Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Zaharrak ahulenak direla diote eta egoitzetan ez dago inolako kontrolik”
Atalak: Gizartea, Osasuna
Bilboko El Arenal egoitzako langileak itxialdiaren lehen astean. Argazkia: Marisol Ramirez / Foku.
Osasun larrialdiaren ondorioz, zahar egoitzetan bisitak bertan behera gelditu dira, senideek ezin dituzte egoiliarrak ikusi, ezin dira egoitzan sartu. Une gogorrak bizi dituzte egoiliarrek eta senideek. Egoera are okerragoa da senideak kexu badira, egoitzak kudeatzen dituzten enpresetatik informazio gutxi jasotzen ari direlako; senideekin harremana izateko modu digitalak nekez baliatzen ari direlako; eta ardura nagusia izan beharko lukeenak, Foru Aldundiak, egoitzen kontrolik eta jarraipenik egiten ez duelako. Amaiak Bizkaiko Babestu egoitzetako senideen elkartearen izenenean bizi duten egoera kontatu digu, baita bere amarekiko bizitzen ari dena ere. Nahiago izan du egiazko izena ez ematea, ondorioak izan ditzakeelako.
Elkarrizketa apirilaren 1ean egin genuen eta apirilaren 2ko ilunabarrean “El Correo” egunkariak jasotakoaren arabera, egun horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak lehen aldiz datuak publiko egin zituen.
Ezintasuna, amorrua eta etxean egon beharra. Hori da Amaia azken bi asteotan sentitzen ari dena. Ama Bilboko egoitza batean dauka eta bi astean haren argazki bat baino ez diote erakutsi. Zaila izango luke bideo-konferentzia egiteko edo besterik gabe telefonoz aritzeko, amak gaixotasun neurodegeneratiboa baitauka eta ez da alaba ezagutzeko gauza. Hala ere, komunikazio handiagoa izateko moduak badirela dio. Bere bizipenez gain, Babestu elkartearen kexa nagusiak kontatu dizkigu: informazio gabezia, Foru Aldundiak egoeraren kontrolik eta jarraipenik ez egitea, egoitza bakoitza bere modura ibiltzea, eta langile gabezia.
Informaziorik ez Foru Aldundiaren eskutik
Harrituta dago Amaia Bizkaiko Foru Aldundia nola jokatzen ari den ikusita. Bi egun segidan EITBren albistegia ikusi du eta kazetaria entzun du Gipuzkoako eta Arabako datuak ematen [egoitzetan hildakoak, kutsatutako egoiliarrak eta langileak…]. Are gehiago harritu da kazetariak esan duenean Bizkaiko Foru Aldundiak ez dizkiela datuak eman. Galderak dauzka Amaiak: “Zergatik ez dituzte datuak ematen? Zergatik ezkutatzen dituzte? Niri egoitzan datuak ukatu izan dizkidate Babestu elkartearen izenean eskatu ditudalako, esaten didate ea nor den gure elkartea halako datuak eskatzeko, baina senide naizen heinean eskuratu dut zenbait datu. Baina hedabideei ere ez? Egun hauetan ikusi duzu Foru Aldundiaren prentsaurrekoren bat egoitzetako egoeraz informazioa ematen?”. Sergio Murillo Gizarte Ekintzarako diputatuak “El Correo” egunkarian esan berri du elkarrizketa batean kutsatutako egoiliar gehienak bi egoitzatan pilatuko dituztela. Amaiak adierazi du, adibidez, informazio hori hedabidearen bidez jaso dutela. “El Correo”-n Murillori egindako elkarrizketarekin oso haserre daude, eta batik bat, haren esan bat azpimarratu du Amaiak gogaituta. Hala dio egunkarian: “Ñabardura egin nahiko nuke. Ez dira hil koronabirusagatik, baizik eta koronabirusa daukatela hil dira. Egoitzetan dauden adinekoek patologia asko dituzte eta gizatalde zaurgarriena da”. Amaia sutan jartzen da Murilloren adierazpena gogoratuta: “Oso maltzurra izan behar da hori esateko. Badakigu adinekoak zein osasun egoeratan dauden, baina hildakoen kontaketa orokorrak ere ez dira ari egiten berak dioen moduan”.
