Gazteak.Militantzia
Aurrekoan lagun batekin ari nintzen berbetan. Bere ustez, gero eta gazte gutxiago dira militantzia hizkuntzan dutenak (zehatzago esateko, euskaran). Bere ustez, gazteak ez dira emozionatzen euskararen aldeko mugimendu sozialekin. Zentralitatea beste kausa batzuetan bilatzen dute: feminismoan, okupazioan, sorkuntzan edo dena delakoetan. Handik gutxira, Pedro Zuberogoitiarekin “liskartu” nintzen txioerrian. Bere ustez, “belaunaldi berrietan ez dago ia inor prest euskaraz bizitzeko une oro...
Read MoreKartografiak
Boterea kartografiatu omen daiteke, edo, hobeto esanda, botere harremanak kartografiatu daitezke, antza. Horrek galdera sorta bat ekarri du neure burura: Non kokatzen gara euskaldunok boterearen kartografian? Zer posiziotan? Eta euskaraz bizi gura dugunok? Zelan mugitu gure posizioak boterearen kartografian? Non sakatu? Non mugitu? Zelan eraiki dugu euskaltasun hegemonikoa? Zelan sendotzen da hau gaur eta hemen? Zer leku utzi diegu euskaltasun alternatiboei? Zelan desmuntatu dezakegu hegemonia...
Read More100 urte
100 urte txikitik eragiten, erraz esaten da gero. 100 urte, eta bidean birritan Zeruko galdu du, eta bidean kooperatiba bihurtu, eta bidean 15 urtetan mutu, eta bidean iraun du, eta bidean internetera salto egiten aitzindari bihurtu, eta bidean asmatutako etorkizuna marrazten ari da, eta bidean euskarazko egunkaria sortzeko lanean aritu, eta bidean lizentzia libreekin argitaratu, eta … hori guztiori (eta beste mila gauza), euskaratik eta euskaraz. Izan ere, pentsu ideologiko nagusiena...
Read MoreBihar irakatsi
Gaur ikasi, bihar irakatsi. Lelo hori zuen Kimuak erakundeak. Euskal kultura eta balio eraldatzaileak transmititzea zuen helburu. Ordutik, urak mugitu ditu errotak eta sasoiak aldatu egin dira. Baina bulkada berrien harira argitaratutako liburuak berriro ekarri du nire akordura erakunde hori. Euskal kultura eta balio eraldatzaileak. Gaur eta hemen aisialdi elkarte eta mugimendu askok besarkatzen dituzte bi horiek. Urtxintxa, Txatxilipurdi, herri hezitzailearen inguruko eragileak, euskal...
Read MoreHirigintzak
Hirigintzak baldintzatzen ditu bertan bizi direnen hizkuntza-hautuak? Galdera horri erantzuna ematen saiatu da Galder Unzalu azken urteotan. Bere ustez, hirigintzak baldintzatzen ditu hautu horiek. Lurraldea eta Hizkuntza graduondokoaren bueltan dabiltzanek ere gauza bera esaten dute. Mikel Zalbidek ere, hein batean (eta ñabardura askorekin), horren alde egiten du azken Bat aldizkarian arnasguneen gainean egindako artikulu luze bezain mamitsuan (eta, zenbait arlotan, eztabaidagarrian). Eta...
Read MoreZozoak beleari
Doktore-tesiak poztasun batzuk eman dizkit dagoeneko. Baina, normalean, irakurri beharreko liburu eta artikulu gehienak ez ditut behar bezala gozatu (hau suabe esanda, kasu batzuetan zeharo gogorra izan da eta). Azken finean, sarritan gauza jakin baten bila zoaz eta besteari jaramon gutxi egiten diozu. Baina beti ez da horrela. Ez dakit zergatik apuntatuta neukan “Zozoak beleari” liburua bibliografian, 1997an argitaratua. Jon Sarasuak eta Andoni Egañak gutunizketa egiten dute (posta...
Read MoreOhiturei bueltaka
Hizkuntza ohiturak gora, hizkuntza ohiturak behera gabiltza. Gainera, bigarren Euskaraldia ere badator eta ahobizi eta belarriprestez gain, ariguneak izango ditugu bigarren honetan. Lautadan egingo dute simulakroa udazkenean eta hark zer ematen duen zain gaude askotxo. Baina zer da, ba, ohiturak aldatzea? Azken finean, honek eskatzen du dislokazio linguistiko pertsonala, hau da, orain arte beste hizkuntza batean egiten zenuena euskaraz egiten hastea. Eta, horretarako, zure buruari aldatzeko...
Read MoreKasualitatea ote?
Abdullah Öcalanek idatzitako Zibilizazio Demokratiko baten aldeko Manifestua irakurtzen ari naiz (momentuz lehen bi aleak irentsi ditut). Soziolinguistikarekin edo hizkuntza soziologiarekin momentuz zerikusi gutxi du orain arte irakurri dudanak, baina tira … Bigarren ale honen hitzaurrea Raul Zibechik idatzi du. Eta honako hau dio: “Herri kurduaren erresistentziak, Txiapaseko zapatistekin batera, sasoi honetako jarduera askatzailearen eta pentsamendu kritikoaren onena gorpuzten...
Read MoreHiztun oso
Azken aldi honetan, dokumentu historiko asko irakurri behar izan ditut (tesia bai, zer egingo diogu ba!) eta horietan 90ko hamarkadaren hasieran sortu ziren euskara elkarte askoren sorrera (edo sortu aurreko) txostenak tokatu zaizkit. Horrek, hein batean, oinarrietara eraman nau berriro (bai, ez dut aitortu gura, Txepetxera). Honako lerrokada hau azpimarratu dut: Lasarte-Orian euskara normalizatu nahi badugu, lehenik eta behin pertsona normalizatuak behar ditu euskarak Lasarte-Orian. Hau da:...
Read MoreG+
Klusterrak datu-zaparrada jarri du denon eskuetan bere azken azter-lanean: Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak izenekoan. Datu mordoa dakar lanak, zeharo interesgarriak, zeharo iradokitzaileak demolinguistikaren ikuspegitik (eskerrik asko Natxo Sorolla, Olatz Altuna eta Imanol Larreari!). Hala ere, nik kontzeptu bati oratu nahiko nioke. Orain arte, gune soziolinguistikoak hizkuntza ezagutzaren arabera banatu dira gurean: %0-20, %20-50, %50-80 eta %80tik gora. Lau multzo, hain zuzen...
Read More

Iruzkin berriak