Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Supermerkatuko langileak, heroi ahaztuak
Atalak: Gizartea, Osasuna
Argazkia: Dani Blanco.
Heroien, antiheroien eta bilauen bilaka gabiltzan ipuin beldurgarri honetan heroien zerrendan lehen postuan osasun langileak daude. Balkoiko txaloak haientzat dira. Beste sektore batzuek ez dute halako sonarik, eta beraiek ere onartzen dute osasun langileak direla gehien babestu beharrekoak. Isilean, eta arrisku handia hartuz, orduak eta orduak egiten dituzte egunero jendaurrean supermerkatuetako langileek, batzuk birusagandik hobeto babestuta beste batzuk baino. Ofelia Pérez Dia-ko okina eta Cruz Solano Carrefourreko harakinarekin egon gara, biak LAB sindikatuko ordezkariak dira.
Ofelia Pérez Ermuko Dia supermerkatu batean aritzen da ogia saltzen. LABeko ordezkari sindikala da eta Bizkaia osoko kontuez arduratzen da beste ordezkari batzuekin batera.
Zein da zuen arazorik handiena egun hauetan?
Gure kexa nagusia babes ekipoen gabezia da. Egun askotan babesteko materialik gabe egon gara. Hiru aste eta erdiz etxetik eramandako maskarak izan ditugu. Eskularruak bai, eskularruak lanekoak. Lan ikuskaritzakoek ia ezer ere ez dute egiten eta beraiei dagokie neurriak hartzen diren ala ez ikustea. Maskarak orain dela egun batzuk jaso genituen. Zazpi maskara bakoitzarentzat. Horrek esan nahi du berrerabiltzen ari garela, nahiz eta ez diren hala erabiltzekoak. Pare bat egunez erabiltzen dut maskara eta gero bota. Guk dauzkagun motakoak garbituta ezerezean geratzen dira. Amari esan diot tela bat prestatzeko, maskararen barruan sartzekoa eta garbitzekoa. Arrankudiagako lankide batek esan zidan herriko emakume bat ari zitzaiela etxeko izarekin maskarak egiten. Langile haiek bere kabuz ari ziren enpresa batekin hitz egiten aurpegia babesteko bisera gardenak lortzeko. Maskararik gabe geratuko balira bisera erabiliko lukete sikiera.
Zein da enpresaren jarrera?
Barre egiten dugu zeren beti Mercadonaren atzetik gabiltza. Hark ordutegiak aldatu zituenean, guk ere bai; hara kutxazainak babesteko metakrilatozko babesgarri gardenak iritsi zirenean gurean ere ekarri zituzten. Iniziatiba pixka bat edukitzea ondo legoke! Dena kopiatzen diote. Pizgarria ere kopiatu diote. Soldatan %20ko igoera izango dugu, 250 euro. Lan asko daukagulako da. Lanez gainezka gaude: jendea erosi eta erosi ari da eta guk inoiz baino arreta handiagoarekin ibili behar dugu kutsatzea saihesteko. Okindegian egiten dut lan eta dena desinfektatzen ibiltzen naiz. Lehen lurra behin garbitzen bazen orain bi edo hiru aldiz garbitzen dut.
Enpresak negozioa egiteko zaintzen gaitu. Dia-ri oso ondo etorri zaio koronabirusa, esan nahi dut Dia-ren nagusiari. Iaz enplegua erregulatzeko espedientea izan genuen eta Espainian ia 2.000 langile kaleratu zituzten. 20 egunetik gorako greba egin genuen. Dendatan nabaritzen zen egoera makurra zela, apalak erdi hutsak zeuden, produktuak falta genituen… Hau oso ondo datorkio, ondo ari da lanean orain. Eta ondo ari bazara zergatik ez zara saiatzen langileak ondo zaintzen?
Argazkia: Dani Blanco.
Nagusiekin harremanetan zaudete?
