Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Heriotzarekin bizi gara baina ez dakigu heriotza bizitzen
Atalak: Gizartea, Heriotza, Prismaren koloreak
Abuztuan amona Nikolasa Oreretako bere etxean hil zen, bizitza guztia konpartitu zuen maiteñoa ondoan zuela. Gure begietara ez zuen gaitz larririk, hori bai nekatuta zegoen. Azken urteetan nekatuta zegoen amona. Tokatu zitzaion bizitza dela eta bere azken urteetan gorputza minduta zuen. Horri aitonaren gaixotasuna gehitu zitzaion bat batean, alzheimerra.
Aitona Alfredoren gaitza zein zen jakin arteko hilabeteak gogorrak izan ziren, amonarentzat bereziki. Inpotentzia handia sentitzen da, ezin egona. Ondoren gaixotasunaren izena eta beldurra. Horrek guztiak arazoari irtenbide egokia bilatu nahi horretan familiaren arteko kudeaketan eta norberaren sentimenduetan eragina eduki zuen. Ondo egin nahi duzu baina ez dakizu nola, ondokoa egiten duena ez da sarri zure gustukoa eta barne-kanpo gestio hori zaila suertatzen da.
Aiton amonak etxean egon dira beti. Hasieran ama eta izebak egon ziren hauek zaintzen: gauetan etxean lotan geratzen, etabar. Aitonak okerrera egin zuenean kanpoko pertsona bat sartu zen hauen zaintza modu egokian bermatzeko. Prozesu mingarria izan zen familia guztiarentzat eta bereziki amonarentzat. Gu amona animatzen saiatzen ginen. Lasai egoteko esaten genion, baina ez genuen ia ezer lortzen “aiii zaharrak zaretenean nirekin akordatuko zarete”. Eta arrazoia zuen. Zentzu horretan berarekin pazientzia gutxi izan genuela iruditzen zait. Gure arazoekin eta eguneko presetan murgilduta ez genuen amona nola lagundu lortu. Uste dut lasaitzeko esan ordez gehiago hitz egiten utzi behar geniola, garrantzia kendu ordez bere minean bidelagun izan behar ginuela uste dut. Guzti horrek tarteka barrua jaten dit, guk hainbeste zaindu gintuen pertsona zaintzen jakin ez genuelako. Orain egoera horretaz ikastea besterik ez zaigu geratzen. Heriotzarekin bizi gara baina ez dakigu heriotza bizitzen.
Larunbatean 97 urteko aitonarekin bazkaltzen egon ginen. Birbilobekin irri egin zuen eta gurekin apur bat hitz egin zuen. Aitonak ia ez du hitz egiten, momentu batzuetan gure izenekin oroitzen da edota hizketaldi txiki bat gauzatzeko gai da. Tarteka etengabe gauza bera galdetu edo errepikatzen du. Amona hil zen goiz hartan aitona ondoan zegoen eta inguruan mugimendu handia zegoen arren gizona ia ez zen mugitu, ez zuen ezer esan. Orduak pasa zirenean isilean malko bat erori zitzaiola esaten du izebak. Ez dakigu gertatu zenaz konturatu zen edo nola bizi izan zuen. Larunbatean amona non zegoen galdetu zidan. Ez nekien zer egin, izoztuta bezala geratu nintzen.
– Zer ba? – galdetu nion erreakzioatu nuenean.
– Aspaldi ez dut ikusten – esan zidan berak.
Sukaldean zegoen nire amari kasu horietan zer egiten zuten galdetu nion eta
– Ez dakigu zer esan Nora… izebaren etxean dagoela esaten diogu.
Minuturo galdetuko balu bere maiteñoa minuturo hilko zenaren mina jasoko zukeen akaso. Eta pentsamendu horrekin triste jarri nintzen, oso triste. Bera bezala noraino daukagu heriotzaren kontzientzia eta nola kudeatzen dugu guzti hori? Norberak ahal duen moduan pasatzen ditu halako trantzeak baina jaiotza bezain oinarrizkoa den pasarte hauei buruz gure artean gehiago hitz egin beharko genukeela sentitzen dut.