Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Edertasunen formak
Atalak: Erlazioak, Gizartea, Gorputzak, Prismaren koloreak, Sentipenak
Irudia: La habitacion verde blog-ekoa
Nire ustez edertasunak ez du forma zehatzik. Hala sentitzen dut nik behintzat. Zer da edertasuna eta non aurkitzen da bere arima?
Ederra ongi sentiarazten digun hori izan daiteke ikusmolde estetiko, intelektual, edota afektibo batean oinarrituta, adibidez. Alabaren kaka usaindun osasuntsua ederra iruditzen zait. Ilea larru-arras moztua duten emakumeen buruetan edertasuna ikusten dut. Nire mukiek zapore ederra dute. Ederrak dira bilakaeraren isla diren maiteƱoaren irria eta negarra. Ilerik gabeko barrabilak ederki jolasten ditut. Eta gorputzak, gorputzak ederrak diren zirrikituz beterik daude.
Nik sentitzen dudana ez du zertan beste batek sentitzen duen horrekin zerikusirik eduki behar. Edertasunaren oinarrian sentimenduak daudela onartzen badugu sentimenduei forma hertsi bat ematearen irudia gogorra egiten zait. Haratago joango nintzateke eta sanoa ez dela ere esango nuke. Sarri edertasuna zer den begietatik eta belarrietatik saltzen digute. Eta nahi gabe gure funtsaren oinarrian sentitzen duguna baztertzera iritsi gaitezke.
Edertasunaren forma fisikoari, adimentsuari edota harremanetakoei kanpotik etorritako irizpenak aztertu gabe irensteak sortutako ondorioak barnean eta gizartean sentitu daitezke modu bortitzean.
Edertasunen formak epaitu gabe aukeratutakoa edo duguna biziaz bestea begiesteko gai garenean, orduan dugun eta garen horretatik nahi duguna ikasi, deseraiki, berrikasi eta eraikitzeko askatasunak irabaziko genituzkeela uste dut. Gorputzek eta buruek eskertuko ligukete.
Forma zehatzik gabeko edertasunen aldeko aldarria.