Erantzuna guztion esku dago
Martxoan elkarrizketa hau eduki nuen 7 urteko alabarekin eta horren harira: “Ama. Noiz bukatuko da emakueen kontrako gerra?” Zer esan behar nion…? Ez nion erantzun, ezin nuen… Orduan elkarrekin egiten hasi ginen eta hitz indartsu horiek abiapuntu hartuta etxean prozesu bat abiatu genuen. Goiko irudiak dira sortutako emaitzetako bat.
Read MoreAzala
10 urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Portaleko atetik gertu bere lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen. Beheko atea azkar ireki eta –Gaur ez mesedez- pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei -voy a por ella- esan eta atzetik etortzen zen. Eskaileretatik gora korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen. Atzetik hartu eta oso gogor estutzen ninduen -Como grites…- esaten zidan beti. Ez zuen beste ezer...
Read MoreHitza, ulermena eta ezarritako bide estuak jarraitzen ez dituztenen borrokak
Ideiak hitz bihurtzea eginkizun zaila izan daiteke eta esaten digutena ulertzea… 3 urte zituela Anek ez zuen hitz egiten. Ikasleek eta medikuek ez zioten egoerari garrantzirik eman “lasai, hitz egingo du!” esan zioten bere amari. Ahal zuen moduan komunikatzen zen Ane, bere gelakideen hitz jarioa aurrera joaten zen bitartean. Inguruak ez zuen ulertzen eta horrek urduritzen zuen, txikitan ez bezala oldarkor jartzen hasi zen eta gatazkaren bat tarteko askotan zigortzen zuten...
Read More
Iruzkin berriak