Sei urtean 33 feminizidio izan dira Hego Euskal Herrian
33 horietatik 17 emakume bikotekideek edo bikotekide ohiek hil dituzte. Beste sei senideek hil dituzte. Feminicidio.net egitasmoak emakumeen hilketen erradiografia aurkeztu du, feminizidioaren ikuspegia kontuan hartuta. 2015eko datuak emateaz gain, azken sei urteotako emaitzak eskaini ditu. Datuok ez dute bat egiten Espainiako Gobernuak ematen dituenekin. Gobernuaren arabera, 2010-2015 epealdian 390 emakume hil ziren genero indarkeriagatik, eta feminicidio.net egitasmoaren arabera 681. Genero...
Read More“Ez dut eskolan galtzak janzteko baimena eskatuko, eskubidea daukat”
Sinak 8 urte ditu eta amari esan dio eskolari ez diola baimenik eskatuko gona beharrean galtzak janzteko: “Ama, gogoratzen zara zure amamak aititari etxetik ateratzeko baimena eskatu behar zion garaiaz?”. Kanariar Uharteetan bizi da Sina neskatoa eta bere ikaskide batekin batera ikastetxean uniformearen galtzak janzten dituzten neska bakarrak dira. Ez dute inolako arazorik izan galtzak jantzita ibiltzeko, ez dira kexatu ez ikaskideak, ez gurasoak ezta gainerako ikas komunitatea...
Read MoreEspainiako etxeko langileek lehen aldiz egin dute biltzarra
Madrilen bildu dira urriaren hasieran. Lan Hitzarmenari atxikitzeko eskatu diote Gobernuari. Espainiako Estatuan 627.800 langile ari dira kontratupean eta beste asko kontraturik gabe. Espainiako enpleguaren %3,4 biltzen du. Madrilgo Udalak eta Grupo Turínek (hainbat gizarte mugimendu biltzen dituen plataforma) antolatu dute lehen aldiz egin den etxeko langileen biltzarra. Partaideetako bat izan da Alicia Pacas salvadorkoa. Lanetik bota zuten hamabostean behin medikuarengana joateko ordu-erdi...
Read More
Iruzkin berriak