Nola euskalduntzen da lan mundua?
Galdetu.com-en ikusi dut gaur goizean honako galdera hau: Nola euskalduntzen da lan mundua? Erantzuteko ez da erraza, eta gainera, ez dut uste zerbitzu horretarako galdera aproposa denik. Dena den, baten batek erantzuten badu, giltzarria emango liguke eta santogriala aurkitu. Benga ba, deskubritu dezagun atlantida denok batera.
Read MoreTxokotik zabalera (II)
Aurreko mezu batean liburu honi buruzko entresaka egin nuen. Gaurkoan, berriz, liburuari buruzko iritzia emango dut. Liburua oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, umorea darabilelako (gure mundutxo honetan sarritan serioegiak ez ote garen sentsazioa daukat), umore fina, ironia eta, batez ere, esajerazioa. Beste alde batetik, irakurterraza da. Umoreagatik, ziur asko. Gure mundutxoan dauden kezkak eta ezinegonak, kritikak eta aurrerapausoak komunikatzeko zailtasunak izan baditugu. Eta...
Read MoreUdalen hizkuntza politikaren azterketa
Barikuan plazaratu zuen Kontseiluak udalen hizkuntza politikari buruz egindako azterketa. Azterketa oso interesgarria iruditu zait, agian osagabea (Ikerrek dioen modura), baina lehen pauso moduan, ondo. Dena den, emaitza arraro batzuk eman ditu azterketak. Ez nabil azterketa zalantzan jarri nahian, inondik inora. Azterketaren metodologia ona izan ez dela esateko ez dut inongo frogarik-eta. Harira: emaitza arraroak. Hasteko, sarritan eredu moduan hartua izan den Arrasate 18. postuan dago...
Read MoreHiznet ikerketa lanak 06
Hiznet-eko webgunera sartu-irtenak egiten ditut noizbehinka. Eta orain dela pare bat aste sartu nintzen eta 2006ko ikerketa lanak topatu. Ordutik hona bost ikerketa lan irakurri ditut, lau lanerako eta beste bat gustuz. Komentatuko ditut batzuk, labur-labur. Irakurri dudan lehenengoa Roberto Manjonena izan da. Deustuko Menditarrak elkartean euskara normalizatzeko plangintza baterako proposamena da lana. Ikerketa lana txukuna iruditu zait, baina amaierak zeharo desorientatua utzi nau. Izan ere,...
Read MoreTxokotik zabalera (I)
“Txokotik zabalera” liburua ari naiz irakurtzen, Dabid Anautek egina. Iruzkina egin aurretik liburutik ateratako orri bat ekarri nahi dut hona, copyright-aren legeei kasurik egin barik. Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko aukerak ditugu: hizkuntza-ekologian edo paradigma ekologikoan oinarritzen direnak, estatu bat izatea ezinbesteko jotzen dutenak, gakoa hizkuntza-komunitatea trinkotzean jartzen dutenak, hizkuntzarena ia kontu edo...
Read MoreEskerrak emateko
Post hau berezi samarra da: bi blog aipatuko ditut eta biei emandako laguntza eskertu. Lehenik eta behin, eskertu nahi diot Benitori emandako laguntza, bere blogaren bidez. Baina ez albo-zutabe prezioso hori jartzearren bakarrik. Aspalditik jarraitu dut bere bloga, eta inspirazio iturri aparta izan da. Lan ikaragarria egiten du, gainera lan orduz kanpo. Euskarazko blogosferan erreferente, ideia berriak eta berritzaileak martxan jartzeko ezinbesteko bloga. Eskerrak bigarrenik Tximintxeri....
Read MoreFishman (I?
Aste honetan berrirakurtzen izan naiz Mari Jose Azurmendiren Psicosociolinguistica liburua eta bertan topatu dut Fishman-ek etnizitateari buruz egiten duen definizioa. Eta horrek hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Burura derrepentean etorri zait herri honetako fishmanzaleek oso gutxitan (edo inoiz ez) aipatzen dutela etnizitateak hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Zergatik ote? Zein da arrazoia? Ohartxu bet: etnizidadeak gitxi gorabehera esan gura deu euskaltzaletasuna....
Read MoreMerkataritza euskalduntzeko plangintza
Orain dela 3 urte, hiznet ikasi nuen. Bukaerarako lan bat egin behar izan nuen. Nik Txorierriko merkataritza plangintza aztertzea erabaki nuen (egia esan, nire bigarren aukera zen). Nire tutorea Iñaki Marko Juanikorena izan zen. Emaitza interneten dago eskuragai (hemen, pdfa da). Ondoren, lanaren laburpen bat egin nuen eta Bat Soziolinguistika aldizkarian argitaratu (hemen). Artez-ekoak ez ziren oso pozik egon nire lanarekin eta erantzuna ere argitaratu zuten. Hemen, pdfa...
Read MoreNire bildu.net-eko lastermarkak
Bildu.net martxan jarri eta berehala zabaldu nuen nire kontua. Kontu horretan hizkuntza soziologiaren (edo soziolinguistikaren) inguruko lastermarkak baino ez ditut jarriko. Nire beste lastermarkak beste nonbaiten gorde beharko. Beraz, badakizue begiratu noizbehinka eta sl etiketapean sartu gai honen inguruan interneten topatutakoa.
Read MoreEuskarazko soziolinguistika materialak sarean
Eta interneten non topatu ahal ditugu soziolinguistikaren (edo hizkuntza soziologiaren) gaineko materialak euskaraz? Has gaitezen errepasoa. Ez da xehea izango, inondik inora, ezta itxia ere. Lekurik garrantzitsuenak aipatu nahi ditut besterik ez. Maiztasuna eta kalitateari dagokionez, erabili.com da erreferentziazko lekua. Egunero pare bat artikulu argitaratzen dituzte azpeitiarrek, euskarari buruz. Horietatik asko eta asko hizkuntza soziologiari zuzenean edo zeharka lotuta. Beste bi webgune...
Read More
Iruzkin berriak