Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Egia Euskaraz eredua Euskal Herri osoan eta aste berean?
Atalak: Euskara
Iker Martinez de Lagos (Topagunea) eta Estitxu Alkorta (HPS) proposamena aurkezten Udaltopen. Argazkia: Udaltop.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak euskara hutsean aritzeko esperientziak Euskal Herri osora zabaltzeko proposamena egin dute.
Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketetan aurkeztu dute proposamena eta jardunaldietan bertan euskalgintzako eragileek haien iritzia emateko aukera izan dute.
Proposamenaren abiaburua Donostiako Egia auzoan, Arrigorriagan, Lasarte-Orian, Agurainen… dago. Auzo eta herri horietan eta beste hainbatetan herritarrek euskara hutsean aritzeko ekimenak egin dituzte. Euskaldun askok konpromisoa hartu zuen astebetez euskaraz egiteko eta beste herritar askok, nahiz eta euskaraz hitz egin ez, haiei euskaraz egiteko gonbitea luzatu zieten bizilagunei. Herri ekimen horietan oinarritu dira Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Topagunea.
Proposamenaren berezitasun nagusia da Euskal Herri osoan egingo litzatekeela ekimena, eta aldi berean. 11 eguneko erronka litzateke eta 2018ko azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an, Euskararen Egunean, bukatuko litzateke.
Hiru helburu ditu ekimenak: hizkuntza praktikei astindua ematea; tokiko euskalgintza aktibatzea; eta urrats berri eraginkor eta egonkorrak ematea.
16 urtetik gorako lagunek hartu ahal izango dute parte. Norbanako gisa aritu ahalko dira, baita taldean ere (auzo, herri, kirol elkarte, enpresa…). Lau eratako taldeak aurreikusten dira errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta: ulertu bai, baina jarrera aktiborik ez dutenak; ulertzen ez duten euskaltzaleak; euskaldun erabiltzaile aktiboak; eta elkarteak, erakundeak eta abar.
Ekimenaren bi antolatzaileek Euskal Herriko era guztietako elkarte, erakunde publiko, enpresa, administrazio eta abar ekimenaren sustatzaile eta babesle izan daitezen saiatuko dira. Bestalde, bultzatzaile lana egiteaz gain, haien etxeetan euskaraz aritzeko praktikak errazteko neurriak hartzea eskatuko zaie. Esate baterako, Eusko Jaurlaritza Nafarroako Gobernuarekin, Ipar Euskal Herriko erakunde publikoekin, EAEko hiru aldundiekin eta udalekin, besteak beste, saiatuko da lan bikoitz hori egiten.
“Baietz 11 egun euskaraz elkarrekin!” 2018ko azaro-abenduan izango litzateke. 2019rako berriz, “Erakunde bakoitzean praktika sozial berriak erraztuko dituen neurri bat!” ekimena egiteko asmoa dute.