Ama
Amaia amaren egoitzatik oso gertu bizi da, baina orain ezin joan. Amari buruz informazio gehiago izan nahiko luke edo berarekin harremanetan jartzeko moduak abian jarri. Bi asteotan argazki bat bidali diote martxoaren 31n eta bi astean behin beti egiten duen moduan erizainarekin hitz egin du. Gainerakoan, amari buruz ez baizik eta egoera berezi honi buruzko informazio orokorra jasotzen du, beste senide guztiek bezala. Amarekin ezingo luke elkarrizketa bat izan bideo-konferentziaz, duen gaitzagatik, baina Amaiak uste du egoitzak senideei galdetu beharko liekeela nola nahi duten komunikazioa bideratu egun hauetan: “Ez didate galdetu nola nahi ditudan izan harremanak amarekin. Telefonoz deitu eta ziurrenik lantaldeko psikologoak edo gizarte laguntzaileak artatuko zaitu eta esango dizu ama ondo dagoela eta dena ondo dagoela. Bere hitza da, baina nik ama ez dut ikusten, ezta orokorrean zer dagoen ere. Argazkian ikusi dut ama, baina nik ez dakit egunero ateratzen duten ohetik, adibidez. Agian telefonoz deitu eta nik hitz egingo nioke amari, nahiz eta berak ez erantzun. Kasu batzuetan psikologoak ari dira esaten zein egoiliarrek duten familiarekin komunikatzeko behar handia. Nork jarriko ditu irizpideak gure senideekin komunikatzeko, psikologoak, egoitzako zuzendariak?”. Amaiak dioenez, egoitzaren zuzendaritzak ez du antolatu egoera berezi honetarako komunikazio plana, eta beraz, matraka handiena ematen duen senideak lortzen du senidearekin harreman estuena izatea. “Nik ia langile guztiak ezagutzen ditut eta lanez lepo dagoenari ezin diot esan orain bideokonferentzia nahi dudala amarekin. Gainezka daude. Antolatu eta langilea propio jarri behar zuten horretarako. Beste egoitza batzuetan hala ari dira”.
Informazio tantak lortzeko bi modu aipatu ditu Amaiak: bata, senideen whatsapp taldea, batak eta besteak lortutako informazioa elkarbanatzen baitute mugikorraren bidez, eta bestea, egoitzako langileak. Langileek lehen eskuko informazioa daukate, eta era berean, konfidentzialtasun klausula. Babestu elkarteak Foru Aldundiaren eta enpresen presioa nabari du langileen bidez informazioa eskuratzen duenean eta Amaiak badaki langileen lanpostuak arriskuan jar ditzaketela.
Greba garaiarekin alderatu du oraingo egoera. Orduan ere egoera larria zen egoitzatan, baina senideen ikuspegitik aldea handia: egoitzara bisitak egiteko aukera zuten eta jarraipena egiteko moduan ziren. Orain enpresaren hitza baino ez zaie geratzen, eta mesfidantza dute.
Amari jarraipen zehatzagoa egin nahiko lioke, eta jakin nahiko luke zenbat kutsatu dauden langileen eta egoiliarren artean, ea norbait ospitaleratu duten, non dauden isolatuta kutsatutako egoiliarrak… ez dute ordea halako informaziorik. Gogoeta latza egin du hari horri tiraka: “Zuzendari on bat egokitzen bazaizu zure ama edo aita salba daiteke, eta bestelako zuzendari bat egokitzen bazaizu zure ama edo aita hil ahal da”.
Eraginkorrena, kexak egitea
Babestu elkarteak senideei esaten die kexaren bat badute erreklamazioa ipintzeko, eraginkorra delako. Martxoaren 28an eta 29an, larunbata eta igandea, hainbat kexa idatzi zizkioten Foru Aldundiari. Larunbatean bi orduren buruan jarri ziren harremanetan senideekin, eta igandean ere deitu zioten senideari, galdezka ea zer gertatzen zen egoitza hartan hainbeste kexa izateko. “Kexa jarri duen horietako batek oso ondo ezagutzen du egoitzetako egoera, berak horietako batean egiten du lan eta aita eta amaginarreba ditu egoitzatan. Goitik behera kontatu zion zer gertatzen ari den egun hauetan, eta Foru Aldundikoak ez zion kontrakorik adierazi”.
