Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Joxe Manuel Odriozola

2008-06-04  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Ez dakit nik
Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta
horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat
duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan
liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola.

Argitaratu dituen
liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez
nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz
konturatuko zen lasai asko), eta bere artikulu eta liburuak ez ditut iruzkindu.
Orain gutxi amaitu dut bere azken liburua (Abertzaleak eta
euskara
, Elkar 2008). Ez dut ezer aipatu gura bere tesiez, ez alde ez kontra.
Liburua oso argia da, eta berak ere ideiak oso garbi ditu, nik ez bezala.

Zorrik ez dut berarekin, inondik inora, baina aipamen bat merezi
duelakoan nago. Batez ere, bere bi liburu, ezinbestekoak euskalgintza zer izan
den eta zer den ulertzeko: Gerraureko
gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian
(UEU, 1992; liburua osorik dago
loturan) eta Euskalgintzaren
lekukoak
(Elkar, 2004).

Euskara “salbatzeko” dekalogoa

2008-06-02  //  Sailkatu gabea  //  5 iruzkin

Littlebearrek esan ez bezala, Pako Aristik sinesten du hamar pausorekin gure hizkuntza salba daitekeela. Gainera, berak esaten du blogetan-eta kopiatzeko eta zabaltzeko. Ba, hori egin dugu kopiatu (nahiz eta guztiz ados ez egon).



Euskara salbatzeko dekalogoa

Pako Aristi

1-Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar dezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa itzelak egingo ditu bere zabalkundeari buruz; PNV, hori hausteko, urrunago joango da; PSOEk, bere tradizio kaskarra ondu beharrez, euskara ikastera bidaliko ditu politiko guztiak. Ikus ditzaket EAko aseguru-etxeetako langileak besapean Saizarbitoria hartuta. Euskara politizatuta balego boto asko legoke jokoan. Politiko guztiek ikasiko lukete, eta boto-emaileak elkarren arteko konpetentzian sartuko lirateke, zeinek gehiago eta hobeto hitz egin, zorioneko pelean.

2- Hizkuntzaren legitimazio ez-errebindikatiboa planteatu behar da. Errebindikazioak ez daukagun zerbait eskatzea esan nahi du, eta guk ez badaukagu, beste batek daukalako ari gatzaizkio eskean. Eta beti eskean dabilenak bazter guztiak nazkatu egiten ditu, eta okerrena: bere buruari ezer eskatzea eta exijitzea ahazten zaio.

3- Horrekin lotuta, identifikazio-modu berriak aurkitu behar zaizkio euskarari. Hamarkada hauetan asko pobretu dugu gure hizkuntzari, inkontzienteki, lotzen zaion iruditeria: euskara=ikurrina=trikitixa=manifa.

4- Horretarako, infiltrazioa praktikatu behar da euskararekin, eta ez zokoraketa. ETBk praktikatzen du hizkuntz-zokoraketa, euskara ETB1era mugatuz, eta gaztelera ETB2ra, beti ere ekonomikoki euskara diskriminatuz. Euskadi Irratia/Radio Euskadi binomioarekin ere halatsu gertatzen da. Horrek bi bloke sortzen ditu, gero eta gehiago urrunduz hizkuntz-komunitateak. Telebistak bi ibaiertz hurbiltzeko zubi behar du izan.

5- Euskarari buruzko legeak betearazi salbuespenik gabe, lanpostu publikoetan, jende aurreko lanpostuetan, maila guztietan. Ez dakien jendeak ez dezala pentsa «ba, berdin dio, euskara ez jakiteari ez diote garrantzirik ematen», «zu aurkeztu oposaketara, euskarak ez dio axola, gero izango dituzu hamar urte ikasteko». Legedi zabala hor dago; seriotasun itxura eman beza hori betearazi behar duenak.

6- Gune estrategikoak garatu, pertsona erreferentzialen konplizitatea landu. Gizarte mediatiko honetan komunikabideak ispilu erraldoi bihurtu zaizkigu, eta jende masifikatuak imitazioz osatzen du bere nortasuna. Lan berezia egin behar du Jaurlaritzak komunikabideetan asko agertzen diren sektoreekin: kazetariak, kirolariak, politikoak, sukaldariak, reality show-kumeak eta abar. Telebista itzalitakoan gure inkontzientean jaso dugun munduaren irudian euskara entzun beza gure oroimenaren belarriak, jende famatuak euskara asko hitz egiten duen sentipena nagusitu dadin.

7- Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar du, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen alde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen arduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan ausartak.

8- Horretarako, psikomagiako ariketa bat proposatuko dizuet. Atera leihora eta esan euskarari buruzko gauzarik nazkagarrienak: euskara=koinazoa, euskara=ulertezina, euskara=astuna, euskara=tortura, euskarazko egunkaria=urteko harpidetza hartu nuen eguna madarikatzen dut. Orain heldu zure buruari, eta kendu lepo gainetik, metaforikoki noski. Hartu baloi bat, adibidez, eskuetan, sartu dutxan, ireki ura eta eduki hamabost minututan uretan garbitzen. Lehortu, kokatu berriro buru garbia lepo gainean, eta leihoari bizkarra emanez esan euskarari buruzko gauzarik ederrenak: euskara liluragarria da, beti hitz egingo dut, edonorekin, esan behar dudan guztia euskaraz esaten bai baitakit, Pello Lizarralderen azken liburua erosteko deseatzen nago, antzerkia euskaraz ikusteko irrikan, zer zorte daukadan euskararen eskaintza zabalarekin, zirraragarria da, emozionantea…

9- Madrileko gobernuak Berdintasunaren Ministerioa sortu duen bezala, Jaurlaritzak sor beza Hizkuntzen Arteko Berdintasunaren Kontseilaritza, Joan Mari Torrealdairen zuzendaritzapean.

10- Aholku hauek fotokopiatu bitez, sartu Interneten, blogetan, jarri lantokietako iragarki-tabloietan, pegatinetan laburbildu, Gabonetan herrietako megafoniaz errepikatu bitez etengabe, uhin espansibo baten moduan gizarte osora irits daitezen.


 

Irakurgaiak: Bertan Bilbo

2008-05-27  //  Irakurgaiak  //  5 iruzkin

“Bertan Bilbo:
Bizkaiko hiriburua eta euskara XX. mendeko historia
”, Aitor eta Pedro
Zuberogoitia.

 

Liburu bikaina
atera dute Zuberogoitia anaiek. Euskararen (eta euskalgintzaren) historia
soziala egiteke dagoen honetan, beste ale bat. Liburua oso bilbotarra da,
Bilbori buruzkoa izateaz gain. Bilbotarrok (ala bilbotartuok!) ere harro
egoteko milaka motibo plazaratu dizkigute anaiok.

XX. mendeko
euskara eta euskalgintzaren historia egin nahi izan dute. Bilbon, jakina. Eta
baita lortu ere. Gainera, liburua dibulgatiboa da oso, ez da inondik inora
astun egiten (pentsa, nik 4 egunetan irakurri dut). Historia kontatzen du,
baina batez ere istorioak. Eta, gainera, niri nahiko gertuko egin zait, hor
aipatzen diren askotxo ezagutzen ditudalako (batez ere, azken urteetakoak, gazteegia naiz bestelakoak
ezagutu ahal izateko, behintzat  lehen
eskutik).

Zenbait puntutan,
hala ere, laburtxo iritzi diot liburuari. Informazio gehiagoren gose geratu
naiz. Baina, tira, ez da txarra ere, historia horietan sakontzeko harra piztu
dezake ere gose horrek. Eta, gainera, irrikitan nago XXI. mendeko lehen
hamarkada (oraindik amaitu ez dena!) eta hari dagokion garraiobidea (tranbia
ezta?) irudikatua ikusteko.

Gomendatzeko
moduko liburua inondik inora. Irakurterraza eta, gainera, berria, inor gutxik
jorratutakoa. Niri burura Donostia, Lasarte, Pasaia eta Lezoko kasuak baino ez
datozkit. Egunen batean, Deriori buruzkoa egiten hasi beharko genuke……………………

Soziolinguistikaz 20. zenbakia

2008-05-24  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

20. zenbakia / 2008ko maiatza

Agenda

:

Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko
prestatu ditu 36. Udak

Ikastaroak

Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako
Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du.

Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen

erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian
dauden legeak landuko dira, erabilera

bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi
magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku

berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari,
horrela profesionalak antolatutako 3 tailer

izango direlarik.

Ikastaroa Baionan burutuko da uztailaren 15ean 16an.

Informazio gehiago:

http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public

Asmoz Fundazioaren 2008-2009ko graduondoko tituluen
eskaintza

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, sare bidezko
irakaskuntzan aitzindari den

erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen
zabala eskaini du.

Horietako bat, 
“HIZNET Hizkuntza Plangintza” da, euskararen normalkuntzan
ezagutza

kualifikatuagoa eta sistematikoagoa eskaintzeko.
2008ko azaroaren 3tik 2009ko uztailaren

30era bitartean egingo da. (www.sustatu.com)

Informazio gehiago:

Hasiera

Ehun ikastaro baino gehiago eskainiko
dituzte EHUren Udako

Ikastaroetan

Ekainaren 24an jarriko dira abian Euskal Herriko
Unibertsitatearen (EHU)

Udako Ikastaroak

.

Ehundik gora ikastaro eskainiko dituzte, horietatik 33
irakaskuntzako profesionalei zuzenduak.

Horien artean badira euskara aztergai dituztenak
ere:  hizkuntza-irakasleei buruzko
ikastaroa

HABEko kide Joanba Bergara Paskalek zuzendua,
ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean.,

edo Gidor Bilbao Telletxea eta Xabier Etxaniz Erle
irakasleek, euskal idazle zaharrak aztertuko

dituztena (“Euskal idazle zaharrak institutuan
ate joka I”) ekainaren 25etik 27ra.

Ikastaro gehienak Donostiako Miramar jauregian egingo
dira eta antolatzaileek 6.000 ikasle

biltzea espero dute. (www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm

Hizkuntzak eta Imigrazioa II. Kongresua

IKUSPEGIk- Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta UNESCO
Etxeak datorren maiatzaren

23an, Bilboko

Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Imigrazioa II.
Kongresua ospatuko dute.

 

Bertan, bi erakundeek buruturiko ikerketaren emaitza
eskainiko da, Euskal Herrian

immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei
buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi

duenez, gure herrian, gutxienik, 100 hizkuntza hitz
egiten dira.

Informazio gehiago:

http://www.amarauna-languages.com/orokorra/hi.php?azpiatala=3&hizk=eu

Euskal Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik

Hitzaldi hirukoitza maiatzaren 15ean Iruñean: Euskal
Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik.

Tres Reyes hotelean, 19.30etan. Hizlariak Santi Leone,
Aingeru Epaltza eta Xabier Zabalza

izan ziren. Antolatzaileak berriz, Sabino Arana
Fundazioa, Tuterako Nafarren Etxea eta

Udalbide. (www.sustatu.com)

Informazio gehiago:

http://sustatu.com/1210831471?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hizkuntza gutxituen literaturei buruzko
topaketa

Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat idazle eta
literatur aditu bilduko dira Renoko

Unibertsitatean egingo den topaketan.

Center for Basque Studies-ek (Renoko Unibertsitateko
Euskal Ikasketen Zentroa)

antolatuta, “

” topaketa

Writers in between Languages: Minority Languages in
the Global Scene

egingo da maiatzaren 15etik 17ra Renoko
Unibertsitatean (AEB). Bertan hizkuntza

gutxituen literaturei buruz eta hizkuntza horiek mundu
globalizatuan betetzen duten

lekuari buruz hitz egingo dute AEBtako
unibertsitateetako eta Euskal Herriko zenbait

idazlek eta literatur adituk.
(www.euskara.euskadi.net)

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_49_reno_08_05/eu_reno/albis7_49_reno_08_05.html

Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Oka-Iruñan
maiatzean

Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3.
Biltzarra antolatu du Oka-Iruñean. Udalerri

honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria
argitzen laguntza handia eskainiko

dutelakoan gaude. (www.sustatu.com)

Informazio gehiago:

http://sustatu.com/1207727186?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Atzorik etzira” jardunaldiak antolatu
ditu Mendebalde Kultura Alkarteak

Mendebalde Kultura Alkarteak

antolatu 
zituen,

“Atzorik etzira XII. Jardunaldiak”

maiatzaren 9 eta 10erako. Mendebaldeko hizkera aztertu
eta egokituz, euskara bera

indartzea da Mendebalde Kultura Alkartearen helburua
eta horretarako, besteak beste,

jardunaldiok antolatzen zituen. Aurten tradizioaren
inguruan jardun dute eta

Tradizioaren garapena, Tradizioa hezkuntzan eta Tradizioa
teknologia berrietan izan

dira mintzagai nagusiak.

Aurtengo jardunaldian Karmele Rotaetxe soziolinguista
omendu dute.

(www.euskara.euskadi.net)

 

Informazio gehiago

:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_47_atzorik_08_05/eu_atzorik/albis7_47_atzorik_08_05.ht

ml

Iparraldeko euskara eta euskalkien egoerari buruzko
jardunaldia

Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak
antolatuta “Euskara eta euskalkien egoera

Iparraldean gaur” jardunaldia egin zen apirilaren
17an Bilbon, Deustuko Unibertsitatean.

Besteak beste, Iparraldean euskarak duen presentzia
eta erabilera, euskalkiek azken ehun

urteotan izan duten bilakaera eta euskara batuak izan
duen eragina aztertu ziren jardunaldian.

Horrez gain, irakaskuntzak, komunikabideek eta beste
zenbait eragilek egungo euskalkietan

izan duten eragina mintzagai izan zen.
(www.euskara.euskadi.net)

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_26_jardunaldi_08_04/eu_jardunal/albis6_26_jardunaldi_0

8_04.html

Ekimenak

eta kanpainak:

Kontseiluak ikasle euskaldun eleanitzak izateko
proposamena egin du

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak

Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn

txostenari egin dion ekarpena aurkezteko jardunaldiak
burutu ditu Deustuko unibertsitatean,

“Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Urrats bat
aurrera” izenburupean. Adituez gain,

hezkuntza-komunitateko eragile garrantzitsuek parte
hartu dute bertan, proposamenari beren

babes eta atxikimendua adieraziz. (www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210587001

