Aipaketa
“Ez dugu jakin euskararen gramatika eta deklinazioa teorizatzen”. Oier Guillan “Finean, gure ustez itzulpengintza eta horrekin loturiko lanbideak (IZIak) gako izan dira normalizazio deituriko aldaketa soziala martxan jartzeko, eta oraindik trakzio-indar nahikorik ez duen esparruetan hura sostengatzeko. Itzultzea bera erabilera berri horietara ohitzeko entrenamendua da”. Lamia Filali-Mouncef Lazkano eta Patricia Jorge Kuartango “Gaztelaniaz hitz egitea erraza zen. Katalanez hitz...
Read MoreAipu batzuk
“Identitate etnikoak ez dira aldaezinak, aldaketetan murgilduta baitaude: eraikiak dira, erabiliak dira, ukatuak, negoziatuak eta erantzunak dira, eta egoera sozialetan eragileek maneiatzen dituzte komeni zaienaren arabera”. Livia Jimenez Sedano “Gauza bat da esatea euskara hizkuntza gutxitua dela eta ni ezin naizela euskaraz bizi Euskal Herrian inon ere ez, eta beste bat da, horren barruan, bagaudela hiztun batzuk prototipikoak, legitimitatea daukagunak, eta beste batzuk ez”. Onintza...
Read MoreAipugintza
“Euskara, estatus ofiziala izan barik eta kultur kapital mugatua izanagatik, bilakatu zen mezu antikapitalista eta emantzipatorioak jendeari helerazteko bide. Kontsentsuzko demokraziaren markoak agerian utzi zituenez desberdintasun sistemiko eta sakonak, euskara bihurtu zen erresistentziazko hizkuntza neoliberalismoaren narratiba nagusietatik kanpora. Hau ez da gertatu kontsentsuzko hizkuntza ezin delako euskarara itzuli, ez. Bere gatazka kolektiboko historia eta balio sinbolikoekin hizkuntza...
Read MoreIdatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk
“Oinarrizkoa da ulertzea ongizate militantea gure borroken arrakasta bezain garrantzitsua dela, eta kontzeptu horrek ez lukeela oxymoron bat izan behar, baizik eta erakunde orok jorratu beharreko errealitate ukigarria. Horrek esan nahi du norbera eta besteak zaintzea berez erresistentzia-ekintza dela onartzea”. Nikolas Blain “Praktikan, euskararen normalizazioak eta instituzionalizazioak aurrera egin ahala, kalearen tokia eskolak bereganatu du eta horrek hizkuntzaren gaineko iruditegi...
Read MoreAipatzen eta aipatzen
“Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa garatzeak aukera ematen die hiztunei hizkuntzen arteko botere-harremanez jabetzeko, euskararen minorizazioaren arrazoiak ulertzeko eta ordena soziolinguistiko horrek haien hizkuntza-hautuetan, hizkuntzei buruz dituzten ideietan zein hiztun moduan duten autopertzepzioan zer modutan eragiten duen ulertzeko”. Jone Goirigolzarri “Argi dago galiziera mehatxua zaiela, euren eukaliptoentzat, euren baliabideak saltzeko estrategiarentzat, euren gizarte...
Read MoreAipamenka
“Handik eta hemendik jasotzen ditugun berbak haragiztatu behar ditugu, bertakotu, bere ingurunearekin harremanetan jarri, kontzeptuen mailegutza ekintza politiko kokatua baita”. Amaia Alvarez eta June Fernandez “Ez ginen esprintean aritzeko jaio, epe luzeko errelebotako maratoi segida bat da hizkuntzaren biziberritzearena”. Iker Martinez de Lagos “Europari eta munduari hika hasteko garaia dugu”. Miren Dobaran “Gizakiok, gizaki moduan egiten duguna, gorputz lana da bereziki:...
Read MoreIdentitatea
Gai hauen inguruan behin baino gehiagotan egin dut berba blogean. Esate baterako, Judith Butler eta soziolinguistikaren arteko artikulu honetan, edo Eduardo Apodakaren beste honetan, edo urgentziaz Sustraiak aipatu nituen honetan. Jarraitzen dut diskurtsoa erabat osatu barik, zalantzaz josita, baina Onintza Legorburu lankideari esker, gaurkoan gai horren inguruko lau aipu, neure iritzitik oso urrun ez daudenak (edo): (Judith Butlerrek) ekitearen garrantziaz hitz egiten du, nola ekiteak edo...
Read MoreAipatuz
“Eguneroko egoera hurbiletan euskararen ahozko erabilera nagusi den gune geoterritorialak dira arnasguneak”. Iñaki Iurrebaso “Sakondu daiteke hegemonia linguistikoaren eta heteroarauaren loturen artean. Hitz egin dezakegu autogorrotoaz, gutxiengoen estresaz, armairuez, arnasguneez, aktibazioaz, komunitateaz”. Amaia Alvarez eta June Fernandez “Iruñea Pamplona baino dibertigarriagoa bihurtzen ari gara”. Yasmine Khris “Paradoxikoa da landa-eremuko gizartearen errepresentazioak...
Read MoreAipatzen
“Zail baita pentsatzea hiztun komunitate bat biziberritu daitekeenik kultur sorkuntzarik gabe, kultur bizitzarik gabe, kultur erritualik gabe, kultur eztabaidarik gabe, kultur tentsiorik gabe…” Iratxe Retolaza “Gaur egun, euskal soziolinguistikaren esparruan zalantzan jartzen ari dira orain arte baliagarriak izan zaizkigun sailkapenak eta kategoriak; hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak ulertzeko eta pertsonen arteko rol linguistikoak proposatzeko ahaleginak egiten ari dira;...
Read MoreAipu (edo aupa)
“Euskal zinemaren erronkak, beraz, euskara-jendearen erronkak dira, neurri handi batean. Nola izan euskaldun, milurteko berrian? Frantzia bezalako erraldoiak ere urduritzen dituen globalizazio-aroan nola bizirik atera, subiranotasun kulturalik gabe?”. Josu Martinez “Badakigu egungo eta hemengo edertasun-kanonak diseinatuta daudela ezinezkoa izan dadin nahi bezain eder izatea, eta frustrazio horren eranginpean eros ditzagun mila produktu. Ezinezko edertasuna lortzen saiatzeak autogorrotoa...
Read More

Iruzkin berriak