Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Ekolinguistika, edo hizkuntzaren ekologia,

2009-06-10  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Aspaldiko partez (orain dela bi urte, zaharrak gara gero) Mikel izeneko batek eskatu zidan hizkuntzaren ekologia zer zen azaltzeko. Nik halamoduz azaldu nion eta gaur irakurri dut artikulu bat eta berarekin gogoratu naiz.

Soziolinguistika eta hizkuntzaniztasuna ekologia konplexutik abiatutako hurbilketa Albert Bastardas

Hasarratzen garenien ….. erderaz

2009-06-09  //  SL domestikoa, Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Atzoko ildoari jarraituz, txosten beretik ateratako beste kontu bat.

Zergaitik haserrealdietan gaztelaniaz?

Klusterrekoek hiru arrazoi posible aipatzen dituzte:
– Berehalakotasuna: haserrealdi batean denbora mugatua da, ez dago nahi beste denbora pentsatzeko.
– Ez gaude lasai: beraz, seguraski zailagoa da hizkuntzaren txipa izatea.
– Segurtasun beharra: gutxiago menperatzen duzun hizkuntza batean norbera gutxiago dela hautematea ohikoa dela dirudi.

Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?

2009-06-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du
bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria,
berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da
hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea.

Zein izan da ikergaia?
Bikoteen
arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira
lehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten
dutenak. Aldaketa gauzatu duten bikoteak dira. Interesgarria izango
litzateke ere aztertzea ohitura aldatzen saiatu direnak baina lortu ez
dutenak. Horrez gain, EAEko egoera soziolinguistiko guztietako bikoteak
hautatu dira.

Ikertu egin da elkarrizketen bidez. Eta, batez
ere, erreparatu zaizkie aldaketaren arrazoiei, zailtasunei eta horiei
aurre egiteko estrategiei.

Marko teorikoa
Bikoteak
aztertu dira talde bezala. Euren esanetan, “hizkuntza jokaera ez da
gizabanakoaren alderdi hutsetik azter daitekeen kontua. Hizkuntza
jokaera pertsonen arteko harremanari dagokion zerbait da, eta bikotea
da gutxieneko kopurua. Elkarri egokituz eraikitzen da hizkuntza jokaera
eta egokitasunaren emaitza da jokaera ohiko bihurtzea”. Edo beste era
batera esanda, “hizkuntza erabilera taldeen baitan ematen da, eta
gutako bakoitzak gure hizkuntza-joera indibiduala egokitu egiten dugu
taldearen dinamikara eta arauetara. Talde bakoitzak -gure kasuan,
bikoteek- sistema bat osatzen du, bere nortasuna, egitura eta dinamika
propioak dituena”.

Hizkuntza ohiturak aldatzeak lau fase ditu:

– Abiapuntuko egoera: osotasun bat finkatuta dago une honetan
(gaztelaniaz egitea hain zuzen). “Pertsona bat ezagutzen dugunean ere,
harreman horretako gainerako kontuekin batera, zein hizkuntzatan hitz egingo dugun ere hautatzen dugu. Hizkuntza hautu hori oso denbora
gutxian finkatzen da, eta behin finkatuta, automatikoki egiten dugu
hautaketa aldiro, inkontzienteki”.

– Legamiaren unea:
finkatutako ohitura aldatzeko, beharrezkoa da osotasun zaharra auzitan
jartzea. Aldaketa gertatzeko beharrezkoa da ohitura bere lekutik
mugituko duen energia berria sortzea. Kontuan hartu behar
da harreman hizkuntza aldatzea asko aldatzea dela. Bikoteetan hizkuntza
ez da azaleko kontua, harremanaren erdi-erdian dago. Harreman batean
hizkuntza aldatzea asko da, are gehiago horren hurbilak diren
harremanetan. Zeintzuk dira aldaketarako baldintzak?
            – Jokaera berria desiragarritzat jo behar du hiztunak
            – Jokaera berria egingarria eta erabilgarria jo behar du                       hiztunak
            – Jokaera berriak neurriko ahalegina eskatzen diola                           hauteman behar du hiztunak

– Berregokitze egoera: behin aldatzen diren joerak ez dira beti
finkatzen. Aztertutako kasuetan, ordea, bai. Eta prozesuan sortu
zaizkien zailtasunei aurre egiteko zein estrategia eta bide erabili
dituzten aztertzen da kasu honetan, zeintzuk izan diren
mugarriak prozesu honetan.

– Finkatutako egoera: hau da azken fasea. Fase honetan egoera berria finkatzen da eta osotasun berri bat sortzen da.

Ikerketaren irakaspenak

1. Aldaketa handiak egiteko motibo handiak behar dira. Ez da bolada bateko kapritxoa hizkuntza ohiturak aldatzea.

2.
Bikoteek lorpenak azpimarratzen dituzte zailtasunak baino. Azkenean,
ikerketa egin da lortu dutenekin, amaierara iritsi direnekin. Iritsi ez
direnen kasuan, seguraski beste bat izango zen erantzuna. Gainera,
bikoteek zailtasunak normaltzat hartzen dituzte.