Elebidek kanpaina berria aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza eskubideak bermatzeko
zerbitzuak,

Elebide

k, 2007an 207 kexa

bildu zituen hizkuntz eskubideen urraketen inguruan.
Bestalde, atzo

Gizarte elebiduna lortzeko

egiten dugu lan

lelopean kanpaina berria aurkeztu zuen, eta Patxi
Baztarrika Hizkuntza

Politikarako sailburuordeak azaldu zuenez, herritarrei
jakinarazi nahi diete “badutela nora jo

euren hizkuntz eskubideak zapalduak dituztenean”.
Elebideren helburua, herritarren kontsultak,

kexak eta iradokizunak jasotzea eta haiei babesa
ematea dela ere nabarmendu zuen

Baztarrikak. (www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31290

Euskara 21

ekimena jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku

Batzordeak hizkuntza politikari buruzko eztabaida eta
hausnarketa jarri ditu abian. Eztabaida

herritar guztiengana zabaltzea da helburua eta
horretarako

Euskara 21

ekimena sortu dute.

“XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren
oinarriak” batzorde-atalaren bidez bideratuko da

ekimen hori. Bertan, orain arte hizkuntza-politikaren
alorrean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban

egindako bidea aztertu nahiz ondorengo urteetan eman
beharreko pausoak zehaztu eta

euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko
eta sozial berri bat lortzeko

ahaleginak indartu nahi dira.
(www.euskara.euskadi.net)

 

Informazio gehiago:

www.euskadi.net/euskara21

Euskarari zor zaiona’ kanpaina jarri du
abian Oinarriak-ek

Oinarriak elkargune euskaltzaleak

Euskarari zor zaiona

kanpaina jarri du abian zortzigarrenez.

Errenta aitorpena egitean herritarrek euskararen
aldeko diru-ekarpena egitea du helburu

egitasmoak. Beharrezko argibide guztiak
www.euskararizorzaiona.info webgunean kontsulta

ditzakezue. (www.argia.com)

Informazio gehiago:

www.euskararizorzaiona.info

Ikerketak eta azterketa lanak

:

Hausnartu: euskal soziolinguistika
sarietarako deialdia

Hausnartu

deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika
Klusterrak. Sari horien helburua euskal

soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango

ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.

Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan
garapen teorikoak lantzen dituzten lan

hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan
hartuko dira euskararen gaineko berariazko

garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera

aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf

Ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak urte amaieran
aurkeztuko dituela

iragarri du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak iragarri duenez,
urte amaieran aurkeztuko ditu

euskarari buruzko ikerketa soziolinguistikoaren
emaitzak. Ikerketa hori hizkuntz politikan

aldaketak eragiteko baliagarria izan daiteke, eremu
euskaldun eta mistoko errotulazioa bi

hizkuntzatan idaztetik harago. Euskararen Nafar
Institutuak (Enai) ere parte hartuko du

ikerketan. Irailerako edo urrirako euskararen plan
estrategikoa prest izango dutela adierazi zuen

Xabier Azanza institutuko zuzendari kudeatzaileak.
Bestalde, institutuak aurrerantzean

Euskarabidea izena izango duela jakinarazi zuen, Enai
izeneko enpresa bat badagoelako.

(www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31487

Hizkuntza Adierazleen Sistema:

Hizkuntza katalanaren atarian Hizkuntza Adierazleen
Sistemaren lehen datuak kontsulta

daitezke; datuok estatistika ofizialekoak dira,
Kataluniako 2006-2009 Estatistika Planean

jasotakoak. Zazpi eremuri dagozkion hizkuntza datuen
bilduma da eskaintzen dena: biztanleria,

administrazio publikoa, hezkuntza sistema,
komunikabideak eta kultur industriak, arlo

sozioekonomikoa, elkarteen arloa eta osasun arloko
erakundeak. Datu-bilduma honen helburua

da eskura izatea hizkuntza katalanaren ezagutzari eta
erabilerari buruzko datuak, gaur

egungoak eta beren bilakaera denboran zehar, jarraipen
bat egin ahal izateko.

(www.gencat.cat)

 

Informazio gehiago:

http://www.gencat.cat/llengua/dades

Euskal Herri osoko ahozko hizkera
aztertzen ari dira

Euskal Herriko Ahotsak ekimeneko kideek 2012rako
helburuak betetzea aurreikusten dutela

azaldu dute. 1999an eman zion hasiera proiektuari Deba
Ibarreko Badihardugu euskara

elkarteak, eskualdeko herrietako ahozko ondarea
jasotzeko eta sailkatzeko. 2004an, Euskal

Herriko proiektua izatera pasa zen, eta ondorioz
Euskal Herri osoko ahozko ondarea biltzen

hasi ziren Gaur egun Euskal Herriko Ahotsak ekimenaren
baitan 62 herritako adinekoen

lekukotasunak bildu dituzte, guztiak Gipuzkoakoak.
Bestalde, orain arteko emaitzak

www.ahotsak.com webgunean sareratu dituzte.
(www.argia.com)

Informazio gehiago:

www.ahotsak.com

Soziolinguistika Klusterra

:

· BAT soziolinguistika aldizkaria:

Hurrengo zenbakia (67):

Erramun Baxoki omenaldia

Azken zenbakia (66):

Teknologi berriak eta euskara

1.

Teknologi berriak eta euskara: Egoeraren azterketa

–

Euskara XXI. Mendeko informazio eta komunikazio
teknologietan

Andoni Sagarna

–

Euskarazko informazioaren eta komunikazioaren
teknologiak (IKTak)

Araceli Diaz de Lezana

-Hizkuntza-teknologia Ixa taldean, euskararen
erabilera errazteko eta sutatzeko aplikazioak

Iñaki Alegria, Xabier Artola, Arantza Diaz de Ilarraza
eta Kepa Sarasola

2. Ikerketa lerroak:

-Hizkuntzaren Tratamendu Automatikoa Euskararen
Irakaskuntzan

Itziar Aldabe, Bertol Arrieta, Arantza Diaz de
Ilarraza, Montse Maritxalar, Ianire Niebla,

maite Oronoz eta Larraitz Uria

-Begiratu bat corpus-baliabideei

Nerea Areta, Antton Gurrutxaga, Igor Leturia

– Hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnak

Elena García Berasategi

– Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak

Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Ilazrraza, Gorka
Labaka, Mikel Lersundi, Kepa Sarasola

– Euskara eta hizketa-teknologiak

Igor Odriozola, Inma Hernaez, Eva Navas

 

3.  Aplikazioak
eta azterketa teorikoak:

-Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak

Maite Goñi

–

IKASYS, norbere trebakuntza sistematikoaren bidez
egiten den ikasketa

Maite Gomez Lete

–

Teknologia idazlearen lagun

Fernando Morillo

–

Katalanaren itzulpen automatikoa

Mikel L Forcada

GUREAN:

–

HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika sarietarako
deaildia

Soziolinguistika klusterra

* Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/

* Harremanetarako

:

kluster@soziolinguistika.org

Hausnartu: euskal soziolinguistika sarietarako
deialdia

Hausnartu

deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika
Klusterrak. Sari horien helburua euskal

soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da.

5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.

Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan
garapen teorikoak lantzen dituzten lan

hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan
hartuko dira euskararen gaineko berariazko

garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera

aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf

Soziolinguistika Klusterrak UEUko Udako Ikastaroetan
ikastaro bat

emango du

Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako
Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du.

Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen

erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian
dauden legeak landuko dira, erabilera

bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi
magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku

berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari,
horrela profesionalek antolatutako 3 tailer

izango direlarik.

Ikastaroa Baionan izango da uztailaren 15 eta 16an.

Informazio gehiago:

http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public

 

Argitalpenak

:

Hizkuntzei familiaren baitan eman
beharreko tratamenduari buruzko

gidaliburua argitaratu dute

haur jaioberriak dituzten familiei zuzendutako
gidaliburua

Duzun onena / Lo mejor de tí,

argitaratu dute Nafarroako udaletako Euskara
Zerbitzuek Euskararen Nafar Institutuaren

laguntzarekin. Bertan, hizkuntza-garapenerako aholkuak
eta hizkuntzei familian eman

beharreko tratamenduaz hainbat gomendio ematen dira.
Seme-alabak ahalik eta hiztunik

hoberenak eta osatuenak izaten laguntzea da ekimen
horren helburua. Gidaliburuak

hainbat atal ditu. Lehenengoan, gurasoei esaten zaie
zeinen garrantzitsua den familia

hizkuntzak ikasteko. Bigarren atalean, euskara
ikasteko baldintza egokienak azaltzen

dira. Beste atal batean, jolas erraz batzuk
proposatzen dira, euskara aise erabiltzeko.

Bukatzeko, ikus-entzunezkoen gida dago gaian sakondu
nahi dutenentzat. Nafarroako

udaletako Euskara Zerbitzuek urteak daramatzate
horrelako ekimenak bultzatzen.

Argitaratu berri den gidaliburua opari batekin
bidaliko diete haur jaioberriak dituzten

familiei. (www.euskara.euskadi.net)

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_38_duzunonena_08_04/eu_duzunone/albis6_38_d

uzunonena_08_04.html

Bestelakoak:

Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako dekretua
aurkeztu dute

Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin
baliokidetuko dituen eta Eusko Jaurlaritzak

onartu berri duen Dekretua aurkeztu zuten (2008-4-9)
Bilbon. HAEE-IVAP-ek, HABEk,

Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako
agiriak Hizkuntzen Europako Marko

Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen
ditu dekretu horrek, bakoitzaren

baliokidetzak ezarriz. (www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1207744634

