Axala
Hasiera » Adierazpenak » Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana
Uzt19 0

Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana

Atalak: Adierazpenak, Auzolana

Azken boladan, Eusko Jaurlaritzak irratian jartzen dituen iragarki guztien bukaeran hau entzuten dugu: “Eusko Jaurlaritza. Euskadi, auzolana”. Duela gutxi arte “pertsona helburu” goiburuarekin bukatzen ziren horiek orain ”auzolana” hitzarekin amaitzen dira. Iragarkiaren gaia edozein izan daiteke: kotxean alkoholik ez, industria… Baina, testuinguru horretan zer esan edo adierazi nahi du Jaurlaritzak “auzolana” hitzarekin?: Jaurlaritzak auzolana sustatzeko politikak bultatzen dituela, akaso?, erakunde gisa auzolanean sinesten duela?; auzolana gustatzen zaien hitza dela?…

Auzolana hitzaren erabilpena nondik zetorren jakin nahi nuen. Bila hasi nintzen eta orduan, Eusko Jaurlaritzako Agintaritzaren Aldizkariko 2017ko apirilaren 12ko 46/2017 Ebazpenean hau aurkitu nuen:

Kasu honetan, beraz, berariazko ikur bat da auzolana. “Asmoa da argudio iradokitzaile bat erakustea, Euskadirentzat izaera bereizgarri bat duena, gizarte ekintzaile, solidario eta guztion onerako lan egiteko prest dagoen gizarte baten funtsa eta talde-kultura erakusteko;…” eta “…«claim» «tagline» edo literatura adierazpide bat diseinatu da marka eta bere eduki estrategikoa indartzen laguntzeko”. Auzolan hitzak marka baten izaera du hemen, eta horrek kezkatzen nau.

Aldarrikatu nahi dut auzolana marka bat baino gehiago dela. Edo, hobeto esanda, ez dela marka bat, egiteko modua baizik, merkatuaren zein estatuen eskemetatik at dagoena, bizitzan oinarritzen dena, erlazioetan, elkartasunean, alegia, ekinbide anitza dela. Auzolana hitzarekin Kimutx proiektua etortzen zait gogora, edo Oreretako Oinez proiektua, Behauzeko Bizitoki, Egia auzoko baratzea, Gernikako Astra, Lotze Eskalada Taldea, Errigora, herri desberdinetako kontsumo taldeak, gaztetxeak …

Instituzio batek auzolana hitza erabiltzen duen bakoitzean zerbaitek egiten dit krak buruan, auzolana ezin baita instituzionalizatu, zergatik erabiltzen dute? Hitzen merkantilismoaren adierazpena da hau, esanahi herrikoia, sakona eta gertukoa duen hitza marketin helburu batekin lotu, edozein testuinguruan erabili eta esanahia hustu egiten dute.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU - […] Auzolana kontzeptua, marka bat alal zerbait gehiago da? Nora Barrosok eman du bere ustea, Argia aldizkariko Axala blogean. […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA