Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Elkargunetasuna
Atalak: Feminismoak
Zapalkuntza generoaren, etniaren, jatorriaren, aniztasun funtzionalaren, sexualitatearen, arrazoi ekonomikoen… araberakoa da. Baina, baldin eta sailkapen batean diskriminazioa sufritzen duten pertsonak talde batean baino gehiagotan kokatzen badira (emakume afro-ondorengoa, aniztasun funtzionala duen emakume indigena…), iruditzen al zaizu bereizkeria berdina edo ezberdina dela? Zure iruditegian kokatzen al dituzu haien gorputzak? Ezagutzen al duzu beraien kontrako biolentziaren adibiderik?
Kimberlé Williams Crenshaw eskubide zibilen defendatzailea da, eta arrazaren teoria kritikoan dago espezializatuta. Emakume afroamerikar honen aburuz, egun existitzen den erreferentziazko markoak ez ditu kontuan hartzen diskriminazio ezaugarri bat baino gehiago dituzten pertsonak, eta honek bereizkeria eta sufritzen duten biolentzien indarra areagotzen du. Kimberlék azaltzen duen arrazoibidean, orokorrean pertsona beltzentzat diseinaturiko markoak ez ditu behar bezala kontuan hartzen emakume beltzek pairatzen dituzten gehiegikeriak eta aldi berean, emakumea izatea edo emakume beltza izatea ere ez da gauza bera. Emakume beltzak bi talde diskriminatuetan daude eta orokorrean ez da kontuan hartzen. Ez da gauza bera emakume horien arraza edo jatorria bata edo bestea izatea, haien egoera ekonomikoa bata edo bestea izatea… Bizi dituzten zapalkuntzaren formak ezberdinak dira, eta, bereizkeria-taldeak gehitzen badira, biolentziak areagotu egiten dira. Crenshawren aburuz, markoek talde bateko partaide guztien arazoak ikusarazteko gai ez badira, pertsona ugarik besteon begien aurrean ikusezin bihurtuko dira. Justizia sozialaren hainbat arazo gainjarri egiten dira, maila askotako injustizia sozialak sortuz.
1989. urtean elkargunetasuna terminoa erabiltzen hasi zen Kimberlé. Ondorengo bideoan kontzeptua hau adibideen bitartez azaltzen du, oso modu grafiko eta ulergarri batean.
Argi uzten du Crenshaw-ek, bide gurutze horien arteko talka handiagoa da bide bat baino gehiagoren bazterkeriak bizitzen badituzu. Gizarteak ez zaitu ikusten, edo soilik eraikuntza bat ikusten du, legeak ez zaitu babesten ez baitzaitu bere osotasunean begiratzen, politikek ez zaituzte kontuan hartzen…
Diskriminazioa faktore desberdinengatik etorri daiteke eta horiek identifikatzeko lengoaia behar da. Hor da elkargunetasunaren kontzeptuaren garrantzia, nire ustez. Hura gabe biolentzia horiek ikusteko gaitasuna oso murritza da eta arazoa konpontzeko aukerak asko txikitzen dira. Hiztegia errealitatean bizitzen ditugun egoerekin elikatu behar dugu, hori baita arazoei aurre egiteko urratsetako bat.
Lolita Chavez Ixcaquic lagunak hau esaten zigun: “Ni emakumea naiz, indigena eta pobrea, gure gorputzek biolentzia mota ugari pairatzen dituzte”. Berak generoa, arraza, jatorria bezalako tasunak aipatzen ditu. Ezaugarri bati beste bat gehitzen bazaio, emaitza ez da bi; emaitza beste biolentzia mota bat da, guk biztanle zuri europarrok imajinatu ezin duguna gure pribilegioen talaiatik.
Gure deseraikuntzan asko dugu entzuteko, eta pertsona horiei oholtza, bozgorailuak eta behar dutena utzi beharko genieke. Ahal badugu, haien testigantzak zabaltzen lagundu dezagun, presente bihurtu eta egoerak eraldatzeko bidean laguntzeko. Zabal ditzagun bihotzak, begiak eta, gehien bat belarriak. Asko entzun, gutxiago esan eta berandu baino lehen eremuak zabaldu behar ditugu… etzi gaur baita.