Jalgi hadi plazara
Hasiera » Gizartea » Eta Katalina Erausok gizon izan nahi bazuen?
Ira16 0

Eta Katalina Erausok gizon izan nahi bazuen?

Atalak: Gizartea

Katalina Erauso XVI. mende bukaeran jaio zen Donostian.

Katalina Erauso XVI. mende bukaeran jaio zen Donostian.

Gogoeta piztu didate bi kontuk: ARGIAko erreportajea irakurri duen ginekologoaren hipotesiak (hau da, Erauso gizon sentitzen zela) eta Pikara Magazinek Amelia-Amelio koronel zapatistaz argitaratu duen artikuluak.

Historialariek jakingo dute honetaz zerbait. Zein zaila izan behar duen aspaldi lur azpian den pertsonaren profila egitea, haren bizitzako erabakiak, jarrerak, pentsaerak, deskribatzea eta azaltzea. Zergatik joan zen Katalina Erauso Amerikara? Zergatik erabaki zuen gizon itxura hartu eta komentutik hanka egitea? Bazkalosteko tertulian, ginekologoak esan digu gero eta gehiago doazkiola kontsultara emakume jaio eta “ez, ni Aitor naiz” modukoak esaten. Eta alderantziz. Eta gaineratu du lasai asko izan zitekeela Katalina Erauso kasu horietako bat. Alegia, ez zituela gizon arropak jantzi emakume moduan garai hartan ez zeuzkan eskubideak eta askatasuna lortzeko, baizik eta gizon sentitzen zelako. Urteak eman zituen Erausok Amerikan soldadu. Europara itzulitakoan gizon itxuran bizitzen segitzeko baimena eskatu zion aita santuari, baita hark onartu ere. Hipotesi interesgarria da, bazkalosteko solasaldian ginekologoak kontatu diguna.

Ameliak Amelio izatea erabaki zuen

Kontu horiek buruan, Gabriela Cano ikerlariaren “Amelio Robles, coronel transgénero de la Revolución mexicana” artikuluarekin egin dut topo Pikara Magazinen. Amelia Robles moduan jaio eta 24 urte zituenetik Amelio moduan bizi izan zen koronel zapatistaren historia kontatzen du. Mexikoko iraultzan emakume batzuek gizon nortasuna hartu zuten, besteak beste, sexu erasoak saihesteko. Canoren ustez, ez da Roblesen kasua, “gizon sentitzen zen, gizon jarrerak zituen eta gizon itxura zuen”. 70 urtez bizi izan zen gizon nortasunarekin, eta artikuluan azpimarratzen duenez, familian, inguruan, milizian, hedabideetan eta erakunde publikoetan ondo hartua izan zen. Hainbat bikote harreman izan zituen eta haietako batekin ezkondu zen. Alaba bat adoptatu zuten. Cano ikerlariaren iritziz, transgeneroa zen Amelio, eta Latinoamerikan gaur arte dokumentatu den halako adibide bakanetako bat da.

Amelio Robles 1942ko argazki batean (ezkerrean).  Argazkia:  Gertrude Duby, Museo Na Bolom.

Amelio Robles 1942ko argazki batean (ezkerrean). Argazkia: Gertrude Duby, Museo Na Bolom.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA