Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hedabideen bultzada LGBT mugimenduari azken 20 urteotan
Atalak: Gizartea, Hedabideak
EHUko ikastaroan: Manuel Sobrino, María Guijarro, Javier Pérez moderatzailea, María del Carmen Cortés eta Jesús Estomba.
Duela urte batzuk baino askoz toki gehiago du mugimenduak hedabideetan, eta lekua izateaz gain, errealitatetik gertuago dauden irudiak eskaintzen dira.
Jesus Estomba, Berdinduko (Sexu-eta genero-aniztasunari buruzko zerbitzua, Eusko Jaurlaritza) Gipuzkoako koordinatzailea da eta EHUko Udako Ikastaroetan LGBT mugimenduak hedabideetan izan duen eta duen lekua azaldu zuen. Balantze positiboa egin zuen, nahiz eta esan hutsuneak badirela oraindik. Azpimarratzeko beltzunea: lesbianen ikusgarritasun gabezia.
Ondoko lerroetan dituzue gutxi-asko Estombak adierazitakoak:
“Alde onak aipatuko ditut lehenik eta bi mailatan banatuko ditut:
–Bilakaera: LGBT mugimenduak tokia irabazi du hedabideetan, kopurua kontuan hartuta, gehiago gaude hor. Kopuruaz gain, kualitatiboki ere aurrera egin dugu. Hedabideak informazioa ematerakoan zorrotzagoak dira, eta ondraduagoak ere bai. Garai batean gauarekin, delinkuentziarekin, bazterrekoarekin lotzen gintuzten. Gaur egun, gure eskubideen aldarrikapenaz ari dira hizketan.
–Sentsibilizazio soziala: Ikusgarritasuna lortu du mugimenduak eta horren ondorioz hedabideak errealitatea erakustetik gertuago daude. Diskriminazioen bozgorailu bihurtu dira hedabideak.
Alde txarrak aipatzen hasita, lau:
Ikuspegi sentsazionalista eta diskriminatzailea: Orain dela gutxiko izenburu hau ikusi besterik ez dago: ‘Europako justiziak homosexualei odola ematea debekatzea babestu du’ (El País). Zergatik dago izenburua horrela idatzita? GIB birusaren garaian ez al genuen ikasi arrisku taldeak terminoa ez dela erabili behar baizik eta praktika arriskutsuak? Atzera egin dugu horretan.
Kazetarien formazio kaskarra: Trabesti eta transexual hitzak nahasten dituzte batzuek, sexu nortasuna eta sexu orientazioa besteek. GIB ez da gaixotasuna, birusa da. Gay harrotasuna esatetik LGBT harrotasuna esatera aldatzeko garaia da.
Eufemismoak: gizen dagoenaz ari garenean zergatik esaten dugu bikaina dagoela? Behin egunkariko albiste batean ez nuen lortu bi pertsonen arteko harremana nolakoa zen jakitea, zeharka zebilen etengabe. Hain zaila al da esatea bikote direla, edo lagun min edo ezkontide?
Ikusgarritasuna, peajea ordainduta: telebistan gayak asko azaltzen dira, kontua da homosexualaren nolako irudia ematen den, alegia, Boris Izagirre den eman beharreko irudi bakarra. Badirudi orain gay denak koloretsuak direla, oso alaiak, gertukoak, ia karikaturak. Nik ez diot horrelako pertsonaiek telebistan egon behar ez dutenik, baina errealitatearen zati txiki-txiki bat ematen ari dira horrela jokatzen badute”.
Entzule batek egin zuen galdera: LGBT mugimenduak hedabideetan orain dela urte batzuk baino agerpen hobea lortu badu, besteok (ijito komunitateak, immigranteek…) zer ikasi behar dugu zuengandik? Zergatik zaudete zaudeten lekuan?
Jesus Estombaren erantzuna:
-LGBT mugimenduak serio egin du lan hedabideetan irudi ona lantzeko.
-Hedabideek pentsamolde irekiarekin jokatu dute.
-Politikek lagundu digute. Hor dago legedia, hor dago ezkontza legea. Itzela izan zen ezkontza legea.
Mahaian, alboan duen María Guijarrok (Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundea) laugarren bat gehitu zion zerrendari: botere ekonomikoa. Estombaren erantzuna: “Nire botere ekonomikoaz ari bazarete ederki gabiltza!”. Kontua da ez zutela hizketaldia luzatzeko denborarik izan, baina ikastaroa amaitutakoan gure belarrietara iritsi zenaren arabera horrelako zerbait adierazi nahi zuen Guijarrok: indar ekonomikoek kontsumitzaile talde interesgarria topatu dute LGBT mugimenduaren zenbait sektoretan eta horrek ere lagundu die azken hamarkadatan aurrera egiten.