Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Soziolinguistikaz berripapera: 23. zenbakia

2009-02-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Word
dokumentua
/ PDF
dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

II
EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIA

Soziolinguistika
Klusterrak
II
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
antolatu du Donostiako Miramon
Zientziaren Kutxagunean datorren otsailaren 20an ospatuko dena.
Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari
direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen,
eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan
ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak
izango dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu
eta eztabaidatzeko.

Jorratuko diren gaiak nagusiki honako biak izango dira: gaur egungo
esparru desberdinetako Euskararen eragilera eta Informazio eta Komunikazio
teknologietan: ziberespazioko aukerak.

  • 2006ko datuetan oinarritutako IV Inkesta Soziolinguistikoak eta urte
    berean egindako Euskal Herriko Kale Neurketak emandako Datuek, zer diote?
    Zein da argazkia?
  • Lan esparruan euskara planak egin bai. Zer gehiago? Nola eragin lantokiko
    erabileran lidergoaren bidez? Eta eskola eremuan, zenbat euskara egiten
    da jolaslekuan? Zeren arabera?
  • Komunikazio gizartean, teknologia berrien erabilerak ba ote egiazki
    eragin zuzenik hizkuntza-berritzean, belaunaldien arteko konexioan,
    sare berrietan? Kataluniako esperientzia arrakastatsua, baita euskararentzat
    ere?

Jardunaldian parte hartuko duten hizlarien artean honakoak izango dira:
Erramun Osa, Fermin Lazkano, Itziar Elorza, Iñaki Martinez
de Luna, Nekane Goikoetxea, Vicent Partal, Iratxe Esnaola eta Gorka Julio.

Egitaraua,
Izen-ematea eta informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/node/3748

HAUSNARTU: EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
BANATU DIRA

Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin
antolatutako HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika Sariak deitutako sariak
banatu dira pasa den abenduan. Sari horien helburua euskal soziolinguistika
teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Deialdiak
euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan
hoberenak saritzea du helburu. Asmo horrekin, kontuan hartzen dira euskararen
gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik
abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Epai-mahaia osatu duten kideak honakoak dira: Iñaki Martinez
de Luna, EHUko irakaslea eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren argitalpen
batzordekoa, Pello Jauregi, EHUko irakaslea eta Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako
Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.

Epai-mahaiaren erabakiz lehen saria hutsik geratu zen. Bigarren saria
Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak
oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat
izeneko lanari
eman zaio. Lanaren egilea Fermin Lazkano izan da. Hirugarren
saria Euskara birpentsatu beharra. Ekarpen batzuk antropologiatik,
Jone M. Hernández-ek jaso du, laugarren saria
Eunate Irazabalek eginiko Emakumea eta euskal
irakaskuntza
lanari eman zaio, eta bosgarren saria Castillo
Suarez
-en lanari eman zaio Nafarroako toki administrazioetako
euskararen normalizazioan eragiteko oinarriak
lanarengatik.

Saritutako lan guztiak BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 69. zenbakian
argitaratuko dira urtea amaitu baino lehen.

Informazio
gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3653

BAT ALDIZKARIA 69 ZENBAKIA

BAT aldizkariaren 69. zenbakiak HAUSNARTU; euskal Soziolinguistika Sarietako
lanak biltzen ditu. Aldizkariarentzat oso pozgarria da lehiaketa hau abian
jartzea aspaldian generabilkien asmoa gorpuztu baita. Euskararen normalizazio
bidean guztion ekimenak praktikan jartzea behar-beharrezkoak diren bezala,
horren guztiaren ondoan hausnarketa teorikoaren eta metodologikoaren garapena
ezinbestekoa da. Gogoeta teorikoa eta ikerketaren garapena ezinbestekotzat
ditugu helburuak behar bezala formulatu, eredu teorikoak planteatu, aplikatu,
emaitzak neurtu eta ditugun baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Zenbaki honetan lehiaketaren lehen edizioan saridun geratu diren lanak
horiekin batera gonbidaturiko beste bi artikulu argitaratu dira:

Dossierra. HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika Sariak

  • Fermin Lazkano. Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera
    neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat
  • Jone Miren Hernández. Euskara birpentsatu beharra. Ekarpen
    batzuk antropologiatik
  • Castillo Suárez García. Nafarroako toki administrazioetako
    euskararen normalizazioan eragiteko oinarriak
  • Eunate Irazabal. Emakumea eta euskal irakaskuntza

