Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Balio erantzia
Atalak: bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain
Itzal-jokoa I Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
[Felipe Juaristiren hitzaurretik]
Ekaitz Goikoetxea bertsolaritza mundu entzutetsutik datorkigun artista da, idazle baino gehiago baita, bertsolari baino gehiago ere bai, nire iritzian. Idazleak idatzi egiten du, txukun edo zakar hori beste kontu bat da, baina zurian beltz pintatzen du bere barne-gogoak kaleratzeko agintzen diona. Idaztea maitasunezko kontua da, inork gutxik idazten du beretzat eta bere baitarako. Besteari begiak zuzenduak ditu, hark izan dezan non hartu plazer edo atseden, non aurkitu min edo pozareniturria, nora eraman alaitasunaren edo tristuraren pausoak. Bertsolariak agerikoa hizketan jartzen du, baina ez munduko sorrerakoa, paradisukoa balitz bezala, dagoenean dagoenari eusteko baizik, eror ez dadin. Artistak mundu bat erakusten du, ez hitz ederrez, ez hitzen arrimu eta ordenamendu onaz soilik. Artista bera da hitzek edo bestelako adierazi-nahiek hartzen duten bidea. Gorputza jartzen du, esan nahi eta esan nahi ez dena ibil daitezen aisa eta aske, nola zaldiak larrean.
Irudimenaren artea da Ekaitz Goikoetxeak bizitzan aurkitzen duena, bizitzari lapurtu eta etxera dakarrena. Berak ezkutatzen dio gizakiari benetan zer edo zertan den. Hitza jartzen du jokoan, baina ez da hitz-joko hutsa gehienetan, bestelako baliabideen gainetik.
“Denbora galtzen duenak espazioarekin konformatu behar”.
Esaldi horrek ez du metafisiko izan nahi. Ez bilatu halakorik azpi-azpian edo horren baitan, horko sakoneran, ez duzue aurkituko eta. Denbora, metafisiko batentzat, ez da neur daitekeen ezer, neurriz kanpo dagoelako. Poeta batentzat, beste kontu bat da, iraganaren soina oroimenaren habeari lotuta daukan katea. Bertsolari batentzat, ordea, denborarena irudi bat baino ez da: espazioa ez dena, espazioan kabitzerik ez duena. Irudimenaren artea bizitzaren artea da. Bizitzak ez du zentzurik bera bizitzen ez bada. Eta bizitzen den bizitzak, edo bestela esanda, bizitzen dela sentitzen den bizitzak ez du zentzurik arrastorik uzten ez badu.
“Bizitzan arrastoa uztea baino
zailagoa da arrastorik ez uztea”.
Nola adierazi bestela bizi izan dela, bizi izan garela, bizi izan dugula?
“Bizitzari bertsoaren gero eta itxura handiagoa hartzen diot. Badakigu nora iritsiko garen, nola…”.
Dena da den bezalako, baina ez behar bezalako, edo nahi den bezalako, desira dugun bezalako…Bizitza bizi dugu, sentimendua sentitzen dugu, argiak argitzen gaitu, ilunak iluntzen, eguzkiak berotzen eta euriak bustitzen. Galdera gehiegi egin gabe. Zergatik? Zertarako? Galdu egiten dira bizitzaren uholdeak itsasora eramanak. Besterik gabe egiten diren gauzak dira, egin egiten direlako. Bizi denak badaki, geldi dagoena galdu egiten da.
“Denbora ez da pasatzen.
Denbora geldi dago gu noiz pasako”.
Bizitzaren artea hitzaren artea da. Hitzak liluratzen gaitu eta bizitzaren zati handi bat hizketan pasatzen dugu. Edo burura datorkiguna idatziz, idazteko gogoa baldin badugu, gero eta jarrera ezohikoagoa, dena dela eta dena san behar bada.
Bizitza kontraesanez josita dago, bizitza bera kontraesana delako. Hizkuntza guztiak, nik dakidala, samurtzen, malgutzen eta bihurritzen dira, adierazi nahi dena zuzen esateko ahaleginean. Hitzen mugak gure mugak dira. Ekaitz Goikoetxeak hizkuntzaren lauak eta koskak ezagutzen ditu.
“Plazer hutsa, zorion betea”,
Arlo asko landu dituen sortzailea da Ekaitz Goikoetxea. Bertso mundutik hasi zen, eta, azken urteotan, bertso-paperak eta aforismoak lantzen aritu da, bai eta sari mordoa irabazi ere. Horrez gain, “Trans-formatzen” dokumentalaren egile izan da Garazi Zabaleta eta Aitor Lanasekin batera, Huntza taldearentzat hainbat abestitz idatzi ditu. Gaur egun, Popatik bandako kide da, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariekin “GenEroa” emanaldia eta Josu Maroto marrazkilariarekin “Balio erantzia” erakusketa aurkezten ari da herriz herri. Aforismo liburu batekin datorkigu oraingoan, berezkoa duen zorroztasun eta sentikortasuna lagun.
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
A
Aforismoa, ezer ez eta festa.
Aforismoaren maxima minimoetara jotzea da.
Aforismoa, gabeziaren balio erantzia.
Aforismoa, hitzetik ixolatua.
Ahazteak hazten laguntzen du.
Aho zabalik uzten naute ahoa itxi nahi digutenek.
Aitonari hilerrira bidean:
Alzheimerrak iraganik gabe uzten gaitu.
Ametsei ere ez diegu lotara geratzen uzten.
Anatomiak bizkarrari burua leporatzen dio.
Ariketa beti da harik eta.
Arrazoia ez duenari eman behar zaio, izan dezan.
Arrosak arantzak,
margaritak zalantzak…
Arriskutsua da loreei maitasunaz galdetzea.
Aske diren guztiak ez dira libre egoten.
Atzera egiten duena ere
etorkizunera itzultzen da.
Aurpegia emateko bizkar zabala izatea komeni.
Azalekoa ez denak azala zeharkatzen du.
Azken arnasa emateko,
aurreko guztiak hartu egin behar.
Azken finean, heriotza.
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
Itzal-jokoa II Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Itzal-jokoa III Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
[Felipe Juaristiren hitzaurretik]
Aforismoa da hitz egoki eta neurtuekin egia esateko ahalegina. Antzinako greziarren artean sortua, artearen edo zientziaren maisutza eta jakituria adierazteko laburpentzat jotzen zen orduko garai hartan. “Luzea da artea, laburra bizitza”, idatzi zuen Senekak.
Bizitza laburra bada, zertarako luzakerietan galdu? Ez al da hobe artearekin kontsolatu; artea, izan ere, kontsolagarri izan daiteke, bestelako kontsolamendurik gabekoentzat.
Ekaitz Goikoetxea Argazkilaria: Andoni Canellada (Foku)