Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Ekainean elkarrizketatu nuen Amaia Álvarez Ceballos. Ama Barakaldoko Sanitas egoitzan zuen. Ez zuen ulertzen zergatik jarraitzen zuten egoiliarrak bakartuta edukitzen. Orduz geroztik egoerak ez du askoz hobera egin adinekoentzat: bisita hotz urriak, bideo-deiak, eta egoitza barruan bakardadea. Álvarezi ez diot, ordea, berriz elkarrizketa egin egoera hori kontatzeko, baizik eta amaren azken asteak kontatzeko. Bazekien, bai, 96 urteko amak luze ez zuela iraungo, baina ez zuen espero azkenetan...
Read MoreAmaia Alvarez: “Zahar etxeetako egoiliarren senideok eskuak lotuta dauzkagu”
Amaia Alvarez Ceballosek 96 urteko ama dauka Barakaldoko Sanitas egoitzan. Babestu Bizkaia egoitzetako senideen elkarteko kidea da, eta era berean, Leioako zahar etxe batean egiten du lan, beraz badaki zertaz ari den hizketan. Pandemia betean gai batek kendu dio loa: zergatik bisitak ere egiten hasi diren egoitzan egoiliarrek isolatuta segitzen duten. Badaki gelan bakartuta egoteak nolako ondorioak izan ditzakeen. Bere amak gainera, zahartzaroko dementzia dauka. Artikulua argitaratu...
Read MoreUsue Pastor: “Diputazioa eta egoitzetako enpresak eskutik helduta doazen lagunak dira”
Barakaldoko Vitalitas Santa Teresa zahar egoitzan egiten du lan Usue Pastorrek. Alde batetik, optimista da, esperantza duelako pandemia inflexio puntua izango dela egoitzen kudeaketa ankerrean. Bestetik, etorkizun hurbil iluna usaindu du bere egoitzan. Vitalia enpresak erosi berri ditu akzio gehienak, eta hilabete gutxitan langileak estutu eta egoiliarrak okerrago artatzeko aukera izan du. Diputazioa eta enpresa pribatua eskutik helduta doazen bi lagun moduan irudikatzen ditu. Lehenengoak...
Read MoreTxomin Lasa (ELA): “Instituzioek eta enpresek onartzen dute halako egoera batean hildakoak egon daitezkeela egoitzetan”
Gipuzkoan koronabirusak hildakoen %70 egoitzetan hil da. Txomin Lasa Gipuzkoako zahar egoitzetako ELAko arduraduna da. Haren ustez, hainbat egoitzatan egoera oso larria da eta zoritxarrez zentro batzuetan gertatu den sarraskia errepika daiteke pare bat aste barru. Heriotza guztiak saihestea ezinezkoa izango zela jakitun, beharrezko neurriak hartu izan balira halako panorama ez genuela izango adierazi digu ELAko ordezkariak. Elkarrizketa apirilaren 15ean egina da. Ondoko orduetan sindikatuak...
Read MoreEsther, etxeko langilea: “Ezin dut lanera joan, artritis erreumatoidea daukat eta arrisku taldean nago” (III)
Marian, Lucero eta Esther etxeko langileak (izenak asmatutakoak dira) ohituta daude lana beltz eta baldintza kaskarretan egitera. Koronabirusaren hedapenak ordea, torlojuak estutu ditu. SOS Arrazakeriaren bidez jarri gara beraiekin harremanetan eta bakoitzak bere egoera kontatu digu. Marian (Peru): “Egoera berezi honetan neuk erabaki dut zaintzen dudan nagusi andrearen etxetik ez ateratzea” Astelehenetik astelehenera bizi naiz etxe batean. Emakume zahar bat zaintzen dut. Koronabirusa heldu...
Read MoreGaur balkoiko txalo zaparrada etxeko langileentzat eskatuko dute (I)
Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna da martxoaren 30a. Sektorean lan baldintza duinen alde borrokatzen duten elkarteek ekintzak prestatuak zituzten gaurko. Covid-19k jarduerak bertan behera utzi ditu, eta are okerragoa, etxeko langileen lan eta bizi baldintzak egun batetik bestera lehenaz gain hondatu ditu. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldeak gaurko txalo zaparrada beraien alde izatea eskatu du. SOS Arrazakeriak argitaratu duen oharrean azaltzen du nola agintariek neurri...
Read More“Hilabete ez, langile batzuek urtebete, bi, edo hiru urte, pasatzen dituzte konfinatuta” (II)
Marling Castillo etxeko langilea da eta gaur egun Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldearen ordezkaria da. Gipuzkoako Oarsoaldea bailarako emakume migratzaileekin aritzen da lanean. Haien atea ere jo du koronabirusak. Langile batzuk kaleratu dituzte; beste batzuk 24 orduz lanean aritzera behartu dituzte; eta badira beraien kabuz erabaki dutenak etxetik ez ateratzea, nahiz eta gaueko langileak ez izan, sartu-irtenean hasiz gero zaindua kutsatzeko beldurra baitute. Banaka-banaka...
Read MoreAdinekoak elkartu dira zaintzaileen esklabotza egoerei irtenbideak aurkitzeko
Azpeitiko, Zumaiako eta Zestoako adineko talde batek Irauli zaintza plataforma sortu du. Zaintzaren zati handi bat emakume migratzaileen bizkar uztea kritikatu dute. Urola Kostako herritarrak kontzientziatu eta udalek neurriak hartzea dute helburu. Barneko etxeko langileak biltzen dituen Zumaiako Malen Etxea elkartearekin harreman estuan arituko dira lanean. Urriaren 18an prentsaurrekoa eman du plataformak. Plataformako bi kidek eta Malen Etxeako beste bi kidek hitz egin dute. Irauli zaintza-ko...
Read MoreMetalgintzako emakume langilea: “Zortzi orduz zutik egon behar eta haurdunarentzat gure lana ez dute arriskutsutzat”
Saioa Fernandez Derioko Dibal enpresako langilea da eta ELA sindikatuko ordezkaria. Uztailean, ELAren udako ikastaroetan, hitzaldia eskaini zuen genero diskriminazioa euren haragitan nola bizi duten azaltzeko. Sektore zeharo maskulinizatuan ari da lanean, metalgintzan, eta gainera tailerrean. Berdintasun plana izateko batere beharrik sentitzen ez duen enpresan egiten du lan. Irailaren 30etik urriaren 4ra greban daude Bizkaiko metalgintzako langileak. Emakumeek berdintasun neurriak eskatu...
Read More“Zahar egoitzetako langileek sektore maskulinizatuetakoek baino %30 gutxiago kobratzen dute”
Txomin Lasa ELAko erresidentzietako arduraduna da Gipuzkoan. 2017an negoziazio mahaiak ezer eman ez zuela-eta greba egunak jarri dituzte urria-azaroa-abendurako. ELAk sektore estrategikotzat du egoitzetakoa, adinekoen zaintzaz ari delako eta sektore feminizatu eta prekarizatua delako. Greba egitea erabaki duzue. Zergatik? 2017-2018ko hitzarmena negoziatu behar genuen, hori da abiapuntua. 2017ko urtarrilean ireki zen negoziazio mahaia eta 2017ko urriaren 26an egin zen azken bilera. ELAk ikusi...
Read More
Iruzkin berriak