Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira.
EGITARAUA
8.45 Parte hartzaileen harrera
9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika,
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Itziar Idiazabal, UNESCO Etxeko
Lehendakari ordea, EHU-UPVko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren Zuzendaria.
9.30 Euskal Herriko immigrazio hizkuntzak aurkitzen
Belen Uranga, UNESCO Etxea; Xabier Aierdi, IKUSPEGI
10.30 Dealing with new multilingualism in Europe: Educational responses to increasing linguistic diversity
Guus Extra, Van Tilburg Unibertsitatea (Holanda)
11.30 Atsedena
12.00 El Caballo de Troya de la cultura escolar. De quién, qué se dice y cómo en las instituciones escolares
Jurjo Torres Santomé, A Coruñako Unibertsitatea
13.00 Immigrazioa Euskal Autonomi Erkidegoan: akulturazio teori psikosozialaren ikuspegitik
Marijose Azurmendi, UPV-EHU
14.00 Bazkaria
15.30 Mahai-ingurua: Lenguas de inmigración y de acogida: experiencias de identidad
Xabier Zabalo, Ellacuria Elkartea; Latif Jatabi, itzultzailea eta AZRAFeko kidea; Oana Tampanarius,
Danubius Elkarte Errumaniarreko lehendakaria
16.30 Percepciones y actitudes de la población vasca y de la extranjera ante la diversidad cultural
María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateko dekanoa;
Jose Antonio Oleaga, IKUSPEGI
17.30 Accueil et intégration des jeunes d’origine étrangère en Suisse: quelle place pour une reconnaissance
et une valorisation de la langue d’origine des élèves
Michel Nicolet, IRDP Suitza
18.30 Estrategias de convivencia entre lenguas de inmigración y lenguas minorizadas
Carme Junyent, Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades Bartzelonako Unibertsitatea
Bukaera-ekitaldia
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste
urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren
artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.
Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako
beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet
bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik
dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak,
hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza
eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.
Graduondokoa
euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean
zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan,
hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean
erantzukizun publikoa dutenei,… zuzenduta dago.
Zortzigarren
edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila
bitarte burutuko da eta ikastaroaren izen emate epea zabalik dago http://hiznet.asmoz.org webgunean.
Bienvenu à la meilleure méthode pou apprendre le basque!
Euskaraz hitz egiten hasteko
lehenengo pausoa erraza da. Egizu karnet tamainako argazkia, euskaraz
egiten hasi baino lehen nolakoa zinen gogoratzeko.
Bigarren pausoak ahalegin apur bat gehiago eskatzen du: beldurrik gabe euskaraz irakurtzea. Animoa eta aurrera!
Hirugarren pausoan gaude. Bulinsky
interpretazio metodoan oinarrituta, hizkuntza ikasten ari den
pertsonaia baten paperean sartu behar duzu, ondorio dramatiko guztiekin.
Adibidez,
kopako sonbreroa, bibotea edo ileordearekin mozorrotu, sartu taberna
batean esate baterako, eta euskaraz lehenengo hitzak bota pertsonaia
horren izenean: “Zurito bat mesedez”.
Zergatik mozorroa? Ikasten hasten
garenean komenigarria da -jende lotsatiarentzat batez ere- ezagunek nor
garen ez jakitea. Ezagun hauek askotan gure misioa kakazteko abilidade
berezia dutelako, hauen modukoak esanez:
Euskaraz egiten duzu? Beituuu! (barrez)
Eneeee! Ze ondo egiten duzun! (%100 ironia eta zuzenkeria politikoa)
Oso ondo neska/mutila! (pozik antzean baina beldurrez)
Ostias! Honekin orain euskaraz egin behar da. (hau esan ez baina pentsatu bai, eta aurpegian igarri)
Zelan euskaraz ba? (ikaratuta)
Zer, perfilaren azterketa daukazu? (zinismo gordina)
Ostia, colega, ¿y a ti qué punto te ha dado? (moskeatuta)
Ondo egingo bazenu sikieran… (jatorrista, profanazio-sentimendua)
Igarri egiten da, ez duzu amaren tititik edan. (jatorristago)
Ergelkeria hauek esaten dituztenek ez dute intentzio txarrik
izaten, baina askotan irteten zaizkigu horrelakoak, eta “Zer esango
dute?” horrek atzera bota ditu euskaraz egiten saiatu den bat baino
gehiago.
“Zer esango” hori dena dela, norberaren semeak bankua atrakatzen
badu arduratzeko motiboa izan daiteke adibidez, baina hizkuntza bat
erabiltzeak ez ditu ondorio berdinak, ez horixe!
Edonola ere, argi izan galdera horrek inseguritatea dakarrela: Eta euskaraz egiten hasten banaiz, zer esango dute?
Kategoria berdintsuan egon daiteke “Zer pentsatuko dute?” galdera
ere, hizkuntza ikasteko prozesuan psikiatriak zer-nolako garrantzia
daukan konturatzeko balio behar diguna.
Euskaraz egiten hasteko laugarren pausoa norberaren errorei barre
egitea da, besteek barre egin baino lehen. Umoreaz hartu behar dira “Ez
nahi dut” edo “Utzi paketean!” bezalakoak. Zientifikoki frogatuta dago
historian inor ez dela joan A: Hizkuntza bat ere ez erabili egoeratik C: Hizkuntza bat ondo erabili egoerara, tarteko B: Halan-holan hitz egin egoeratik pasatu gabe.
Irakurtzen dakienak liburuetan aurkitu dezake laguntza.
Hiztegietan ia berba guztiak daude Atik Zra ordenatuta. Dena dela,
irakurtzen ez badakizu, edo, besterik gabe, ez badaukazu irakurtzeko
gogorik, lasai. Kasu asko dokumentatu dira, euskaraz libururik egundo
irakurri ez duten pertsona asko daude, eta euskaraz ederto baten egiten
dute berba.
Azken fasera heltzen ari gara, euskararen desmitifikazio-fasera
hain zuen ere, une honetan, esanak esan eta mitoak mito, konturatzen
gara euskara munduko beste hizkuntza guztiak bezalakoa dela, berez ez
daukala aparteko transzendentalitaterik. Eta egun batean harrituko gara
konturatuta norbaiti, natural-natural, ia pentsatu gabe, ordua
galdetzen ari garela euskaraz.
Eta behin helburua lortuta, berriro harrituko gara ikustean
-batzuek diotenaren kontra- euskaraz egiteko ez dela ez abertzale
erradikala izan behar, ez baserri batean bizi behar.
Euskaraz egiteko instrukzio hauetako azken pausora heldu gara, ez
dago atzera egiterik gainera. Lehengo argazkia oraingo argazkiarekin
konparatzeko ordua da, eta dena berdina dela ikusiko dugu.
Aldaketak ikustezinak izango dira, eta baten bat balego azalpen
bakarra denbora edo euskararekin zer ikusirik ez daukan beste edozein
faktore baino ez da izango.
Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari
buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen
garrantziarekiko adostasunetik abiatuta, familia transmisioaren
testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak
aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten
bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da.
Ikerketa hau burutzeko
ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz,
Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain,
Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta
Mungia herri/hirietan bizi diren
eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak
pasatzea (telefonoa, emaila…). Bikotea edozein “motatakoa” izan
daiteke: ezkonduta daudenak / ez daudenak, seme-alabak dituztenak / ez
dituztenak…, baina ezaugarri hori behar dute, beraien arteko
harremaneko hizkuntzan aldaketa bat gertatu dela: lehenago beraien
arteko harremana erabat edo nagusiki erdaraz zen, eta gaur egun,
beraien arteko harremana erabat edo nagusiki euskaraz da.
Zaila da
hizkuntza transmisioan eragitea, zaila da oso esparru pribatua delako, oso
esparru intimoa. Baina handik eta hemendik kanpaina batzuk jarri dira martxan,
sentiberatzean eragiteko baino ez bada.
Duela egun
batzuk, Nafarroako zenbait udalek martxan jarritakoaren berri izan genuen: Duzun onena.
Aurretik beste batzuk ikusi-entzun-irakurri ditugu: Alkarbideren hainbat (bat, bi, hiru, lau
eta bost),
Oarsoaldeko udalena (Euskadi irratian entzuna, baina interneten ez dut topatu), Buruntzaldeko
udalena (hemen
ere bai), … (eta hortik despistatuko zitzaizkidan beste batzuk).
Ba, gaur bertan Galizian egiten dena ezagutu
dut. Bigarren urtea du. Lehen urtean Galego e logo izenekoa eta aurten Contador, que me contas. Bideoak eta
euskarri bereziak. Ezberdina, lehiaketak, sariak, hizkuntzaren sustapena, eta
dena marketing biralaren bideak erabiliz, edo behintzat, XXI. Mendeko bideak
erabiliz.
Euren webgunean daude oinarriak eta azalpena (oraindik ez dabil, gaur arratsaldean jarriko dute martxan). Azalpena hona ekarri dugu. Eta hemendik gonbidapena parte hartzera, sari politak daude-eta.
Hausnartu deitutako sariak Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Asmoa hauxe da: dagoeneko euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea eta oraindik harremanik izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea. Modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko dira. Gonbidapena egiten diegu, beraz, giza eta gizarte jakintza alorretako ikertzaile guztiei deialdian parte hartzeko. Izan ere, jatorrizko lanen oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan izan behar soziolinguistikaren arloari lotua; hau da, zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatutako planteamendu teorikoak euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke, kasu askotan. Bestela esanda, soziolinguistikatik bertatik egindako garapen berriak ez ezik, beste adar zientifiko horien ekarpenak ere bultzatzea da sari hauen xedea.
Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Euskara 21 izeneko egitasmoa. Horren gaineko informazioa adibidez Berriak dakar. Webgunea ere paratu du, bloga eta guzti. Eduki gutxi badu ere, oinarrizko txostena izan badago. Irakurri beharko da. Dena den, ez dut uste EJk azken urteotan dabilen diskurtsotik asko aldenduko denik.
Jardunaldiak Urrats bat aurrera izena du eta Bilbon izango da, Deustuko Unibertsitatean eta doan.
Egitaraua:
9:30. Sarrera. Xabier Mendiguren, Kontseiluaren idazkari nagusia. 10:00. Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Kontseiluaren proposamena. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapena aurkezpena. Arantxa Urbe lan-taldearen koordinatzailearen eskutik.
11:00. Adituen ekarpena. Felix Etxeberria, EHUko Pedagogiako katedraduna. 12:00 – 12:30. Atsedenaldia. 12:30-14:00. Hezkuntza sektoreko eragileen mahai-ingurua. Parte hartzaileak: EHIGEko Ana Eizagirre, Ikastolen Konfederazioko Koldo Tellitu, Kristau Eskolako Mikel Ormazabal eta Sortzen-Ikasbatuazeko Julen Etxeberria. Moderatzailea: Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi. k
Atzoko Berrian Aitzol Altuna soziolinguista handiak esan zuen euskarak gaelikoak baino etorkizun txarragoa duela. No eta to. Iragarle eta soziolinguista den Aitzol “historialaria”k hori dino, zergatik eta gaelikoak euskarak baino indar politiko gehiago ei duelako?
Familia transmisioa, kale erabilera, komunikabideetan presentzia, … eta horren moduko adierazle soziolinguistikoek ez dute deus ere balio, boterea da gakoa. Tumatxa hi, luzitu haiz. Ez bizitasun etnolinguistikoak, ez ostiarik. Irlandarrak ondo doaz eta gu konturatu ez. No eta to, ostera ere.
Sinplekeriak alde batera utzi behar dira. Errealitatea ez da sinplea, eta errezeta sinpleek ez dute balio. Eta sasisoziolinguistek ere historia ikertu beharko lukete eta ez etorkizuna asmatzen denbora galdu.
Soziolinguistikaz 20. zenbakia
2008-05-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
20. zenbakia / 2008ko maiatza
Agenda
:
Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko
prestatu ditu 36. Udak
Ikastaroak
Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako
Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du.
Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen
erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian
dauden legeak landuko dira, erabilera
bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi
magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku
berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari,
horrela profesionalak antolatutako 3 tailer
izango direlarik.
Ikastaroa Baionan burutuko da uztailaren 15ean 16an.
Informazio gehiago:
http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public
Asmoz Fundazioaren 2008-2009ko graduondoko tituluen
eskaintza
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, sare bidezko
irakaskuntzan aitzindari den
erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen
zabala eskaini du.
Horietako bat,
“HIZNET Hizkuntza Plangintza” da, euskararen normalkuntzan
ezagutza
kualifikatuagoa eta sistematikoagoa eskaintzeko.
2008ko azaroaren 3tik 2009ko uztailaren
30era bitartean egingo da. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago:
Ehun ikastaro baino gehiago eskainiko
dituzte EHUren Udako
Ikastaroetan
Ekainaren 24an jarriko dira abian Euskal Herriko
Unibertsitatearen (EHU)
Udako Ikastaroak
.
Ehundik gora ikastaro eskainiko dituzte, horietatik 33
irakaskuntzako profesionalei zuzenduak.
Horien artean badira euskara aztergai dituztenak
ere: hizkuntza-irakasleei buruzko
ikastaroa
HABEko kide Joanba Bergara Paskalek zuzendua,
ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean.,
edo Gidor Bilbao Telletxea eta Xabier Etxaniz Erle
irakasleek, euskal idazle zaharrak aztertuko
dituztena (“Euskal idazle zaharrak institutuan
ate joka I”) ekainaren 25etik 27ra.
Ikastaro gehienak Donostiako Miramar jauregian egingo
dira eta antolatzaileek 6.000 ikasle
biltzea espero dute. (www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm
Hizkuntzak eta Imigrazioa II. Kongresua
IKUSPEGIk- Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta UNESCO
Etxeak datorren maiatzaren
23an, Bilboko
Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Imigrazioa II.
Kongresua ospatuko dute.
Bertan, bi erakundeek buruturiko ikerketaren emaitza
eskainiko da, Euskal Herrian
immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei
buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi
duenez, gure herrian, gutxienik, 100 hizkuntza hitz
egiten dira.
Informazio gehiago:
http://www.amarauna-languages.com/orokorra/hi.php?azpiatala=3&hizk=eu
Euskal Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik
Hitzaldi hirukoitza maiatzaren 15ean Iruñean: Euskal
Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik.
Tres Reyes hotelean, 19.30etan. Hizlariak Santi Leone,
Aingeru Epaltza eta Xabier Zabalza
izan ziren. Antolatzaileak berriz, Sabino Arana
Fundazioa, Tuterako Nafarren Etxea eta
Udalbide. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago:
http://sustatu.com/1210831471?utm_source=newsletter&utm_medium=email
Hizkuntza gutxituen literaturei buruzko
topaketa
Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat idazle eta
literatur aditu bilduko dira Renoko
Unibertsitatean egingo den topaketan.
Center for Basque Studies-ek (Renoko Unibertsitateko
Euskal Ikasketen Zentroa)
antolatuta, “
” topaketa
Writers in between Languages: Minority Languages in
the Global Scene
egingo da maiatzaren 15etik 17ra Renoko
Unibertsitatean (AEB). Bertan hizkuntza
gutxituen literaturei buruz eta hizkuntza horiek mundu
globalizatuan betetzen duten
lekuari buruz hitz egingo dute AEBtako
unibertsitateetako eta Euskal Herriko zenbait
idazlek eta literatur adituk.
(www.euskara.euskadi.net)
Informazio gehiago:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_49_reno_08_05/eu_reno/albis7_49_reno_08_05.html
Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Oka-Iruñan
maiatzean
Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3.
Biltzarra antolatu du Oka-Iruñean. Udalerri
honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria
argitzen laguntza handia eskainiko
dutelakoan gaude. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago:
http://sustatu.com/1207727186?utm_source=newsletter&utm_medium=email
Atzorik etzira” jardunaldiak antolatu
ditu Mendebalde Kultura Alkarteak
Mendebalde Kultura Alkarteak
antolatu
zituen,
“Atzorik etzira XII. Jardunaldiak”
maiatzaren 9 eta 10erako. Mendebaldeko hizkera aztertu
eta egokituz, euskara bera
indartzea da Mendebalde Kultura Alkartearen helburua
eta horretarako, besteak beste,
jardunaldiok antolatzen zituen. Aurten tradizioaren
inguruan jardun dute eta
Tradizioaren garapena, Tradizioa hezkuntzan eta Tradizioa
teknologia berrietan izan
dira mintzagai nagusiak.
Aurtengo jardunaldian Karmele Rotaetxe soziolinguista
omendu dute.
(www.euskara.euskadi.net)
Informazio gehiago
:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_47_atzorik_08_05/eu_atzorik/albis7_47_atzorik_08_05.ht
ml
Iparraldeko euskara eta euskalkien egoerari buruzko
jardunaldia
Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak
antolatuta “Euskara eta euskalkien egoera
Iparraldean gaur” jardunaldia egin zen apirilaren
17an Bilbon, Deustuko Unibertsitatean.
Besteak beste, Iparraldean euskarak duen presentzia
eta erabilera, euskalkiek azken ehun
urteotan izan duten bilakaera eta euskara batuak izan
duen eragina aztertu ziren jardunaldian.
Horrez gain, irakaskuntzak, komunikabideek eta beste
zenbait eragilek egungo euskalkietan
izan duten eragina mintzagai izan zen.
(www.euskara.euskadi.net)
Informazio gehiago:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_26_jardunaldi_08_04/eu_jardunal/albis6_26_jardunaldi_0
8_04.html
Ekimenak
eta kanpainak:
Kontseiluak ikasle euskaldun eleanitzak izateko
proposamena egin du
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn
txostenari egin dion ekarpena aurkezteko jardunaldiak
burutu ditu Deustuko unibertsitatean,
“Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Urrats bat
aurrera” izenburupean. Adituez gain,
hezkuntza-komunitateko eragile garrantzitsuek parte
hartu dute bertan, proposamenari beren
babes eta atxikimendua adieraziz. (www.erabili.com)
Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210587001
Elebidek kanpaina berria aurkeztu du
Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza eskubideak bermatzeko
zerbitzuak,
Elebide
k, 2007an 207 kexa
bildu zituen hizkuntz eskubideen urraketen inguruan.
Bestalde, atzo
Gizarte elebiduna lortzeko
egiten dugu lan
lelopean kanpaina berria aurkeztu zuen, eta Patxi
Baztarrika Hizkuntza
Politikarako sailburuordeak azaldu zuenez, herritarrei
jakinarazi nahi diete “badutela nora jo
euren hizkuntz eskubideak zapalduak dituztenean”.
Elebideren helburua, herritarren kontsultak,
kexak eta iradokizunak jasotzea eta haiei babesa
ematea dela ere nabarmendu zuen
Baztarrikak. (www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=31290
Euskara 21
ekimena jarri du abian Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku
Batzordeak hizkuntza politikari buruzko eztabaida eta
hausnarketa jarri ditu abian. Eztabaida
herritar guztiengana zabaltzea da helburua eta
horretarako
Euskara 21
ekimena sortu dute.
“XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren
oinarriak” batzorde-atalaren bidez bideratuko da
ekimen hori. Bertan, orain arte hizkuntza-politikaren
alorrean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban
egindako bidea aztertu nahiz ondorengo urteetan eman
beharreko pausoak zehaztu eta
euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko
eta sozial berri bat lortzeko
ahaleginak indartu nahi dira.
(www.euskara.euskadi.net)
Informazio gehiago:
www.euskadi.net/euskara21
Euskarari zor zaiona’ kanpaina jarri du
abian Oinarriak-ek
Oinarriak elkargune euskaltzaleak
Euskarari zor zaiona
kanpaina jarri du abian zortzigarrenez.
Errenta aitorpena egitean herritarrek euskararen
aldeko diru-ekarpena egitea du helburu
egitasmoak. Beharrezko argibide guztiak
www.euskararizorzaiona.info webgunean kontsulta
ditzakezue. (www.argia.com)
Informazio gehiago:
www.euskararizorzaiona.info
Ikerketak eta azterketa lanak
:
Hausnartu: euskal soziolinguistika
sarietarako deialdia
Hausnartu
deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika
Klusterrak. Sari horien helburua euskal
soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango
ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan
garapen teorikoak lantzen dituzten lan
hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan
hartuko dira euskararen gaineko berariazko
garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera
aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.
Informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf
Ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak urte amaieran
aurkeztuko dituela
iragarri du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak iragarri duenez,
urte amaieran aurkeztuko ditu
euskarari buruzko ikerketa soziolinguistikoaren
emaitzak. Ikerketa hori hizkuntz politikan
aldaketak eragiteko baliagarria izan daiteke, eremu
euskaldun eta mistoko errotulazioa bi
hizkuntzatan idaztetik harago. Euskararen Nafar
Institutuak (Enai) ere parte hartuko du
ikerketan. Irailerako edo urrirako euskararen plan
estrategikoa prest izango dutela adierazi zuen
Xabier Azanza institutuko zuzendari kudeatzaileak.
Bestalde, institutuak aurrerantzean
Euskarabidea izena izango duela jakinarazi zuen, Enai
izeneko enpresa bat badagoelako.
(www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=31487
Hizkuntza Adierazleen Sistema:
Hizkuntza katalanaren atarian Hizkuntza Adierazleen
Sistemaren lehen datuak kontsulta
daitezke; datuok estatistika ofizialekoak dira,
Kataluniako 2006-2009 Estatistika Planean
jasotakoak. Zazpi eremuri dagozkion hizkuntza datuen
bilduma da eskaintzen dena: biztanleria,
administrazio publikoa, hezkuntza sistema,
komunikabideak eta kultur industriak, arlo
sozioekonomikoa, elkarteen arloa eta osasun arloko
erakundeak. Datu-bilduma honen helburua
da eskura izatea hizkuntza katalanaren ezagutzari eta
erabilerari buruzko datuak, gaur
egungoak eta beren bilakaera denboran zehar, jarraipen
bat egin ahal izateko.
(www.gencat.cat)
Informazio gehiago:
http://www.gencat.cat/llengua/dades
Euskal Herri osoko ahozko hizkera
aztertzen ari dira
Euskal Herriko Ahotsak ekimeneko kideek 2012rako
helburuak betetzea aurreikusten dutela
azaldu dute. 1999an eman zion hasiera proiektuari Deba
Ibarreko Badihardugu euskara
elkarteak, eskualdeko herrietako ahozko ondarea
jasotzeko eta sailkatzeko. 2004an, Euskal
Herriko proiektua izatera pasa zen, eta ondorioz
Euskal Herri osoko ahozko ondarea biltzen
hasi ziren Gaur egun Euskal Herriko Ahotsak ekimenaren
baitan 62 herritako adinekoen
lekukotasunak bildu dituzte, guztiak Gipuzkoakoak.
Bestalde, orain arteko emaitzak
www.ahotsak.com webgunean sareratu dituzte.
(www.argia.com)
Informazio gehiago:
www.ahotsak.com
Soziolinguistika Klusterra
:
· BAT soziolinguistika aldizkaria:
Hurrengo zenbakia (67):
Erramun Baxoki omenaldia
Azken zenbakia (66):
Teknologi berriak eta euskara
1.
Teknologi berriak eta euskara: Egoeraren azterketa
–
Euskara XXI. Mendeko informazio eta komunikazio
teknologietan
Andoni Sagarna
–
Euskarazko informazioaren eta komunikazioaren
teknologiak (IKTak)
Araceli Diaz de Lezana
-Hizkuntza-teknologia Ixa taldean, euskararen
erabilera errazteko eta sutatzeko aplikazioak
Iñaki Alegria, Xabier Artola, Arantza Diaz de Ilarraza
eta Kepa Sarasola
2. Ikerketa lerroak:
-Hizkuntzaren Tratamendu Automatikoa Euskararen
Irakaskuntzan
Itziar Aldabe, Bertol Arrieta, Arantza Diaz de
Ilarraza, Montse Maritxalar, Ianire Niebla,
maite Oronoz eta Larraitz Uria
-Begiratu bat corpus-baliabideei
Nerea Areta, Antton Gurrutxaga, Igor Leturia
– Hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnak
Elena García Berasategi
– Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak
Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Ilazrraza, Gorka
Labaka, Mikel Lersundi, Kepa Sarasola
– Euskara eta hizketa-teknologiak
Igor Odriozola, Inma Hernaez, Eva Navas
3. Aplikazioak
eta azterketa teorikoak:
-Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak
Maite Goñi
–
IKASYS, norbere trebakuntza sistematikoaren bidez
egiten den ikasketa
Maite Gomez Lete
–
Teknologia idazlearen lagun
Fernando Morillo
–
Katalanaren itzulpen automatikoa
Mikel L Forcada
GUREAN:
–
HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika sarietarako
deaildia
Soziolinguistika klusterra
* Informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/
* Harremanetarako
:
kluster@soziolinguistika.org
Hausnartu: euskal soziolinguistika sarietarako
deialdia
Hausnartu
deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika
Klusterrak. Sari horien helburua euskal
soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da.
5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan
garapen teorikoak lantzen dituzten lan
hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan
hartuko dira euskararen gaineko berariazko
garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera
aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.
Informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf
Soziolinguistika Klusterrak UEUko Udako Ikastaroetan
ikastaro bat
emango du
Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako
Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du.
Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen
erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian
dauden legeak landuko dira, erabilera
bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi
magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku
berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari,
horrela profesionalek antolatutako 3 tailer
izango direlarik.
Ikastaroa Baionan izango da uztailaren 15 eta 16an.
Informazio gehiago:
http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public
Argitalpenak
:
Hizkuntzei familiaren baitan eman
beharreko tratamenduari buruzko
gidaliburua argitaratu dute
haur jaioberriak dituzten familiei zuzendutako
gidaliburua
Duzun onena / Lo mejor de tí,
argitaratu dute Nafarroako udaletako Euskara
Zerbitzuek Euskararen Nafar Institutuaren
laguntzarekin. Bertan, hizkuntza-garapenerako aholkuak
eta hizkuntzei familian eman
beharreko tratamenduaz hainbat gomendio ematen dira.
Seme-alabak ahalik eta hiztunik
hoberenak eta osatuenak izaten laguntzea da ekimen
horren helburua. Gidaliburuak
hainbat atal ditu. Lehenengoan, gurasoei esaten zaie
zeinen garrantzitsua den familia
hizkuntzak ikasteko. Bigarren atalean, euskara
ikasteko baldintza egokienak azaltzen
dira. Beste atal batean, jolas erraz batzuk
proposatzen dira, euskara aise erabiltzeko.
Bukatzeko, ikus-entzunezkoen gida dago gaian sakondu
nahi dutenentzat. Nafarroako
udaletako Euskara Zerbitzuek urteak daramatzate
horrelako ekimenak bultzatzen.
Argitaratu berri den gidaliburua opari batekin
bidaliko diete haur jaioberriak dituzten
familiei. (www.euskara.euskadi.net)
Informazio gehiago:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-
bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_38_duzunonena_08_04/eu_duzunone/albis6_38_d
uzunonena_08_04.html
Bestelakoak:
Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako dekretua
aurkeztu dute
Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin
baliokidetuko dituen eta Eusko Jaurlaritzak
onartu berri duen Dekretua aurkeztu zuten (2008-4-9)
Bilbon. HAEE-IVAP-ek, HABEk,
Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako
agiriak Hizkuntzen Europako Marko
Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen
ditu dekretu horrek, bakoitzaren
baliokidetzak ezarriz. (www.erabili.com)
Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1207744634
45 erakundek eskatu dute Bikain Ebaluazioa
egitea 2008an
Euskararen presentzia erabilera eta kudeaketa
ebaluatzeko
Bikain
ekimenak lehen ezarpen-
urtea duen honetan, 45 izan dira ebaluatuak izateko
eskaria luzatu duten enpresak nahiz
erakundeak. (www.erabili.com)
Informazio Gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210240937
Milaka euskaltzale bildu ziren Herri Urrats festaren
25. edizioan
Milaka lagun bildu zen Senperen, Herri Urrats festaren
25. edizioan. Hara gerturatutako
agintarien artean, Philippe Carriere Paueko Akademia
Ikuskaria zegoen. Lehenegoz joan da
Senperera, eta historikotzat jo dute askok, baina
Seaskarekin oraindik lortu ez duten
akordioaren harira, aurrekontua “mugatua”
dela adierazi zuen. Ateak zabalik laga zituen ordea,
eta Seaskako ordezkariak berriro bilduko dira bihar
Max Brisson Euskararen Erakunde
Publikoaren lehendakari eta Paueko kontseilari
nagusiarekin. (www.argia.com)
Informazio Gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=31440
Hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo duela hitz
eman du Frantziako
Kultura Ministroak
Frantziako Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituei
buruzko eztabaida egin zen. Frantsesaz
gain beste hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeetan
interes handia piztu zuen eztabaidak,
baina interes horrek ez zituen diputatu guztiak
kutsatu: Asanblea Nazionala osatzen duten 577
diputatuetatik, 50 bat besterik ez ziren eztabaidan
izan. Lehen aldiz, hizkuntza gutxituei buruzko
legea egingo duela hitz eman zuen Christine Albanel
Frantziako Kultura ministroak. Dena den,
legearen edukia ezagutu arte zain egon beharko da.
Albanelek jada adierazi du Konstituzioaren
2. artikulua ez dutela aldatuko; legeak ez du
hizkuntza horien ofizialtasuna onartuko eta Parisek
ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuko.
(www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=31409
“Euskararen gidabaimena” jokoa
sekulako parte-hartzearekin abiatu da
Enkarterrin
Enkarterriko Berbalagun proiektuak antolatu duen
“Euskararen gidabaimena” jokoa martxan
dago. 2008ko martxoaren 3an hasi zen eta ekainaren 6ra
arte iraungo du. Arrakasta
handiarekin hasi da gainera, 204 lagun ari baitira
jokoan parte hartzen hasiera-hasieratik.
(www.erabili.com)
Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1205491793
HABE eta EHUren liburutegi-zerbitzuak,
uztartuta
HABEren liburutegiaren funts eta baliabideak UPV/EHUko
ikasle, irakasle eta ikertzaileen
eskura izango dira aurrerantzean, Helduen Alfabetatze
eta Berreuskalduntzerako Erakundeak
eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu berri duten
hitzarmenaren ondorioz. Eleaniztasuna
ardatz, 35.000 liburu ditu HABEren liburutegiak eta
hizkuntza asko ikasteko eta irakasteko
materialak biltzen ditu. (www.erabili.com)
Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1208255150
Eremu erdaldunetik mistora pasako dira lau udalerri
Iruñerriko (Nafarroa) Aranguren, Galar, Beriain eta
Noain Elortzibar herriak eremu erdaldunetik
mistora pasako dira. Nafarroako Foru Erregimeneko
Batzordeak 1986az geroztik ukitu ere egin
ez den Euskararen Legea aldatzeko proposamena onartu
zuen atzo, eta horren ondorioz
zabalduko du Nafarroako Gobernuak eremu mistoa.
(www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=31315
Hizkuntzak eta inmigrazioa II. kongresua
2008-05-21 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira.
EGITARAUA
8.45 Parte hartzaileen harrera
9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika,
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Itziar Idiazabal, UNESCO Etxeko
Lehendakari ordea, EHU-UPVko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren Zuzendaria.
9.30 Euskal Herriko immigrazio hizkuntzak aurkitzen
Belen Uranga, UNESCO Etxea; Xabier Aierdi, IKUSPEGI
10.30 Dealing with new multilingualism in Europe: Educational responses to increasing linguistic diversity
Guus Extra, Van Tilburg Unibertsitatea (Holanda)
11.30 Atsedena
12.00 El Caballo de Troya de la cultura escolar. De quién, qué se dice y cómo en las instituciones escolares
Jurjo Torres Santomé, A Coruñako Unibertsitatea
13.00 Immigrazioa Euskal Autonomi Erkidegoan: akulturazio teori psikosozialaren ikuspegitik
Marijose Azurmendi, UPV-EHU
14.00 Bazkaria
15.30 Mahai-ingurua: Lenguas de inmigración y de acogida: experiencias de identidad
Xabier Zabalo, Ellacuria Elkartea; Latif Jatabi, itzultzailea eta AZRAFeko kidea; Oana Tampanarius,
Danubius Elkarte Errumaniarreko lehendakaria
16.30 Percepciones y actitudes de la población vasca y de la extranjera ante la diversidad cultural
María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateko dekanoa;
Jose Antonio Oleaga, IKUSPEGI
17.30 Accueil et intégration des jeunes d’origine étrangère en Suisse: quelle place pour une reconnaissance
et une valorisation de la langue d’origine des élèves
Michel Nicolet, IRDP Suitza
18.30 Estrategias de convivencia entre lenguas de inmigración y lenguas minorizadas
Carme Junyent, Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades Bartzelonako Unibertsitatea
Bukaera-ekitaldia
IZENA EMATEKO:
info@unescoeh.org
info@ikuspegi.org
Hizkuntza plangintza graduondokoa: matrikula zabalik
2008-05-14 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste
urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren
artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.
Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako
beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet
bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik
dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak,
hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza
eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.
Graduondokoa
euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean
zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan,
hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean
erantzukizun publikoa dutenei,… zuzenduta dago.
Zortzigarren
edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila
bitarte burutuko da eta ikastaroaren izen emate epea zabalik dago http://hiznet.asmoz.org webgunean.
Egitaraua.
Euskaraz hitz egiten hasteko instrukzioak
2008-05-12 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Karrajuako Benitori lapurtua (berak Sechu Senderi lapurtua).
Welcome to the best method to learn Basque!
Bienvenu à la meilleure méthode pou apprendre le basque!
Euskaraz hitz egiten hasteko
lehenengo pausoa erraza da. Egizu karnet tamainako argazkia, euskaraz
egiten hasi baino lehen nolakoa zinen gogoratzeko.
Bigarren pausoak ahalegin apur bat gehiago eskatzen du: beldurrik gabe euskaraz irakurtzea. Animoa eta aurrera!
Hirugarren pausoan gaude. Bulinsky
interpretazio metodoan oinarrituta, hizkuntza ikasten ari den
pertsonaia baten paperean sartu behar duzu, ondorio dramatiko guztiekin.
Adibidez,
kopako sonbreroa, bibotea edo ileordearekin mozorrotu, sartu taberna
batean esate baterako, eta euskaraz lehenengo hitzak bota pertsonaia
horren izenean: “Zurito bat mesedez”.
Zergatik mozorroa? Ikasten hasten
garenean komenigarria da -jende lotsatiarentzat batez ere- ezagunek nor
garen ez jakitea. Ezagun hauek askotan gure misioa kakazteko abilidade
berezia dutelako, hauen modukoak esanez:
Ergelkeria hauek esaten dituztenek ez dute intentzio txarrik
izaten, baina askotan irteten zaizkigu horrelakoak, eta “Zer esango
dute?” horrek atzera bota ditu euskaraz egiten saiatu den bat baino
gehiago.
“Zer esango” hori dena dela, norberaren semeak bankua atrakatzen
badu arduratzeko motiboa izan daiteke adibidez, baina hizkuntza bat
erabiltzeak ez ditu ondorio berdinak, ez horixe!
Edonola ere, argi izan galdera horrek inseguritatea dakarrela: Eta euskaraz egiten hasten banaiz, zer esango dute?
Kategoria berdintsuan egon daiteke “Zer pentsatuko dute?” galdera
ere, hizkuntza ikasteko prozesuan psikiatriak zer-nolako garrantzia
daukan konturatzeko balio behar diguna.
Euskaraz egiten hasteko laugarren pausoa norberaren errorei barre
egitea da, besteek barre egin baino lehen. Umoreaz hartu behar dira “Ez
nahi dut” edo “Utzi paketean!” bezalakoak. Zientifikoki frogatuta dago
historian inor ez dela joan A: Hizkuntza bat ere ez erabili egoeratik C: Hizkuntza bat ondo erabili egoerara, tarteko B: Halan-holan hitz egin egoeratik pasatu gabe.
Irakurtzen dakienak liburuetan aurkitu dezake laguntza.
Hiztegietan ia berba guztiak daude Atik Zra ordenatuta. Dena dela,
irakurtzen ez badakizu, edo, besterik gabe, ez badaukazu irakurtzeko
gogorik, lasai. Kasu asko dokumentatu dira, euskaraz libururik egundo
irakurri ez duten pertsona asko daude, eta euskaraz ederto baten egiten
dute berba.
Azken fasera heltzen ari gara, euskararen desmitifikazio-fasera
hain zuen ere, une honetan, esanak esan eta mitoak mito, konturatzen
gara euskara munduko beste hizkuntza guztiak bezalakoa dela, berez ez
daukala aparteko transzendentalitaterik. Eta egun batean harrituko gara
konturatuta norbaiti, natural-natural, ia pentsatu gabe, ordua
galdetzen ari garela euskaraz.
Eta behin helburua lortuta, berriro harrituko gara ikustean
-batzuek diotenaren kontra- euskaraz egiteko ez dela ez abertzale
erradikala izan behar, ez baserri batean bizi behar.
Euskaraz egiteko instrukzio hauetako azken pausora heldu gara, ez
dago atzera egiterik gainera. Lehengo argazkia oraingo argazkiarekin
konparatzeko ordua da, eta dena berdina dela ikusiko dugu.
Aldaketak ikustezinak izango dira, eta baten bat balego azalpen
bakarra denbora edo euskararekin zer ikusirik ez daukan beste edozein
faktore baino ez da izango.
Ikerketa baterako laguntza eske
2008-05-08 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari
buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen
garrantziarekiko adostasunetik abiatuta, familia transmisioaren
testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak
aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten
bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da.
Ikerketa hau burutzeko
ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz,
Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain,
Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta
Mungia herri/hirietan bizi diren
eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak
pasatzea (telefonoa, emaila…). Bikotea edozein “motatakoa” izan
daiteke: ezkonduta daudenak / ez daudenak, seme-alabak dituztenak / ez
dituztenak…, baina ezaugarri hori behar dute, beraien arteko
harremaneko hizkuntzan aldaketa bat gertatu dela: lehenago beraien
arteko harremana erabat edo nagusiki erdaraz zen, eta gaur egun,
beraien arteko harremana erabat edo nagusiki euskaraz da.
Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.
Transmisioa
2008-05-08 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Zaila da
hizkuntza transmisioan eragitea, zaila da oso esparru pribatua delako, oso
esparru intimoa. Baina handik eta hemendik kanpaina batzuk jarri dira martxan,
sentiberatzean eragiteko baino ez bada.
Duela egun
batzuk, Nafarroako zenbait udalek martxan jarritakoaren berri izan genuen: Duzun onena.
Aurretik beste batzuk ikusi-entzun-irakurri ditugu: Alkarbideren hainbat (bat,
bi,
hiru,
lau
eta bost),
Oarsoaldeko udalena (Euskadi irratian entzuna, baina interneten ez dut topatu),
Buruntzaldeko
udalena (hemen
ere bai), … (eta hortik despistatuko zitzaizkidan beste batzuk).
Ba, gaur bertan Galizian egiten dena ezagutu
dut. Bigarren urtea du. Lehen urtean Galego e logo izenekoa eta aurten Contador, que me contas. Bideoak eta
euskarri bereziak. Ezberdina, lehiaketak, sariak, hizkuntzaren sustapena, eta
dena marketing biralaren bideak erabiliz, edo behintzat, XXI. Mendeko bideak
erabiliz.
Hausnartu sariak
2008-05-05 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Hausnartu sarien berri blogean zabaltzeko. Eta hortara goaz.
Euren webgunean daude oinarriak eta azalpena (
oraindik ez dabil, gaur arratsaldean jarriko dute martxan). Azalpena hona ekarri dugu. Eta hemendik gonbidapena parte hartzera, sari politak daude-eta.Hausnartu deitutako sariak Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Asmoa hauxe da: dagoeneko euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea eta oraindik harremanik izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea.
Modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko dira. Gonbidapena egiten diegu, beraz, giza eta gizarte jakintza alorretako ikertzaile guztiei deialdian parte hartzeko. Izan ere, jatorrizko lanen oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan izan
behar soziolinguistikaren arloari lotua; hau da, zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatutako planteamendu teorikoak euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke, kasu askotan. Bestela esanda, soziolinguistikatik bertatik egindako garapen berriak ez ezik, beste adar zientifiko horien ekarpenak ere bultzatzea da sari hauen xedea.
Euskara 21
2008-04-30 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Euskara 21 izeneko egitasmoa. Horren gaineko informazioa adibidez Berriak dakar.
Webgunea ere paratu du, bloga eta guzti. Eduki gutxi badu ere, oinarrizko txostena izan badago. Irakurri beharko da. Dena den, ez dut uste EJk azken urteotan dabilen diskurtsotik asko aldenduko denik.
Urrats bat aurrera
2008-04-29 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Datorren maiatzaren 8an, Kontseiluak jardunaldia antolatu du hezkuntzari buruz.
Jardunaldiak Urrats bat aurrera izena du eta Bilbon izango da, Deustuko Unibertsitatean eta doan.
Egitaraua:
9:30. Sarrera. Xabier Mendiguren, Kontseiluaren idazkari nagusia.
10:00. Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Kontseiluaren proposamena. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapena aurkezpena. Arantxa Urbe lan-taldearen
koordinatzailearen eskutik.
11:00. Adituen ekarpena.
Felix Etxeberria, EHUko Pedagogiako katedraduna.
12:00 – 12:30. Atsedenaldia.
12:30-14:00. Hezkuntza sektoreko eragileen mahai-ingurua.
Parte hartzaileak: EHIGEko Ana Eizagirre, Ikastolen Konfederazioko Koldo Tellitu, Kristau Eskolako Mikel Ormazabal eta Sortzen-Ikasbatuazeko Julen Etxeberria.
Moderatzailea: Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendi.
k
Iragarle lar
2008-04-28 // Sailkatu gabea // 10 iruzkin
Atzoko Berrian Aitzol Altuna soziolinguista handiak esan zuen euskarak gaelikoak baino etorkizun txarragoa duela. No eta to. Iragarle eta soziolinguista den Aitzol “historialaria”k hori dino, zergatik eta gaelikoak euskarak baino indar politiko gehiago ei duelako?
Familia transmisioa, kale erabilera, komunikabideetan presentzia, … eta horren moduko adierazle soziolinguistikoek ez dute deus ere balio, boterea da gakoa. Tumatxa hi, luzitu haiz. Ez bizitasun etnolinguistikoak, ez ostiarik. Irlandarrak ondo doaz eta gu konturatu ez. No eta to, ostera ere.
Sinplekeriak alde batera utzi behar dira. Errealitatea ez da sinplea, eta errezeta sinpleek ez dute balio. Eta sasisoziolinguistek ere historia ikertu beharko lukete eta ez etorkizuna asmatzen denbora galdu.
Txerra Rodriguez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
Kategoriak
Meta