Jalgi hadi plazara
Hasiera » Gizartea » “Ekarri eskopeta tiro egingo diot eta”
Urt09 1

“Ekarri eskopeta tiro egingo diot eta”

Atalak: Gizartea

 

“Hey, hey, hey” du izena abestiak eta Los Tres musika talde txiletarrarena da. Letra eta bideoklipa aho zabalik geratzeko horietakoak dira, emakumeen aurkako biolentziaren agerpen gordina (taldekideek diote apologiarik ez zutela egin nahi inondik inora). Edo agian ez da hainbeste harritzekoa, hamarnaka horrelako ikusiak gara, eta sarean aurki daitezke. Bitxia egin zait genero biolentziaren kontrako konpromiso sendoa erakutsi izan duen Luis Tosar aktoreak bideoklipean parte hartu izana.

“Ekarri eskopeta zeren tiro egingo diot / traizionatu nauen nire maiteari”, edo “ Lurra bustita dago niregandik isurtzen diren malkoez / zorua gorri isuriko dudan odolez / mila aldiz esan nion ez uzteko / eta orain bere patua nik erabakiko dut”. Abestiaren puskak dira. Iruditan berriz, fideltasunik gorde ez dion emakumea hiltzen du gizonak. Ondoren polizia (Luis Tosar aktore galiziarra) lankidearekin sexu harremanetan ageri da. Lankide hori beste batekin harremanetan harrapatzen du eta irudietan elipsiak badira ere, uler daiteke Tosar poliziak bi lankideak hil dituela. Biak emakumeak dira.

Dirudienez, bideoklipa sare sozialetan hona-hara ibili da eta halako batean Galiziako Implicadas No Desenvolvemento gobernuz kanpoko erakundearen belarrietara heldu da kontua. GKE honek 16 urte daramatza emakumeen kontrako biolentziaren aurkako lanean eta Luis Tosar aktoreak urteak zeramatzan haiekin lankidetzan. GKEak urtero Implícate jaialdia egiten du eta bideoklipa ikusita Luis Tosarri aurten parte ez hartzeko eskatu diote, koherentziagatik. Aktoreak idatziz barkamena eskatu du eta aitzakiarik ez dagoela dio. Bideoklipa gogorra eta erabat arbuiagarria iruditu zait, baina harritu nauena Luis Tosarrek halako gidoia irentsi eta parte hartzea izan da. Galiziar aktoreak, besteak beste, “Te doy mis ojos” (2003, Icíar Bollaín) film bikainean hartu du parte. Emakumeen kontrako biolentziari buruzko pelikula sinesgarrian aktore nagusia izan zen.

Genero biolentziarekiko halako konpromisoa duenari zein argi itzali zitzaion egun hartan? Zein zaila den betaurreko matxistak eranzteko pauso sendoak ematea, eta zein erraz egiten den atzera.

Iruzkin bat

  1. AInhoa | 2014-01-09 at 18:10

    eskerrik asko konpartitzeagatik Onintza.
    Niri lenengo esalditik, inungo lotsarik Gabe apología itzela egiten dutela iruditu zait ba!
    KONTUZ, ASKO GARA! ETA EZ DIZUEGU BELDURRIK.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA