Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Angela Davis eta etxeko eragileak borroka hirukoitzaren erronkez
Atalak: Gizartea
Ezkerretik eskuinera: Irati Sienra, Laura Mintegi, Davisen itzulpen laguntzailea, Angela Davis, Ainhoa Etxaide eta Saioa Iraola. Argazkia: Argia.
Otsailaren 6a. Aretoa emakumez leporaino (gizonak bakan). Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegiak lantzeko prest. Angela Davisen hitzaldiak adinako distira izan zuten Euskal Herriko emakumeen diskurtso zorrotzek.
Ernaik, Euskal Herriko Bilgune Feministak, Gite-Ipesek eta Ipar Hegoak antolatutako mintegia. Hizlari nagusia Angela Davis, eta alboetan Ainhoa Etxaide (LAB), Irati Sienra (Ernai) eta Saioa Iraola (Bilgune Feminista).
Laura Mintegi ere mahaian, eta ehunka lagunen aurrean hitzaurrea egin zion Angela Davisi. Ekintzailearen bizitza zeharkatu duten borrokak, hausnarketak, ederki harilkatu zituen Mintegik, eta hasteko, berak egindako kokapen ariketa laburtuko dugu hemen gure hitzetan.
Laura Mintegi: “Orain ere, ezkerreko gure kide gizonak konbentzitzea kostatzen ari zaigu”
“Esan dezakegu hiru osagaik zeharkatu dutela Davisen bizitza: emakumeen eskubideak, ezkerretik egindako lana askapen soziala lortzeko, eta espetxe politika.
Alabaman (AEB), Davisen familia auzoz aldatu zen eta denak zuriak ziren batera joan zen bizitzera. Lehen eskutik bizi izan zuen Davisek segregazio fisikoa. Gaztetan, Pantera Beltzen jardueratik oso gertu zegoen, baita alderdi komunistarengandik ere. Azkenean, alderdi komunistan sartu zen, nahiz eta gertutik jarraitu Pantera Beltzen pausoak.
Bi ekarpen handi egin ditu Davisek. Batetik, “black is beautiful” esaera hedatzen lagundu zuen. Alegia, beltza ederra da. Botereak itsusiak garela dio, baina ederrak gara; botereak isilik egoteko dio baina ahotsa daukagu; botereak bazterrean uzten gaitu baina gu erdigunean ezarriko gara. Beltzak gara eta harro gaude. Eta horren pare jarri beharko genituzke: emakumeak gara eta harro gaude, euskaldunak gara eta harro gaude, independentistak gara eta harro gaude. Esklaboak bai, baina ez dugu nagusiaren modukoa izan nahi.
Bigarren ekarpena zapalkuntza guztien baturari buruzkoa da, hain zuzen. Angela Davis emakumea, beltza, lesbiana eta komunista da, borroka bat eta bakarra.
Zergatik egin behar dira borrokak konpartimentu estankoetan? Emakume beltzek bazuten abantaila bat. Beraiek eta haien gizon beltzak berdinagoak ziren eguneroko zereginetan, emakumeek ere etxetik kanpo egiten zuten lan eta gizonek etxean ere egin behar izaten zuten. Bien arteko diferentzia bat zegoen: emakumeak, hala izateagatik, sistematikoki bortxatzen zituzten. Emakumeek bi aldarriak batera egiten zituzten: utikan esklabotza eta gora emakumeen eskubideak. Emakume beltzek Europako emakume zuriek baino errazago egin dute aldarri. Orain ere, ezkerreko gure kide gizonak konbentzitzea kostatzen ari zaigu.
Dena dela, euskaldunak indigenak gara, eta errazago uler dezakegu zapalkuntza anitza bizi dugula”.
Angela Davis Ainhoa Etxaiderekin. Argazkia: Argia.
Angela Davis: “Martin Luther King eta Nelson Mandela dira ezagunak, baina autobusetako boikota emakumeek hasi zuten”
Eta honela jarraitu zuen ekintzaile estatubatuarrak: “Montgomeryko (Alabama) Autobus Boikota aipatu nahi dut. Rosa Parks izan zen lehenengoa (autobusean bere tokia zuriari utzi behar zion esertzeko baina ez zuen hala egin. Atxilotu egin zuten. Hurrengo egunean milaka beltzek autobusa erabiltzeari uko egin zioten). Alabaina, boikota emakumeek piztu zuten, zurien auzo aberatsetara lanera zihoazen etxeko langile eta neskameek. Martin Luther King eta Nelson Mandela dira ezagunak, baina segregazioaren aurkako borroka hura emakumeek hasi zuten. Beti saiatzen naiz ikusezina ikusarazten.
Fergusonen (Misuri) gertatutakoa ere ekarri nahi dut gogora. ‘Eskuak gora, ez egin tiro’, ‘Ezin dut arnasa hartu’ moduko leloak ikusi genituen, errepresio arrazista salatzeko. Beste lelo batek hala zioen: ‘Beltzen bizitzek axola dute’. Hiru emakumek abiatu zuten azken kanpaina hori. Beltzek eta justizia nahi duten denek bere egin zuten leloa, etorkinek, umeek, emakumeek… ‘Euskaldunen bizitzek axola dute’ ere esan genezake. Batzuek esan zuten leloa aldatu beharko litzatekeela, alegia, beltzenak ez baizik eta denen bizitzak axola dutela. Baina hori demokrazia faltsua da! Aberatsen eta zurien demokrazia! Beltzekiko diskriminazioa baldin badago ezin duzu leloa unibertsalizatzea eskatu. Beltzen bizitzak balioa izatea lortzen dugunean, orduan esango dugu denen bizitzek balio dutela”.
