Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Munduko Futbol Txapelketa hizpide: “Pertsona batzuen sexua zehaztea oso zaila da”
Atalak: Gizartea, Kirola, Zientzia eta teknologia
Park Eun-Sun futbolari hegokorearrari emakumea zela frogatzeko eskatu zitzaion behin eta berriz.
Victoria Ley Espainiako Estatuko Kirol batzorde goreneko osasun eta kirol arduraduna da. Haren ustez, Nazioarteko Futbol Federazioa emakumeen sexu egiaztapenerako egiten ari den gauza asko ezin dira justifikatu ikuspegi zientifikotik.
Ez da gaur goizeko kontua, hainbat kirol lehiaketatan eskatzen zaie emakumeei emakume direla frogatzeko. Ekainaren 6an hasiko den Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan hautsak harrotu dituzte hainbat jokalarik, sexua egiaztatu behar dutelako eta horretarako hartzen dituzten neurriak umiliagarriak direlako. Zuzeu.eus-en El Paísek egindako erreportaje mardularen itzulpena irakur dezakezue. Ondoko lerroetan berriz, Victoria Leyri Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa itzuli dugu:
Emakumeek sexua egiaztatu behar dute. Denek ala susmagarriak direnek bakarrik?
Araudian denek pasa behar dutela jartzen du.
Honela dio araudiak: FIFAko gizonezkoen lehiaketarako gizonak baino ezin dira aukeratu jokatzeko, FIFAko emakumezkoen lehiaketarako emakumeak baino ezin dira aukeratu jokatzeko. Dena garbi jartzen du. Egiaztapena nola egiten da?
Ez dakit zehazki nola egiten duten. Baina araudian jartzen du, kontuan hartu behar dela bigarren mailako ezaugarri sexualetan dagoen edozein anomalia. Horrelako ezaugarri fisikoez ari dira: bularren tamaina, aldakak, gorputzeko ilea, giharrak eta abar. Ezaugarri horietan aniztasun handia dago emakumeen artean, baita gizonen artean ere.
Beraz, normaltzat hartzen den ile kopurua baino gehiago duen emakume batekin topo egiten badugu , sorbalda zabalagoa badu, norbaitek esan dezake: emakumea ez dela susmatzen dut. Egiaztapenerako proba pasako beharko luke.
Bai, ziurrenik hala da.
Zergatik gertatzen da?
Emakumeen taldean arituko liratekeen gizonek abantailak izango lituzkete. Kontua da oso zaila dela pertsona batzuen sexua zehaztea.
Zientzialarien artean ere, ez dira ados jartzen zein parametro hormonalek zehazten duen zein den emakumea eta zein gizona.
Alor honetan lanean ari diren zientzialarien artean gero eta adostasun handiagoa dago. Gero eta nabarmenagoa da sexua ez dela kontu binarioa, emakumea eta gizona, espektro zabala dagoela, aniztasun ikaragarria dagoela. Garapen sexualean zerikusia duten gero eta gene gehiago aurkitzen dira, eta gaur egun kontua ez da Y kromosoma edukitzea edo ez edukitzea, hori baino askoz gehiago da. Autore batzuen ustez, populazioaren ehuneko batak garapen sexualeko nahasmenen bat du, garapen sexualean edozein aldaketak, txikia bada ere, desberdindu egiten zaitu, eta batzuen kasuan ezin da erabaki emakumea edo gizona den, inolako parametro biologikorik edo genetikorik erabilita.
Zuzenena norberaren sexu nortasuna kontuan hartzea litzatekeela esan nahi duzu? Kirol araudia zaharkituta dagoela?
Nik uste dut baietz. Arrazoi zientifikoen bidez ezinezkoa da. Emakumeari, edo gizonari, galde diezaiotela zein den bere sexu nortasuna. Beste alor batzuetan horrela egiteko eskubidea dute. Sexuz aldatzeko eskubidea dute eta nortasun agirian aldatzea eskatzen dute jartzen duenaren kontrako sexua sentitzen dutenean.
FIFAk, genero egiaztapenaren bidean, adibidez testosterona maila altua hartzen du kontuan. Semenya etortzen zait burura. Tranpatia deitu zitzaion, testosterona maila altua zuelako, gizona zela esateraino. Horraino iritsi gara.
Semenyarena umiliagarria eta sumingarria izan zen. Eta beste kirolari askorena ere bai. Testosteronarekin, beste ezaugarri batzuekin bezala gertatzen da, aldakortasun izugarria dago, emakumeetan eta gizonetan. Egia da gizonek maila altuagoa dutela normalean, baina tarte batean emakumeen eta gizonen mailak bat egiten dute. Oker ez banago kirolarien % 14k maila bera dute, emakumeek eta gizonek. Oso zaila da testosterona mailaren bidez diferentzia egitea, eta gainera, bizitzako hainbat egoeratan maila aldatu egiten da, kirol lehiaketa garaian adibidez gora egiten du. Oso zaila da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera. Beno, ez da zaila, ezinezkoa da zientifikoki.
Gizonezkoen lehiaketetan gizonak eta emakumeentzako lehiaketetan emakumeak. Horretarako muga, balore eta mailak jartzea hain konplexua bada, ez ote zaio zezenari adarretatik heldu behar eta ez ote dira lehiaketa mistoak egin behar? Ez dakit nola planteatu beharko litzatekeen gai hau.
Emakumeek emakumeekin jokatzea nahiago dutela iruditzen zait. Bere burua emakumetzat badu (beste gauza bat da lehiaketa baterako sexua aldatuko balu) kontuan hartu behar da. Eta bestetik, ezaugarri fisiologiko askok hainbat kiroletan abantaila ematen dute, argiena garaiera da saskibaloian. Batzuek normaltzat hartzen denetik kanpoko garaiera dute, abantaila dute, eta jokatzen uzten zaie. Batzuek giharretako hipertrofia daukate eta kirol batzuetan abantaila izan daiteke. Eta abar. Desberdintasun fisiologikoei mugak jartzen hasten bazara, muga ikaragarri jarri beharko zenituzke eta ezinezkoa da. Baina badiot, garaierari, pisuari, gihar bolumenari… ematen zaion tratu bera eman behar zaio sexuari.
Gizonek ez dute egiaztatu behar izan haien sexua.
Haiek ez.
Eta ondorio psikologikoak ez dituzte izan. Zure sexua frogatu beharra umiliagarria izan daiteke. Nola frogatzen duzu zure sexua jendearen aurrean, ez bada, adibidez, zure gorputza erakutsita?
Gauzak hain gaizki ez egiteko moduak seguru badaudela, nahiz eta ondo egiteko modurik ez dagoen. Semenyari eta beste batzuei egin diotena umiliagarria izan da. Prentsan argazkiak ere atera zituzten. Oso itsusia. Sumindu egiten nau gai honek. Oso gaizki iruditzen zait, zaharkitua da, hirugarren mundukoa.
Kirol mundua aurrerapen etikoetatik at bizi dela erakusten duen beste adibide bat al da?
Aurrerapen etikoetatik baino aurrerapen zientifikoetatik esango nuke. Heziketa zientifikoa daukat eta ikuspegi horretatik baino ez dut hitz egiten. Ikuspegi zientifikotik ezin dira justifikatu egiten ari diren gauza asko. Ez da alor guztietan gertatzen, dopinean askoz zientifikoagoak dira eta hobeto ari dira.
Araudiak biologiara ala biologiak araudira, zeinek zertara moldatu behar du?
Araudiak biologiara, jakina.
Larunbatean hasiko da Munduko Futbol Txapelketa. Espainiako selekzioko neskei egiaztapena egiteko eskatzen badiete egin egin beharko dute ezta?
Bai. Ezetz esaten badute zigorra jaso dezakete eta jokatzea debekatu diezaiekete.