Bizi-esperientziak
Nire lankide batek teoria soziolinguistikoek errealitatearekin topo egiten dutenekoaren gaineko artikulua idatzi du bere blogean. Oso interesgarria eta mamitsua.Bizi-esperientziak.
Read MoreSanchez Carrionen eta bizitasun etnolinguistikoaren teorien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak
Hauxe da Hiznet-eko ariketen artean lehena. Txepetx eta bizitasun etonolinguistikoaren arteko antzeko eta ezberdintasunak. Apur bat astuna, baina tira. Lehenik eta behin, ezberdintasunei erreparatuko diet eta geroxeago berdintasunei. Dena den, bizitasun etnolinguistikoari dagokionez, kontuan hartuko dudan teoria izango da Harwood, Giles eta Bourshin-ek 1994an ondutakoa. Beraz, beste ezer esan barik ariketari ekingo diot. Lehenengo ezberdintasuna izango litzateke teoria bakoitzak zer helburu...
Read MoreAtal berri bat blogean
Hemendik aurrera, atal berri bat irekiko dut blogean. Pasa den asteburua ordenadorea garbitzen eman nuen (beste gauza askoren artean). Eta aurkitu nituen orain dela 4 urte Hiznet ikasi nuenean egindako ariketak. Eta horietako batzuk hona ekartzeko modukoak iruditu zitzaizkidan. Hortaz, hiznet-eko zenbait ariketa azalduko dira blogean. Orain dela 4 urtekoak direla hartu behar da kontuan epaitzeko.
Read MoreBigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain?
Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!! Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa) Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau? Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke: Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut deus egin. Jarrera batera edo bestera...
Read MoreHizkuntza marketina (2)
Lehengoan ere aritu ginen blog honetan hizkuntza marketinaz. Iñigo Fernandez Ostolazak horren gaineko iruzkina egin du bere blogean. Bi kontu hortik: “El márqueting lingüístic sorgeix de la idea de considerar la llengua com un producte i els parlants com a consumidors d´aquest producte, i, per tant, com a components d´un mercat.” “Si el màrqueting lingüístic té com a finalitat aconseguir que el mercat (els parlants) prefereixi usar una llengua en uns contextos determinats i...
Read MoreHizkuntza normalizazioa eta motibazioa: jardunaldiaren zuzeneko jarraipena
Sustatun ikusi dut Emunekoak euren jardunaldiaren gaineko zuzeneko jarraipena egiten ari direla. Blog honetan ere aipatu genuen delako jardunaldia.
Read More30+10 mintegia
Elgoibarko IMH-k bigarrenez antolatu du 30+10 mintegia. Enpresen hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, praktika onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi izango dira mintegi horretan. Mintegia urriaren 25ean izango da Elgoibarren, goizeko 9:00etatik aurrera. Mintegiaren egitaraua. Berria erabili.com-en eta IMHren webgunean. Nik ez dut izango hara joateko modurik, baina norbait animatzen bada hitzaldien gaineko komentarioak egitera, ondo etorria izango...
Read MoreKultur erreserbak
Orain dela egun batzuk, Fredi Paiak idatzi zuen artikulu bat Berrian, Kultur erreserbak izenekoa. Artikulu horren gaineko komentarioa egin nahi nuen, baina atzeratu eta atzeratu, eta horri ekiteko beta eta ideiarik ez. Horri buruzko bi erreferentzia topatu ditut hor nonbait. Lehena Jon Goikoetxearen blogean. Kritika gupidagabea egiten die Frediren planteamenduei, egurra eta egurra. Eta bigarrena Iñaki Peñak Berriara bidalitako gutuna. Honekin ados nago, nik esan behar nituenak berak esan...
Read MoreFilologo baten erantzuna
Xirika aldizkarian artikulu bat argitaratu nuen maiatzeko zenbakian. Blogera ere ekarri nuen delako artikulua. Kontua da artikulu horri filologo batek, Oihana Lujanbio Begiristain izeneko batek, erantzuna eman diola Xirikan bertan. Aldizkarikoei eskatu diet artikulua hona ekartzeko asmoarekin. Ez dakit Oihanak irakurriko duen blog hau (ez dakit esistitzen denik dakienik ere), baina hala bada, eskerrik asko erantzunagatik. Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira (nire...
Read MoreTop ten (soziolinguistika)
Blogetan-eta zerrendak egitea oso gauza ohikoa da. Nik orain arte ez dut horrelakorik egin, baina Filoblogian ikusi dut filologoek aintzat hartu beharko lituzketen 10 webgunerik garrantzitsuenak. Hortaz, nik ere (euskal) soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen al da?) galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda egingo dut, zerrenda guztiz subjektiboa, ohikoa denez. Dena den, nik rankin batean jarriko ditut, Ricardok ez bezala. Hor doaz banaka-banaka: Soziolinguistika Klusterraren webgunea:...
Read More

Iruzkin berriak