Soziolinguistikaren inguruan

  • Alain Viaut. Hizkuntza-beharraren kontzeptua, beharrean dauden hizkuntzetarako
  • Ferran Suay i Lema, Gemma Sanginés Sáiz. Hizkuntza-mendetasuna
    aztertzeko eta egoera horretan esku hartzeko eredu bat

Informazio
gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1851

AGENDA

ESKU
ERA’ JARDUNALDIAK: SORMENEZ EKIN JARDUNALDIAK

Pasa den urtarrilaren 23 eta 24an Topaguneak antolatutako ESKU ERA jardunaldiak
burutu ziren Bilboko Bilborock aretoan. Bertan aztertutako gai nagusia
euskara elkarteen kultur sormena izan zen. Helburu horrekin hitz egin
zuten lehen egunean Karmen Irizar, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre,
Iñaki Dorronsoro, Gorka Julio eta Funky Project-eko kideak. Bigarren
egunean berriz, Koldo Tapia, Jone Miren Hernandez, Josu Landa, Xabier
Monasterio, Igor Elortza eta Gotzon Barandiaran izan ziren hizlari.

Informazio gehiago:
http://www.jardunaldiak.org/


HERRI-ADMINISTRAZIOETAKO EUSKARA PLANEZ JARDUNALDIAK

Bilboko Euskalduna Jauregian burutu ziren urtarrilaren 27an eta 28an,
Herri Administrazioetako euskara planez jardunaldiak. Bere helburua, administrazioetan
euskara planak kudeatzeko IRATI tresnari buruzko informazioa eskaini eta
aztertzea izan zen. Batez ere administrazioko teknikariei zuzenduta beraz,
jardunaldiotan euskararen normalizazioak aurrera egiteko egin asmo diren
ekimenei buruz eztabaidatzeko ere baliatu zen jardunaldia. Bertan honakoak
hizlariek parte hartu zuten: Patxi Baztarrika, Joseba Lozano, Pilar Bilbao,
Arrate Atxa, Iñaki Friera, Iñigo Fernandez, Jose Mari Arakama,
Juan Isasi Urdangarin, Imanol Bilbao Eizagirre, Sonia Rodriguez, Josean
Amundarain, Malores Etxeberria, Iñaki Gurtubai, Oskar Arana, Zelai
Nikolas.

Informazio gehiago:
sustatu
http://sustatu.com/1232548938

EUSKO IKASKUNTZAK BERE XVII. KONGRESUA
ANTROLATZEN ARI DA 2009KO AZARORAKO. KONGRESUA GIZARTE AURRERAPEN IRAUNKORRERAKO
BERRIKUNTZAREN INGURUAN ARITUKO DA

Kongresua Gasteizen burutuko da azaroaren 18 eta 20a bitartean. Antolakuntzan
aipatzen denez kongresuaren helburuak honakoak dira:

  1. Gizarte-aurrerapen iraunkorra helburu dela, berrikuntza jaso, bultzatu
    eta hari buruzko gogoeta egin eta kontzientzia sortzea.
  2. Diziplinartekotasuna, belaunaldien arteko elkarrizketa, aukera-berdintasuna,
    hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza berrien presentzia erraztea.
  3. Proposamen teoriko eta praktikoetan eta horiek aurkezteko moduan
    berrikuntza sustatzea. Biltzarraren zeharkako helburu batek jasotzen
    du.
  4. Eusko Ikaskuntzak sustatutako lanarekin bat egin nahi duten pertsona
    edo gizarte-eragileen parte-hartze zabala eta anitza bultzatzea, baita
    Entitateko kideena ere.
  5. Eusko Ikaskuntzan burutzen diren eginkizun anitzak aberasteko xedez,
    testuinguruan kokatutako ideia eta jarduera sorrera bultzatzea.

Informazio
gehiago:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/congresos/xvii/

EKIMENAK ETA KANPAINAK

PuntuEus
ELKARTEA AURKEZTU DUTE

Interneteko .eus domeinua lortzeko helburuarekin sortu da PuntuEus Elkartea.
Jendarteko aurkezpena urtarrilaren 29an egin zen goizez Bilboko Euskaltzaindiaren
aretoan eta arratsaldez Durangoko Plateruena antzokian.

Elkartearen sustatzailearen esanetan, euskarak informazioaren eta komunikazioaren
teknologien erronkari aurre egin behar dio, eta helburu horrekin, hau
da, euskara eta euskal kultura Interneteko espazioan ikusgarri egiteko
beharrezkoa da .eus domeinua lortzea. Jadanik izana duenari izena ematea,
alegia. PuntuEus domeinuak gainera euskararen erabilera sustatuko duenaren
ustea ere badute “finean, munduan zehar barreiatua dagoen Euskara
eta Euskal Kulturaren Komunitateari nazioarteko aitortza eskainiko dion
ikur bat lortu nahi dugu: .eus domeinua. Hori da PuntuEus Elkartearen
abiapuntua eta helburua.” . Xede hori lortzeko ibilbidea luzea aurreikusten
den arren Kataluniako aurrekaria (.cat domeinuarekin) baliatzeko moduan
izango da. Hala ere, ahalik eta atxikimendu kopuru handien izatea garrantzikoa
da komunitate izaera erakusgarri egiteko.

Informazi gehiago:
http://www.puntueus.org/

Atxikimenduak
http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/?atxikitu=bai

KORRIKA 16.

KORRIKAren 16. edizioa 2009ko martxoaren 26an abiatuko da Tuteran eta
apirilaren 5a bitartean Euskal Herri osoan zehar 2.000 kilometro baino
gehiago egingo ditu Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean
Gasteizen amaitzeko. Edizio honetan urteetan euskara ikasi, transmititu
eta sustatu duten hemengo herritarrak, kanpotik etorri eta integratutakoak
eta atzerrira joandakoak omendu nahi dira bereziki.

Abiatzeko eguna heldu bitartean martxan da ordea Korrika Kulturala.
Horren bitan kokatzen da Bidaia Intimoak Jon Maia bertsolari eta idazleak
zuzendutako dokumentala. Orio Produkzioak ekoizlearen laguntzarekin burutu
du Jon Maiak lan hori eta berak dionez «izenburuak berak erakusten
du lau bidaiari buruzko dokumentala dela, baina geografikoak baino intimoak
direla bidaiak». Hau da euskarara heldu diren lau lagunen testigantza
intimoa erakusten saiatu da egilea.

Informazio gehiago:
http://www.korrika.org/

/http://www.eitb.com/bideoak/osoa/82194/bidaia-intimoak-dokumentala-aurkeztu-dute/

BEHATOKIA NAZIO BATUETAKO GUTXIENGOEN
AFERETARAKO FORUMEAN

Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria Nazio Batuetako
Giza Eskubideen Batzordeak antolatutako Gutxiengoen Aferetarako Forumean
/Forum on Minority Issues izan zen pasa den abenduaren 15 eta 16an.

Giza Eskubideen Batzordeak mota honetako foruma antolatzen duen lehen
aldia da, eta bertan gutxiengoen hezkuntza-eskubidearen inguruko gomendioak
eztabaidatu dira. Mundu mailako hirurehun aditu bildu badira ere berezko
hizkuntzetako ordezkariak oso gutxi izan dira Bilbaoren arabera, eta gainera
lehen mailako eztabaida gutxiengoen inguruan eman izan da: “Kontuan
izan behar dugu gutxiengo delako kontzeptua oso modu desberdinetan uler
daitekeela, eta horrexegatik gurea bezalako hizkuntzetako ordezkariek
berezko hizkuntza-komunitateei beste estatus bat eman beharra azpimarratu
dugu” azaldu du Bilbaok.

Informazio
gehiago:
http://www.behatokia.org/default.cfm?atala=albisteak_ikusi&id=65

UMEAK ERREGISTRO ZIBILEAN EUSKERAZ INSKRIBATZEKO
AUKERA

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko Taldeak aurkeztuta, atzo
Kultura eta Euskera batzordean umeak erregistro zibilean euskeraz inskribatzeko
proposamena eztabaidatu eta onartu egin zen. Ekimen hau aurtengo otsailean
izan bada ere gogoan hartu behar da Hizkuntza Eskubideen Behatokia jadanik
hasi zela ekimen gai horren inguruko ekimenak burutzen.

Informazio gehiago:
http://sustatu.com/1234259910

http://www.behatokia.org/default.cfm?atala=albisteak_ikusi&id=45

HIZKUNTZA ETA LITERATURA KATALALANARI BURUZKO
NAZIOARTEKO ELKARTEAK (LA ASSOCIACIÓ INTERNACIONAL DE LA LLENGUA
I LA LITERATURA CATALANES – AILL) 2009AN OSPATUKO DU HIRU URTEZ BEHINEKO
KONGRESUA

Kongresua irailaren 6tik 11 bitartean burutuko da hiru gai nagusiren
inguruan: katalana eta inguruko hizkuntzak, literatura eta arteak, eta
idazleen hizkuntza. Hau da, soziolinguistikaren inguruan arituko dira
lehen blokearen barruan, bigarrenean literaturak beste arteekin duen harremana
eta azkenik, idazle katalanen darabilten hizkuntza genero desberdinei
buruz.

Informazio
gehiago:
http://www.lamanyana.es/web/html/lanoticia.html?id=88660&seccio=cultur

OKZITANIERA GIZATERIAREN ONDARE IZENDATZEKO
ESKATU DIO ARANGO CONSELH GENERAUK UNESCO ERAKUNDEARI

Pasa den urtearen amaieran Arango Haraneko Conselh Generauk UNESCOri
eskakizuna egin dio okzitaniera Gizateriaren Ondare izendatzeko.Ekimenak
Italiako Piemontek, Rosello eskualdeak eta hainbat udalek babestu dute,
nazioarteko erakundeak okzitaniera babestu dezan aldarrikatzeko.

Informazio
gehiago:
http://www.lamanyana.es/web/html/lanoticia.html?id=88660&seccio=cultur

 

IRITZIAK – ELKARRIZKETAK – ARTIKULUAK

 

  • Larrun hilabetekaria: Kalitatea, erabileraren gako nagusia. Xabier
    Mendiguren, Patxi Baztarrika, Carlos Vilches eta Pablo Suberbiola. http://www.argia.com/argia-astekaria/2156/euskararen-bilakaera-25-urtean/osoa
  • Berria. EITBren erronkak. Josu Amezaga http://www.berria.info/paperekoa/IRITZIA/2009-01-18/004/006/EITBren_erronkak.htm
  • Berria. Euskara 2.0. Igor Calzada http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2008-10-31/006/006/Euskara_2.0.htm
  • Euskonews. Euskara ez dago inondik inora lasai egoteko egoera batean.
    Sagrario Aleman. http://www.euskonews.com/0458zbk/elkar_eu.html
  • Hizkunea. Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
    (IKTak). Araceli Díaz de Lezana. http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/informacion/artik28_1_ikt_08_11/eu_ikt/artik28_1_ikt_08_11.html
  • Berria. Euskara nola aldatu den ikustearen beldur dira euskal linguistak.
    Ricardo Etxepare. http://www.berria.info/paperekoa/agenda/2008-12-12/032/011/Euskara_nola_aldatu_den_ikustearen_beldur_dira_euskal_linguistak_.htm
  • Europako Komisioa: Kultura artekotasunaren aldeko Intelektualen Txostena
    (gaztelaniaz). Amin Maalouf idazlea buru duen komisioa. http://ec.europa.eu/education/policies/lang/doc/maalouf/report_es.pdf
  • Sustatu. Iruña-Veleia seguru zaudete? Juan Martin Elexpuru.http://sustatu.com/12https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/10/craft3.jpg2791
  • EuskaraGipuzkoan GNET. Gazteak eta euskara Ipar Euskal Herrian 2008an.
    Jean-Baptiste Battittu Coyos. http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1232954833
  • Argia. Euskara Iparraldean, beharbada, noizbait, latinaren gisan
    izanen da. Jean-Baptiste Battittu Coyos.http://www.argia.com/argia-astekaria/2157/battittu-coyos/osoa

Kultura transmitituz (eta zertxobait gehiago ere)

2009-02-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskal Kulturaren Transmisioa
HUHEZIk antolatutako graduondoko bat da. Webgunea egin dute eta hainbat
artikulu interesgarri daude zintzilik, horietako askotxo
soziolinguistikarekin (edo hizkuntzaren soziologiarekin) harremana
dutenak:

– Gure puebloko nezesidadeak : euskañolari buruzko artikulua.

– Euskalkiak minorizazioaren altxorrak : artikulua oso interesgarria eta erantzunak ere interes handikoak.

– Mikel Irizar, HP21 eta tribua : Mikel Irizarrek emandako hitzaldiaren inguruko artikulua. Mamitsua.

– Transmisioa definituz: Jone Miren Hernandezek transmisioari buruz emandako hitzaldiaren inguruko artikulua.

– Nobela ala best-sellerak: euskarazko kulturak zer behar du Nobel saridunak ala best-seller-ak?

Diglosia atxikigarria

2009-02-10  //  Sailkatu gabea  //  4 iruzkin

Gaur irakurri egin
dut Martin Rezolak Euskara 21 txostenari buruz esandakoak. Porzierto,
artikulua oso ona eta oso gomendagarria.

Eta hor berak aipatzen du diglosia atxikigarria (gaztelaniaz
sostenible-edo). Eta berak ez duela kontzeptua inoiz entzun aipatzen
du. Eta interneten non topatu duen. Eta amaitzeko esaten du oximorona
iruditzen zaiola. Hau da, berez diglosia eta atxikigarritasuna
(tumatxa) ezin direla ezkondu. Ba, ez nago ados. Baina kontzeptua niri
ere ez zait gustatzen.

Izan ere, Charles Fergusonen definizio klasikoan diglosia berez
atxikigarria zen, diglosia egoera egonkor eta estankatu bat definitzeko
erabiltzen zen, hizkuntza beraren funtzioak oso ondo definituta eta oso
ondo barneratuta zeuden bere diglosian. Gerora zabaldu diren adieretan
hori ez da horren argia, baina hasierakoan argi eta garbia zen.

Dena den, gaur egun gurean diglosia atxikigarriaz berba egitea
hodeietan ibiltzea da nire ustez. Hemen eta orain diglosia ez da
inondik inora atxikigarria, ezta gutxiago ere. Ez Bilbon, ez Aulestin,
ez Ataunen, ezta Iruñean ere. Ez da, eta oso zail ikusten dut nik
diglosia atxikigarria inoiz herri honetan ikustea (nik ikustea behinik
behin). Eta are gutxiago gaur egun gizarteak daraman abiadurarekin.
Baina tira …..

II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

2009-02-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jardunaldia otsailaren 20an izango da Donostiako Miramonen.

Egitaraua:

EGUNERAKETA: Jardunaldiaren materialak hemen.

Dardo sari bat emon dostie

2009-02-03  //  Sailkatu gabea  //  4 iruzkin

Atzo Sechu Sende lagunak dardo bat bialdu doste, eta ni flipeta lotu naz. Baie lagunen opariek eta sariek hartu egin behar direz ezta?



Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori  eta Web-ari balioa eransten duen lana aitortzearren.


Sariak arau hauek ditu:



  1. Sariaren irudia erakustea.

  2. Saria eman digun blogari lotura jartzea.

  3. Dardo  Saria emateko beste blog batzuk aukeratzea-

«Com o Prémio Dardos reconhecem-se os valores que cada blogger, emprega ao transmitir os mesmos por culturais, éticos, literários, pessoais, etc., que, em suma, demonstram sua criatividade através do pensamento vivo que está e permanece intacto entre suas letras, entre suas palavras. Esses selos foram criados com a intenção de promover a confraternização entre os bloggers, uma forma de demonstrar carinho e reconhecimento por um trabalho que agregue valor à Web.

Este Prémio obedece a algumas regras:
1) Exibir a imagem do selo;
2) Linkar o blog pelo qual se recebeu a indicação;
3) Escolher outros blogs a quem entregar o Prémio Dardos.»

Neure dardoak bi hauei:

– Benitori bere Karrajua ikaragarriagaitik (eta hortik ziher sortu dauzan beste milaka blog, sare soziala eta abarrengaitik)

– Eta Noeri Martinezena blog txukunagaitik ……

Ni alpertute nau, baten batek hartzen badau euskarara ekarteko beharra eskertuko neuke. Eskerrik asko Benito, betiko moduen fin-fin.

Gaur Mezularian

2009-01-29  //  Sailkatu gabea  //  5 iruzkin

Gaur lanetik etxera nentorrela entzun dut Maite Artolak Patxi Baztarrikari egin dion elkarrizketa, amaitu duten Euskara 21 prozesuari buruz.

Kazetariak nabarmendu du prozesu horrek eman dituen 14 puntuetako bat. Holan dio gutxi gorabehera: lortu behar da eskolan euskaldundu diren horiek etxean euskara ere transmititzea. Horren inguruan ibili dira berbetan biak.

Gero nabarmendu du beste puntu bat: euskararen prestigioa goratzearena. Eta hor galdera bat bota du Maite Artolak: eta hori zelan egiten da?

Niri harrigarria egin zait puntu horretan galdera hori botatzea eta ez aurrekoan. Niri askoz zailagoa egiten zait lortzea eskolan nola edo hala euskaldundu diren horiek euskara transmititzea etxean euskararen prestigioa goratzea baino. Lehenengoa esparru intimoa da, norberarena, hor sustatze lana egin daiteke baina askoz gehiago ez. Edo gurasoek joera hori hartzen dute edo ez dago zeregiterik. Bestea, berriz, askoz egingarriagoa iruditzen zait, behintzat administrazioaren ikuspegitik eta hizkuntza politikaren ikuspegitik.

Irakurgaiak: Bat 68

2009-01-26  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Eta beste behin ere Bat aldizkaria, oraingo honetan 68. zenbakia. Artikuluen laburpena irakurri gura duenak hemen du aukera.
Nik oraingoan beste zerbait egingo dut. Zenbait artikulutik ateratako
esaldi garrantzitsuenak (niretzat, jakina) plazaratu, besterik ez.

Iñigo Fernandez Ostolaza. “Euskarazko hedabideak eta publizitatea” (artikulu osoa dago sarean
):
“Zer hedabide, formatu, gehigarri, saio, … asmatu dugu? Izan al
gara zer edo zertan originalak, berritzaileak? Askotan? Ahal eta behar
genukeen neurrian erabili al dugu sormena? Publizistek soilik
erabiltzeko al da sormena?”

Jose Inazio Basterretxea. “Arto
gutxitan, kalabaza jaki”:
“Batzuen ustez, erdaldunak izango du gure eri
guztien kulpa. Edo Administrazioek izango dute kulpa hori. Edo
gizarteak. Edo eguraldiak … Bestek azken finean. Baina, euskaraz
jarduteko orduan atzera egiten baldin badugu euskaldunok, guk geuk,
euskarazko medioak kontsumitzeko unean atzera egiten baldin badugu
euskaldunok, kontuak ez du aterabiderik.”

“Euskarazko hedabideen sarea izan daitekeena, zirkuitu-laburrez eta kontraesanez betea dago.”

Iban Arantzabal. “Tokiko hedabideek etorkizun handia dute”.
“Gure erronkak izan behar du gaur baino autofinantzatuagoa izatea bihar.”

“Eduki ekologiagatik ere sortu beharko lirateke enpresa sendoak.”

“Afektiboa efektiboa da.”

Erabilera planak herri-administrazioetan jardunaldiak

2009-01-20  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Martinezena blogean ikusia.

Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.

1. eguna (2009-01-27 asteartea)
09:00-09:30 Harrera – Materiala banatzea
09:30-09:45 Aurkezpen-ekitaldia – Patxi Baztarrika , Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
09:45-10:00 IRATIren aurkezpena – Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko
zuzendaria
10:00-10:30 Garraio eta Herri Lan Saileko erabilera-plana – Pilar Bilbao, Garraio Saileko euskara-teknikaria
10:30-11:00 Euskararen erabilera UPV-EHUko administrazio zerbitzuetan– Arrate Atxa, EHUko teknikaria
11:00-11:30 Legebiltzarreko erabilera-plana – Iñaki Friera, Legebiltzarreko normalkuntza-teknikari ohia
11:30-11:45 Galderak
11:45-12:15 Atsedenaldia – Kafea
12:15-12:45 Euskara nola saldu udaletik – Iñigo Fernandez, Publis publizitate-agentziako Bezeroarentzako Zerbitzuen zuzendaria
12:45-13:15 Nola ekin langileen azterketa komunikatiboari – Jose Mari Arakama, HPSko normalkuntza-teknikaria
13:15-13:45 Administrazioko norbanakoen hizkuntza-prestakuntza eta trebakuntza – Juan Isasi Urdangarin, IVAPeko euskarako zuzendariordea
13:45-14:00 Galderak

2. eguna (2009-01-28 asteazkena)
09:00-09:30 Bizkaiko Garraio Partzuergoko erabilera-plana  – Imanol Bilbao Eizagirre, Bizkaiko Garraio Partzuergoko idazkari nagusia
09:30-10:00 Administrazioa euskalduntzen Bizkaiko Meatzaldearen bihotzean: Abanto-Zierbenako erabilera-plana – Sonia Rodriguez, Abanto-Zierbenako euskara-teknikaria
10:00-10:30 Euskararen erabilera Gipuzkoako Foru Aldundian – Josean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburua
10:30-11:00 Hernaniko Udala: Jokaleku berri baten bila  – Malores Etxeberria,  Hernaniko Udaleko euskara-teknikaria
11:00-11:15 Galderak
11:15-11:45 Atsedenaldia – Kafea
11:45-12:15 Euskararen erabilera Herrizaingo Sailean – Iñaki Gurtubai, Herrizaingo Saileko Zerbitzu-zuzendaria
12:15-12:45 Administrazioko idazkiak berritu eta estandarizatzeko teknikak – Aitor Gorostiza, Justizia saileko normalkuntza-teknikaria
12:45-13:30 Korredakzioa: itzulpenaz haratago – Oskar Arana,  IZOko itzultzailea,
– Zelai Nikolas, Lehendakariordetzako legelaria
13:30-13:45 Galderak

Esku era jardunaldiak

2009-01-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Topaguneak antolatuta, hilaren 23 eta 24an Esku era jardunaldiak izango dira Bilbon.

Euren webgunean begiratuta, honako hau da egitaraua:

Urtarrilaren 23a, ostirala

 9,00.- Harrera eta materialaren
banaketa

 9,30.- Jardunaldien irekiera

 9,45.- Sentitu, pentsatu, egin

Karmen Irizar
(Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakaria)

 10,30.- Egin eta eragin

Julen
Arexolaleiba
(MUko Huhezi fakultateko irakaslea)

 11,30.-
Atsedenaldia

 12,00.- Euskara elkarteak,
komunitatea mugimenduan

Andoni Eizagirre
(MUko Huhezi fakultateko irakaslea)

 13,30.- Bazkaria

 15,30.- Sorkuntzaz

garaion egitasmoko kideak

 16,00.- Aukerak eta
esperientziak

Funky Projects

Iñaki Dorronsoro

Gorka Julio
(Elurnet)

 17,30.- Gure elkarte sortzailea
eraikitzen

garaion egitasmoko kideak

18,15.- Lehen egunaren bukaera

 

Urtarrilaren 24a, larunbata

10,00.- Sormen biziz kultura (mahai ingurua)

Gidaria: Koldo
Tapia

Jone Miren
Hernandez
(EHUko Gizarte antropologiako ikertzailea)

Josu Landa (idazlea)

Xabier Monasterio (Hizkuntzalaria. Zenbat Gara elkarteko kidea)

11,30.- Atsedenaldia

12,00.- Sortu, jaso, zabal zazu. Kulturgintzaz

Gotzon
Barandiaran
(idazlea)

Igor Elortza
(bertsolaria)

13,30.- Amaiera ekitaldia

Udalblog

2009-01-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Blog berria deskubritu dugu gaurkoan, udalblog izenekoa. Eta zer demontre da? Ba, eurek esatea hobe, jarraitu beharrekoa beste bat:

Euskararen normalizazioan udaletako jarduna oso zabala da. Hainbat
herrietan gurasoei, gazteei, merkatariei eta bestelako hiritarrei
zuzenduriko egitasmoak bultzatzen dira. Euskararen normalizazioan
ondorengoetaratzea, erabilera eta elikadura indartzeko.

Esperientzien arteko elkarlanak bultzatu ahal izateko, herrietan lantzen diren proiektuak jasotzea da Udalblogen helburua.

iametza interaktiboa enpresa arduratzen da sistema elikatzeaz eta egokitzeaz.

 

118 / 140«Aurrekoa102030117118119120130140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Galderak eta galderak
  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA