Hasiera »
Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa
Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Hereditary
2018-07-04 // Beldurrezkoa // 2 iruzkin
Ez duzu erre urrinik sumatzen?
Noizbait norbaitek liburu bat idatzi behar luke beldurrezko zinemaren eta kritika orokorraren arteko harremana aztertzeko. Eta, beharbada, argituko luke genero horretako zenbait filmek zergatik bereganatzen duten bertzenaz beldurra edo fantasia bereziki maite ez duten kritikarien arreta, hauek urteko film onentzat jotzeraino. Ari Asterrek zuzendutako Hereditary filma genuek horren adibide. (gehiago…)
Lau ‘caveat’ eta zerrenda bat
2017-12-31 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Aurtengo hondar egunera ailegatuta, eta zerrendak maite ditudanez, 2017an gustatu zaizkidan filmen zerrenda bat egitea erabaki dut. Nolanahi ere, irakurleak ongi eginen du zera kontuan hartzen badu:
a) Ez dela inola ere aurtengo film hoberenen zerrenda. Izan ere, han-hemenka zenbait zerrenda ikusi ondotik, aitortu bertze erremediorik ez dut 2017ko film hoberen gehienak ez ditudala ikusi. Are gehiago, zerrenda batzuk bigarren aldiz begiratu ondotik, aski argi daukat film horietarik batzuk ikusteko asmorik ere ez dudala. (gehiago…)
Marketinak ez du genero zinemaren akabera ekarriko (zerbaitek ekartzekotan)
2017-10-26 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Duela guti ikusi nuen Ted Geoghegan-en We’re still here (Hemen gara oraindik); etxean dudan DVDan zera paratzen du: “Utzi itzazu alde batera Insidious eta Conjuring guziak; hona hemen benetan beldurra ematen duen film bat”. Benetan ematen du beldurra etxe sorgindu batean gertatzen den film horrek? Tira, niri bai, baina ez dakit ni neurgailurik hoberena ote naizen. Insidiousek edota Conjuring guziek baino izu handiagoa eragiten du? Susmoa dut ezetz, baina batek daki. Dezepzioa ekarri ote dit filmak, engainatua sentitu naiz pelikula ikusitakoan? Hondarrekoz erantzuten dakidan galdera bat: ez. Genero film zintzoa iduritu zait, aktore lan ederra ez ezik, giro asaldagarria eta susto batzuk ere eskaintzen dituena. DVDko propagandak pittin bat bapigakatzen duela benetan-beldurra-ematen-duen-film-bat esaldi horrekin, lehenago film bakar batek ere beldurrik eman ez balu bezala? Baliteke. Ez zait, halere, hain larria iduritzen; ezta hori film horren problema nagusia denik ere. (gehiago…)
31
2017-02-09 // Gore-a, Slasher // Iruzkinik ez
Arrunt gaiztoa naiz
Infernuan, krispetak guziei gustatzen zaizkie. Horrela akitzen du bere diskurtsoa Doom-headek, 31ko gaiztoetan gaiztoenak, filmaren hasmentan. Beraz, pentsatu behar genuke pop kulturaren gaineko hausnarketaren bat eskaintzen duen film bat ikusteko zorian gaudela. Eta bai, horrelako zerbait bada, zeren Rob Zombieren pelikula honetan zera ikusiko baitugu, zenbait aberaskumeren plazererako, ero psikopata sadiko batzuk amorru nihilistaz bortz lagun nola masakratzen dituzten. Reality show bat, alegia. (gehiago…)
Before I wake (Lo nagoen bitartean)
2017-02-02 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Lo nagoen bitartean
Emanaldi pribatuan ikusi genuen lagun batek eta biok Mike Flanagan-en Before I wake (Somnia, espainolez, eta, orain, itzulpengintzaren magiari esker, Lo nagoen bitartean, euskaraz). Ez zen benetan emanaldi pribatua, baina bakar-bakarrik egon ginen hirigunetik kanpoko areto handi hartan. Intimitate horretaz gainera, baten prezioan bi film ikusteko aukera izan genuen: Lo nagoen bitartean benetan den filma, eta izan nahiko zukeena. Horren ondorioz, nik ere bi iruzkin egin beharko dut hemen, baten prezioan. (gehiago…)
Train to Busan (Busango trena)
2017-01-12 // Zonbiak // Iruzkinik ez
-Non gaude? -Uste dut zonbi film batean gaudela -Seguru zara? -Nahiko, bai
Hiru urtez, tonto itxura ematen zidan argazki bat izan nuen hedabide batean; argazkia aldatzeko aukera izan nuen, jakina, baina nahiago izan nuen adimen gutiko gizon itsusi mortal bat erakusten zuen irudi hura atxiki, motibo sinple honengatik: batek baino gehiagok, ni ezagutzean, errana zidaten argazkian baino aise itxura hobea nuela. Era berean, kritikariek erran izan balute Yeon Sang-ho zuzendariaren Train to Busan arrunt film txarra dela, edo, tira, erdipurdikoa; kritikak, oro har, txarrak izan balira, eta ikusleen aldetik ere harrera eskasa izan balu –baina Donostiako Beldurrezko astean sarrera guziak saldu zituzten–, segur aski erranen nukeen ez dela hainbertzerako, bere gorabehera guziekin film aski entretenigarria dela. (gehiago…)
Green room (Kamerinoa)
2016-12-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Professor Xavier? Gaizki zabiltza, ez dira horiek mutante onak!
Ain’t Rights talde punka arrakasta gutiko jira batean dabil; edo, bederen, aberastuko ez duen jira batean: tarteka, taldekideek gasolina ebasten dute han-hemenka, aitzinat segitu ahal izateko. Bereziki gaizki aterako den kontzertu baten ondotik, antolatzaileari oldartuko zaizkio taldeko lau kideak (Pat –Anton Yelchin–, Reece –Joe Cole–, Sam –Alia Shawkat– eta Tiger –Callum Turner–) eta haietariko batek hura lepotik hartu eta –plastikozko punki puta hori! oihu egiten dion bitartean– jotzeko mehatxua eginen dio. Tira, egiazko ala plastikozko, punkia tipo zintzoa bide da, eta bertze kontzertu bat eskainiko die, baldin eta Portlandeko bidean errepide nagusitik pixka bat desbideratzen badira; kontuz ibiltzeko, halere, kontzertu hartan kaskasoilak, botak eta tirante gorriak ugariak baitira. Lehenago lepotik hartu zuen taldekideak barkamena eskatuko dio gure punkiari. (gehiago…)
Bone Tomahawk
2016-12-15 // (Euro)-westerna, Gore-a // Iruzkinik ez
Ikus ezazue filma: Kurt Russell ateratzen da eta
Gaur egun badira gutienez western klasiko bat egiteko bi manera. Lehendabizikoa da, bada, horixe, western klasiko bat egitea; are gehiago, sobera ez nekatzeko, western klasiko baten remakea egitea. Aktoreak gaizki hautatzen baditugu –eta Ethan idorreriak-jota-dagoenaren-aurpegia-da-nire-erregistro-bakarra Hawke hautatzea beti, tira, kasik beti, da aukera txarra–, emaitza Antoine Fuquaren The magnificent seven (2016) izanen da: zuzentasun politikoak ezin zuritu duen film aspergarria eta zurruna (artetik erran dezadan zuzentasun politikoa –ez dut gustuko, baina zilegi bekit hemen esamoldea– ez bide dela sexu kontuetara ailegatu: Fuquaren filmean inoiz ez zaigu argitzen nolakoa den zehazki Goodnight Robicheaux –aipatu Ethan Hawke– eta Billy Rocks –Lee Byung-Hun– pertsonaien arteko harremana; bertze klasiko baten remakean, Ghostbusters bertsio berrian hain zuzen, ekoizleek edo zuzendariak edo gidoilariek edo guziek batera nahiago izan dute begi-bistakoa den amodioa bere izena erratera ausartu ez dadin. Nonbait, sexu bereko bi lagun musuka ikusteak –pistoleroak direla edo mamu-ehiztariak direla– publiko arrunta uxatzeko gaitasuna du oraindik ere: tira, zer pentsatua eman beharko liguketen kontuak). (gehiago…)
Francesca
2016-12-01 // Giallo-a // Iruzkinik ez
Esku-larruak
Italiako egile zinema maite dutenek i bokala dute kasik aukera bakarra: Fellini, Pasolini, Antonioni… Garai bertsuko genero zinema italarria gogoko dutenek, berriz, bokal gehiago dituzte aukeran –Argento, Bava, Leone–, betiere i-ari uko egin gabe –Corbucci–, eta hainbat genero: gotikoa, spaghetti–westerna, poliziesco-a, beldurrezkoa eta, jakina, giallo-a. Italiako genero zinemak eragina izan zuen eta badu oraindik bertze hainbat herrialdetako zinematografian, AEBetik Hego Korearaino, Alemania atzendu gabe. Azpimarratzekoa da, halere, garai batean behe mailakoa zen zinema mota batek ez dakit goi mailakoak baina bai bederen cool eta kultukoak diren zenbait zuzendarirengan –Tarantino horren fragagarri– piztu duen interesa. (gehiago…)
Arrival (Etorrera)
2016-11-25 // Zientzia-fikzioa // Iruzkinik ez
Zer ari dira erraten estralurtar ostia horiek? Ez dut tutik ere ulertzen
Ez naiz, aitor dezadan lehenbailehen, Denis Villeneuveren jarraitzaile fina. Enemy ikusi nuen bere garaian, eta hotz utzi ninduen. Oker ez banabil, filmak itxura berdin-berdina zuten bi pertsonaia zituen mintzagai, eta, gero, akaberan, armiarma erraldoi bat ateratzen zen nonbaitetik. Tira. Halere, baliteke nirea izatea problema, Kieslowskiren La double vie de Véronique (Véroniqueren bizi bikoitza) ere ez baitzitzaidan bereziki gustatu –antzekotasun erabatekoez den bezainbatean, akaso bikiak nahiago ditut mendi zurituen artean galdutako hoteletako pasabideetan edo insidiosoki sorgindutako etxeetako korridoreetan–. (gehiago…)