Aretoa leporaino, ia denak emakumeak. Argazkia: Argia.
Ekarpenak Euskal Herritik
Otsailaren 6ko mintegian Angela Davis izan zen izarra, baina ez ziren dir-dir egin gabe geratu sindikalgintzatik, euskalgintzatik, herri mugimenduetatik, politikagintzatik, feminismotik… hainbat emakumek egin zituzten ekarpenak. Dozena bat emakumek hartu zuten hitza eta hemendik aurrerako erronkak xehatu zituzten minutu gutxi batzuetan.
Parte-hartzaile haietako batzuen hitzak jasoko ditugu segidan:
Irati Sienra (Ernai): “Feminismoari aitortza handia egin zaio, baina barne lan handia dugu egiteko. Gogoan izan udan Euskal Herrian egin diren manifestazioak. Feminismoak barrura begirako hausnarketa egin du, baina kalea hartzea falta zaigu eta atomizatuta ari gara lanean, baldin eta ezkerreko kontrabotere feminista egin nahi badugu. Eremu ekonomikoa inbaditu behar dugu ikuspegi feministatik, oso maskulinoa da. Gure herri mugimenduetan eta gure militantzia politikoan non daude nagusiak, ijitoak, etorkinak, eta non elbarriak? Gizon zuriak dira nagusi. Gu florero sentitzen gara, gazte garen neurrian (esperientzia falta zaigula diote) eta emakume garen neurrian (arrazoia kentzen zaigu). Feminismoa erdigunea hartzen hasia da, baina gazte izatea ez hainbeste”.
Ainhoa Etxaide (LAB): “ Imaginario berria behar dugu, estatuak ez dira eseriko ezer adostera. Ez da nahikoa imaginarioa gizonek gidatu eta gero emakumeak hura zuzentzen atzetik ibiltzea. Emakumeok hor egon behar dugu. Nazio, klase eta genero zapalkuntzei egin nahi diegu aurre, baina sexu-generoa erdian jartzen ez badugu porrot egingo dugu”.
Saioa Iraola (EHBF): “Bakea ez da sinadura batekin konpontzen. Zer da normalizazio prozesua? Eta emakumeak? Feministontzat bakea bada errespetua, zaintza, ingurumena… Eztabaidatu beharko dugu zer den ongi bizitzea”.
Amaia Andreu: “Euskal feminismotik ari naiz. Nazio askapen mugimenduan gu bigarren mailan egon gara gaur arte, bai gizartean baita ezker mugimenduan ere. Bileretan hautsontziak hustu ditugu eta erratza pasa dugu. Zapalkuntza hirukoitza bizi genuela uste genuen eta Angela Davis ezagutu genuenean sinetsi genuen ez geundela txoratuta, euskal emakume langile gisa zapalduak ginela, alegia. Feminismoak ez gintuen ulertzen (naziogintzaz ere ari ginelako) eta ezker mugimenduak ere ez”.
Gizon-hetero-zuri-langilea kategoria gainditu beharraz
Hitz-hartze batean baino gehiagotan eraldaketarako subjektuaz hausnartu zuten. Arantza Santestebanen ustez, zapalkuntzak azaltzeko balio digu klase / sexu-genero / kultur identitateak hirukoteak, baina ez digu balio subjektu berria artikulatzeko. Gizon-hetero-zuri-lana duena kategoria gainditu beharraz aritu zen, eta hau ere gehitu zuen: “Emakume eta gizon kategoriak erabili behar ditugu? Zer gertatzen da sexu identitate berriekin? Agian ezin da a priori definitu subjektua, baizik eta bidean joan behar da definitzen subjektu eraldatzailea”.
Aliantzak bai, homogeneizazioa ez
Olatz Dañobeitiak aliantzen premia azpimarratu zuen. Dena dela, aliantzak egitea ez da bere ustez gauzak batera egitea edo bat egitea. Homogeneizaziorako joera egon dela zioen, prozesua kontrolatzeko joera, eta bere iritziz kontua ez da denak transatlantikoan, erritmo berean, joatea. Zilegi da piraguan eta igeri ere joatea.
Ildo beretik, Ainara Santamariak (Ernai) ezkerrak berdintasuna bilatu duela zioen, eta aldiz, feminismoak heterogeneotasunari ez diola beldurrik, “ez da beharrezkoa ekintza baino lehen dena adostea”.
Euskaraz egiteak azala belzten du
Lorea Agirreri asko gustatu zitzaion Angela Davisek kontatutako txikitako pasadizoa. Davis ahizpak zapata denda atarian zeuden zapatei begira. Umeak frantsesez ari zirela konturatu eta dendariak barrura sartzeko esan zien. Nola balio izan zien jaioterrian beltza izateagatik diskriminatuak ziren bi haurrei frantsesa, hizkuntza boteretsua, erabiltzeak. Eta hala esan zuen Agirrek: “Non egiten duzun euskaraz, zure azala belztu egiten da”.