Latitudeak
Hasiera » Historia, Hizkuntza » Tehueltxeak eta musikarik gabeko haizea.
Aza21 0

Tehueltxeak eta musikarik gabeko haizea.

Atalak: Historia, Hizkuntza

 

tehuelche-700

 

Tehueltxeak Argentina eta Txilen bizi ziren; Neuquen eta Buenos Aires artean lekututa zeuden, Magallaneseraino. Iparraldekoak Günün-a-künna izena zuten eta Chubut ibaiaren mugalderaino iritsi ziren. Hegoaldeko bizilagunen izena Aonikenk zen eta berauek  Magallanes itsasarteraino hedatu ziren.

XIX. mendearen bukaeran “ Campaña del Desierto” izenekoa gertatu zen Julio Argentino Rocak gidaturik; kanpainaren helburua indioak edo jatorrizko herrietako bizilagunak Argentinako Patagoniatik garbitzea zen. Ezer gutxi balio zuten lantza eta geziek, ingelesen armak askoz ere boteretsuagoak baitziren. Sei mila gizonez osaturiko espedizioa Rio Negro ibairaino iritsi zen. Hilabete batzuen buruan hildako kopurua mila lagun baino altuagokoa zen, beste horrenbeste atxilotu zeuden eta bi mila lagun txikituta eta jazarriak izan ziren. Lagun haien etorkizuna heriotzera kondenaturik egon ezean, esklabutza izango zuten bizimodu berri.

Bien bitartean ingelesak Patagoniara joan eta etorrian aritu ziren: gaixotasunak ekartzeaz gain, aisialdi eredu berria eta ankerra asmatu zuten: indioak ehizatzeari ekin zioten, izan tehuelche, mapuche, ona edo yagan.

Ehizak sari bikoitza zuen: patacon edo zilarrezko txanpona, pesoa  alegia, indigena baten belarri truk. Haizea musikarik gabe geratu zen Patagonian, gorturik.

Eta historiaren hariari tiraka, hara non Manuel Rivasen”Vento Tehuelche” izeneko olerkia topatu dudan galizieraz, euskaraz, katalaneraz eta gazteleraz idatzirik, “Elurraren urtzea” izenburu duen olerki liburuan. Amaiera gisa:

Un par de orellas de tehuelche valía unha libra esterlina dio, Houbo cazadores de indios que decidiron aforrar munición e cobraron por orellas de vivo. Tehuelthe belarri pareak libra esterlina bat balio zuen; Indio ehiztariak izan ziren munizioa gorde nahi eta bizien belarriengatik kobratu zutenak.

As ánimas que penduran nas pugas dos amares das inmensas chacras teñen esa desfigura inmortal; Chacra mugagabeen alanbreen arantzan eskegita dauden arimak desitxura ezilkor hori dute.

Orientan o vento arfante polo mudo territorio da morgue. O laio intempestivo, incesante, do único sobrevivente á procura das matogueiras do ñire, cunha raspa de perca nos dentes. Morgeko lurralde mututik bideratzen dute haizea arnasestuka. Bizirik geratu zen bakarraren kexu ezgaraiko, amaigabekoa, ñireko sastrakaren bila, perka hezurra hagin artean.

O vento,

O vento sen orellas,

O vento de ninguén,

Bramando a verba infinda

Haizea, haizea belarririk gabe; inoren haizea, berba mugagabea urrumatuz.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Olatz Sanchez Lamikiz

Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.

Azken bidalketak

  • Haria galdu
  • RUDA: Guatemalako emakume enpoderatuak eta sendabelar eder hura
  • Oinazetik boterera
  • Literatura kartoi artean: La Vieja Sapa Cartonera eta euskal poesia antologia elebitan.
  • Jatorrizko hizkuntzen III.kongresuaz

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko apirila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko abendua
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko ekaina
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria

    Kategoriak

    • Artea
    • Historia, Hizkuntza
    • Justizia
    • Legenda
    • Literatura
    • lurrikarak eta ñuke mapu
    • musika
    • sexismoa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA