Barreiatzen 10: Petra Elser
Barreiatzen egitasmoak aurrera darrai. Oraingoan gurekin Petra Elser dugu, Banaiz bagara elkarteko kidea. Harrigarria da eta beldurgarria batzuetan, euskalgintzatik eta soziolinguistikaren mundutik kanpo, zer jende gutxik erabiltzen dituen hizkuntza portaerako (edo beste hitzetan esanda, euskara nonahi erabiltzeko) tresna proaktibo xinpleak, ezezagunei lehenengo hitza euskaraz egitea bezalakoak. Lehenengo hitzarena erabiltzen ez bada, beste batzuk are gutxiago: adibidez, euskaldun...
Read MoreBarreiatzen 9: Iker Martinez de Lagos
Soziolinguistikaren dibulgazioari buruzko barreiatzen sail honetako 9. alea da gaurkoa. Gurekin Iker Martinez de Lagos, Topaguneko kidea. . Azken hilabeteetako inpresioa da, baina ez ahal dago aspaldi honetan hitzaldi ziklo ugari? Ez al dago inoiz baino foro gehiago euskararen komunitatearen eta euskalgintzaren etorkizunari buruzko kezkarekin? Baietz esango nuke. Badirudi hizkuntza komunitatean kezka zantzuak daudela. Garai berrien atarian, dagoeneko hirigunetakoak garenok ere barneratu dugu...
Read MoreBarreiatzen 8: Soziolinguistika Klusterra
Barreiatzen saileko zortzigarrena Klusterrari dagokio. Orain arteko guztiak pertsonak izan badira ere, iruditzen zitzaidan Klusterrak ere zer esana izan behar zuela soziolinguistikaren dibulgazioan. Jarraian euren berbak horren gainean: Lehenik eta behin Soziolinguistika Klusterra Elkartetik (aurrerantzean SLK), Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean egiten duen ekarpena aitortu nahi dugu. Arretaz jarraitzen dugu blogaren edukia, interesgarriak baitira bertan plazaratzen diren iritzi,...
Read MoreBarreiatzen 7: Rosa Ramos
Barreiatzen sailak aurrera darrai, txiri-txiri baina gelditu gabe. Gaurkoan gonbidatua Rosa Ramos dugu, Berriozarreko euskara teknikaria. Jakintza arlo guztietan lan dibulgatzailea oso garrantzitsua da. Batetik, gizarteak jakintza hori ezagutu eta baloratzen badu, errazagoa da errespetuz begiratzea eta garatzeko baliabideak ematea eta, bestetik, dibulgazioa egitean adituek ahalegin berezia egiten dute jakintzaren alde teorikoak eta praktikoak uztartzeko; hau da,...
Read MoreBarreiatzen 6: Marije Manterola
Gaurkoan barreiatzen egitasmoan gonbidatua Marije Manterola dugu, Emuneko teknikaria. On egin deizuela! Compostelako Donejakue: Katedralaren Ate Santua, erromesen atea. Argazkilaria: Dores Alegre Nola zabaldu soziolinguistikaren ikasgaiak Euskararen biziberritzea ofizio eta afizio dugunok, euskararen erabilera(eza)ren inguruko proposamen anitz izaten ditugu eskuartean -ikerketa, ondorio, interbentzio, ebidentzia eta abar-. Soziolinguistika Klusterrak modan jarri duen hitz berriren bat,...
Read MoreBarreiatzen 5: Iñaki Eizmendi
Barreiatzen proiektu honen bosgarrena Iñaki Eizmendi da. Iñaki ebeteko arduraduna da, eta esperientzia luzea du euskalgintzan. Soziolinguistika: gustura aritu gaitezen euskararen erabilera sustatzerakoan Interes handiz jasotzen ditut ikerketen emaitzak eta datuen irakurketak. Aurreko asteetan argitaratutako Arrue ikerketaren emaitzak eta orain dela hiru urteko erabileran eragiten duten faktoreei buruzko emaitzak benetan erabilgarriak direla uste dut. Bi kasu horietan haurren eta gazteen...
Read MoreArrue
Arrue ikerketa aurkeztu dute jendaurrean. Lehenik, prentsan. Eta gero Klusterreko jardunaldietan. Interesgarria da ere Onintza Iruretak egindako irakurketa eta Pablo Suberbiolari egindako elkarrizketa. Eta oso ikusgarriak Berriak egindako infografiak. Jardunaldien ostean esan direnak ere interesgarriak dira: Onintza Iruretak berak esandakoak, Pello Zubiriarenak, Pablo Suberbiolarenak (berriro ere) eta abar. Ez dut astirik izan ikerketa sakon aztertzeko, baina orain arte genekiena berresten du...
Read MoreBarreiatzen 4: Olatz Olaso
Barreiatzen egitasmoko laugarren gonbidatua Olatz Olaso dugu. Emuneko I+G+Bko arduraduna da Olatz. Olatzek testua idatzi beharrean bideoz helarazi dizkigu bere hausnarketak soziolinguistikaren dibulgazioari...
Read MoreBarreiatzen 3: Allartean
Barreiatzen proiektuko hirugarren gonbidatua Allartean blogaria dugu. Soziolinguistikaz, antropologiaz, parte hartzeaz eta abarrez blog oso interesgarria egiten du. Gauza sorgina da bertsolaritza. Zerbait esan beharra, gai baten inguruan, baina hainbat mugaren barruan: metrika, doinua, errima. Amets Arzallusek zioen pertsona “normalentzat” traba era eragozpena diren horiek guztiak bertsolariarentzat abantailak direla, are gehiago, bertsolari bati egin ahal zaion minik handiena dela...
Read MoreBarreiatzen 2: Lander Solozabal
Barreiatzen egitasmoko bigarren gonbidatua Lander Solozabal dugu: Lander Solozabal Egizuko kidea, getxoztarra. Galderari erantzuten hasi aurretik ohar txiki bat: ni ez naiz inondik inora aditua soziolinguistika kontuetan; izatekotan, apur bat aritua, eta zalea, eguneroko lanek eta kezkek behartuta, neurri handi batean. Oso modu sinplistan esanda, eta soziolinguistikaren ezagutza zabaltzeaz ari garela (dibulgazioa), bi maila ikusten ditut hemen ere: goi maila edo akademikoa (edo makroa,...
Read More

Iruzkin berriak