Jalgi hadi plazara
Hasiera » Gizartea » Europar Batasuneko emakumeen hirutik batek jasan du genero indarkeria
Mar06 0

Europar Batasuneko emakumeen hirutik batek jasan du genero indarkeria

Atalak: Gizartea

 

Europako iparraldeko herrialdeetan bikotekidearen indarkeria datu altuenak atera dira, ez gehiago gertatzen direlako, hortaz kontziente direlako eta salatzen dutelako baizik.

Europako iparraldeko herrialdeetan bikotekidearen indarkeria datu altuenak atera dira, ez gehiago gertatzen direlako, hortaz kontziente direlako eta salatzen dutelako baizik.

Inoizko ikerketarik handiena egin du Europar Batasunak. 42.000 emakume elkarrizketatu dituzte. Ondorioetako bat hauxe: 62 milioi emakumek jasan dute indarkeria fisikoa edo sexuala. Egunero eta edonon pairatzen ditu emakumeak gizonengandiko eraso fisiko, psikologiko eta sexualak.

Europar Batasuneko 28 herrialdetako emakumeek hitz egin dute eta etxean, lanean, kalean eta sarean jasandako indarkeriaz aritu dira. Ondoko zifrak ageri dira Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Agentziak egindako txostenean.

–        62 milioi emakumek indarkeria fisikoa edo sexuala jasan dute. Europar Batasuneko emakumeen %33k.

–        %22ri bikotekideak eman dizkie tratu txarrak.

–        %5 bortxatu egin dute. Bortxatzailea bikotekidea ez denean izan 10etik 1ek esan du bortxatzaile bat baino gehiago zirela.

–        %43k esan dute oraingo bikotekideak edo aurrekoak tratu txar psikologikoak eman dizkiotela, hala nola, jendaurrean umiliatu, etxetik ateratzen ez utzi, mehatxatu edo pornografia ikustera behartu.

–        %18 jazarri dute, %5 azkeneko urtean. %21ek esan dute jazarpenak bi urte baino gehiago iraun zuela.

–        18 eta 29 urte artekoen %20k jazarpen zibernetikoa jasan dute.

–        %55ek esan dute jazarpen sexuala jasan dutela. Horietatik %32k adierazi dute erasotzailea nagusia, lankidea edo bezeroa izan dela.

–        %67k bikotekideak emandako tratu txar gogorrenak ez dizkie jakinarazi poliziari, ezta bestelako erakundeei ere.

Morten Kjaerum Oinarrizko Eskubideen Agentziako zuzendaria da eta ikerketaren emaitzak eskuan ondoko hitzak esan ditu: “Arazoaren handiak azaltzen du emakumeen aurkako indarkeria ez dela emakume gutxi batzuei eragiten dien kontua, baizik eta jendarte osoa ukitzen duela, eta egunero. Beraz, arduradun politikoek, gizarte zibilak eta lehen lerroan lanean ari direnek emakumeen aurkako edozein bortxa lantzeko neurriak berrikusi behar dituzte, non gertatzen diren kontuan hartu gabe. Emakumeen aurkako indarkeria jorratzeko neurriei bestelako dimentsioa emateko garaia da.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Hilda agertzen diren emakumeak | Jendartean - […] etorkinak direla edo giro eta auzo jakinetan bizi direla azpimarratzeak ahaztarazi diezagukeelako maila sozio-ekonomiko guztietan eta Euskal Herri osoan…
  2. Hilda agertzen diren emakumeak | hezpide.com - […] etorkinak direla edo giro eta auzo jakinetan bizi direla azpimarratzeak ahaztarazi diezagukeelako maila sozio-ekonomiko guztietan eta Euskal Herri osoan…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA