ezagutza zituzten unibertsitate mailako adituak. Haiengana jo genuen euskaraz idatzitako hiriaren lehen historia gauzatzeko. Orain orduko ponentzia haiek eguneratu ditugu, eta hiriaren ikuspegia zabaltzen duten beste hainbat lanekin osatu. Emaitza eskuetan duzun liburu eder eta aitzindari hau duzu.]]]
>>> Iruñearen bigarren fundazioa erromatarrek gauzatu zuten, herrixka baskoiaren gainean edo haren kokagune berean. Hiri erromatarra K.a. 75. Eta 74. urteen arteko neguan sortu zen, uste denez Ponpeiok lautadaren ipar-ekialdeko ertzaren gainean kanpalekua jarri zuenean. Metropoliarekin gerran zegoen Sertorio menperatzeko helburuarekin Erromak bidali zuen jenerala zen Ponpeio. Galia behar zuenez bere hornidurarako, Iruñea aukeratu zuen Pirinioetako pasabidea hortik igarotzeko.
Hiri erromatarrak bere fundatzailearen izena hartu zuen, eta Pompaelo edo Pompailon gisa ezaguna izan zen, Ponpeioren hiria alegia; hortik dator gaur egungo Pamplona deitura. Distirarik handiena I. mendearen azken laurdenaren eta II.aren amaieraren artean ezagutu zuen. Ondoren, herri germaniarren lehen inbasioak, 275. urtean hor nonbait, desegin eta suntsitu egin zuen, eta lau mendetako bizi-iraupenari amaiera eman zion.
>>> Jose M. Jimeno Juriok, Historia de Pamplona liburuaren eranskin kronologikoan, lau suntsiketa aipagarrienak nabarmentzen ditu:, 275ean, 409an, 778an eta 924an. Tribu germanikoen lehen inbasioaren ostean, hiria, txiroa eta era apalean birsortua, sueboek, bandaloek eta alanoek suntsitu zuten Pirinioak gainditu osteko hegoalderako bidean. 409. Urtea zen. Urte batzuk geroago, 778. Urtean, karlomagno Iruñetik igaro zen Zaragozatik zetorrela eta, Orreagan menderatua izan aurretik, harresiak botatzeko eta hiria sakeatzeko agindu zuen. Kordobako lehen kalifa Abd al-Rahman III.ak hiriari eraso zion 924an eta, Jimeno Jurioren esanetan, “harri gainean harririk gabe” utzi zuen ia.
>>> San Zernin burguaren forua: Zenbait urteren buruan, auzo berria tamaina handiko herrigune bilakatu zenean, Alfontso borrokalariak esku hartzea erabaki zuen atzerritar etorri berrien gizarte-egoera normalizatzeko, ordura arte indarrean zegoen gizarte-egituran toki zehatzik ez baitzuten: pribilegiodunen taldekotzat ezin ziren hartu, eta ez ziren, halaber, nobleziaren edo kleroaren menpeko nekazariak. Gizaki askeak ziren (franko edo ingenuoak ere deiturikoak), ohitura, hizkuntza, lanbide eta tradizio juridiko desberdinak zituztenak. Horregatik, trataera berezia eta legedi propioa eman behar zitzaizkien. Giza talde berri honen egoera normalizatzeko bidea 1129. urtean emaniko forua izan zen.
>>> Nafarroak eta Iruñeak aldaketa erabatekoa jasan zuten XVI. mendearen hasieran. Konkistarekin batera luzaroan izandako guda zibila bukatu zen, beaumontarren eta agaramontarren arteko zatiketak XVII. mendea arte segitu baldin bazuen ere. Hurrengo hiru mendeetan, gutxi gora behera, egonkortasuna nagusitu zen. Iruñea Nafarroako benetako hiriburu bihurtu zen, eztabaidarik gabe. Ondorioz, Erdi Aroan errege-erreginen begikoak izandako beste hainbat hiri bigarren lerroan geratu ziren, esate baterako Hiriberri, Lizarra edo Zangoza.
>>> Inmigrazioan, etxeetan, hizkuntzan zein lanbidetan aldaketa sakonak eman ziren XIX. mendeko Iruñean, eta horiek azaltzen saiatu naiz aurreko atalean. Hala ere, hasieran esan bezala, aldaketa hauek hobeki ulertu nahi baldin baditugu, iraultza liberalarekin lotu behar ditugu ezinbestean. Azken batean, liberalismoak bultzatu zituen horietako asko, eta hain zuzen ere liberalismoaren aurka formulatu ziren aldaketa horiek eragiten zituzten ondorioen aurkako jarrerak eta borrokak. Gizarte eredu eta antolaketa berria, kapitalismoarena, martxan zegoen, eta aldaketa horiek eragiten zituzten ondorioen aurkako jarrerak ikertzea. Azken batean, jarrera horiek moldatu zituzten XIX. mendeko borrokak, baita neurri handi batean XX. mendeko bilakaera politikoa baldintzatu ere.
Liburuko bosgarren atalaren hasiera
>>> 1900ean, Iruñeko biztanleak 30.000 ere ez ziren. Jende gehiago hiltzen zen jaiotzen zena baino, haur hilkortasuna izugarria baitzen. Hala ere, bazen hazkunde demografiko apala, baina hura kanpoko jendea hirira etengabe bizitzera etortzeari zor zitzaion; gehienbat, Nafarroako beste eskualde batzuetako jendea izaten zen.
>>> Iruñeko eta Nafarroa garaiko historia diktadura frankistaren menpe aztertuko dugu hurrengo orrialdeetan: 40 urte luze, ilun eta latz horien historia hain zuzen ere.
>>> Jakina da oso bortitza izan zela Nafarroan 1936ko uztailaren 19an gertatutako estatu kolpearen hasiera. Desagertu egin ziren bigarren errepublikaren urteetan zehar indarrean zeuden berme juridiko guztiak, 1931ko abenduko konstituzioak babesten zituenak. Uztailaren 19ko gauerditik aurrera ordu gutxi batzuetan mendean hartu zuten Nafarroako hiriburua milizia karlistek, falangistek eta batik bat armadako patruilek.
>>> Azken urteetan eraikitako ekipamendu garrantzitsuenak: Nafarroako Liburutegi Nagusia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa, Nafarroako Unibertsitateko hainbat eraikin, Yamaguchi parkea, Argaren ibai parkea, Vianako Printzearen Kanpo Kontsultetarako eraikina, Civivox Zentroen sarea, Baluarte eraikina, Autobus Geltokia, Corte Ingles, Merkataritza Guneak. […] Eta ezin aipa gabe utz dezakegu hiru kiroldegi handien eraikuntza: Arantzadikoa, Beritxitoskoa eta Mendillorrikoa.
Yamaguchi parkea, iruñea Turismo.Navarra.com
>>> Jaio nintzen urtean, frankismoaren legediak zinemaren zentsura arindu zuen, eta horren ondorioz, 1976ko otsailean La trastienda pelikula estreinatu zen, emakume bat erabat biluzik aurreneko aldiz pantailaratzen zuen filma hain zuzen ere: Maria Jose Cantudo Iruñean egindako film batean. Garai hartako pelikula ezin topikoagoa zen arren (zolda handikoa, bide batez esanda), hautsak harrotu zituen, Opus Deiren mediku baten bekatuak agerian uzten zituelako. Dena den, 31 urte geroago emandako elkarrizketa batean, Maria Jose Cantudok berak beste ikuspegi bat gaineratu zuen, ezustean eta, erne ez zegoen edonorentzat, oharkabean pasatzeko aproposa. “Oso giro alaitsua zegoen orduko Sanferminetan, baina gehienetan ni nintzen kaleetan zegoen emakume bakarra”.
>>> Musikaren eta emakume musikagileen hiria da Iruñea. 1858an Iruñeko Udal Musika Akademia sortu zuten eta 40 emakumek (ikasleen %36) eman zuten izena bertan. XIX. mende amaieratik musikari emanak biziko ziren artisten ugaltzearen erakusgarri dira San Gregorio kalean sortutako Felisa Munarriz Armendariz (1892-1977), musika ibilbidea Italian egindakoa, Pilar Laborda (1877-1893) opera abeslaria, Dolores Sanz Valdes pianista eta beste batzuk. Baina Emiliana Zubeldia Inda musikagile eta pianista profesionala izan zen nazioartean proiekzio handiena lortuko zuena.
Emiliana Zubeldia Inda pianista (1888-1987) unam web
Emiliana Zubeldia Inda pianista (1888-1987) unam web
>>> Juan Beriain abadea ezaguna da gurean, bere lanak oraino kausigaitzak oso badira ere. Larramendik aipatua bere 1745eko hiztegi hirukoitzean, Jimeno Juriok eginiko ikerketei esker idazle honen nondik norakoak ezagunak dira. Utergan 1566an jaioa, 1592an apaiztu eta Orbako Etxaguen hasi zen erretore lanetan, 1602an Utergara itzuli zen arte; bertan hil zen 1633an. Juan Beriain bi libururen egilea izan zen: Tratado de cómo se ha de oir misa escrito en romance y bascuence, lenguajes de este obispado de Pamplona, Iruñea: Carlos Labaien, 1621. Eta, Doctrina christiana, Iruñea: Carlos Labaien, 1626.
>>> Errege eta erreginen artean idazle onak izan ditugu. Ez dirudi Margarita Nafarroakoak (Anguleman jaioa, 1492-1542), Heptameron idatzi zuenak, Iruñea gehiegi ezagutu zuenik, edo iruindar titulua ematen ahal zaionik, baina, Teobaldo I.a Champagnekoak adibidez, Trobadorea deitua, ondo ezagutu zuen Iruñea, eta bertan bizi izan zen. Izan ere, Nafarroako erregea izan baitzen 1234tik hil zen arte. Champagneko kondea zen eta Antso VII.a Azkarraren iloba, Nafarroako Blanka erreginaren semea baitzen. Champagnen sortua zen 1201ean eta Iruñean hil zen 1253an. Ez zen oso gerlari sutsua izan, gurutzatua izan bazen ere, baina oso gogor kritikatu zituen etxean gelditzen zirenak sarrazenoen aurka borrokatu gabe. Dena dela, amodioa nahiago zuen gerra baino, nahiz eta, dirudienez, oso zorte txarra izan zuen amodio gaietan, berak maite zuen damak ez baitzuen bera maite, eta halaxe bizi omen zen sufrikarioz beterik, amodiozko eta desengainuzko poemak sortzen eta musikatzen bere laud eta bihuelarekin.