Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Mahoma profetak ez zuen esan emakumea jotzerik zegoenik
Atalak: Gizartea
Feminismo islamiarrak erlijioaren helburu ez diskriminatzailea aldarrikatzen du. Argazkia: aljazeera.com
Feminismo islamiarrak dio islamaren abiaburuan emakumea ez zela diskriminatzen. Erlijio horren garapenak bestelako bidea egin du. Mugimendu horrek Koranaren berrirakurketa etengabe egin behar dela aldarrikatzen du.
Martxoaren 10a. Zarauzko jabetze eskolan “Mujeres del mundo” ikastaroaren bigarren eguna. Hizlari, Lila Maya Amrane aljeriarra, herrialde arabiarretan eta musulmanak nagusi diren herrialdeetan emakumeen mugimendua nolakoa den azaltzen aritu zen.
Hiru feminismo korronte aipatu zituen Maya Amranek. Dena dela, argitu zuen ohikoena emakume mugimendua terminoa erabiltzea dela, feminismoak ospe txarra duelako herrialde horietan.
-Feminismo arabiarra: Herrialde arabiarretan dago zabaldua, militanteek ez dute zertan musulmanak izan (badira ateoak, agnostikoak…).
-Feminismo musulmana: Militante denak musulmanak dira, baina erlijioa esparru pribatukotzat dute. Nazioarteko erremintak baliatzen dituzte feminismoa garatzeko eta erlijioa eremu pribaturako uzten dute.
-Feminismo islamiarra: Islamaren sinestunak bizi diren herrialdeetan garatzen da, Europan eta Amerikako iparraldeko herrialdeetan ere bai, Mexikoraino.
Hizlariak azkeneko feminismo adar hori landu zuen ikastaroan.
Feminista islamiarrek islamaren abiaburuan emakumeak ez zirela diskriminatuak aldarrikatzen dute, islamak ez zuela eredu patriarkala eta misoginia babesten. Are gehiago, islamak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen zuela.
Jadiyak eskatu zion ezkontzeko Mahoma profetari
Adibide sinple bat da. Jadiya emakumearen enplegatua zen Mahoma profeta. Andreak eskatu zion ezkontzeko gizonari. Mahomaren aldean heziketa maila altukoa zen Jadiya, jantzia. Senarrak baino 15 urte gehiago zituen emazteak. Mahomak Jadiya emazte bakartzat zuen eta ezkonduta ere senarrak emaztearen enplegatu izaten jarraitzen zuen.
Islamak emakumeari lana egiteko eskubidea ematen zion, jabetza izateko eskubidea, alfabetatzea derrigorrezkoa zen emakume eta gizonentzat eta monogamia bultzatzen zuen (salbuespen historikoak salbuespen).
Margot Badran feminista islamiarrak dioenez, islamak hasierako helburuekin koherentzia mantendu nahi badu, berdintasuna eta emakumeen askapena landu behar ditu.
Mekara ezin du bakarrik joan emakumeak?
Beste adibide bat. Mekarako erromesaldia gizonaren laguntzarik gabe egin zezakeen emakumeak. Garai gatazkatsu batean ordea, emakumeak arriskuan zirela iritzi zioten eta bidaia gizonen laguntzaz egitea agindu zen. Hizlariaren hausnarketa oso argigarria da: “Hamalau mende ondoren, Saudi Arabian segurtasun osoz har dezakezu hegazkina, segurtasun osoz hartu dezakezu lur, eta autobus zeharo seguruan Mekara eramango zaituzte. Emakumeak gizona behar du alboan? Babesa baino kontrola da hori”.
Herentzia mardulagoa semeentzat?
Hala izan omen da luzaz. Gizonek familia aurrera ateratzeko obligazioa izan dute, eta beraz, semeek herentzia mardulagoak jasotzen zituzten. Maya Amranek galdetzen du ea gaur egun zer zentzu daukan hala izateak, emakume askok diru sarrerak badituzte eta batzuetan gizonak baino gehiago laguntzen badute familia aurrera ateratzen.
Islamaren mezua berrirakurri eta egokitu
Akademiakoak ari dira horretan, antropologoak, hizkuntzalariak, emakumeak, eta gizonak ere bai. Batik bat Amerikako iparraldean eta Britainia Handian daude feminista horiek. Garai hartako arabieran, eta testuinguru hura kontuan hartuta, mezua ulertzen saiatzen dira feminista ikerlariok eta ondoren gaur egunera eta gaur egungo espazioetara egokitzeko ahalegina egiten dute. Ariketa ezinbestekoa da erlijioak zer dioen eta ohiturek eta kulturak zer dioten banatzea.
Emakumea jo?
Iman batzuek esan omen dute emakumea pixka bat jotzea zilegi dela. Bada, feminista islamiarrek ikerketa lana egina dute. Zein adiera ditu “jo” aditzak? “Urrutiratu” ere esan nahi du, baita “maitasuna egin” ere. Adiera posibleak aztertzeaz gain, profetak emakumeak jotzeaz zer esaten duen aztertu dute. Ez dute arrastorik aurkitu, are gehiago, emakumeekiko maitasunaz eta samurtasunaz hitz egiten du. Profetak berak ere, ez zuen emakumerik jo. Orduan, nola esan dezake imanak emakumeak pixka bat jotzea zilegi dela eta Koranak dakarrela halakorik?
Konbentzitu nahi baduzu, esaiozu jainkoak ez duela horrelakorik esan
Entzule baten gogoeta: Ez al da atzerapausoa feminista horiek hartu duten bidea? Erlijioa hartu dute oinarri eta horren bueltan dabiltza. Nik uste nuen erlijioa alde batera utzi behar zela, guk hemen hori egin dugu, erlijioarengandik urrutiratu.
Hizlariaren erantzuna: Feminista islamiar guztiak ez dira fededunak, batzuk estrategia gisa darabilte feminismo islamiarra. Hau da, zuk nola konbentzituko duzu emakume bat bizi duen diskriminazioaz, berak uste badu mezu, eredu eta agindu horiek jainkoagandik datozkiola? Jainkoak badio jainkoak dio, eta kito. Feministen ahalegina da azaltzea gauza asko ez dituela jainkoak esan, baizik eta kulturalak direla, erlijioarekin zerikusirik ez dutenak.