Emakumeen gerra
– Ama, zein herrialdetan da emakumeen gerra?
Nirea eman baino bere ikuspuntua jakin nahian-edo zera galdetu nion.
– Zer da emakumeen gerra?
Berak argi zuen ordea.
– Emakumeak zein herrialdetan hiltzen dituzte emakumeak izateagatik, ama? Hori jakin nahi dut, zein herrialdetan daude emakumeak gerran.
– Mundu guztian zehar, maitia.
– Hemen ere bai? Hemen ere gaude gerran?
– Bai.
– Eta zergatik hiltzen dituzte? Zergatik?! Ama, nik ez dut ni izateagatik inor hiltzerik nahi…
2016ko martxoaren 1a, Oreretako kaleetatik etxerako bidean 7 urteko alabak hasi zuen elkarrizketa erreala duzue goikoa. Eta hau ez da kointzidentzia bat. Hau kezka, amorru, nahi eta sorkuntza kolektibo indartsu baten isla da, gaur oihu bateratu bilakatzen dena!
Emakumeentzako bakea noiz?!
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks