“Topatu ditut punjabtarrak oso katalan zaleak eta bere lehen hizkuntzaz, punjaberaz, paso egiten dutenak”
Imanol Larreak esan dizkio hitzok Goiena hedabideari. Punjabtar helduen hizkuntza jarrerak Katalunian tesia egin du. 100 milioi hiztun ditu punjaberak, baina tesigileak hizkuntza galtzeko arriskuan jartzen duten zantzuak bistaratu ditu. Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterreko zuzendaria da gaur egun. Baina tesia Katalunian bizi zenean egin zuen. Han bizi diren punjabtarrak ditu protagonista. Pentsatu zuen Euskal Herrian bizi diren punjabtarrak ere tesian sartzea, baina azkenean atzera egin...
Read MoreFrantziako presidente hautagaiek ez dute hizkuntza aniztasuna babesteko grinarik adierazi
ELEN Europako Hizkuntzen Berdintasun Sareak egindako analisiaren arabera, hauteskunde kanpainan kultur aniztasunaren aurka egiten duen nazionalismoa bultzatzen ari dira hautagai nagusiak. Hautagai nagusiei hizkuntza eta kultura aniztasunaz galdetu die ELENk. Hiru hautagaik baino ez diete erantzun ELEN Europako Hizkuntzen Berdintasun Sareak egindako galderei. Haien erantzunak eta kanpainarako erabilitako programak aztertuta errepasoa egin du Europako Hizkuntzen Berdintasun Sareak Frantzian duen...
Read MoreErrenteriarren gogoetak, astebetez euskaraz aritu eta gero
Hizkuntza jakin arren, euskarara aldatu ezinik dabil; gaztelaniaz hasi zaio baina tematu eta besteak hizkuntza aldatzea lortu du; erdaldunak euskaraz abesten jarri ditu… Astebeteko esperimentuak, errenteriarrek kontatuak. Apirilaren 1ean hasi ziren eta 8an bukatuko dute ekimena. 560tik gora partaide aritu dira. Ondoko irudietan dituzue herritarrek sare sozialetan erakutsi dituzten norberaren...
Read More
Iruzkin berriak