Bat 62
Benitok bere Karrajuan
zertzelada batzuk
bota ditu jadanik Bat 62 aldizkariaren gainean. Nik bere gonbitea hartzen dut
eta artikulu batzuk iruzkindu ditut, Bat aldizkari guztiekin egiten dudan
bezala.
Joxe Manuel
Odriozola: “Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua”.
Artikulua mamitsua iruditu zait, ikuspuntu berria plazaratzen duelako. Bueno,
berri-berria ez da, baina azken aldian gutxi landutakoa bai. Benitok tonu
agonikoa darabilela aipatu du bere blogean.
Niri ez zait horrenbesterako iruditzen; gordina izan bada, baina askotan
euskalgintzakooi ere agonia puntu horiek gustatzen zaizkigu (Ze txarto goazen
eta halakoak). Mamia interesgarria da, irakurri beharrekoa.
Josu
Perales: “Ikerketa egoera euskalduntze-alfabetatzean”
Artikulu honetan helduen euskalduntzeari buruzko ikerketak nondik nora doazen
aipatzen du. Neure egiten ditut Benitoren hitzak honi dagokionez: ematen du
ikerketa asko elitearentzat egiten direla eta gero aplikazio praktiko gutxi
dituztela. Beste ideia bat ere azpimarratuko nuke: ikerketen sakabanaketa. Hau
arazo orokorra da: ikerketak egiten dira, baina plangintza barik, iparra oso
argi izan barik. Soziolinguistika arloan Klusterra horiek bideratzera jotzen
ari da, baina euskarazko ikerketaren arazo estrukturala da hau (agian
euskarazko unibertsitateak konpon ditzake arazo hauek).
Oskar
Zapata: “Mintzapraktika programak”. Artikulua beste
baten laburpena da, hemen
daukazue. Mintzapraktika egitasmoak ulertzeko ezinbestekoa. Irakurri
beharrekoa.
Benito
Fiz: “Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik
heldu nahian” . Benitoren artikulua komentatu gabe
ezin utzi. Artikulu honek HEA euskararen normalizazioaren ildoan sartzeko
ahalegin teorikoa da. Zentzu horretan, Arkaitz Zarragak aldizkari berean idatzi
duen artikuluarekin zerikusia du, ildo beretik doaz. Arkaitzen ildo beretik
doan artikulua, hemen.
Hori bai, Benitorenak arazoa planteatzeaz gain, konponbideak ere marrazten
ditu, ikuspegi historikoa ematez aparte. Oso artikulu mamitsua, didaktikoa.
Batez ere, interesgarriak dira ikuspegi didaktiko berri baterako lehen urratsak
zirriborratzen dituelako. Artikulu hau ere interneten dago eskuragai.
Arkaitzek ere konponbidea marrazten du. Azken batean irakaskuntza ikasleak erabili beharko duen esparrura enfokatzea, eta ikaslea hizkuntz-plangintzaren partaide egitea proposatzen du.
Paperaren gainean bide interesgarria, baina ondo lantzen ez bada, EBIren sasoiko hutsuneak berriro errepikatzeko arrisku handia dago nire ustez.
Irtenbidea marraztu baino, zirriborratzen du nire ustez, ez du gauzatzeko urratsik proposatzen, klabeak baino ez ditu ematen. Zure proposamenak, berriz, gauzatzeko bidea askoz hurbilagoa du, askoz egingarria ematen du.