45 erakundek eskatu dute Bikain Ebaluazioa
egitea 2008an

Euskararen presentzia erabilera eta kudeaketa
ebaluatzeko

Bikain

ekimenak lehen ezarpen-

urtea duen honetan, 45 izan dira ebaluatuak izateko
eskaria luzatu duten enpresak nahiz

erakundeak. (www.erabili.com)

Informazio Gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210240937

 

Milaka euskaltzale bildu ziren Herri Urrats festaren
25. edizioan

Milaka lagun bildu zen Senperen, Herri Urrats festaren
25. edizioan. Hara gerturatutako

agintarien artean, Philippe Carriere Paueko Akademia
Ikuskaria zegoen. Lehenegoz joan da

Senperera, eta historikotzat jo dute askok, baina
Seaskarekin oraindik lortu ez duten

akordioaren harira, aurrekontua “mugatua”
dela adierazi zuen. Ateak zabalik laga zituen ordea,

eta Seaskako ordezkariak berriro bilduko dira bihar
Max Brisson Euskararen Erakunde

Publikoaren lehendakari eta Paueko kontseilari
nagusiarekin. (www.argia.com)

Informazio Gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31440

Hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo duela hitz
eman du Frantziako

Kultura Ministroak

Frantziako Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituei
buruzko eztabaida egin zen. Frantsesaz

gain beste hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeetan
interes handia piztu zuen eztabaidak,

baina interes horrek ez zituen diputatu guztiak
kutsatu: Asanblea Nazionala osatzen duten 577

diputatuetatik, 50 bat besterik ez ziren eztabaidan
izan. Lehen aldiz, hizkuntza gutxituei buruzko

legea egingo duela hitz eman zuen Christine Albanel
Frantziako Kultura ministroak. Dena den,

legearen edukia ezagutu arte zain egon beharko da.
Albanelek jada adierazi du Konstituzioaren

2. artikulua ez dutela aldatuko; legeak ez du
hizkuntza horien ofizialtasuna onartuko eta Parisek

ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuko.
(www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31409

“Euskararen gidabaimena” jokoa
sekulako parte-hartzearekin abiatu da

Enkarterrin

Enkarterriko Berbalagun proiektuak antolatu duen
“Euskararen gidabaimena” jokoa martxan

dago. 2008ko martxoaren 3an hasi zen eta ekainaren 6ra
arte iraungo du. Arrakasta

handiarekin hasi da gainera, 204 lagun ari baitira
jokoan parte hartzen hasiera-hasieratik.

(www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1205491793

HABE eta EHUren liburutegi-zerbitzuak,
uztartuta

HABEren liburutegiaren funts eta baliabideak UPV/EHUko
ikasle, irakasle eta ikertzaileen

eskura izango dira aurrerantzean, Helduen Alfabetatze
eta Berreuskalduntzerako Erakundeak

eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu berri duten
hitzarmenaren ondorioz. Eleaniztasuna

ardatz, 35.000 liburu ditu HABEren liburutegiak eta
hizkuntza asko ikasteko eta irakasteko

materialak biltzen ditu. (www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1208255150

Eremu erdaldunetik mistora pasako dira lau udalerri

Iruñerriko (Nafarroa) Aranguren, Galar, Beriain eta
Noain Elortzibar herriak eremu erdaldunetik

mistora pasako dira. Nafarroako Foru Erregimeneko
Batzordeak 1986az geroztik ukitu ere egin

ez den Euskararen Legea aldatzeko proposamena onartu
zuen atzo, eta horren ondorioz

zabalduko du Nafarroako Gobernuak eremu mistoa.
(www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31315

 

Hizkuntzak eta inmigrazioa II. kongresua

2008-05-21  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira.


EGITARAUA

8.45 Parte hartzaileen harrera

9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaria, Patxi Baztarrika,
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Itziar Idiazabal, UNESCO Etxeko
Lehendakari ordea, EHU-UPVko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren Zuzendaria.

9.30 Euskal Herriko immigrazio hizkuntzak aurkitzen
Belen Uranga, UNESCO Etxea; Xabier Aierdi, IKUSPEGI

10.30 Dealing with new multilingualism in Europe: Educational responses to increasing linguistic diversity
Guus Extra, Van Tilburg Unibertsitatea (Holanda)

11.30 Atsedena

12.00 El Caballo de Troya de la cultura escolar. De quién, qué se dice y cómo en las instituciones escolares
Jurjo Torres Santomé, A Coruñako Unibertsitatea

13.00 Immigrazioa Euskal Autonomi Erkidegoan: akulturazio teori psikosozialaren ikuspegitik
Marijose Azurmendi, UPV-EHU

14.00 Bazkaria

15.30 Mahai-ingurua: Lenguas de inmigración y de acogida: experiencias de identidad
Xabier Zabalo, Ellacuria Elkartea; Latif Jatabi, itzultzailea eta AZRAFeko kidea; Oana Tampanarius,
Danubius Elkarte Errumaniarreko lehendakaria

16.30 Percepciones y actitudes de la población vasca y de la extranjera ante la diversidad cultural
María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateko dekanoa;
Jose Antonio Oleaga, IKUSPEGI

17.30 Accueil et intégration des jeunes d’origine étrangère en Suisse: quelle place pour une reconnaissance
et une valorisation de la langue d’origine des élèves
Michel Nicolet, IRDP Suitza

18.30 Estrategias de convivencia entre lenguas de inmigración y lenguas minorizadas
Carme Junyent, Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades Bartzelonako Unibertsitatea
Bukaera-ekitaldia

IZENA EMATEKO:

 


info@unescoeh.org


info@ikuspegi.org

Hizkuntza plangintza graduondokoa: matrikula zabalik

2008-05-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste
urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren
artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka.

Hiznet,
Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako
beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet
bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik
dago. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak,
hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza
eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.

Graduondokoa
euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean
zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan,
hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean
erantzukizun publikoa dutenei,… zuzenduta dago.

Zortzigarren
edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila
bitarte burutuko da eta ikastaroaren izen emate epea zabalik dago  http://hiznet.asmoz.org webgunean.

Egitaraua.

Euskaraz hitz egiten hasteko instrukzioak

2008-05-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Karrajuako Benitori lapurtua (berak Sechu Senderi lapurtua).

Welcome to the best method to learn Basque!

Bienvenu à la meilleure méthode pou apprendre le basque!

Euskaraz hitz egiten hasteko
lehenengo pausoa erraza da. Egizu karnet tamainako argazkia, euskaraz
egiten hasi baino lehen nolakoa zinen gogoratzeko.

Bigarren pausoak ahalegin apur bat gehiago eskatzen du: beldurrik gabe euskaraz irakurtzea. Animoa eta aurrera!

Hirugarren pausoan gaude. Bulinsky
interpretazio metodoan oinarrituta, hizkuntza ikasten ari den
pertsonaia baten paperean sartu behar duzu, ondorio dramatiko guztiekin.

Adibidez,
kopako sonbreroa, bibotea edo ileordearekin mozorrotu, sartu taberna
batean esate baterako, eta euskaraz lehenengo hitzak bota pertsonaia
horren izenean: “Zurito bat mesedez”.

Zergatik mozorroa? Ikasten hasten
garenean komenigarria da -jende lotsatiarentzat batez ere- ezagunek nor
garen ez jakitea. Ezagun hauek askotan gure misioa kakazteko abilidade
berezia dutelako, hauen modukoak esanez:

  • Euskaraz egiten duzu? Beituuu! (barrez)
  • Eneeee! Ze ondo egiten duzun! (%100 ironia eta zuzenkeria politikoa)
  • Oso ondo neska/mutila! (pozik antzean baina beldurrez)
  • Ostias! Honekin orain euskaraz egin behar da. (hau esan ez baina pentsatu bai, eta aurpegian igarri)
  • Zelan euskaraz ba? (ikaratuta)
  • Zer, perfilaren azterketa daukazu? (zinismo gordina)
  • Ostia, colega, ¿y a ti qué punto te ha dado? (moskeatuta)
  • Ondo egingo bazenu sikieran… (jatorrista, profanazio-sentimendua)
  • Igarri egiten da, ez duzu amaren tititik edan. (jatorristago)

Ergelkeria hauek esaten dituztenek ez dute intentzio txarrik
izaten, baina askotan irteten zaizkigu horrelakoak, eta “Zer esango
dute?” horrek atzera bota ditu euskaraz egiten saiatu den bat baino
gehiago.

“Zer esango” hori dena dela, norberaren semeak bankua atrakatzen
badu arduratzeko motiboa izan daiteke adibidez, baina hizkuntza bat
erabiltzeak ez ditu ondorio berdinak, ez horixe!

Edonola ere, argi izan galdera horrek inseguritatea dakarrela: Eta euskaraz egiten hasten banaiz, zer esango dute?

Kategoria berdintsuan egon daiteke “Zer pentsatuko dute?” galdera
ere, hizkuntza ikasteko prozesuan psikiatriak zer-nolako garrantzia
daukan konturatzeko balio behar diguna.

Euskaraz egiten hasteko laugarren pausoa norberaren errorei barre
egitea da, besteek barre egin baino lehen. Umoreaz hartu behar dira “Ez
nahi dut” edo “Utzi paketean!” bezalakoak. Zientifikoki frogatuta dago
historian inor ez dela joan
A: Hizkuntza bat ere ez erabili egoeratik C: Hizkuntza bat ondo erabili egoerara, tarteko B: Halan-holan hitz egin egoeratik pasatu gabe.

Irakurtzen dakienak liburuetan aurkitu dezake laguntza.
Hiztegietan ia berba guztiak daude Atik Zra ordenatuta. Dena dela,
irakurtzen ez badakizu, edo, besterik gabe, ez badaukazu irakurtzeko
gogorik, lasai. Kasu asko dokumentatu dira, euskaraz libururik egundo
irakurri ez duten pertsona asko daude, eta euskaraz ederto baten egiten
dute berba.

Azken fasera heltzen ari gara, euskararen desmitifikazio-fasera
hain zuen ere, une honetan, esanak esan eta mitoak mito, konturatzen
gara euskara munduko beste hizkuntza guztiak bezalakoa dela, berez ez
daukala aparteko transzendentalitaterik. Eta egun batean harrituko gara
konturatuta norbaiti, natural-natural, ia pentsatu gabe, ordua
galdetzen ari garela euskaraz.

Eta behin helburua lortuta, berriro harrituko gara ikustean
-batzuek diotenaren kontra- euskaraz egiteko ez dela ez abertzale
erradikala izan behar, ez baserri batean bizi behar.

Euskaraz egiteko instrukzio hauetako azken pausora heldu gara, ez
dago atzera egiterik gainera. Lehengo argazkia oraingo argazkiarekin
konparatzeko ordua da, eta dena berdina dela ikusiko dugu.

Aldaketak ikustezinak izango dira, eta baten bat balego azalpen
bakarra denbora edo euskararekin zer ikusirik ez daukan beste edozein
faktore baino ez da izango.

Ikerketa baterako laguntza eske

2008-05-08  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari
buruzko ikerketa bat egin nahi du. Euskara familia bidez transmititzeak duen
garrantziarekiko adostasunetik abiatuta,  familia transmisioaren
testuinguruan, hizkuntza-ohituren aldaketan eragiten duten faktoreak
aztertzea dute helburu. Horretarako, hizkuntza-ohitura aldatu duten
bikote batzuen azterketa burutzea proposatu da.

Ikerketa hau burutzeko
ezinbestekoa da jendearen borondatezko laguntza, eta hauxe da eskatzen dutena: gaur egun Gasteiz,
Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain,
Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta
Mungia herri/hirietan bizi diren
eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak
pasatzea (telefonoa, emaila…). Bikotea edozein “motatakoa” izan
daiteke: ezkonduta daudenak / ez daudenak, seme-alabak dituztenak / ez
dituztenak…, baina ezaugarri hori behar dute, beraien arteko
harremaneko hizkuntzan aldaketa bat gertatu dela: lehenago beraien
arteko harremana erabat edo nagusiki erdaraz zen, eta gaur egun,
beraien arteko harremana erabat edo nagusiki euskaraz da.

Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.

Transmisioa

2008-05-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Zaila da
hizkuntza transmisioan eragitea, zaila da oso esparru pribatua delako, oso
esparru intimoa. Baina handik eta hemendik kanpaina batzuk jarri dira martxan,
sentiberatzean eragiteko baino ez bada.

 

Duela egun
batzuk, Nafarroako zenbait udalek martxan jarritakoaren berri izan genuen: Duzun onena.
Aurretik beste batzuk ikusi-entzun-irakurri ditugu: Alkarbideren hainbat (bat,
bi,
hiru,
lau
eta bost),
Oarsoaldeko udalena (Euskadi irratian entzuna, baina interneten ez dut topatu),
Buruntzaldeko
udalena
(hemen
ere bai), … (eta hortik despistatuko zitzaizkidan beste batzuk).


Ba, gaur bertan Galizian egiten dena ezagutu
dut
. Bigarren urtea du. Lehen urtean Galego e logo izenekoa eta aurten Contador, que me contas. Bideoak eta
euskarri bereziak. Ezberdina, lehiaketak, sariak, hizkuntzaren sustapena, eta
dena marketing biralaren bideak erabiliz, edo behintzat, XXI. Mendeko bideak
erabiliz.

Hausnartu sariak

2008-05-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Hausnartu sarien berri blogean zabaltzeko. Eta hortara goaz.

Euren webgunean daude oinarriak eta azalpena (oraindik ez dabil, gaur arratsaldean jarriko dute martxan). Azalpena hona ekarri dugu. Eta hemendik gonbidapena parte hartzera, sari politak daude-eta.

Hausnartu deitutako sariak Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
 
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Asmoa hauxe da: dagoeneko euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea eta oraindik harremanik izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea.
Modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko dira. Gonbidapena egiten diegu, beraz, giza eta gizarte jakintza alorretako ikertzaile guztiei deialdian parte hartzeko. Izan ere, jatorrizko lanen oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan izan
behar soziolinguistikaren arloari lotua; hau da, zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatutako planteamendu teorikoak euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke, kasu askotan. Bestela esanda, soziolinguistikatik bertatik egindako garapen berriak ez ezik, beste adar zientifiko horien ekarpenak ere bultzatzea da sari hauen xedea.

124 / 140«Aurrekoa102030123124125126130140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA