Amaia Alvarez: “Zahar etxeetako egoiliarren senideok eskuak lotuta dauzkagu”
Amaia Alvarez Ceballosek 96 urteko ama dauka Barakaldoko Sanitas egoitzan. Babestu Bizkaia egoitzetako senideen elkarteko kidea da, eta era berean, Leioako zahar etxe batean egiten du lan, beraz badaki zertaz ari den hizketan. Pandemia betean gai batek kendu dio loa: zergatik bisitak ere egiten hasi diren egoitzan egoiliarrek isolatuta segitzen duten. Badaki gelan bakartuta egoteak nolako ondorioak izan ditzakeen. Bere amak gainera, zahartzaroko dementzia dauka. Artikulua argitaratu...
Read MoreUsue Pastor: “Diputazioa eta egoitzetako enpresak eskutik helduta doazen lagunak dira”
Barakaldoko Vitalitas Santa Teresa zahar egoitzan egiten du lan Usue Pastorrek. Alde batetik, optimista da, esperantza duelako pandemia inflexio puntua izango dela egoitzen kudeaketa ankerrean. Bestetik, etorkizun hurbil iluna usaindu du bere egoitzan. Vitalia enpresak erosi berri ditu akzio gehienak, eta hilabete gutxitan langileak estutu eta egoiliarrak okerrago artatzeko aukera izan du. Diputazioa eta enpresa pribatua eskutik helduta doazen bi lagun moduan irudikatzen ditu. Lehenengoak...
Read MoreGuillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan”
Guillermo Perea López de Letona Babestu Araba elkarteko kidea da. Elkartekoak ez daude batere gustura udalak, diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak osasun krisia egoitzetan nola kudeatu duten ikusita. Osakidetzak egoitza pribatuetan esku hartu behar zuela dio Pereak. Adinekoak abandonu sentsazio ikaragarriarekin hil direla salatu du. 2015ean hasi ziren Araban, eta batez ere Gasteizen, zahar egoitzetako arazoari eusten. Babestu Araba elkartea sortu zuten eta Gipuzkoako eta Bizkaiko beste bi...
Read MoreMadalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda”
Madalen Ibañez Gónzalez Donostiako Gros auzoan bizi da eta 72 urte ditu. Bere amak 94 urte dauzka eta Altza auzoan DomusVi multinazionalak daukan Berra egoitzan bizi da, COVID-19ak Gipuzkoan gogorren jo duen egoitzetako batean. Egunero egoitzako berrien zain, asterik okerrenetan, egunero ama “hiltzea” pairatu zuen Ibañezek. Martxoaren 12tik ama bi aldiz ikusi du. Behin egoitzako burdin hesiaren bestaldetik, 300 metrora, eta beste behin, Gurutze Gorrian, erorikoa izan eta gero....
Read More
Iruzkin berriak