Jenio linguistikoa aldarrikatu (Hiztunpolisa pilulak 9)
Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino...
Read MoreEuskara Jendea
Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak). Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan,...
Read MoreIzkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (X)
Urte berria hasi zaigu, eta betiko lepotik burua. Abendutik hona ere hamaika artikulu interesgarri sortu dira soziolinguistikaren soloan. Hona neure bildumatxoa: – Iñaki Martinez de Luna dugu lehen lana bilduma honetan. Erresonantzia kaxak eskatzen ditu: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-12-07/004/001/euskara_txioz_txio.htm – Imanol Minerrek ere plazari buruz berba egin zuen Argian: http://www.argia.com/argia-astekaria/2395/plazara-zertara –...
Read MoreEz da (Hiztunpolisa pilulak 8)
Hizkuntza ez da pare bat mila hitzekin nolabait bueltaka ibiltzeko, identitate baten izenean. Hizkuntza bizitzeko, gozatzeko eta espresatzeko da, bizitzako funtzio guztiak kalitatez betetzeko, bere dibertsifikazio osoan. Horretarako gaitasun handia aski dentsitatez lortu ezean, askorengan denbora kontua da likidoaren...
Read MoreCommunity fostering
Carballon eman behar nuen hitzaldi bat dela eta, berriro deskubritu nuen terminoa: community fostering. Mikel Zalbidek asmatutako kontzeptua da, nahiz eta Joshua Fishmanen irakaspenetatik abiatu. Orain arte, hiru plangintza mota bereizten zituen soziolinguistikak: corpus plangintza eta estatus plangintzak izan ziren hasieran. Gero, eskuratze plangintza ere proposatu zuen Cooper-ek: hizkuntza bat ikasi eta irakasteko plangintza. Eta, azkenik, community fostering. Berez, ...
Read MoreEuskara eredu (Hiztunpolisa pilulak 7)
Egungo hizkuntza gehienek herri-bulkadatik eta gizarte zibilaren antolaketatik azpiegiturak sortuz soilik izango dute datozen hamarraldietan garabideak jartzeko aukera, eta prozesu horiek sortzeko nolabaiteko “know-how”a inon gutxi dago. Ez da kontua euskara eredu hartzea. Batetik, eredurik ez dagoelako: hizkuntza bakoitzaren bidea errepikaezina da, eta komunitate bakoitzak bere taupada du. Bestetik, euskararen bidea eredu jartzeak lotsagorritu egin beharko gintuzke: ez da ba gure...
Read More2013ko uzta soziolinguistikan
Zer eman du 2013. urteak euskalgintza eta soziolinguistika gaietan? Laburpen pertsonal txiki bat egin nahi izan dut. Eta gauza positiboei kasu eginez. Ekarpen teoriko-praktikoei dagokienez, Iñaki Martinez de Lunaren Framing berria nabarmenduko nuke. Ekarpen mamitsua egin zuen Bat aldizkarian eta beste aditu batzuek hari ere erantzun. Baina Hiztunpolisa izan da nire ustez nagusi alor honetan 2013an. Mugarria jarri behar duen liburua da, mugarria jarri behar duen ekarpen teoriko-praktikoa...
Read MoreKomunitatearen osaera (Hiztunpolisa pilulak 6)
Hiztun komunitatearen erdigunean kokatzen dira “hiztun osoak”, funtzio informal eta formal desberdinak euskaraz egoki egiteko gai direnak. Horiek baino erdigunerago, euskaraz bizi eta euskaraz kontsumitzeko hautua egin dutenak. Eta horien artean biziberritzearen gidaritzan are erdirago, euskararen garapen prozesuan aktiboki engaiatuta dauden milakak. Egitura honetan ertzeragoko zirkuluetan daude hizkuntzaren ezagutza eta erabilera-maila desberdineko pertsonak, hezkuntza prozesuaren...
Read MoreTximintxok
Orain dela 10 urte, Derion batzuok euskaldun modura genuen hizkuntza esperientzia liseritu, arrazionalizatu, barneratu genuen. Eta, gero, esperientzia hori aldatzeko, kolektiboki auto-antolatu. Hizkuntza komunitatearen nukleo sinbolikoa egituratzea genuen helburu. Horretarako, alor batzuetan geneuzkan (eta ditugun) ezberdintasunak alboratu eta dinamika ez alderdikoia aurrera eraman dugu. Community fostering plangintzari oratu diogu hasieratik: funtzioak eskuratu, gertukotik abiatu, erabilera...
Read MorePotentziala eta potentzia (Hiztunpolisa pilulak 5)
Corpusaren osaketan ez dago euskararen problematika sozialaren iturria. Baina hiztunen berba-gorputzari lotutako sintomak badira gaitzaren parte. Gure hizkuntzaren espresio potentziala ahula denik ez nuke esango. Euskararen potentzia mihiartean ahula dela bai, esan liteke. Potentzialean ez da ahula. Mingainetan ahula da, kolore gutxikoa. Mingainen potentzian da makala. Eta likidoaren zati bat hortik ari gara galtzen...
Read More

Iruzkin berriak