Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Desesperazioak kiskalitako aita.
Atalak: Historia, Hizkuntza
1983ko azaroaren 9an bere semea eta alaba atxilotu zituzten; garai hartan atxiloketak oso arriskutsuak ziren: inokomunikatu egiten zintuzteten eta atxilotua sarritan desagertu egiten zen, senide eta lagunek ezertxo ere jakin gabe. Atxiloketa ugari ausaz gertatzen zen, aurretik abisurik eman gabe. Panikoa txiletarren buru bihotzetan bizi zen, poliziak edonor atxilotu eta torturatu baitzezakeen. Kezkaturik, Sebastian seme alabaren bila hasi zen baina gobernuak ez zien gizonaren eskakizunei jaramonik egin. Atxiloketa gertatu eta bi egunera, azaroaren 11n hain zuzen ere, Concepcion herriko enparantzan protesta egin zuen; gorputza parafinaz eta gasolinaz busti zuen haren seme- alabak ahalik eta lasterren topatzeko presio gisa. Polizia bat harengana hurbildu zen, enparantza erditik alde egin zezan; Sebastianek poxpolo kutxa atera, poxpoloa izeki eta bere bururantz bota zuen sugar txikia. Handik ordu batzuetara hil egin zen gorputzean izan zituen erreduren ondorioz. Gizona erabat kiskali zen.
Sebastianek bere burua erre eta ordu batzuetara seme-alabak aske utzi zituzten; alabak hospitalera joateko aukera eduki zuen aitari bizirik zegoela kontatzera baina ordurako hilzorian zegoen.
30 urte bete dira zorigaiztoko egun hartatik; torturaren aurkako erakundeak sortu dira gizonaren izenean, poesiak, artea, oroimenerako lekuak eraiki dira…
Duela 30 urte Txile lotsagorritu zen desesperazioak jota Sebastianek hartutako erabakiarekin. Bidegabekeria, beldurra eta torturak etxeko auzokide bihurtzen direnean eromena hari fin batek lotzen du, berau apurtzen den arte. Ondoren, heriotza dator aurrez aurre.