Gu gaude arriskuan, beraiek ez, beraiek etxean daude. Hona inor ez da etortzen. Ez dira etortzen ezta ikustera ere dena ondo dagoen. Guk ulertzen dugu egoera, badakigu bulegoetan lanean ezin direla aritu, baina zerbait… mezu elektroniko bat esker ona adierazteko, baita halakorik sentitzen ez badute ere, oso erraza da esaldi bat idaztea ordenagailuz!
Adibidez, enpresak esan zigun metakrilatozko manparak jarriko zituztela ordain-lekuetan, eta ekarri dituzte, eta langileek jarri ditugu, beste inor ez da etorri horiek jartzera. Ahal dugun bezala jarri ditugu, batzuk zuzenago besteak okerrago.
Langileok zuen kabuz babes neurriak-eta hartzen ibili zarete. Enpresak ez ditu bere gain hartu lan horiek?
Ez nuke esango enpresa gaizki portatu denik, gaizki ez, baina zerbait gehiago egiterik bazuten. Adibide bat jarriko dizut. Dia-k mugikorretarako aplikazio bat dauka langileentzat [Espainiako Estatu osorako] eta nik ere ipini nuen. Egun hauetan zer informazio dabilen begiratu dut, eta harrituta geratu naiz, langileak oso pozik daude, denbora daukate gauzak idazteko aplikazioan! Pentsatu nuen nik ere idatzi behar nuela. Idatzi nuen lotsagarria zela gu maskararik gabe ibiltzea, eta erantzun zidaten gobernuak ez zuela derrigortzat jo maskarak erabiltzea. Osasun langileei ere ez diete esan derrigorrak direnik eta denek daramatzate. Osasun langileek eta jendearekin lanean ari garenok, dendariok eta garraiolariek adibidez, behar dugu babes ekipoa. Nik aurpegia ematen dut eta maskara beharrezkoa ez dela esaten ari dena etxean dago, zeren orain hemen denak telelanean ari dira. Arduradun hark erantzun zidan momentuz maskarak derrigor ezetz. Egun batez bost minutuko geldialdia egin genuen kexatzeko, presioa egiteko, eta hurrengo egunean maskarak ekarri zizkiguten.
Jendaurrean ordu asko egiten dituzuela da zuen moduko dendetako kexua. Erosleak jabetzen al dira egoeraz eta arriskuaz?
Batik bat jende heldua etortzen da, eta gezurra dirudi, zeren telebista piztu eta badirudi horiek baino ez direla hiltzen. Uste dut ez direla jabetzen egoeraren larritasunaz. Behin, bitan eta hirutan etortzen dira dendara egun berean. 89 urteko bezeroa daukagu, urte osoan etortzen da goizean goiz. Aurrekoan 10:30erako hiru aldiz sartu zen dendan eta azkenekoan esan nion berriz sartzen ez niola utziko, hurrengo egunean etortzeko. Esan nion bera arriskuan jartzeaz gain, gu arriskuan jartzen ari zela. Halaxe egin zuen, hurrengo egunera arte ez zen etorri. Egunero etortzen da. Batzuk paseoa emateko baliatzen dute dendako buelta. Agian nik bestelako ustea dut, baina nik orain denda bakarrean dena erosten dut, nahiz eta nire gustuko ogia halako tokitan egon ez naiz hara joaten. Jendeak 45 minutuko ilara egiten du elikagaien dendan eta ondoren beste 40 minutu okindegian. Zer behar daukazu horrela ibiltzeko egun hauetan? Toki berean erosi dena, ezta?
Testak egin dizkizuete?
Maskarak lortzeko nola ibili garen kontatu dizut. Ez dut uste testak lortuko ditugunik. Tenperatura hartzen dut goizean eta gauean, eta etxean sartu eta lehenengoa dutxa izaten da, umearekin ezertan hasi baino lehen. Aurrekoan buruko mina neukan eta 37,3 hartu zidan termometroak. Segituan hasi nintzen beldurtzen, ahizpari deika, zer egingo dut? Harrapatuko nuen? Hoztuta nengoen nonbait, berogailua jarri eta segituan nire onera etorri nintzen. Baina bai, paranoia sartzen zaizu, badaukazun ala ez daukazun.
Argazkia: Dani Blanco.
Lankideren bat kutsatu den badakizu?
Portugaleten positibo bat egon da. Etxera bidali zuten eta denda desinfektatu dute. Daukagun arriskua kontuan hartuta gutxi iruditzen zait bakarra egotea kutsatuta. Kamioia etortzen da, ez dakizu nork ekarri duen, produktuak nola ekarri dituen, marrubien gainean eztula egin duen… kutsatzeko beldurra handia da.
Cruz Solano LABeko ordezkaria da, prebentzio eta lan arriskuen arduraduna. Gasteizko General Alava kaleko Carrefour dendan egiten du lan harakin.
Gaur egun maskarak ia egunero izaten dituzte berriak, hasierako hamar bat egunetan hiru egunetik behin edo zuten maskara. Eskularruak nahi adina, beti. Arazorik handiena ordutegia dela dio harakinak. Goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte irekita daukate. Ordutegi hori duen Gasteizko saltoki bakarra dela dio Solanok, beste saltoki konpainiek ordutegiak murriztu dituzte osasun krisiagatik. Jendaurrean aritzeak arriskua areagotzen duenez, ordu gutxiagoz lanean aritzea eskatzen dute, baina ez dute ezer lortu.
Argazkia: Dani Blanco.
Bezero gehienek ondo jokatzen dutela dio, baina antzemana dute batzuk paseatzera joaten direla dendara. Hamabost bat minutu pasatzen dituen jendea badela dio Solanok, asko zaharrak. Gertatu izan zaio bi-hiru gazte berriketan ikustea, garagardo poto bat eta patata frijitu poltsa erosita alde egingo dutenak, “nik uste dut telefonoz hitzordua egiten dutela dendan elkartzeko”.
200 euroko erosketa txartela oparituko dietela agindu diete, lan gehiago ari direlako egiten egun hauetan. Solanok oparia baino nahiago du ordutegi murrizketa eta testak egitea, jakiteko kutsatuta dauden ala ez: “Badakit testak ez daudela denontzat eta Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna dela. Lehentasunak ere badira, osasun langileak, suhiltzaileak, poliziak… eta ondoren gu. Jendaurrean ari gara lanean eta sintomarik gabekoak baldin badaude guk ez dakigu nola gauden”. Oraingoz inork ez du bajarik hartu sintomak dituelako. Bajan daude arrisku taldean dauden langileak eta oraingoz ez dira lanera itzuliko.
Solanok dio enpresa gaizki portatzen ez dela ari, desinfekziorako gauzak, eskularruak, maskarak… jarri dituela, baina ordutegiarena faltan botatzen du: “Auzoko dendak lehenago ixten dituzte eta jendeak denbora asko dauka libre. Guk ez dakigu zein diren sartu eta atera diren horiek. Guk, lankideon artean, neurriak hartzen ditugu, elkarren berri badugu, baina kanpotik datorrenaren gainean ez dugu inolako kontrolik”.
Lantokian arriskurik handiena nork duen garbi dauka: ordain-lekuan dagoen langileak. Metakrilatozko manparak jarriak dituzte, baina Solanok berak dio langilearen aurpegi parean babestuko badu ere kaxako zintatik produktuak hartzerakoan babesik ez dutela. Manpara adabakia baino ez dela uste du: “Polita da, baina ez dakit nik eraginkorra den”. Ordain-lekuko langileak eroslearekiko oso tarte txikia duela dio eta bere egoerarekin alderatu du: “Nire eta eroslearen artean salmahaia dago, alde ederreko tartea ordain-lekuko langilearekin alderatzen baduzu”.