Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Europako gizarte politiken norabidea: egizu lan eta biziraungo duzu
Atalak: Ekonomia, Gizartea
Enplegu politikek ez dute ziurtatzen genero desberdintasunak desagerraraztea. Argazkian, Bermeoko Conservas Salica enpresako langileak. Argazkia: Luis Jauregialtzo / Argazki Press.
Askotan politika sozialak eta genero politikak kontrajarri egiten dira. Europako Batasunean welfare-tik workfare-ra igarotzen ari gara. Hau da, molda zaitez zure kabuz, egizu lan, eta eskuratuko dituzu zerbitzu publikoak. Politika horren ondorio larrienak emakumeak pairatzen ditu.
Martxoaren 6a, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Sexurik gabea al da aurrekontu politika? nazioarteko jardunaldien bigarren eguna. Pilar Carrasquer Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikerlariak hitzaldi interesgarria eman du ondoko galderarekin abiatuta: “Etxe berean bi langile heldu” izeneko eredua bideragarria al da enplegu eta gizarte politiken paradigma gisa, beti ere gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ardatz hartuta?”.
Momentu hauskorra
Carrasquerren ustez, Europan politika sozialetan egiten ari garen bidea hala-moduzkoa da genero ikuspegitik begiratuta, labur esanda gizarte politikak enplegu politikak direlako, hein batean.
Europako Batasunean abiaburua ondokoa da:
-“Zaintza krisian” dago. Gero eta zaharragoa da Europa, batetik; eta bestetik, lehen ez bezala orain emakumeak ez dira soilik zaintzaile.
-Enpleguak eta kohesio sozialak gero eta lotura estuagoa dute. Enplegua baduzu ongizatea izango duzu, lan merkatuan ez bazaude bazterketa sozialerako aukera handiak dituzu. Welfare-tik workfare-rako bidean garela, alegia.
Beraz, Europaren estrategiaren erdigunean enplegua kokatzen da. Enplegua bultzatzen badugu herritarrei bazterketa sozialetik ihes egiten lagunduko diegu. Hortaz, egin ditzagun gizarte politikak langabezia arintzeko. Hazkunde ekonomikoa hobesten da eta norbanakoaren ekarpena (hau da, etxe bakoitzeko bi diru sarrera) izatea bultzatzen da.
Muga dezente ditu politika horrek, eta horietako bat gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen testuingurua kontuan ez hartzea da. Gai gakoak ez dira kontuan hartzen, hala nola, kategoria profesionalak berrikustea, lanaldiaren luzera, lanpostuen araberako segregazioa. Suediako adibide batek erakusten du, enplegu politikak egin eta zein gutxi lantzen diren batik bat emakumeak dauden esparruak. Ikerketaren arabera, gehienbat emakumeak dauden eremuetan gastatutako dirua guztiaren laurdena da.
Politika sozialak ezartzerakoan ondorio hauek ere gerta daitezke:
-Norbanakoa kontuan hartzen ez bada, etxeko bigarren diru sarrerari negatiboki eragin diezaioke, eta bigarren diru sarrera emakumearena izaten da normalean.
-Emakumeen enplegu ibilbideak ez dira jarraiak, etenez osatuak baizik, eta gizarte laguntzak jasotzea zailagoa da, adibidez, langabeziagatik. Ikerketa baten arabera, emakumeek gizonek adinako erretiroa izateko, batez beste, hamar urtez luzatu behar dute enplegu garaia, sarri lanaldi osoan ez direlako ari.
-“Krisiak” langabe berriak (gizonak asko) sortu ditu eta luzaz langabe edo lan merkatutik kanpo egon diren emakumeen errealitatea ahazteko arriskua dago.
Ez dirudi beraz, genero berdintasunerako urratsak sendoak direnik. Europan enplegu politikek dute lehentasuna, emakumeak ez dira ari lanaldi osoz lanean… Hortaz, gizarte politiken eta enplegu politiken arteko lotura berdefinitzeko garaia da.
Europako bost herrialdetako ereduak aztertu dituzte (Suedia, Alemania, Polonia, Italia, eta Britainia Handia). Zein eredu dira genero inpaktu gehien (onerako, noski) lortzen dutenak? Bada, bi kontzeptu hauek gehien garatzen dituztenak:
-Gizarte laguntzak jasotzeko baldintza malguenak ezartzen dituztenak.
-Politika sozialak eguneroko bizitzari begira garatzen dituztenak, zaintza, zerbitzu publikoak… kontuan hartuz, eta ez soilik enplegua.
Lan merkatuan gizonak dira nagusi: diru sarrera bikoitzeko etxeen %21ean gizonek baino ez dute irabazten, eta %37an gizonek emakumeek baino diru sarrera gehiago dituzte. Gizonek eta emakumeek diru sarrera berdinak dituztenean, emakumeek zaintzan denbora bikoitza igarotzen dute.
Zaintza lanak eta enplegua, biak dira ezinbestekoak gizarte honetan, giza ongizatearen ikuspegitik, ezinezkoa da bataren eta bestearen artean aukeratzea. Bide bati edo besteari jarraitzea, aukera baino tragedia bihurtzen da. Horregatik da hain garrantzitsua gizarte politika batzuk edo besteak egitea, jendearen aukeretan zuzenean eragiten dutelako.
Eta hasierako galderari erantzunez: ez, ezin da “etxe berean bi langile” eredua mantendu, are gehiago, lanaldiak murriztu beharko lirateke.