Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Olinpiar Jokoetan hedabideek emandako hamar izenburu matxistenak
Atalak: Gizartea, Hedabideak, Kirola
Eskubaloiko atezaina gizena dago, Chourraut ama da, Belmontek bikotekide olinpikoa dauka, ipurdi ederra dauka boleiboleko jokalariak. Horrelako gaiak jorratu dituzte Espainiako hedabide batzuek emakume kirolariez ari direla. Umorez, hamar izenburu onenak eskaini dizkigute Locas del coño blogean.
Locas del coño blogekoek bazekiten zer zetorren Brasilgo Olinpiar Jokoetan eta lana hartu dute hainbat hedabidetako kirol artikuluen izenburuak irakurri eta izenburu matxistenen zerrenda egiteko. Umorez egin dute, hedabideek jaurtitako harribitxiei iruzkin politak eginez. Hemen dituzue hamar izenburuak euskaraz emanak. Bakoitzaren azpian, blogariek sare sozialetan zabaldutako informazioa gaztelaniaz.
“Marca”: Winifer Fernández dominikar ederrari esker ikaragarri gustuko dugu boleia.
“La Información”: Carolina Marín, Nadal miresten duen neska.
“As”: Rivas, Carolinaren kasketak urre bihurtu zituen gizona.
“Marca”: 1,70 neurtzen du, 98 kilo ditu.
“Marca”: Korrontearen aurka ari den ama.
“El Español”: Lydia Valentín brontzezko olinpiarraren edertasun joria.
“As”: David Bisbal, erritmikako finaleko protagonista.
“Abc”: Lydia Valentín, herkules makillatuta.
“El País”: “Ez da lehiatzera ateratzen, pistan gozatzera baizik”.
“Abc”: Mireia Belmonteren beste pasio olinpikoa.
Gizonek irabazi eta mendean hartzen dute, emakumeek parte hartu eta saiatu egiten dira
Cambridge University Press-ek ez du 2016ko Olinpiar Jokoetan hedabideek izandako jokabidea aztertu, baina sasoia baliatu du ikerketa baten berri emateko. Hainbat hedabidetako, blogetako eta sare sozialetako edukiak aztertu ditu. Ingelesezko milioika hitzek osatutako data basea landu du, hedabideek kirolaz hitz egiterakoan emakumeak eta gizonak berdin tratatzen dituzten jakiteko. Emaitza jakinekoa da, noski. Hona desberdintasunen adibide batzuk:
1: Datu-base orokorrean “gizona” edo “gizonak” hitzak “emakumea” eta “emakumeak” hitza baino bi aldiz gehiagotan agertzen dira. Kirolari lotutako datu-basean berriz, bikoitza hirukoitza bihurtzen da.
2: Hizkuntzak erakusten du emakumeen kirolaz ari direnean, gizonekin alderatuta, itxuraz, arropaz eta bizitza pertsonalaz askoz gehiago hitz egiten dutela.
3: “Heldua”, “zahartua”, “haurdun”, “ezkonduta”, “ezkongabea”… horrelako hitzak ageri dira emakume kirolariez ari direnean. Gizonez ari direnean berriz: “azkarrena”, “indartsua”, “handia”, “izugarria”.
4: Lehiaren zentzua aldatzen da sexuaren arabera. Gizonentzako hitzak ondokoak dira: “kolpatu”, “irabazi”, “mendean hartu”, “bataila”. Emakumeentzat: “lehiatu”, “parte hartu”, “saiatu”.
5: Emakume kirolariak “neskak” edo “andereak” dira sarri. Gizonak, izatekotan ere, “jaunak”, baina “gizona” hitzaren zentzuan.
Sarah Grieves Cambridge University Press-eko hizkuntza ikerlarietako bat izan da. Haren galdera da ea beraiek lortu dituzten emaitzak errepikatuko liratekeen bukatu berri diren Jokoez hedabideek egin dituzten artikuluak aztertuta. Locas del coño blogeko kideekin hitz egin besterik ez du baiezkoa borobiltzen hasteko.