3. Bolada batean bikote gehienek lehentasuna eman diote euskarari, ohitura finkatu arte.

4.
Erabilera erabiltzetik etorri da. Bietako batek euskara gutxi zekien
bikoteetan, oinarrizko maila batetik ez da gertatu lehenik gaitasun on
bat eskuratzea eta gero erabiltzea. Biak batera joan egin dira.

5. Hasiera batean arraro eta zail, baina behin egiten hasita … uste baino errazagoa izan da prozesua.

6.
Ia bikote guztietan biek edo bietako batek zaintza hartu du, aldaketa
prozesua zaintzeko ardura. Eta ia kasu guztietan mutila izan da rol
hori hartu duena.

7. Seme-alabak jaio aurretik aldatu dute joera
bikoteek edo, behintzat, prozesua hasita zegoen. Seme-alabek ohitura
finkatzeko eta sendotzeko eragina izan dute, baina prozesua hasita
zegoen. Klusterreko teknikariek honako hipotesi hau bota dute: “behin
seme-alabak jaiota, bikoteko harreman-hizkuntza aldatzea jaio aurretik
baino askoz zailagoa da”. Hipotesi hau berretsiz gero, transmisiorako
martxan jarrita dauden hainbat proiektu planteatuko beharko lirateke
berriro, nire ustez.

8. Bikoteek, oro har, ez dute aldatu seme-alabengatik bakarrik, baina ohitura finkatzen lagundu egin dute.

9.
Ohitura aldatu duten hiru bikote mota bereiztu dituzte: berreskuratu
dutenak (gaitasuna bazuten biek eta une batetik aurrera erabaki dute
euskaraz egitea), eskuratu dutenak (aldatzeko nahia egon arren, bietako
batek ez du gaitasunik, eta ez da erabaki esplizitorik hartu) eta
euskaratu dutenak (hasieran nolabaiteko gogoa egon arren, ez dago
gaitasunik ezta erabakirik ere).

10. Bikote eta prozesu bakoitza elkarrengandik oso ezberdinak dira.

Zergatik aldatu? Zerk eragin du aldaketa?

Hemen zerrenda batean agertuko badira ere, ez daude inola ere sailkatuta euren garrantziaren arabera.

1. Euskaldun izan nahia.
2. Familian jasotakoari segida ematea.
3. Gurasoek eman ezin izan zigutena seme-alabei eman nahia.
4. Bizi naizen tokiko hizkuntza eta kultura neureganatzea.
5. Bestak nigatik gaztelaniaz egitera ez behartzea.
6. Seme-alaben etorrera irudikatzea.
7. Garaiko giro sozio-politikoa: inposaketaren kontrako erreakazioa eta garaiko euskalduntzearen aldeko giroa.
8. Euskararen aldeko giro soziala.
9. Gaztelania arrotza izatea.

Aurrera begirako lan ildoak:

–
Testigantza hauek sozializatzea: bikote hauen testigantza oso
baliagarria edo lagungarria izan daiteke antzeko prozesuei ekin nahi
dieten bikoteentzat. Hauen testigantzetatik abiatuta
dibulgazio materiala egin daitekeela diote Klusterrekoek. Nik uste dut
egin behar dela, aurreko baten proposatu nuen soziolinguistika
domestikoaren harian
.

– Ekintza-ikerkuntza egitasmoak martxan jartzea.

Irakurgaiak: Bat 69

2009-06-04  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Atzeratuta nabil azken aldion Bat aldizkariekin. 70. heldu da eta
oraindik 69a amaitu barik. Baina gaur amaitu egin dut eta ohikoa denez,
horren gaineko iruzkintxo bat egin nahi nuke.

Bat 69an Hausnartu
sarietako lan irabazleak datoz. Horien artean denetarik dago. Lehen
saria ez zen eman, baina bigarrena Fermin Lazkanoren lanak irabazi egin
zuen. Lana oso interesgarria da eta horri buruzko beste artikulutxo bat
idatziko dut aurrerantzean.

Hurrengoa Jone Miren Hernandezena
da. Antropologiaren ikasgaika ekartzen ditu soziolinguistikara. Lana
interesgarria da, baina niri ez zait oso berria iruditu. Izan ere,
eduki horiekin gutxi gorabehera ikasgaia dago Hizneten eta bere garaian
egin nuen.

Gero dator Castillo Suarezen beste artikulu bat.
Oso teknikoa iruditu zait, eta oso mugatua aldi berean. Izan ere,
bakarrik da baliagarria Nafarroako udaletako euskara zerbitzuetan
dabiltzanentzat. Besteontzat gaia urrun geratzen zaigu.

Hausnartuko
lanekin amaitzeko, Eunate Irazabalen artikulua dator. Emakumeak
euskarazko irakaskuntzan bete eta betetzen ari diren papera aztertzen
du. Lana interesgarria, batez ere hizkuntzaren feminizazioaren inguruan
esaten dituenak. Berak ikusten du feminizazio hori emakumearen ohiko
rolaren jarraipen gisa gutxi gorabehera. Hipotesi ausarta.

Alain
Viauten ekarpena da hurrengoa. Okzitaniako soziolinguista honek
hizkuntzaren beharra aldarrikatzen du. Horren arabera, formulatu
beharko lirateke hizkuntza politika eta hizkuntza biziberritzeko
saioak.

Eta, azkenik, Kataluniatik dator notizia, beste behin
ere. Ferran Suay eta Gemma Sanginés, azken aldion ospetsu bihurtzen ari
direnak gure herritxoan. Eta betikoa dakarte: TELP proiektuaren oinarri
teorikoak oraingo honetan. Berriro irakurtzeko egokia.

Hausnartu sarien II. deialdia

2009-06-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika Klusterrak 2009KO HAUSNARTU
– EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako
Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika
teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da,
eta xede horrekin, deialdi honetan garapen teoriko zein metodologikoa
lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi
ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko
egokitzapenak.

Asmoa hauxe da: dagoeneko euskal soziolinguistikarekin
harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea eta oraindik harremanik
izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea. Modu
horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri
teorikoak zabaldu eta aberastuko dira.

Jatorrizko lanen oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du
zertan soziolinguistikaren arloari lotua izan behar; aldiz, zuzenbide, soziologia,
ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia,A antropologia
edo beste adar zientifikoetatik abiatutako planteamendu teorikoak euskal
soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke, kasu askotan. Bestela
esanda, soziolinguistikatik bertatik egindako garapen berriak ez ezik, beste
adar zientifiko horien ekarpenak ere bultzatzea da sari hauen xedea. Deialdian
parte hartzeko gonbidapena egiten diegu, beraz, giza eta gizarte jakintza
alorretako ikertzaile guztiei.

OINARRIAK

1. EDUKIA

  • Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
    garapena eta berrikuntza.
  • Euskararen gaineko garapen teorikoak edota metodologikoak
  • Euskaratik kanpo landutako garapenetik abiatuta gure
    hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak
  • Lan teorikoak – teorien aplikazioa – ikerketa aplikatuen
    ildo berriak.
  • Aurretik argitaratu gabeak.
  • Oinarri zientifiko sendoa izango dute.A
  • Soziolinguistikatik, soziologiatik, hizkuntzalaritzatik
    antropologiatik, historiatik, abiatuta…

2. EGILEA

  • Bakarra edo lantalde bat aurkeztu ahal izango da.

3. FORMATOA

  • Word formatuan bidaliko dira eta irudiak ere izan
    ditzakete.

4. LUZERA

  • Lehiaketak ez dio lanaren luzerari mugarik jarri.
    Nolanahi ere, gehienez 30 000 karaktere (hutsunerik gabe) dituen laburpena
    leharaziko du egileak, jatorrizko lana muga hori baino luzeagoa bada.

5. EPAI-MAHAIA

  • Soziolinguistikan adituak biltzen dituen lantalde
    batek ebaluatuko ditu jasotako lanak.
  • Epaimahaia osatuko duten kideak honako hauek izango
    dira:
      • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkAaria
      • BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkaria
      • Soziolinguistika Klusterreko kidea
  • Euskal soziolinguistikan aditua den beste pertsona
    batek ordezka dezake aurreko mahaikideren bat, egoki ikusiz gero.

6. SARIAK

  • Lehenengo saria: 1.000 €
  • Bigarrena saria: 700 €
  • Hirugarrena saria: 500 €;

7. ZABALPENA

  • Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko
    ale berezian argitaratuko dira.

8. EPEA

  • 2009ko urriaren 30a

9. NORA

  • kluster@soziolinguistika.org


10. DATUAK

  • Egile guztien izena eta bi deitura
  • Helbide postala zein elektronikoa
  • Telefono-zenbakia
  • Lanbidea: Irakaslea, ikaslea, euskararen gaietan profesionala,
    euskaltzalea e.a.
  • Lantokia, hala badagokio: Unibertsitatea, Fakultatea,
    e.a.

Hizkuntzen kudeaketa gero eta globalagoa izango da, aurretik goaz jakinduria horretan

2009-05-27  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Azken aldion nire blogean nik sortutako testu gutxi daudela esan dit baten batek –): Ba, orduan beste nonbait idatzitakoa ere ekarriko dut hona, lizentziak lizentzia.

Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko
teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen:
“Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira.

Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako
zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan
zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interesgarrienak edo
deigarrienak izan zirenak.

  • Ezin dugu enpresa gurera moldatu, gu moldatu behar gara enpresara
    eta horren arabera jokatu. Ikusi eta ikasi, eta ondo entzun. Hori da
    egin beharreko lan bat. Enpresetan galderak egin behar ditugu,
    enpresaren mekanismoak ezagutu behar ditugu.
  • Ezin ditugu euskalgintzako mezuak kaletik enpresara eraman, ez.
    Diskurtso propioa, egokitua, teknikoa eta neutroa eraman behar dugu
    enpresetara. Tokian tokiko diskurtsoa, alegia.
  • Aliatuak behar ditugu etxe barruan. Baina ez euskararen inguruko
    aliatuak bakarrik, gure lana egiten lagunduko diguten bestelako
    aliatuak ere behar ditugu.
  • Hizkuntzen kudeaketa txertatu egin behar da kudeaketa arruntean.
    Ezin da izan gai periferiko bat. Normalizazioan ari garenok ez dugu
    egin behar, eragin egin behar dugu. Egin behar dutenak dira enpresako
    arduradun naturalak.
  • Gauzak erraz jarri behar dira, heroi gutxi dago. Horretarako,
    hizkuntza ohiturak aldatzeko laguntza mekanismoak aktibatu egin behar
    dira. Horren harira, paradigma aldaketa eskatu zuen: euskaraz egiteko
    eskubideak ez dakar berez egiteko betebeharra. Ulermena lantzeko bideak
    jorratu behar dira.

Azkenik, Mikel Irizarrenak ez diren, baina berak batu dituen hiru esaldi.

“Ez dio enpresak mesede egin behar hizkuntzari, baizik hizkuntzak enpresari”

“Bere hizkuntza ohiturak aldatzeko kapaz den enpresa bereziki dago prestatua berrikuntzarako”

“Hizkuntzen kudeaketa gero eta globalagoa izango da, aurretik goaz jakinduria horretan”

Saskibaloia ala futbola?

2009-05-22  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Euskal Kulturaren Transmisioko webguneak jarraitzen du eduki interesgarriak plazaratzen. Oraingo honetan ekarriko dugu hona Julen Altubek erantzun batean plazaratutakoa. Testuinguru barik ondo ulertzen da, baina badaezpada hona testuingurua.

Badute baloia, badute saskia (bi gainera) baina nekez elkartzen dira
ordu berean, toki berean…ari dira…aritzen dira jaurtiketa libreak
eginez, bakoitza bere aldetik, binaka, hirunaka inoiz… baina oso
mugatuta daude…ase ezinik dabiltza, partida jokatu ezinik.

Bitartean, patio berean, futbolean ari direnak, jokaldiak eginez
ari dira, futbolzelaia gainezka…partida jokatzen ari dira. Hamaikako
bi talde, ordezko eta guzti…batzuk ez direnean besteak, saskibaloi
zaleak ere tartean…asko dira, nahikoa dira…ase betean dabiltza.

Saskibaloiaren presentzia bada patioan, autozentratu horiei esker,
baloia, jaurtiketak, kamisetak, mate ederren bat ere tarteko…baina
gai balira elkarzentratu, baterazentratu eta partida
antolatzeko…orduan, euren gogoa asebetetzeaz gainera, behar bada,
futbolean ari direnek ere aintzat hartuko lituzkete. Futbol zelaikoei
ere deigarri, baita agian erakargarri ere, egingo litzaizkieke ondoko
zelaiko algara… barre… oihu… eztabaida… jokaldiak… eta
sentituko lukete saskibaloian jokatzeko gogoa… edo badakitelako edo
ikasi nahi dutelako.

Hau da, baldin eta autozentratze hori batera samar egingo bagenu,
autozentratzeaz gainera elkarzentratzen ahaleginduz, ez derrigorrez
berdinzentratuta baina baldintza subjektiboetan oinarrituta (gogoa,
borondatea, premia..), aldeko baldintza objektiboak (saskiak,
baloia…) erabiliz eta komunitatearen antolaketari (antolaketa berria,
berritzailea) garrantzia emanaz, hiztunok dugun arazoa hobeto bideratu
eta eskaintza zabaltzeko aukera gehiago izango genituzke (proposamena).

Horretarako, antolaketarako, futbol entrenatzaile ahozabalen eredua
hartu beharrean, (izan genezake tentaziorik horretarako) ahal den
neurrian, saskibaloi prestatzaile, elegante, umil, langile eta gaituen
aukera hobetsiko nuke (intelligentsia, aitzindaritza gaitua). Gainera,
futbolean ere badago horrelakorik, funtzionatzen du eredu horrek,
munduko talderik onena omen den horren enterenatzaileari begiratu
bestela.

Ah, ez ditut aipatu saskiak kendu eta porteriak jarrita patio osoa
futbolzelai bihurtu gura dutenak…edo bai…futbol entrenatzaile
ahozabalak izan daitezke horiek… baina gure antolaketaz ari gara.
Hortxe ikusten dut gakoa.

Autozentratu, baterazentratu, elkarzentratu, ez derrigorrez
berdinzentratu…hau guzti hau aro berrian?… Ba ote dago beste
biderik?

Euskal soziolinguistikaz

2009-05-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Gaurkoan sorpresa ederra hartu dut, eskertzen den sorpresa. Soziolinguistikari buruzko blog berria deskubritu dut, eta gainera euskaraz, eta gainera egilea Erramun Baxok da. Benetan ederra, segitu beharrekoa, zelan ez. Frantsesezko bertsioa ere badu.

Euskal soziolinguistikaz

Udaltop

2009-05-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Atzo bertan esaten nuen hainbat jardunaldi interesgarri izan(go) direla eta horiek zer oihartzun gutxi daukatela interneten. Ba gaur hitzak jan behar ditut nolabait.

Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena).

Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa:

Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak.

Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen-
ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba
anitzak izan dituztelako.

Nola indartu euskararen erabilera familietan? izan da lehen topaketa hauetako gaia.

Egun t´erdiko jardunean bederatzi ponentzia entzun ziren eta
amaitzeko talde-lana egin zen, ponentzietan entzundakoa kasu errealekin
uztartzeko. Topaketa “Hamaika bertute” bertso-taldearen umoreak itxi
zuen.

Bertan jasotakoa modu laburrean jasotzen saiatu gara. Aurrerago udaltop webgunean
edukien sarrera interesa duen edonoren esku egongo da.

Lehengo Ponentzia: Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan

Mikel Zalbide

  • Gauza bakoitzari dagokion izenean, zuzen, deitzen hasteko garaia da.
  • Biziberritzea eta indarberritzea ez dira berdinak; egunerokoan euskara indarberritzea da garrantzitsuena.
  • Mintzaldaketa, eguneroko jardunean mintzajardunaren eta jardunguneetan ditugun rol desberdinek baldintzatuta eman ohi da.
  • Erabileran haur faktorea funtsezkoa da.
  • Mintzaldaketa hizkera informalean sarriago ematen da; komunikabideek eta etxeak eragin handia dute.
  • Zentralitatea Arnasguneek (gune euskaldunek) izan behar dute; hor dago bizia; horiek sendotu, garatu eta zabaldu behar dira.

Galdera-erantzunen tartean jasotako batzuk:

  • Hernanin arnasguneak nola indartu? Euskarazko harreman sareak bultzatuz, horiek aktibatuz.
  • Gipuzkoako Foru Aldundian? Nahi dutenekin osatu daitezke Arnasguneak.
  • Erakunde bateratuaren beharrik ba al dago? Goitik beherako erakundeak beharrezkoak dira, baina ezinbestekoak behetik gorakoak.
  • Gazteentzat guneak euskaraz bakarrik egingo den lekuak edo
    euskararen mundura erakartzeko balioko dutenak? Fishmanek garbi esan
    du: zentratu auzogintzan, zerbitzugintzak, eta ez zuzenean hizkuntzan.
    Gizartearen beharrei erantzun, euskaraz!
  • Bermeo bezalako herri euskaldunean mintzaldaketa egoera
    informaletan eta helduen artean sarri gertatzen da, nola jokatu?
    Ikuspegi prebentiboarekin jokatu behar dugu; harreman-sare, jardun
    esparru, eskualdeak sendotuz.

Bigarren ponentzia: Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo Ikastolako esperientzia

Karmelo Ikastolako jolaslekua.

  • Haurrak euskara gehiago egiteko ezinbestekoa da familietan gehiago egitea.
  • Plan bat osatu da, 6 ikasturteetarako.
  • Mezu garbiak finkatu dira irakasleek familiei emateko; mezu horiek
    berezituak dira famili euskaldun, misto eta erdaldunentzat; ze urrats
    zehatz eman proposatzen zaie, aktiboak nola izan; mezu hauek
    progresiboak dira.
  • Gurasoen kezkak argitzen dira modu progresiboan, hauek ere.
  • Mezua indartzeko baliabideak, tresnak prestatu dira.
  • Irakasle iraunkorren taldea bat dator plan honen onurekin. Irakasle berriak asmo honetan txertatzea lehentasuna izaten da.

Hirugarren ponentzia: Duzun onena: Nafarroako udaletako esperientzia

  • Mezua
    familia mota guztiek dute zer hobetu; eleaniztasuna euskara ardatz
    duena; mezu soziolinguistikoa eta pedagogikoa bateratuta
    (komunikaziorako eroso sentitzea euskara une goxoetan erabiltzea;
    euskara ondo ikasi ondorengo hizkuntzak ondo ikasteko).
  • Aholku-emaile dira. Hizkuntza afera familian adostu behar dela adieraztea.
  • 3 urteko haurren gelan gurasoekin saioak egiten dira: teknikariek
    ematen dute (lotura-hurbiltasuna); irakaslearekin mezua adosten da,
    gelaren ezaugarriak ezagutzen dira (talde naturala hautatu da
    emankorragoa delako); garapen pertsonalarekin, jolasa eta gozatzearekin
    lotzen da.

Ondorioak:

  • Hizkuntzen pedagogian eta jabetzan sakontzea.
  • Publikoa ongi ezagutu eta mezua ongi moldatzea.
  • Gurasoek esateko dutena entzuten jakitea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzeko prozedurak hobeki ezagutu.
  • Berandu heltzen gara. Nola gainditu errealitate hau?
  • Mezua ahal dela irakasleak (ikastetxeak) formulatu behar du.

Laugarren ponentzia: Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, ekinean ari

Jaione Urruzola eta Jose Luis Agirretxe

  • Sentiberatzea da helburua.
  • Hiru lan-ildo bereiztu dira:

1990-2002 artean guraso misto eta erdaldunei zuzendu zen lana;

2002-2005ean xede taldearen aldaketa:

  • bikote euskaldunak dira xede taldea, erdiek gaztelaniaz jarduten baitzuten.
  • Baina bikote euskaldunik ez zen ekintzetara animatzen (amak bakarrik batzuetan).

Zergatik da hain zaila:

  • Bikotean gaztelaniaz aritzen direla onartzea zaila da.
  • Astean bitan elkartzeko zailtasunak.
  • Mezua beraientzat ez dela ustea: euskararekiko egin beharrekoak eginak dituztela uste izatea.

2006-2009 helburua guraso euskaldunak sentiberatzea.

  • Komunikazio estrategia: zuzentzen diegun mezua bereganatzeko urteak
    behar dira (Eta zuek zer? –haurrak gurasoei- Hacen lo que ven, hablarán
    lo que hableis). Mezuak urtetan iraunarazi beharra.
  • Guraso bilerak: irakasleen eragile izan direnean emaitza
    erdipurdikoa izan da; azken urteotan clown bidez gurasoen ohiko bileran
    8 bat minututan mezu argiak eman eta materiala banatzen da.

Hausnarketa:

  • Mezu bera eman behar da toki desberdinetatik.
  • Modu berrian (euskarri berrietan): adinka berezituta; bitartekariei berezitua.
  • Komunikazio estrategiaren emaitzak neurtzeko ikerlana egingo da:
    mezuak iristen al dira? Ulertzen al dira? Helburuak lortzen ari al
    gara? Ondoren neurri zuzentzaileak aplikatuko dira.

Bosgarren ponentzia: EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioa

Pablo Sagardoy

  • Euskaldun berriek euskara lehen hizkuntza bezala transmititzeko
    zailtasuna dituzte (inguruneak ez die laguntzen; gune erdaldunetan bizi
    dira; gaztelaniaz hobeto moldatzen dira).
  • Gaitasunak ez du ziurtatzen transmisioa.
  • Amak pisu handiago du.

Seigarren ponentzia: Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa. Ikerketa-lana

Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra

  • 2008an egindako azterlana da.
  • Mintzaldaketa eman den 27 bikote aztertu dira.
  • Modu sistemikoan oinarrituta egin da azterketa.
  • Lau urrats pasa dituzten bikoteak aztertu dira:
  1. Abiapuntua (gaztelaniaz ondo egiten zuten).
  2. Legamiaren unea (aurreko osotasuna urratu egin da).
  3. Berregokitze egoera (osotasun zaharra eta berriaren arteko tirabirak gertatu zirenekoa).
  4. Finkatutako egoera (osotasun berria finkatu zenekoa).

Ondorioa, tipologiak eta gakoak bereiztu dira:

  1. Zergatik urratu aurreko osotasuna? Euskaldun izan nahia; familian
    jasotakoari jarraipena ematea; gurasoak eman ezin zigutena seme-alabei
    eman nahi izatea; bizi naizen tokiko hizkuntza eta kultura
    neureganatzea; besteak niregatik gaztelaniaz egitera ez behartzea…
  2. Ze zailtasun ditu prozesuak? Nahi bezala espresatzeko mugak,
    gaztelaniaz ateratzen zait; aldatzen zailenak direnak haserrealdi eta
    eztabaidetan gaztelaniara ez pasatzea; arraro sentitzea; deseroso
    sentitzea; zuzendu bai baina noraino?; solaskide falta edo egokirik ez
    izatea…
  3. Ze estrategia erabili dira zailtasunak gainditzeko? Dosifikatu,
    errazenetik hasi; nekatutakoan, agobiatutakoan gaztelaniaz egin sufritu
    gabe; gaitasuna nola elikatu bilatu (euskaldunekin ahalik eta gehien
    egon); prozesuaren zaintza (horma-irudi bat ipini hartutako bidea
    gogoratzeko –Txillardegi-); itxoin gabe EGA eduki arte, hasi gaitasunak
    erabiltzen.

Gakoak:

  1. Motibo handiak behar dira (bakoitza mugitu ahal izateko).
  2. Lorpenak baloratzen jakin dute.
  3. Lehentasuna euskarari bolada batean ematea.
  4. Erabiltzeak ekarri du erabilera.
  5. Euskaldun zaharren artean uste baino errazagoa izan da ohitura
    aldatzea (gaztelania erabiltzetik euskara erabiltzera pasatzea).
  6. Seme-alabak jaio aurretik hasi da /egin da mintzaldaketa.

Zazpigarren ponentzia: Berezko taldeak eta hizkuntza: bihotzaren arrazoiak

Pello Jauregi

  1. Ikuspegi sistemikoa azaldu zuen.
  • Emozioek harremanetan duen garrantzia azpimarratu da.
  • Logikaren aurretik hizkuntza sortu zen; aurretik komunikazioa eta
    hasieran emozioak (organismoarn erantzuna besteekin harremanetan
    jartzeko).
  • Biologikoki bestearekin egoteko joera du gizakiak; komunikazioa handitu eta hizkuntza sortu zen.
  1. Euskararen alde gaude emoziotik, maitasunetik (gauza batzuk
    posible dira, beste batzuk ez). Dinamika bitxia erabili zuen grafikoki
    adierazteko kontzeptua.
  • Norbera eta ingurunea osagarriak dira, lotuta daude, mugimendua osatzen dute.
  • Arnasguneak bai, baina ingurua ere bai (erakundeen babesa).
  • “Yo y mis circunstancias”.
  1. Sistemak itxi egin behar dira.
  • Euskara babestuko duen sistema itxi gabe dago, beraz gaitzak sartzen zaizkigu; segurtasun eza sortzen da.
  1. Hizkuntza ohiturak egitura bat dira; harreman mota bat; finkoa; sendotzen doana.
  • Baina alda daitezke: egiturazko harremana ikutuz gero; elementu berriak sartuz gero egitura bertan –trabaren bat jarrita-.
  • Trabak bi motatakoak izan daitezke:
  1. Emozioak: pertsonak sentitzen dutena aldatu egin da (ezinbestekoa ondo sentitzeko).
  2. Boterea (kanpo eragina): derrigorrezkoa; euskaldun elebakarra baldin bada sartu berria (eta ezin bada taldetik bota)
    Beraz aldatzera derrigortua (boterea) edo erosoago sentitu behar naiz (emozioak).

Galdera-erantzunetan esandakoak:

  • Gaztelania bakarrik dakienak boterea erabiltzeaz gain, gure
    emozioak erabiltzen ditu, maitasuna hain zuzen (ez dakienez eta pena
    ematen digunez gaztelaniaz egingo dut).
  • Emozioak indibidualak eta sozialak izan daitezke (euskal kontzientzia falta da gaur egun).
  • Euskarak ez du babes-geruzik gaur egun, eta ezinbestekoa du
    bizi-irauteko. Ze sistemak ematen dio segurtasuna? Babes
    instituzionalak.
  • Euskal gatazkarik ez dago gizartean (hitzetan bai baina ez harremanetan), euskal kontzientziarik ez.

Zortzigarren ponentzia: Nola landu transmisioaren gaiari? Buruntzaldean egindakoak eta ondorioak

Iñaki Arruti eta Pablo Suberbiola (goragoko argazkia)

  • Ikastetxe barruan landu behar da. Irakasleek hausnarketan parte hartu behar dute.
  1. Familia bidezko hizkuntza transmisioan eskolak zer egin dezake?
  2. Tresnak eskaini ziurtasuna emateko irakasleei.
  3. Gaiaren garrantziaz eta egiteko moduak klaustroari zabaltzeko prestaketa lanak bideratzen dihardute.

Bederatzigarren ponentzia: Adimen emozionalaren lanketaren bidez familia barruko euskararen erabileran eragiteko saiakera

Aita Larramendi ikastola

  • N+ ikastaroa (tailerra) da gurasoei zuzendu zaiena.
  • Erabili den metodologia: liburuxka + praktika etxean + tutoritza (talde lana – adituaren laguntza).
  • Tailerraren aurrebaldintzak: jarrera aktiboa; diskrezioa;
    errespetua; giro lasaia; guraso guztiek lekua izatea (berritsuek zein
    isilek).
  • Tailerraren ezaugarriak: 3 saio ordu t´erdikoak; 20 partaide (3-5
    urte bitarteko gurasoak); %30 teoria gainontzekoa praktikoa, emozioen
    lanketa-arikeak; etxeko lanak (ipuin jakin batzuk kontatu haurrei…).
  • Tailerraren balorazioa: oso ona; motza; familietan egoera komunikatiboak bultzatu ditu; hizkuntzaren transmisioa ahul.
  • Aurrera begira: ikastetxearen hizkuntza proiektua ea heziketa
    emozionalaren garapen proiektua batera ekarri beharra; euskararen
    inguruko proposamenak lantzeko euskara talde baten onurak.
  • Ikerketarako proposamena: familia bidezko transmisioak sortzen dituen emozioak ezagutzera emango dituena.

Euskararen erabilera sustatzen hezkuntzan

2009-05-11  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Udako ikastaroekin jarraituta, oraingoan Hik Hasikoak eta horien artean bat. Euskararen erabilera sustatzen hezkuntzan. Interesgarria ematen du benetan. Zenbat ikastaro eta horien zer gutxi sarean.

Edukiak

Eskolatik abiatu, eta ikasleen euskararen erabilera sustatzeko ahalik eta ikuspegi orokorrena aurkeztea da asmoa.
Euskararen erabilera sustatzea nahi badu, ikastetxe bakoitzak bere
Hizkuntz Proiektua garatu beharko du, eskolaren hizkuntzen trataera
osoa kudeatzen duen marko integrala definituz.

Uztailak 1, asteazkena

– Ikastolen HIZKUNTZ PROIEKTUA
Ikastolen Elkartea duela bederatzi urte hasi zen bere Hizkuntz
Proiektua garatzen eta azken zazpi urteetan 36 ikastolekin batera
egitasmo pilotua bideratu du. Egitasmo horren baitan, ikastola
bakoitzak bere errealitateari egokitutako proiektua abian jarri du.
1) MARKO TEORIKOA: Ikastolen Hizkuntz Proiektua egitasmoaren aurkezpen orokorra.
*Kristina BOAN eta *Irune URBINA. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren
Hizkuntz Proiektuaren taldekideak.

2) EKIMEN PRAKTIKOA: Saio pilotuan parte hartu duen Eleizalde ikastolaren (Bermeo)
ibilbidearen aurkezpena.
*Olatz ZABALONDO eta Urko GOITIA. Eleizalde Ikastolako Hizkuntz Proiektuaren
dinamizatzaileak.

– Euskararen erabilera eskolan
– Aurrekariak eta zenbait premisa
– Hezitzaileek asko egin dezakete
– Lidergotik eragiten
– Aldaketa kulturala erakundeetan
*Ttakun Kultur Elkartea.

– Gurasoak irakasleen norabide berean: gurasoentzako mezuak eta tresnak.
Hizkuntzen inguruan gurasoen kezkak, ikastetxeetatik eman beharreko
mezuak, horretarako bideak eta gurasoentzako tresnak. Norabide horretan
egindako esperientzia zehatzak aurkeztuko dira.
*Iñaki EIZMENDI. Ebete hizkuntza zerbitzuak

Uztailak 2, osteguna

– Gazteen hizkuntza erabileraren azterketa proiektua.
*Asier BASURTO. Soziolinguistika Klusterra.

– Lidergotik eragiten
Erronkak adostea gazteekin, erabilera bermatuz.
1.- Lidergo motak.
2.- Liderrak nola kudeatu.
3.- Erronkak adostu.
4.- Pilotajeak: Irakutrezin, Ktg, gazte lokala…
*Ttakun Kultur Elkartea.

– Ikastetxeetan hizkuntzekiko jarrerak eta jokabideak lantzeko proposamen bat: Norabidetik jarduera zehatzetara.
Saioan, batetik, oinarri batzuk proposatuko dira; Lehen Hezkuntzatik
hasi eta Batxilergora bitarteko plangintza baterako balio dezaketenak.
Bestetik, modu horretako plangintza bat aurrera eraman ahal izateko
hainbat ideia eta adibide aurkeztuko dira.
*Iñaki EIZMENDI. Ebete hizkuntza zerbitzuak

– Informatikak ikasleen euskararen erabileran duen eragina
* Maite GOÑI. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT taldeko partaidea eta euskaljakintza egitasmoaren arduraduna

– Ikasbizia: auzo-hezkuntzaren bidean
* Pello JAUREGI. EHUko irakaslea

– Gurasotegi: etxe-hezkuntzaren bidean
* Pello JAUREGI. EHUko irakaslea

Uztailak 3, ostirala

– EAEko Hezkuntza Saila: erabilera areagotzeko saioak
– Normalizazio Legea helduleku, NOLEGAren sorrera 1984
– NOLEGAren ibilbidea 1985-1996/ 1996-2009; deialdiak, barnetegiak…
– ULIBARRI programa, aurrerapauso kualitatiboa
– ARRUE ikerketaren harira eskolaren esku-hartzeaz
– Norabide berriak; ekimenen nolakotasuna, ikuspegi metodologikoak, ikusmira-aldaketa
* Iñaki ARTOLA eta * Santos IZAGIRRE.

– Herriko euskararen erabilera normalizatzea: Arrasateko Udalaren plana
* Aintzane LASA eta * Jose Felix DIAZ DE TUESTA.

–
Kataluniako Generalitat-ek araututako Pla d´entorno deritzanak
katalaneraren erabileran eragiten udalekin eta eragileekin batera.

* Pere MAYANS. Kataluniako Generalitateko hizkuntza politikako arduraduna.

115 / 140«Aurrekoa102030114115116117120130140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA