Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Mapocho ibaiaren ibarrak: poesia, memoria eta utzikeria
Atalak: Artea, Historia, Hizkuntza
Alvarez, Pancho. 2013
800×600
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Mapocho ibaia Txileko Santiago zeharkatzen duen 96 kilometro inguruko ibaia da; ibaiaren inguruan eta jendearen ahotan hamaika istorio ibili ohi da. Izenaren etimologian bertan arakatzean ere, Txileko leku izen askotan bezala, jatorri maputxea dago: mapuche ( mapu=lurra; che= jendea) izenaren deformazioa da Mapocho, konkistatzaileak etorri aitzin, maputxeak haran honetan ere bizi baitziren. Santiago sortu zuen Pedro de Valdivia konkistadore espainolak ibaia ikusi eta jarraian erabaki zuen haren inguruan hiria sortzea. Erdigunea sortu zen beraz, lehen lehendik; ostean, mendebalde eta ekialderantz hedatu da hiria. Ekialdea espazio garbia dugu, kosmopolitagoa; munduko edozein hiritan gaudela pentsa genezake mendebalderantz jo ezean. Diruak jendartea mailakatu eta hiriaren antolaketa baldintzatu ditu. Andeetako mendialdetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta ugariagoak dira berdegune eta parkeak, Mapochoa lirainago dago. Etxe orratzak, gorbatadunak, takoiak eta Channel 5 lurrinak hiriaren hutsuneak maisuki ezabatu ditu. Merkataritza gune erraldoiak eraiki dituzte, bata bestearen segidan, kontsumismoaren apologia gordinenaren baitan. Metroa hartu eta mendebalderantz ( hirigunerantz) jo ezkero, hiri latinoa(goa) dakusagu parez pare. Ibaiaren kolorea ugertu egiten da, usain dantzak biderkatu egiten dira merkatuetako postu bakoitzean.
Mapocho ibaia memoriaren lekukoa ere bada; ur gardenaren ordez, gorpu txiro eta ustelduak garraiatu ditu urtetan, bertan ito egin dituzte lotsa eta bidegabekeria. Ibaia gorriz esnatu da behin baino gehiagotan, Pinochet generalak hilerri inprobisatua sortu zuen 70ko hamarkadan eta ibaiak kostata lortu du bere jatorrizko izaerari eustea.
Azken urteotan lan handia egiten ari dira Mapocho ibaia txiletarren egunerokotasunean txertatzeko, ibaia biziarazteko. Orain urte batzuk arte, ibaia leku zikina eta arriskutsua zen, eskaleen hotela, drogazaleen plaza. Leku txikia zuen literaturan nahiz eta benetan oso espazio poetikoa izan.
Poliki-poliki hiriaren mendebala, ekia, iparra eta hegoa ibaira hurbilduz joan dira leku kasik neutroa bilakatu arte; bidegorri xumea egokitzen ari dira autoetatik ihes egin eta ibai ertzetik bizikletan ibili ahal izateko, oinezko eta txirrindularien autobide berria bailitzan. Jada atzean geratu dira ibaiak zekartzan aiene eta zorigaitzak, mitoak apurtuz joan dira espazio aske eta bizigarriagoa sortuz joan den heinean.
Ibaiaren hondarrak, istorioak eta historiak desoreka sozial eta politikoen erakusgarri izan dira; izan dadila ibaia desoreka horiek urratuko dituen espazio ibilgarri eta ibiltaria, Santiagoko bizilagun guztiek berdintasunez bizi eta okupatu ahal izango duten (l)ur zatia.