Odolaren mintzoa
Hasiera » Zientzia-fikzioa
Abe06 2

Munduaren akabera

Posted in Suspentsea, Zientzia-fikzioa

Aurten bai, aurten, hondarrekoz, Argiari esker –Gorka Bereziartua, mila esker anitz– Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izan naiz, eta, beraz, Edgar Wright-en azken filma –The World’s End  (2013)– ikusteko parada izan nuen (filma dagoeneko iritsia da zinema aretoetara, eta teorian, blog honetan “aretoetara ailegatzen ez diren filmak” komentatu behar nituen; baina, hain zuzen ere, horretarako ezarri nuen arau hori, noizbait hautsi ahal izateko). Eta gozatu...

Read More
Eka20 0

The ABCs of death

Posted in Giallo-a, Gore-a, Sailkatugabeak, Suspentsea, Zientzia-fikzioa

Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre  (2011) eta V/H/S  (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka...

Read More
Mar30 3

Grabbers

Posted in Suspentsea, Zientzia-fikzioa

Jon Wright Grabbers  komedia da; are gehiago, zenbait iruzkinen arabera, irri-ajataka aritzeko moduko komedia. Irlandaren eta Britainia Handiaren artean ekoizturiko filma denez, Edgar Wright-en Shaun of the dead-ekin konparatzen dute nire DVDren azalean. Egia erran, ez nago sobera ados ez batarekin ez bertzearekin. Bai, komedia da, komedia duina, baina niri irribarre batzuk baizik ez dizkit aterarazi: ez naiz aspertu, filmak nire arreta bereganatu du, baina ez dut algararik bota. Eta...

Read More
Urr27 1

Uzumaki

Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Zientzia-fikzioa

Hein batean, Uzumaki porrot egindako filma da. Ez du ongi funtzionatzen. Kale egiten du. Alde batetik, mantsoa da, mantsoegia, erritmo geldokoa, bizitasuna falta du. Bertzetik, hainbat film daramatza barnean, hainbat estilo, baina ez da inoiz bakar batera erabat lerratzera iristen. Tarteka, iduri luke Le fabuleux destin d’Amélie Poulain-en estiloko imajinak izanen direla nagusi. Bertze zenbaitetan, pentsa genezake bi protagonista nerabeen kezkek eta frustrazioek osatzen dutela filmaren...

Read More
Ira18 0

Tetsuo: Tony Stark ez den Burdinazko Gizona

Posted in Egile-zinema, Gore-a, Zientzia-fikzioa

Takashi Miike-ren ospea lortu ez duen arren, Shinya Tsukamoto-ren filmak ere harenak bezain harrigarriak izaten dira, eta Miike bezala, Tsukamoto kultuzko zinemagile bihurtu da aspalditik. Tetsuo: The Iron Man (1989) Tsukamotoren lehen filma izan zen: zuri-beltzean eta diru gutirekin egina, Tetsuo film estrainoa da, ia-ia hitzik gabea, bortitza (gehienetan), erotikoa (tira, batzuetan), eta asaldarria (beti). Tsukamoto-ren film hau DVDn ikusi behar da nahitaez, zeren, zenbait gauza...

Read More
Eka25 0

Bat, bi eta… hiru

Posted in Suspentsea, Zientzia-fikzioa

Triangle (2009) Christopher Smithen hirugarren filma da. Lehenago, bertze bi hauek egin zituen: Creep (2004 – ikusi ez dudana) eta Severance (2006 – beldurra, umorea eta torture porn delakoa nahasteko huts egindako saioa, nire ustez). Geroztik, Black Death (2010) sinatu du, Erdi Aroan girotua. Zenbaitendako, Triangle-n heldutasunera iritsia zela erakutsi zuen Smithek, baina filmak jaso zituen kritika guziak ez ziren positiboak izan. Barregarri iritzi zioten pelikulari Slant magazine...

Read More
2 / 2«Aurrekoa12

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA