Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Orainaren gorpuztea gure esku dago
Atalak: Gizartea, Prismaren koloreak
Orainaren gorpuztea gure esku dago.
(irudiaren egile ezezaguna)
Bizitzarekin zerikusia duten bestelako arloetan gertatzen den bezala, teknologiak ere ertz ugari ditu. Ertz guzti horiek elkarlotuz osatzen den irudia da teknologiaren gorputza. Gorputz hori entitate desberdinek profilatzen dute; erabilpenak diseinatzen dituztenek, teknologia garatzeko ahalmena dutenek, aplikazioen interfazea inplementatzen dituztenek, bukaerako emaitza zabaltzen duten kanalek, erabiltzaile aktiboek, pairatzaile pasiboek… Zerrendan agertzen eta agertzen ez diren entitateak ez leudeke isolaturik egon behar, guztiek besteren uretatik edan beharko lukete. Tamalez sarri ez da hori gertatzen.
Teknologian (gizarteko beste atal batzuetan bezala) interes ugari daude: pertsonalak, ekonomikoak, gizartea kontutan hartzen dituztenak, zapaltzaileak, bestelako ingurua begirunez hartuz giza-talde baten arazoak konpontzen dituztenak, kontrolatzaileak, mugak ezabatzen dituztenak, pertsonak isolatzeko balio dutenak, etabar. Zerrenda luzea suertatu daiteke. Batzuetan interesak elkar elikatzen dira eta askotan ezaugarri batzuk besteren artean gailentzen dira (a ze nolako amorrua ematen duen gailentzen diren horiek ia gehienetan “betikoak” direla sentitzeak).
Lan egiten dudan ikerkuntza taldean teknologia, zientzia eta gizarte gaiak lantzen ditugu collage bitxi bat sortuz. Akaso arlo teknologikoa ezagutu eta oinarrian dauden lan egiteko metodologiak ezagutzen ditudanez gai horrekiko sentikorragoa naiz. Suhiltzailea den pertsona batek alabarekin zinean sartu orduko sute bat egotekotan nondik ihes egin lezakeen nahi gabe kalkulatzen duen bezala, niri teknologien sorrera eta erabilpenekin zerikusi dituzten oinarrizko filosofiek kezkatzen naute. Eta zergatik? Ba teknologiek (ere) gizartean eragin zuzena dutelako. Erabiltzen ditugun tresnen, sistema eragileen, aplikazioen… atzean dauden filosofiek izugarrizko boterea dute gizartea egituratzeko garaian. Ikusten ez den zerbait da. Printzipioz “polita” eta “baliagarria” den aplikazioa ikusten dugu, eta erosi edo erabiltzen dugu. Baina sakontasun gehiagorik ez duen erabilpen horrek konpetentzia basatiaren bultzatzaile izan daiteke, zeinean langileak esplotatzen diren eta guztiaren atzean gizarte uniformea sortu/kontrolatzeko helburu ezkutua dagoen. Enpresa edo entitate horren produktuak erabiltzen ditugunez berari laguntzen diogu, hartara teknologiaren gorputz horretan gure aukerek berebiziko garrantzia dute. Adibide honetan eta gehiagotan sakondu gabe, zera adierazi nahiko nuke: arreta gehiago jarri beharko geniokeela jaten dugun teknologiari, teknologia horrek irentsi ez gaitzan.
Ildo berean gauza bera gertatzen da jakiekin. Bi sagar ditugu mahaiaren gainean, bata pestizidekin hazia, bestea modu naturalean ekoiztua ingurua eta langileen osasuna errespetatuz. Sagarrek forma bera daukate eta ezer gehiago jakin nahi gabe (akaso soilik prezioari erreparatuz) bat aukeratzen dugu. Bi sagar horien atzean filosofia desberdinak daude, eredu mota anitz ezberdinak. Argi dago sagar horiek zuzenean gure gorputzetan eta gure gizartean eragina dutela. Gauza bera gertatzen da janzten dugun arroparekin. Nola sortua, zein baldintzatan, zeinen duintasunaren bizkarrean… sortzen den janzten dugun arropa? Guzti horren atzean dagoenak gure gizartea definitzen du, horrelakoa da gure gizartearen jantzia. Hezkuntzarekin, komunikabideekin, amatasunaren erabilpenarekin, osasunarekin, sexualitatearekin…
Ez dakit nola baina ederra litzake guneren batean enpresek edo entitateek erabiltzen dituzten filosofiak labur eta argi azalduak egongo balira, langileek jasotzen duten tratua zein den ezagutuko bagenu (haien ahotik), irabaziak zertara dedikatzen dituzten ikusteko aukera izango bagenu, gizartean uzten duten onura argi eta garbi zein den jakingo bagenu, etabar. Akaso norbera ezagutzen dituen ataletan bere ekarpenak eman ditzake eta modu zintzoan poliki-poliki informazioa manipulaziorik gabe saretzen joan daiteke, edo…
Ez dakit noraino garen gure aukerek sortzen duten eraginen jakitun, gure erabakiek erantzukizun bat uzten duten sentitzen dugun edo ez ,edota noraino daukagun gauzak aldatzeko nahia. Kapitalismoak bere dinamikan noraezean eramaten gaitu, eta horrek kalkulatutako estrategia bat ematen du. Denborarik ez dugula sentitzen dugu batzuetan, komunikabideetan islaturik agertzen ez diren arazoetan bakarrik gaudela pentsatzen dugu eta fikziozko isolamendu horretan ezer artikulatzeko gai ez garela proiektatzen digute. Nola egin dezakegu kapitalismo basatian bizi eta hain kutsatuak gaudenok gaineko kaka zati bat kendu eta mugitzen uzten ez digun burdin-jantzi hori kentzeko?
– Gauzak aldatzea zaila da! – pentsatuko dugu askok.
– Tira, agian bai… eta?! – bota du atzeko lerroan dagoen pertsona batek.
– – Zeinen ederrak diren isiluneak.
Isilunearen ondoren jendea ondoko lagunarekin edo eta bere buruarekin hitz egiten hasi da. Baina batek ahotsa ozen altxatu du.
– Aldaketak gauzatzeko amestea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Eta horrekin batera pasioan oinarritzen den irudiztatzeko gaitasunari ateak irekitzea.
– –
– Irudimenak errealitate berriak sortzen laguntzen du, eta pasioak inspiratzeko ahalmen ikaragarria dauka. Sistemak zein balore ematen dio irudimenari? non geratzen da pasioa gure eskola eta unibertsitateko kurrikulumetan?
– –
– Irudimena aldaketarako eragile garrantzitsua dela pentsatzen dut. Pasioa aldiz beldurrak gainditzeko elementu bat bezala sentitzen dut, eta egoerak aldatzeko beldurra gainditzea ezinbestekoa da.
Momentu batez plaza hartakoak eta pantailaren aurrean han eta hemen bildutakoak pausatu ginen. Elkarri irribarretsu begiratu genion…