Hasiera »
Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa
Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez)
2016-01-05 // Beldurrezkoa, Egile-zinema // Iruzkin bat
Begiak biltzen ditudanero…
“Begiak biltzen ditudanero, kolore biziz margoturiko altzairuzko amiamokoak ikusten ditut lurrean pikoka […]. Eta eremu arrea, ostertzerainoko lekaro soila”; horrela hasten da Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelako 10. kapitulua, eta horrela hasten ahalko litzateke A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez) Ana Lily Amirpour zuzendari estatubatuar-irandarraren lehen filmaren iruzkina; hartan bezala, honetan ere ikusten baititugu metalezko zikoinak lurra zulatzen basamortu biluzian, eta Aranbarriren kapitulu hark bezala, film honek ere irauten baitu ikuslearen oroimenean. Diferentzia bakarra: Amirpourren lanean ez dugu kolore bizirik ikusiko, A Girl Walks… zuri-beltz zoragarrian baitago filmatua. (gehiago…)
Tokyo Tribe
2015-12-29 // Egile-zinema // Iruzkinik ez
Die, you motherfuckers
Harkaitz Canoren Twist nobelan, bi pertsonaia –ez naiz oroitzen zein, buruz ari naiz– arteari buruzko mintzaldi batera joan dira, eta, halako batean, batek zera galdegin dio bertzeari: “Asko falta da?” Zineman, edo DVDak ikusten ditudalarik, behin baino gehiagotan gogoratzen naiz Twisteko pasarte horretaz; Sion Sonoren Tokyo Tribe filmean, 40. minutuaren bueltan hain zuzen ere. Eta erantzuna baietz da, 40. minututik akaberaraino aunitz falta dela, filmak kasik bi ordu irauten baitu –denbora objektiboan, betiere; denbora subjektiboan, gutienez hiru ordu; eta norbaitek motherfucker erraten duen aldi guziak kenduz gero, ordu eta erdia edo–. (gehiago…)
Turbo Kid – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2015-11-08 // Gore-a, Zientzia-fikzioa // Iruzkinik ez
Burua galtzeko moduko filma da Turbo Kid
Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek, 80ko hamarkadako ekintza eta abenturako zinemari omenaldia baita: Mad Max-etik hais eta The Goonies-eraino, Indiana Jones edo Escape from New York filmetarik pasatuz, tarteka lehenagoko erreferentziaren bat harrapatzea posible bada ere, hala nola Soylent Green –ura jendea da!–. Horri guziari –soinu banda atzendu gabe–, gorea tonaka gehitu diote François Simard, Anouk Whissell eta Yoann-Karl Whissell zuzendariek. Bai eta oroimenean irauten duen gaizto horietariko bat ere, Zeus (Michael Ironside). (gehiago…)
Stung (Eztenkatua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2015-11-06 // Gore-a // Iruzkinik ez
Stung: entomologoen Jurassic Park
Neurri batean, Stung film zintzoa, ez baitu inor engainatu nahi, argi baitago zer eskaintzen duen eta norendako: mamorro erraldoiak, txiste merkeak eta, batez ere, odola eta erraiak. Goreazaleek tarte on bat pasa dezaten eginiko filma da Stung, bertzelako asmorik gabe. (gehiago…)
German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2015-11-05 // Beldurrezkoa, Egile-zinema, Gore-a // Iruzkinik ez
Aizturrak eskuan…
German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; edota zenbait gertakizunen aitzinean alemanek berezkoa omen duten talde histeriarako joera izendatzen duena –Angst horren jatorriari dagokionez, adituak ez dira bat heldu: batzuek 19. mendean aurkitzen dituzte haren arrastoak; bertze zenbaitek, aldiz, Bigarren Mundu Gerrak eragindako traumaren egozten diote eritasun aleman hori sortu izana–. (gehiago…)
Summercamp – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2015-11-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Etorri lasai, ez dut-eta hozkarik egiten
Hiru monitore estatubatuar –bi neska eta mutil bat– eta natibo bat –mutila hau ere, ingelesez ongi moldatzen dena–, Espainiako iparraldeko kanpaleku batean. Haurrak ailegatzeko bi egun falta direla. Ura kutsatua dagoenez –geroago azalduko zaigu nola, inori inportako balitzaio bezala–, banan-banan zonbi edo kutsatu edo bere-onetik-aterea-dagoen-eta-zernahiri-eraso-egiteko-desira-bortitza-duen kreatura frenetiko bihurtuko dira. Bakoitzak hogei minutuz edo sufrituko du prozesu hori. Horrek aukera ematen dio zuzendariari gauza bertsua lau aldiz egiteko: bat zonbia edo dena delakoa den bitartean –eta harat honat garrasika ero moduan dabilen bitartean–, bertzeak eskapo ibiliko dira –eskoletako polizia eta lapurren joko klasikoa, baina zarata eta amorru handiagoekin, eta, jakina, signifying nothing–. A, ez dut erran, baina zuzendaria saiatzen da ikuslea izutzen inon diren sustorik merkeenen bidez, eta hori ere, epe franko motzean, nekagarri bilakatzen da. (gehiago…)
Maggie – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2015-11-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Maggie, glamurrik gabeko zonbifikazioa
Film honetan, I’ll be back ez du Arnold Schwarzeneggerrek erraten, hari erraten diote. Eta beharbada, hori da pelikulak duen umore –edo metaumore– puntu bakarra. Bertzenaz, film serioa da –zonbi edo horren antzeko zerbait bihurtze prozesua seriotan hartu eta abiapuntu hori bururaino eramaten saiatzen dena– eta tristea –prozesu horrek familia batean, eta zehazki aita batengan– eragiten dituen tristura baitu mintzagai–. (gehiago…)
Howl (Ulua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak
2015-11-02 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Trenen pribatizazioak ez du gauza onik ekarri Britainia Handian
Atzo, baten prezioan, bi aldiz gozatzeko aukera izan genuen Victoria Eugenia antzokian: lehendabizi, Begoña del Tesoren aurkezpenarekin, eta, bigarrenik, Howl filmarekin berarekin. Izu film klasikoa, ironiarik eta txiste errazik gabea, tentsioa sortzeko zeregina serio hartzen du Paul Hyett-en lan honek. Gaueko tren bat, bertan dabilen pertsonaia talde bat –gehienak desatseginak, ikusleak ez du pena handirik sentituko gizotsoen atzaparretan desagertzen hasten direlarik–, eta baso ilun bat –ba ote da toki hoberik, gaueko tren batek orein bat harrapatu eta gelditu behar izan dezan?–. (gehiago…)
Ich seh, ich seh (Badakusat, badakusat)
2015-10-30 // Egile-zinema, Suspentsea // Iruzkinik ez
Bi mutiko berdin, bat izateraino
Eine Reise in das Innere von Wien (Vienaren barnealderako bidaia) saiakera bilduman, Gerhard Roth-ek Pohanka arkeologo viendarrak eginiko aurkikuntza baten berri ematen digu: hezurdura bat ekarri zuten azalera Minoriten elizan, eta, hilkutxa aztertuta, itxura guzien arabera, barnean zegoen gorpua gorpu bihurtu baino lehen izan zen lurperatua. Katabut hura Rothen hitzetan, Austriaren metaforatzat har liteke: azal distirant orbangabe baten azpian, beldurra eta desesperazioa. (gehiago…)
Crimson Peak (Gailur Gorrimina)
2015-10-23 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Allerdale Hall
Diotenez, gidoia da –gidoiaren koherentzia, erran nahi baita– puntu ahulenetarik Italiako genero-zineman. Eta Gailur gorriminari igartzen zaizkion eraginen artean Italiako gotikoa eta gialloa –Antonio Margheriti, Mario Bava, Dario Argento– daudenez, ez naiz erabat oker ibiliko, film honen puntu ahulena gidoia –kontatzen digun istorioa, alegia– dela erraten badut. (gehiago…)