Hasiera »
Santi Leoneren bloga - Odolaren mintzoa
Santi Leone
Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
- Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
- Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
- Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko uztaila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
Hichcock, t gabe: L’orribile segreto del Dr. Hichcock
2012-12-26 // Beldurrezkoa // Iruzkinik ez
Tipo honek sekretu izugarri bat dauka
60ko eta 70eko hamarkadetan, Italiako zineman estrategia ohikoa izan zen atzerrian arrakasta zuen edozer film, estilo edota genero hartu eta, gutxi goiti-beheiti moldatuta, horren bertsio italiarra egitea. Hori izan zen, hein handi batean, spaghetti westernaren historia, eta ondorioak ez ziren batere txarrak izan, baina genero hori ez zen kasu bakarra izan. Maiz, zuzendariek edo ekoizleek tituluaren bidez bilatzen zuten lotura arrakastatsu izandako filmekin. Hor dugu, errate baterako, Lucio Fulci-ren Zombie 2 (1979), izenburu horretaz hornitua ikusleek pentsa zezaten George Romero-ren Dawn of the dead (1978) –Italian Zombie titulupean banatua– filmaren segida zela. Edo, bertze adibide bat aipatze aldera, Mario Bava-ren La ragazza che sapeva troppo (1963): filma ikusita, ezin erran zein den zehazki neskaren gehiegizko jakinduria hori, baina bistan da izenburuak gogora ekartzen duela Alfred Hitchcock-en The man who knew too much (1956), bi filmek elkarrekin deus ikustekorik ez badute ere. (gehiago…)
Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik
2012-12-04 // Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a // Iruzkinik ez
Amer
Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita gozamen iturri nagusia (edo nagusietarik, bederen). Hortik aitzinat, halere, bi lanen arteko desberdintasunak hasten dira: kalitatean, omendutako generoetan (Amer-en, film gotikoak, spaghetti-westernak eta giallo-a dira jomugan jarritako generoak; Blackaria-n, berriz, giallo-ra mugatu dute omenaldia), aurrekontuan (hutsaren hurrengoa Blackaria-n; oparoagoa Amer-en) eta emaitzen kalitatean (Amer film ona da, bertan aipatzen diren filmak ezagutu gabe ere gustagarria izan daitekeena; Blackaria, berriz, kaskarxeagoa da, eta bakarrik generoarekiko darion maitasunak salbatzen du). (gehiago…)
Cockneys vs Zombies
2012-11-06 // Beldurrezkoa, Gore-a // 5 iruzkin
Cockneys vs Zombies
Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), Stuart Gordon-en Re-animator (1985) edo Peter Jackson-en Bad Taste (1987). Azken bolada honetan joera hori bueltan dela erran liteke, ez baitira guti izua eta komedia nahasteko eginahala egin duten pelikulak (nahiz eta zeregin horretan norainoko arrakasta izan duten bertze kontu bat den): Edgar Wright-en Shaun of the dead (2004), Christopher Smith-en Severance (2006), Tommy Wirkola-ren Dead Snow (2009) Elie Craig-en Tucker and Dale vs Evil (2010), edo Alejandro Brugués-en Juan de los Muertos (2011). Matthias Hoene-ren Cockneys vs Zombies ere talde horretan sartu behar dugu. (gehiago…)
Uzumaki
2012-10-27 // Beldurrezkoa, Gore-a, Zientzia-fikzioa // Iruzkin bat
Neska hau segur aski Josunestilist-en ileapaindegian izan da
Hein batean, Uzumaki porrot egindako filma da. Ez du ongi funtzionatzen. Kale egiten du. Alde batetik, mantsoa da, mantsoegia, erritmo geldokoa, bizitasuna falta du. Bertzetik, hainbat film daramatza barnean, hainbat estilo, baina ez da inoiz bakar batera erabat lerratzera iristen. (gehiago…)
Livide
2012-10-02 // Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea // Iruzkinik ez
Filmaren afixa
Egia da Julien Mauryk eta Alexandre Bustillok bide berritik jo dutela Livide –beren bigarren filma– egiteko tenorean. Lehendabizikoan (À l’intérieur, dagoeneko komentatua blog honetan), istorioa hasi eta hogei bat minutura odol-besta basa ematen zitzaion ikusleari, filmaren akabera artio in crescendo zihoana. Livide-n, astia hartu dute zuzendariek giro egokia sortzeko, bai eta pertsonaia nagusiak eta haien motibazioak aurkezteko ere. Baina, neurri batean, filmaren bigarren zatian, lehen filmeko lurralde ezagunera bueltatu dira lan honetan ere: hartan bezala, honetan ere etxe baten barnean harrapaka ibiliko dira pertsonaiak, eta berriz ere emaztekiak izanen dira nagusi ehiza beldurgarri horretan. (gehiago…)
Tetsuo: Tony Stark ez den Burdinazko Gizona
2012-09-18 // Egile-zinema, Gore-a, Zientzia-fikzioa // Iruzkinik ez
Filmaren kartela
Takashi Miike-ren ospea lortu ez duen arren, Shinya Tsukamoto-ren filmak ere harenak bezain harrigarriak izaten dira, eta Miike bezala, Tsukamoto kultuzko zinemagile bihurtu da aspalditik.
Tetsuo: The Iron Man (1989) Tsukamotoren lehen filma izan zen: zuri-beltzean eta diru gutirekin egina, Tetsuo film estrainoa da, ia-ia hitzik gabea, bortitza (gehienetan), erotikoa (tira, batzuetan), eta asaldarria (beti).
(gehiago…)
Ichi
2012-09-02 // Beldurrezkoa, Gore-a // Iruzkinik ez
Ichi the killer - kartela
Nik ere, anitzek bezala, Audition filmari esker izan nuen Takashi Miike zinema zuzendariaren berri. Urte haietan boladan zegoen beldurrezko zinema japoniarraren eskutik, baina Miikek ederki erakusten zuen bere originaltasuna lan hartan: ez ile luzeko mamurik, ez teknologiaren bidezko mehatxurik. Hasmentan, iduri zuen familia drama baten aitzinean geundela; gauzek, alabaina, okerrera eginen zuten poliki-poliki, filmaren akabera basatira ailegatu arte: nik pelikula ikusi nuen egunean, hiru lagunek alde egin zuten zinema aretotik, pantailako bortizkeria ezin jasanez. (gehiago…)
The human centipede (First sequence & Full sequence)
2012-07-26 // Beldurrezkoa, Gore-a // 2 iruzkin
Heiter doktorea (Dieter Lieser), a real mad doctor
Diotenez, Tom Six zuzendari holandarrak trilogia bat osatu nahi du Giza-ehunzangoa filmekin; lehendabizikoa eta bigarrena ikusita, ordea, zaila da irudikatzea zein norabide hartuko duen balizko hirugarren zatiak. Edonola ere, azken hori etorri bitartean, erran dezagun lehendabizikoak, The human centipede (First sequence) izenekoak, bi gauza interesgarri bederen badituela: goi mailako “mad doctor” bat, Heiter doktorea (Dieter Lieser) eta horren neurriko ideia zoro bat. (gehiago…)
Bat, bi eta… hiru
2012-06-25 // Suspentsea, Zientzia-fikzioa // Iruzkinik ez
Filmaren kartela
Triangle (2009) Christopher Smithen hirugarren filma da. Lehenago, bertze bi hauek egin zituen: Creep (2004 – ikusi ez dudana) eta Severance (2006 – beldurra, umorea eta torture porn delakoa nahasteko huts egindako saioa, nire ustez). Geroztik, Black Death (2010) sinatu du, Erdi Aroan girotua.
Zenbaitendako, Triangle-n heldutasunera iritsia zela erakutsi zuen Smithek, baina filmak jaso zituen kritika guziak ez ziren positiboak izan. Barregarri iritzi zioten pelikulari Slant magazine aldizkarian, eta Dread Central web orriko hitzak ere ez ziren samurrak izan. Nolanahi ere, nire iduriko, maisulana izan gabe, film interesgarria da Smithen hirugarren hau, ikustea eta are hemen komentatua izatea merezi duena. (gehiago…)
Hotel
2012-06-08 // Egile-zinema, Suspentsea // Iruzkinik ez
Hotel honetan gelditzeko prest?
Gaur egun ezagunena den arren, Michael Haneke ez da Austriako zinema-egile bakarra. Haren ondoan, bertze bi izen bederen aipatu beharko genituzke: Ulrich Seidl (batez ere dokumentalak egin dituena), eta lerrootan aztergai dugun filmeko zuzendaria, Jessica Hausner.
Bere pelikuletan, Hausnerrek erakutsi egiten du, baina ez du azalpen handirik ematen. Ikuslearen lana baita ikusitakoari zentzua ematea, lotura kausalak ezarriz eta pertsonaien motibazioaren inguruan hausnartuz. Hartara, etxeko marka bilakatu den estilo hotza garatu du Hausnerrek. Horrela jokatu zuen Lovely Rita bere lehen filmean, emozio eskasia nabarmeneko giroan hazitako nerabe baten istorioa kontatzeko. Estilo objektibo eta distantea erabili zuen Lourdes-en ere, bere hirugarren lanean, ustezko mirari baten narrazioa egiteko. Baliabide gutirekin eginiko lehen film labur samar hartatik diru gehiagoz hornituriko Lourdes-erako bidean, Hotel dugu. (gehiago…)