Kexak Foru Aldundira bidaltzeko eskatzen du Babestu elkarteak, egoitzara bidaliz gero ez dakitelako biderik egingo duen erreklamazioak.
Dena dela, kexa gutxi egiten direla dio Amaiak eta arriskua dagoela orain ere osasun larrialdi hau bukatutakoan Forua Aldundiak esateko kexa gutxi egon dela eta sistemak ondo funtzionatzen duela.
Sindikatuei deia
Senideek ezin dute informaziorik eskuratu egoitzetan ez daudelako eta enpresen kontakizunaz ez dira fio. Geratzen zaien informazio iturri bakarra langileak dira. Langileek, ordea, konfidentzialtasun klausula daukate eta ezin dute lantokiko kontuez hizketan aritu. Eskuak harrapatuta dituztela sentitzen du Amaiak: “Sindikatuei ari gara eskatzen salatu dezatela egoitzetan gertatzen ari dena eta behingoz langileen konfidentzialtasun klausula bertan behera gera dadila. Egoiliar bat ospitaletik bueltan etorri dela eta kezkatuta geunden, ea koronabirusa izango ote zuen, eta hala jakin dut hazteria duela. Langile batek esan dit, sekretupean. Adibide bat baino ez da. Oso mugatuta dago elkartea zeren ez dakigu maskarak falta dituzten, kutsatutakoak dauden… baldin badakigu langileen bidez dakigu, baina esan dut, elkartearen eta langileen harreman hori oso arriskutsua da batik bat langileentzat”.
Apirilaren 2an Euskal Autonomia Erkidegoko senideen hiru elkarteek (Babestu Alaba, Gipuzkoako Senideak eta Babestu), LAB, ELA eta ESK sindikatuek, eta Pentsionistak Martxan plataformak bilera egin zuten egoera aztertzeko.
Foru Aldundiak hartutako neurriak
Martxoaren 23an, Diputazioak foru agindua eman zuen eta haren bidez adinekoentzako egoitzetan eta beste zentro soziosanitario batzuetan garbiketa egiteko neurri osagarriak ezarri zituen. Bestalde, sail berak, Gizarte Ekintza Sailak, egoiliarrek duten komunikazio eskubidea babesteko eta errazteko asmoz tabletak eskuratzeko diru-laguntzen dekretua onartu zuen. Amaiak dio bi neurri horiek baino ez dituela hartu Diputazioak eta ez zaio nahikoa iruditzen: “Agindua garbiketei buruzkoa da. Dekretua ere arin asko egin dute, baina osasun larrialdi honetan nola jokatu erakutsiko duen protokolorik ez dago egoitzetan. Enpresa bakoitza bere kabuz eta bere irizpideen arabera ari da jokatzen”.
Amaiak dio Foru Aldundia ez dela ari inolako erantzukizunik hartzen egun hauetan eta hainbat adibide eman ditu hori baieztatzeko: datuak ez dituzte ematen; langileen babeserako neurriak [Eusko Jaurlaritzako] Osasun Sailak antolatu behar omen ditu; informazioa ematea enpresari dagokio. Eta Amaiaren galdera: “Orduan, zu zertarako zaude?”.
Errege biluziaren ipuinarekin bukatu nahi izan du elkarrizketa: “Arazoa konpontzeko langileek kate guztiak apurtu behar dituzte, argi eta garbi hitz egin, denok dakiguna kontatu. Batzuek ordea, antza, ez dute ikusten. Erregea biluzik dago, baina batzuek jantzita ikusten dute. Arazoa larria da eta ezkutatzen ari dira”.
Babestu elkarteak idatzia egin du Foru Aldundiaren eta enpresen jarrera ikusita. Lotura honetan duzue idatzia.