Axala
Hasiera » Nora Barrosoren bloga - Axala

Marrazkietan itsasoa, txalupak eta pertsonak ikusi genituen

2016-11-29  //  Auzolana, Gizartea, Herrigintza, Proiektuak  //  Iruzkinik ez

Marrazkietan itsasoa, txalupak eta pertsonak ikusi genituen.

Koloretako txalupak ziren, baina batzuk galdua zuten kolorea.

Argitan zeudenak kolore ugari zituzten eta ondoratuak zeudenak itsasoaren kolorea zuten, urdina.

Txalupak itsasoa pertsonak (irudiak Francesco Piobbichi) Arg: OarsoIrriak

Txalupak itsasoa pertsonak (irudiak Francesco Piobbichi) Arg: OarsoIrriak

Francesco Piobbichi-ren irudiak izan ziren eskultura kolektiboaren abiapuntua, Lampedusa irlan gertatzen denaren isla. Bertaratutako haur, gazte eta helduok ikusten genuenari buruz hitz egin genuen. Familia ugarik gerratik eta heriotzatik ihes egin eta beste lurraldetara joateko itsasoko bidea hartzen dute. Hainbat haur eta helduen bidea bertan bukatzen da, iheserako arrazoiak irentsita. “Haur txikiak ere hiltzen dira?” galdetu zuen 4 urteko haur batek. Erantzunak ez dira errazak, edo bai…? Sentsazioa daukat kanpotik egoerak desitxuratzen direla irtenbide gehienak isilarazteraino. Galdera berezi hori entzun eta gero lanari ekin genion.

 

Eskultura kolektiboa sortzen Arg: OarsoIrriak

Eskultura kolektiboa sortzen Arg: OarsoIrriak

 Egoeren eraldaketa nahi badugu funtsezkoa da bizitzen den horretan presente egotea, sentipen horiek barneratzea… Eskultura kolektiboaren bitartez hainbat egoera ezagutu ditugu, adin desberdinetako pertsonen artean sormen lanketa burutu dugu,  josi ditugu harremanak eta emaitza kalean utzi dugu; eta, herrian egongo da herrikideek ere, nahi izanez gero, egoera horietara gerturatu daitezen.

 

Eskultura kolektboa eramaten Arg: OarsoIrriak

Eskultura kolektboa eramaten Arg: OarsoIrriak

 

Ez daukagu erantzun zehatzik baina, bai elkarrekin gauzak egiteko gogoa. Sortzen jarraituko al dugu?

 

 

Eskultura zubitik zintzilik

Eskultura zubitik zintzilik. Orereta.

 

 

 

Eskultura koletiboaren ekintza  Herrien Astearen baitan  (Mikelazulo elkarteak sortua) kokatzen da eta Harresirik gabeko lurraldea eta OarsoIrriak kolektiboek antolatua.

 

 

 

 

 

Eskuturaren parte erantzunen bila Arg: Axala

Eskulturaren parte erantzunen bila Arg: Axala

Ekintzaren inguruko informazio gehiago Errenteria-Oreretako HITZAN: Sormenaz, harremanak eraiki

Erantzuna guztion esku dago

2016-11-25  //  Gizartea, Prismaren koloreak, Testigantzak  //  Iruzkinik ez

Haurrekin batera eraldaketa seriea 01  Arg.: Axala

Haurrekin batera eraldaketa   01   Arg.: Axala   cc by-sa

Haurrekin batera eraldaketa seriea 02  Arg.: Axala

Haurrekin batera eraldaketa   02   Arg.: Axala   cc by-sa

Haurrekin batera eraldaketa seriea 03  Arg.: Axala

Haurrekin batera eraldaketa  03   Arg.: Axala   cc by-sa

Martxoan elkarrizketa hau eduki nuen 7 urteko alabarekin eta horren harira:

“Ama. Noiz bukatuko da emakueen kontrako gerra?”

Zer esan behar nion…? Ez nion erantzun, ezin nuen… Orduan elkarrekin egiten hasi ginen eta hitz indartsu horiek abiapuntu hartuta etxean prozesu bat abiatu genuen. Goiko irudiak dira sortutako emaitzetako bat.

 

 

Azala

2016-10-26  //  Boterea, Gorputzak, Sentipenak, Sexualitatea, Testigantzak  //  Iruzkinik ez

Azalaren memoria Arg: NBM

Azalaren memoria Arg: Axala

10 urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Portaleko atetik gertu bere lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen. Beheko atea azkar ireki eta –Gaur ez mesedez- pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei -voy a por ella- esan eta atzetik etortzen zen. Eskaileretatik gora korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen. Atzetik hartu eta oso gogor estutzen ninduen -Como grites…- esaten zidan beti. Ez zuen beste ezer gehiago esan beharrik. Orduan gorputz guztia ukitzen zidan paretaren kontra jarrita, edo –Te están creciendo las tetitas-, edo buruz behera jartzen ninduen hanketatik helduta, eta abar.  Lagunen eta sortzen zuen beldurraren babesean  bere boterea eragiten zuen inpunitate osoz. Orain tortura baten moduan  ikusten ditut ekintza guztiak.

    10 urteko haur batek sexualitatearekin dituen harremanak bere sexuaren esplorazioarekin dituenak izan ohi dira edo-eta bide horretan inguruko lagunekin konpartitu ahal dituen ekintzenak. Adin horretan zikina sentitzen nintzen, lotsatuta, nire errua zela pentsatzen nuen, gauetan isilean negarrez lokartzen nintzen. Fisikoki eta psikologikoki oso zapaldua nengoen. Egoera aldatzeko asmoz ihes egiteko modua eraiki nuen –Bera baino bizkorragoa izan behar zara eta horrela ez zaitu harrapatuko-. Eta hala egin nuen. Trebatu nahian-edo, korrika egiten nuen eta toki guztietako eskailerak binaka igotzen hasi nintzen. Lortu nuen portaleko eskailerak ziztu bizian igotzea, nire borreroa nekatu zen eta ekintzari ihes egin nion.

 

    Isilagoa bihurtu nintzela sentitzen dut, begirada tristatu zitzaidan, amets gaiztoak areagotu ziren; lokartzerakoa beti gauza bera, norbaitengandik ihesi eta ezin hankak mugitu. Gauza txar hori nire sekretua zen, ezin nuen kontatu; hasieran beldurragatik, gero lotsagatik, ondoren “ba denbora asko pasa da” pentsatzen nuelako… Zama horrekin eraiki behar izan dut sexualitatea eta nire buruarekiko dudan maitasuna; guzti hau pisu handia izan da. Barne eta kanpo borrokak, zein mina iraultzeko gogoak eraman naute ona.

Oinak Arg: NBM

Oinak Arg: Axala

    Bakoitzak du bere minak gainditzeko modua, bere bidea, ulertu hala ez errespetatu behar dena. Eta ulertu dut 10 urteko neskatila hura dela gaur hemen idazten ari dena, biharko emakumea ere badela gaur hemen dagoena, gaur ez naizela atzo baino ausartagoa eta momentuan barruari begiratzeko eman diodan aukeran egon dela beti gakoa nirean, bizipenak metatu ahala irtenbideak eraldatzen joan direla eta arro nagoela korri egiteko erabakia hartu izanaz.

    Hau min baten historioa da, inguruaren islada dena. Modu batera edo bestera pertsona ugarik bizi izan dute antzeko pasarteren bat, forma ez da bera izango baina boterearen gorputza bera da.

Lurgintza ekologikoa auzolanean

2016-10-24  //  Auzolana, Elikadura, Herrigintza, Jabe-gabetzea  //  Iruzkinik ez

Irribaratzea Arg: Mendi Urruzuno

Irribaratzea Arg: Mendi Urruzuno

Botere bat duzula jakin eta botere horri uko egiten diozunean zerbait gertatzen da, baina, ez soilik norbere barruan eraldaketa taldean ere ematen da.

Oreretako hainbat familiak 2013. urtetik  herriko baratze parkean Irribaratzea proiektua bizitzen dihardugu…

 

Hiru belaunaldi elkarrekin lurra ekologikoki komunean lantzen, jatorri eta familia mota ugari, herriaren bizitzan parte hartzen…


Ekintza honekin lurrarekiko dugun erlazioan jabe-gabetzea eman da, non, lurra zanpatzetik lurretik ibiltzeko oparia irekitzeko aukera izan dugun.

Lurrak zaintzen gaitu

lurra zaintze dugu

lur gara

Proiektuan parte hartu nahi edo interesa izanez gero idatziguzu oarsoirriak@gmail.com helbidera.

Informazio gehiago OarsoIrriko sarrera honetan.

 

 

Hitza, ulermena eta ezarritako bide estuak jarraitzen ez dituztenen borrokak

2016-09-30  //  Testigantzak  //  Iruzkinik ez

Ideiak hitz bihurtzea eginkizun zaila izan daiteke eta esaten digutena ulertzea…

 

Ane-Irria-26_103 urte zituela Anek ez zuen hitz egiten. Ikasleek eta medikuek ez zioten egoerari garrantzirik eman “lasai, hitz egingo du!” esan zioten bere amari. Ahal zuen moduan komunikatzen zen Ane, bere gelakideen hitz jarioa aurrera joaten zen bitartean. Inguruak ez zuen ulertzen eta horrek urduritzen zuen, txikitan ez bezala oldarkor jartzen hasi zen eta gatazkaren bat tarteko askotan zigortzen zuten eskolan. (gehiago…)

Jaietan elkarren artean ezagutzeko ekintzak

2016-07-22  //  Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

Migrazioa, elkartasuna, sentsibilizazioa, haurrak, helduak, ezagutza, elkarbizitza… dira Harresirik Gabeko Lurraldea, Ezizerb eta OarsoIrriakeko kideak elkarlanean sortutako ekintzaren oinarriak.

Harresirik_Gabeko_lurraldea_Oarsoirriak

Urtero, familia asko dira herriko jaietan bere postuekin herriko jaietara lan egitera joaten direnak. Horietako familia ugarik haurrekin datoz. Baina, gurasoak lanean dauden bitartean zer gertatzen da haur horiekin?

Duela hainbat urte Ezizerben ekimenak haur horiek bildu eta aisialdirako proposamenak egiten dizkiete. Aurten aurrera pauso bat eman da eta uztailaren 25 arratsalderako haur hauek zein Errenteria-Oreretako haurrak elkar ezagutu eta harremantzeko ekintzak proposatu dira:

16.30tan Txoznaguneko karpan: ezagutze eta espresio jolasak.

17.15tan Koldo Mitxelena plazara elkarrekin abiatuko gara.

17.30tan Koldo Mitxelena plazan: “Txatarra” zirko ikuskizuna.

18.30tan Merkatuzarrera elkarrekin.

18.45tan Merkatuzarrean: eguna isteko, musika eta dantzaren bitartez mundutik bidaiatuko dugu.

19.15tako Merkatuzarrean bukaera genduke.

Jarduera haur eta helduoi zuzenduta dago.

Iturria: OarsoIrriak

 

Mina

2016-04-22  //  Gorputzak, Prismaren koloreak  //  Iruzkinik ez

Barrutik eraiki

Bizitzea tokatu zaigun garai eta leku honetan informazio (edo desinformazio) ugari dugu eta gehienetan minetatik ihesi bizi gara. Mina txarra dela erakutsi digute, ixten gara eta askotan zigorra dela sentitzen dugu.

Minak, ordea, bere bizitza propioa du berezko hizkuntza dauka eta gugandik gertu baina gure sinesmenetatik at dago. Ez dakit zein den minaren morfologia, baina hainbat formatan sentitu daiteke bai fisikoki, bai emozionalki.

Minaren esperientzia ez da batere atsegina, baina bilakaera eta ikasketa prozesuan bere funtzioa du. Gorputzetik at bizi bagara, goiko baieztapena lelokeria izan daiteke, baina gugandik gertu bagaude pertzepzioaren beste dimentsio bat erakusten digu.

 

Lehen haurdunaldi eta erditzearekin batera, minaren osotasunaren kontzientzia jaso nuen. Haurdunaldian gorputzaren barruan gutxienez bi bihotz dauzkazu, sentitzen dituzu zurea eta beste baten mugimenduak. Zure arnasa inoiz baino konpartituagoa da. Barruko kontzientzia horrek erditzean du adierazpen maximoa. Erditzeko momentua iritsi zenean minak bide bat markatu, gorputza esnatu eta momentuaren iragatean lagundu zidan. Bakoitzak du momentu hori pasatzeko berezko modua, baina komunean gorputzaren eraldaketa dago. Indar hori guztia probestu nuela uste dut. Ordutik naiz minaren laguna, eta hura asaldatzen nauenean epaitu gabe berean jartzen dut atentzio. Intentzioak mina askatzeko boterea du, eta autoezagutza prozesu ahaltsu bilakatu daiteke.

Sinesmenen gainetik minari bizkarra eman baino areago, probatu ezazu atentzioaren bitartez minarekin kontaktu zuzenagoa edukitzen, eta akaso hura zeharkatuko duzu. Mina sortutakoak erraietatik askatzeko modu berria aurkitu dezakezu…

Harresirik gabeko mundua – Aldarrikapen kolektiboa

2016-04-14  //  Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

Harresirik gabeko mundua

 

Herritar asko haserre dago Europako mugetan etorkinei ematen zaien tratuarekin. Mediterraneoa hilkutxa erraldoia bilakatzen ari da, eta desesperazio oihuekin itotzen ari dira herrien arteko mugak.

 

Krudela da gerratik ihesi dauden pertsonak pairatzen ari direna. OarsoIrriko kideoi bereziki lazgarria iruditzen zaigu haurrak eta euren familiak pairatzen ari diren tratu basatia. Egoera bidegabe bat bizitzetik datozen haurrak bidegabe tratatzen ditugu Europan. Agintariek eraikitako Europa hau ez dugu maite. Ez dugu nahi bihotza baino areago dirua eta boterea oinarri duen Europa, zeinean haurren ahotsa eta sufrimendua isilarazten diren.

Duela urte bete, 2015eko apirilaren 18ko gauean, emigrantez beteriko barku bat hondoratu zen Lampedusatik ehun bat kilometrora. 700 pertsonatik gora ito ziren Mediterraneoan.

Hura gogoratuz eta oraingo egoera lazgarria salatuz, elkarrateratze berezian parte hartzeko deialdia egin nahi dugu OarsoIrritik.

Eguna: 2016ko apirilaren 18 (astelehenera) 

Lekua: Errenteria-Oreretako Zumardian dagoen Lampedusaren Mosaikoan

 

OarsoIrriak – Orereta/Errenteria, 2016ko apirila

Jatorrizko testua: OarsoIrriak webgunetik

Begizta bakoitzak transmititu diezaiola kate osoari bere dardara

2016-04-09  //  Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

Adierazpen askatasuna_Argia

 

Begi batzuk ikusten dutena egin nahi dute itzaletan gorde. Itzal gabekoek gorputzik ez dutela sinestarazi nahi digute eta, hala, egoerak ikusezin bihurtu arte lurrundu. Baina ez dute lortuko, ezkutatu nahi dutena bizitza baitauka eta guk aski ongi dakigu hori.

 

Mozal legearen atzean inguruarekiko kontrola dago, adierazpen askatasunaren espetxeratzea, ona eta txarraren kategorizazio bortitza, pertsonen mailakatzea, ahanztura sistemikoaren erabilpena eta gorrotoaren teoria zorrotza.

Argia proiektu komunikatiboarekiko konplizitatea sentitzen dugunok ere gara Argia. Isuna ez da gauza isolatua, egiteko eta bizitzeko modu baten kontrako zigorra da.

Axier, Estitxu, Mikel, Onintza, Gorka… begiekin eta gorputz osoarekin sentitzen jarraitu eta begizta bakoitzak transmititu diezaiola kate osoari bere dardara, gu mugimendu horren parte izango gara.

Besarkada indargarri bat lan talde eta inguru guztiari!

Nora

Emakumeen gerra

2016-03-08  //  Adierazpenak, Gizartea, Prismaren koloreak  //  Iruzkinik ez

 

  – Ama, zein herrialdetan da emakumeen gerra?

Nirea eman baino bere ikuspuntua jakin nahian-edo zera galdetu nion.

  – Zer da emakumeen gerra?

Berak argi zuen ordea.

– Emakumeak zein herrialdetan hiltzen dituzte emakumeak izateagatik, ama? Hori jakin nahi dut, zein herrialdetan daude emakumeak gerran.

  – Mundu guztian zehar, maitia.

  – Hemen ere bai? Hemen ere gaude gerran?

  – Bai.

  – Eta zergatik hiltzen dituzte? Zergatik?! Ama, nik ez dut ni izateagatik inor hiltzerik nahi…

(gehiago…)

2 / 5«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA