Euskara zikina
Atzo Irati Jimenezek Berrian argitaratu zuen Euskara zikina izeneko zutabea. Berarekin erabat ados, normalizazioa lortuko da euskara zikina ere daukagunean. Eta horrekin batera gogoratu nintzen Euskalsex dela eta, euskarara bikoiztutako film pornoa eman zutela. Eta bikoiztu dutenek dirulaguntza eskatu eta Eusko Jaurlaritzak eman ez. «Eusko Jaurlaritzak ez du pornografiarekin zerikusirik nahi, euskarara bikoizteko laguntzarik ez zigun eman»...
Read MoreGazteok eta euskara
Artikulu hau 2007ko abenduko Xirika aldizkarian agertu da. Pdfan jaitsi nahi baduzu, hona jo. Izenburu originala aukeratu dut, originalen artean originalena. Jarrai dezagun ba, galdera originalak egiten: zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? To eta no, hori da hori originala izatea, pentsatuko du batek baino gehiagok. Erronka berriak gustatzen zaizkit, dudarik ez. Eta bide malkartsu zein berri horretan nik ere nire aletxoa ekarri nahi dut. Has gaitezen hasieratik, hortaz. Egia al da gazteek...
Read MoreLehentasun kontua
Oporrak. Troia hondartza zoragarrian etzanda. Eider eta biok. Mundua konpondu guran. Elkarrizketa mamitsua. Blogeratzeko gomendioa eman dit eta badoa. Hasiko gara, ba. Nire ibilbide akademikoa aztertzen ari ginen Fishmanen eredu soziolinguistikoaren arabera. Nik zuzenbidea ikasi dut Deustuko Unibertsitatean. Klaseak euskaraz jaso nituen zati baten (izan ere, karrera osoko ikasgai guztiak euskaraz jasotzeko modurik ez zegoen). Deustuan hainbat irakaslek kriston lana egiten dute zuzenbidearen...
Read MoreSoziolinguistikaren gida sexuala (Ahoa bete sexu)
Benitori agindu bezala, Sechu Senderen Guía Sexual da Sociolingüística itzuli eta euskarara moldatu dut. Hona hemen emaitza. Gainera, asteburu honetan Bilbon Euskalsex izan da. Sexua eta euskara lotu ei dituzte, ba guk aurrerapauso bat emanez sexua eta soziolinguistika lotuko dugu. AHOA BETE SEXU Gure gorputz barruan beste pertsona bat sartzen den lehen aldia, normalean mingainaren bidez izaten da, ahoaren bidez. Bale, aurretik pertsona hori besarkatu ahal duzu, edo belarrian kosk egin....
Read MoreNormalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira
Xirika gazte hilabetekarian urtean birritan idazteko gonbita egin zidaten urte hasieran. Nik baiezkoa eman nuen eta lehen artikulua maiatzeko alean agertu zen (Xirika 3, 2007ko martxoa). Artikulua pdfan. Argazkia Aner Mentxakarena da. Titulua Roberto Manjoni lapurtu nion eta hortik zehar agertzen den esaldi bat Benitori. Soziolinguistika. Berba potoloa da, mardula. Normalean entzuten dugunean atzera eragiten digun berba horietako bat. Baina soziolinguistikak gure bizitzan eragiten du, une...
Read MoreTabernetako filosofia
Zapatua. Arrastia. Kuadrilakoekin tragoak hartzen. Lagunen arteko solasaldia. Erdaraz. Kuadrilako neska batek mutil laguna topatu du. Haren gainean berbetan ari ginen. Kuadrilako batek kontatu zuen tipoak esan ziola “niri euskaraz mesedez”. Kuadrilakoak ez zion ezer esan. Baina guri bai. Oso artifiziala egin zitzaion kuadrilakoari. Izan ere, berak dio euskaraz egiten diola euskaraz zuzentzen zaionari, baina horri erdaraz egingo ziola momentu horretatik aurrera. Artifiziala zergatik?...
Read MoreMintza eguna
Ez dut Mintza egunari buruzko kronika bat idatziko. Horretarako hainbat aukera daude: Tximintxekoa, Karrajukoa, Mintzakide, Topagunekoa, Zaharberrikoa, Berriakoa … Nik egin nahi dudana da irakurketa soziolinguistikoa. Askotan egiten dugu berba plangintzez, kontu teknikoez-eta. Baina ahazten zaigu plangintza horien atzean pertsonak daudela. Eta pertsona horiek emozioak eta sentimenduak dituztela, baita aurreiritziak eta interes ezberdinak ere. Mintza egunak (eta oro har, berbalagunen...
Read MoreAkulturazioa
Patxi Salaberriri eguaztenean egin zioten elkarrizketa gure egunkarian. Hona hemen handik ateratako lerrokada bat: XVI-XVII. mendeetako pertsona izenak, adibidez, soilik artxiboetan zeuden. Egia da hizkuntza guztietan gauzak aldatzen direla, baina gure kasuan akulturazioa izan da, izen horiek ohikoak baitziren. Ez naiz Tristan edo Percebalez ari. Joanes, Mallico, Charticoz ari naiz. XIX edo XX. mendera jo, eta ez dituzu aurkitzen. Akulturazioa izan da. Euskararen historia soziala oso gai...
Read MoreEuskara triglosian
Atzo eduki genuen Tximintxeko batzarra Derion. Urtero gabonen bueltan batzar potolo bat egiteko aprobetxatzen dugu, urteko balantzea egin eta hurrengo urteko lan ildoak definitzearren. Baina, sarritan gertatu legez, batzarostea batzarra bera baino interesgarriagoa izan zen. Batzarosteak Derion Txapasenean egiten ditugu. Bertan eztabaida mamitsua eta saltseroa izan genuen. Gaia: batua, euskalkiak, mendebaldeko hizkera, bizkaiera batua, etxeko hizkera. Denetarik entzun zen, baina oro har denok...
Read More
Iruzkin berriak