Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Soziolinguistikaz 18. zenbakia

2008-02-13  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi
baduzu,
sakatu
hemen

AGENDA

Hizkuntza jardunaldia EHUn
(Leioan)
EHUkoEuskara Institutuak Jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 31 eta
otsailaren
1erako: Espezialitateko hizkerak eta terminologia III: Espezialitate
hizkeren
didaktika eta komunikazioa.
Informazio gehiago:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-8936/eu/contenidos/informacion/ehulku_aholkuak/eu_ehulku/adjuntos/D1.pdf

Kontsumitzen al da euskarazko
kultur produkzioa?

Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Berria egunkariak Martin Ugalde Foroaren
ekitaldia
antolatu dute. Mahai ingurua urtarrilaren 23an izando da, arratsaldeko
19:00etan,
Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Izena emateko:
komunika@berria.info

Gasteizen izan ziren Euskararen
Nazioarteko
Eguneko ekitaldi nagusiak
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
sailburuordeak abenduaren
3an egin zen Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak aurkeztu zituen.
Ekitaldi
nagusiak Gasteizko Artium museoan izan ziren. Bestalde, Euskararen
Egunaren
harira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko erakunde publikoek prestatutako
adierazpen
instituzionalak irakurri zituen Baztarrikak. Esan zuenez, “egunez egun
euskaldunagoa
den gizarte honetan, elkar hartuta gainditu behar ditugu ohitura eta
joera zaharkituek
euskararen eguneroko erabilerari jartzen dizkioten traba eta oztopoak”.
Eusko
Legebiltzarrak duela 25 urte onartu zuen Euskararen Legeari buruz,
euskararen
normalkuntzarako bidean “garrantzia handieneko mugarria” jarri zuela
adierazi
zuen, “herritarron hizkuntz eskubideak onartu eta haien zaintza eta
sustapena
aginte publikoei emanez”. (www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=30022

“Hizkuntza gutxituen garapena
eta euskal
esperientzia” Mahai ingurua
Garabide Elkartearen eskutik azaroaren 12tik 30era bitartean HIZKUNTZA
ETA HERRIEN
ARTEKO I.TRUKE PROGRAMA gauzatu zen. Trukaldian Hegoaldeko hizkuntza
minorizatuko
komunitateetako bederatzi bisitarik hartu zuten parte. Euskal Herrian
hiru astez
izan ziren, euskalgintza ezagutzeko asmoz. Hizlariak beren herrietan
hainbat
erakunde eta mugimendu indigenetan ibilbide handiko pertsonak dira. Beren
esperientzia
zabala baliatuz, euren herrietako egoera kultural eta linguistikoa
azalduko
zuten. Begirada indigena batetik, beren hizkuntzen garapen prozesuez hitz
egin
zuten. Euskal esperientziak ere izan zuen presentziarik mahai inguruan.
(www,gara.net)
Informazio gehiago:

http://www.gara.net/paperezkoa/20071129/50730/eu/Hizkuntza-gutxituen-garapena-eta-euskal-esperientziari-buruzko-mahai-ingurua?Hizk=en

                                                 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Mintzalaguna egitasmoa zabaldu
eta indartzeko hitzarmena

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak
(HPS) eta Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) lankidetza-hitzarmena
sinatu
dute, helburua Mintzalaguna (edo Berbalaguna, Solaskide…) izeneko
programa
sendotzea eta zabaltzea delarik. HPSk 72.776 euro jarriko ditu hitzarmen
hau
garatzeko. Mintzalaguna programan 1.800-2.000 lagunek hartzen dute parte
taldeetan:
950 Bizkaian, 600 Gipuzkoan, 200 Nafarroan (Sakanako datuak falta dira
oraindik)
eta 100 Araban (Gasteizkoak falta dira). (www.erabili.com)
Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1197372380

Bikain: euskararen kalitate
ziurtagiri publikoa, ofiziala eta doakoa

Enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen etengabeko
normalizazioa
ebaluatu eta egiaztatuko duen Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria
aurkeztu
zuten Bilbon 2007-12-17an. Juan José Ibarretxe lehendakaria ekitaldiaren
buru
zela, euskal enpresen esparruko eta erakunde publiko askotako ordezkariek
parte
hartu zuten bederatzi enpresak lehen ziurtagiriak jaso zituzten
ekitaldian.
(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1197977766

Eusko Jaurlaritzak eta EEP-ren
lankidetza, “oso positiboa”

Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS)
bitartez,
eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2007 urte
hasieran
hizkuntza politika alorrean sinatu lankidetzaren balantzea egin eta,
aurtengo
partaidetzari segida emanez, 2008rako lan-ildoak aurkeztu dituzte.
(www.erabili.com)
Informazio gehiago:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1195731326

Kontseilua: 10 urte
euskararen normalizazioaren alde
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete zituen, eta
urteurren
ospakizuna abenduak 19an izan zen Bilboko Euskalduna Jauregian.
(www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1196878167?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak aurten 54 milioi euroko aurrekontua izango du
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2008ko
aurrekontua
54.474.005 eurokoa da, iazkoa baino %6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren %
82
euskara sustatzeko proiektuak bultzatzera bideratuko dute. Patxi
Baztarrika
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez, eguneroko bizitzan
euskararen
erabilera indartzea da erronka nagusia, “erabilera baita euskararen
etorkizunaren
giltza”. (www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=30327

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Ardoa euskaraz dastatzerik
nahi?
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi
esanguratsuren
euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea
izan
ditu aztergai hain zuzen ere. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1197457557?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hitzarmena berritu dute
Labayruk, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak
Labayru Ikastegiak hitzarmena berritu du Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko
Foru
Aldundiarekin, eta, ondorioz, 260.619 euroko diru laguntza jasoko du
2008an.
Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 179.000 euro emango
dizkio
ikastegiari, eta Bizkaiko Aldundiak, 81.619 euro. Labayruk euskara
sustatzeko
eta bizkaiera ikertzeko eta zabaltzeko erabiliko du diru hori.
(www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30173

Xabier Azanza izango da Enaiko
zuzendaria
Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Xabier
Azanza
hautatu du Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kargurako. Azanza
Nafarroako
Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan da 2002. urtetik. Bere aurreneko
eginbeharra
Iruñerriko ikerketa soziolinguistikoa egitea izango da, D eredua herri
gehiagotara
zabaldu behar den erabakitzeko. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30186

                                                    

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

                                  

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (65):
Dosierra: -Euskal Herriko kultura eta euskara

Azken zenbakia (64):
Dosierra: -Euskal herriko V. euskararen kale erabilera neurketa,
2006

  • Euskal Herriko kale erabileraren neurketa.
    Ikerketaren nondik norakoa (Olatz Altuna)
  • 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa:
    aurreikuspenak eta emaitzak (Kike Amonarriz)
  • Euskararen kale erabilera Bizkaian (Patxi
    Juaristi)
  • Euskararen kale-erabilera Araban: 1989 – 2006 (Iñaki
    Martinez de Luna)
  • Euskararen kale erabilera Gipuzkoan (Jose feliz Diaz
    de Tuesta)
  • Euskara Nafarroako karriketan 2006ko kale neurketaren
    emaitza azterketa (Paula kasares)
  • Euskararen Kale Erabileraren V. Neurketaren emaitzez
    Ipar Euskal Herrian (Jean-Baptiste Coyos)
  • Euskararen erabileran kale (Xabier Isasi)
  • Aurreko joeren baieztapena (Eguzki Urteaga)
  • Neurketaren konplexutasuna (Rosa Ramos)
  • Kale erabilera datuak aztertuz, gazteei begira (Olatz
    Zabaleta)
  • Datuak ez dira beharko luketeen bezain onak (Aitziber
    sarasola)
  • Egungo hizkuntza politika eta legediek berea eman
    dute (Unai Larreategi)
  • Euskararen kale erabileraren gorakada ez da
    erabatekoa (Nekane
    Larrañaga)

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Euskal Herriko Kale
    Erabileraren
    V. Neurketa
    Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V.
    neurketaren
    emaitzak aurkeztu zituen 2007ko azaroaren 30ean. Artikulu honetan
    (http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1197451297),
    alde batetik, 2006ko neurketaren aurkezpen laburra aurkituko du
    irakurleak,
    eta bestetik Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketaren emaitza
    nagusien
    zerrenda. Emaitza guztiak BAT soziolinguistika aldizkariaren 64.
    zenbakian
    argitaratu dira, aditu anitzen irakurketa eta interpretazioa lagun
    dutelarik.
    Soziolinguistika Klusterreko webgunean ere emaitza guztiak aurkitzen
    dira,
    euskararen datu basean
    Informazio gehiago:
    http://www.soziolinguistika.org/edb/

    Soziolinguistika Klusterreko
    proiektuetako
    Erreferentzien Bilgunea
    Izenburu luzea, baina biltzen duena adierazten duena. Soziolinguistika
    Klusterrean
    aurrera daramatzagun proiektuetan erabiltzen eta sortzen ditugun lanen
    erreferentziak
    biltzen dituen gunea da Erreferentzien Bilgunea. 300 erreferentziatik
    goiti
    biltzen ditu eta abenduaren 18tik aurrera erabilgarri egongo da
    Soziolinguistika
    Klusterraren webgunean.
    Informazio gehiago:
    http://www.soziolinguistika.org/bilgunea

    GEROA BERMATZEKO, ORAINA
    EZAGUTU

    Euskararen soziolinguistikan I+G+B
    Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia

    Soziolinguistika Klusterrak 2008ko otsailaren 29an,
    bere
    proiektuen berri emateko jardunaldi bat egingo du. Bere proiektuetako
    emaitza
    berritzaile eta deigarrienak azaltzearekin batera, soziolinguistikaren
    arloan
    lanean ari direnentzako interesgarri izango diren hitzaldi eta
    tailerrak eskaini
    nahi ditu.
    Jardunaldia Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien
    Fakultatean
    izanen da eta egitarauaren berri laster emango da gure webgunean.

    Informazio gehiago:
    http://www.soziolinguistika.org

                                              

    ARGITALPENAK:

    Euskararen bilakaerari buruzko
    liburu
    bilduma sortu du Jaurlaritzak
    Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaraz
    Mintzagai
    bildumako lehen bi liburuak aurkeztu zituen: Euskararen geografia
    historikoa
    eta Ahozko hitzetatik idatzietara. Udako Euskal Unibertsitatearekin eta
    Labayru
    Ikastegiarekin elkarlanean sortutako bilduma berria euskararen
    bilakaerari
    buruzko argitalpenek osatuko dute. Liburu horiek bereziki gazteei eta
    ikastetxeei
    zuzendurik daude eta hainbat gai izango dituzte hizpide: literatura,
    bertsolaritza,
    kazetaritza, irakaskuntza, soziolinguistika, eta abar.
    (www.euskadi.net)
    Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/eu_mintzagai_bilduma_aurkezpen/eu_aurkezp/bilduma_aurkezpena.html

    A PORTRAIT OF THE YOUNG IN THE
    NEW
    MULTILINGUAL SPAIN
    Editorea Carmen Pérez-Vidal (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Maria
    Juan-Garau
    (Illes Balears-eko Unibertsitatea) eta Aurora Bel (Pompeu Fabra
    Unibertsitatea)
    Liburu honetan bi hizkuntz edo gehiagoen ikaskuntza goiztiarra
    aztertzen da
    Espainiako testuinguruan. Artikulu eta ikerketa anitz aurkezten dira
    liburu
    honetan, lehengo zatian EAEko Galiziako eta Kataluniako egoerak
    bereziki aztertzen
    dira. (www.multilingual-matters.com)
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=9781847690227

                                                   

    BESTELAKOAK

    Lehen aldiz entzun da euskara
    EBko
    Ministroen Kontseiluan
    Europan euskaraz hitz egin izana mintzaldi sinbolikoa baino askoz
    gehiago
    dela uste du Kultura sailburuak Euskara lehen aldiz entzun da Europako
    Batasunean.
    Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak mintzaldia eman
    zuen
    euskaraz, EB Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluan.
    (www.berria.info)
    Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-17&orria=014&kont=006

    Euskalbar.eu webgunea sortu
    dute

    Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten
    laguntzen
    duen Firefoxerako tresna-barra bat da. Gaurtik aurrera webgunea ere
    badu:
    “Euskalbar.eu”:http://euskalbar.eu/. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1195557348?utm_source=newsletter&utm_medium=email

    Euskarazko Produktuen
    Katalogoa 2007-08,
    elkarlanaren fruitu
    Euskarazko Produktuen Katalogoaren X. edizioa aurkeztu zuten Hernanin
    (Gipuzkoan)
    2007-11-29an egindako prentsaurrekoan. Gabonetako opari festan
    euskarazko
    produktuek ere euren txokoa izan dezaten ahalegina egin dute aurten ere
    Euskal
    Herri osoko hainbat udal eta mankomunitatek, elkarlanean.
    (www.erabili.com)
    Informazio gehiago:
    http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1196673280

    Euskarazko liburuak eta
    hiztegi elektronikoa
    itsuentzat
    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ONCEk (Espainiako Itsuen Elkarte
    Nazionala)
    lankidetza-hitzarmena sinatu dute, euskarazko literatura lanak eta
    euskara-gaztelania
    hiztegi bat teknikoki egokitzeko, ikusmen urritasuna duten pertsonek
    ere irakur
    dezaten.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago:
    http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1196411229

    Korrika Bretainan
    Redadeg (korrika egitea, bretoieraz) izena hartuko du Euskal Herrian bi
    urtez
    behin egiten den Korrikaren lehengusuak. Lehenengo aldiz egingo dute
    2008ko
    apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3a artean. 600 kilometroko
    lasterketa
    berezia izango da, Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix)
    bukatu
    arte. Redadegen helburua izango da bretoiera ikasketa zein erabilpena
    bultzatzea
    eta diru-laguntza urriak dituen Diwan elebiko eskola ekonomikoki
    laguntzea.
    Eskola horientzat 60.000 euro biltzeko itxaropena dute antolatzaileek.
    (www.argia.com)
    Informazio gehiago:
    http://www.argia.com/albistea.php?id=30008

  • Ibiltzen, i2ltzen

    2008-02-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

    Aspaldian aipatu genuen blog honetan Topaguneak antolatutako e2ibilian jardunaldiak. Ba, gaur topatu dut Topagunearen webgune (berritu)an Topaberri izeneko barne buletina. Eta jardunaldi horien gaineko monografikoa da. Hartu beharko dugu irakurtzeko eta komentatzeko beta.

    Topaberri 60.


    Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia (Geroa bermatzeko, oraina ezagutu)

    2008-02-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

    Soziolinguistika Klusterrak bere lehen jardunaldia antolatu du otsailaren 29rako.

    EGITARAUA:

    • 9:00-9:15 Harrera eta material banaketa
    • 9:15 -9:30 Ongi etorria
    • 9:30-10:00 Soziolinguistika Klusterra 2007: Proiektuen gainbegirada
    • 10:00-11:15 Xavier Vila:
      Potencialidades y límites de la promoción de la lengua en el
      sistema educativo: lecciones (¿extrapolables?) a partir del caso catalán (gaztelaniaz)
    • 11:15-11:30 Hamaiketakoa
    • 11:30-12:45 Hitzaldiak aukeran
      Malores Etxeberria eta Alex Mungia
      Hizkuntza jokabideak eta transmisioa Buruntzaldean:nola heltzen diogu gaiari?
      (BURUNTZALDEA, koordinatzaile: Malores Etxeberria)
      Iñaki Marko
      Berrikuntza lan munduko erabilera planetan
      (ERALAN ikerketa-proiektua, koordinatzaile: Oihana Lujanbio)
    • 12:45-14:00 Proiektuen lanketa aukeran
      GAZTEEN ERABILERA. Nondik gatoz eta nora goaz?
      Iñaki Eizmendi, Birziklatzearen dinamika
      FORMAZIO PREMIAK. Teknikariak izateko prestatuta al gaude?
      Nola hobetu?
      Polinizazioaren dinamika
    • 14:00 Bazkaria
    • 16:00 Mahai-ingurua: Euskararen kale erabilera 1989-2007: 3 ahots.
      Txillardegi, Iñaki Martinez de Luna, Kike Amonarriz. Moderatzaile: Xabier Isasi
    • 17:15 Amaiera ekitaldia

    Izena emateko fitxa ere badute.

    EGUNERAKETA: hemen jardunaldiko materialak.

    Euskarazko internetek zer behar duen?

    2008-02-08  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

    Aurrekoan agindu bezala, Denis Elortzak bere sakontze lanean euskarazko interneterako hainbat proposamen bota ditu. Niri oso interesgarriak iruditu zaizkit (eta ez bakarrik ikuspuntu soziolinguistikotik) eta horregatik “lapurtu” ditut.
    Testu osoa: Denis
    Elortza: “Euskara ingurune globalizatuan. Globalizazioak euskararen
    biziraupenerako ematen dituen aukerak”

    4.1.1 Administrazio publikoentzako
    proposamenak

    Handitu Interneten erabilera orokorra:
    merkatu banda zabalerako sarrera, hedatu wifigune
    publikoak, hedatu banda zabala herri txikietara (euskararen
    arnasguneetara)… 

    Handitu euskaldunen teknologia berrietako
    alfabetizazio maila eta eskaini euskaraz

    Internet
    mundurako lehen pausoa (euskarazko programa, aplikazio eta webguneak erabiliz).

    Sortu adituez osatutako Euskararen
    Batzorde Teknologikoa, Interneten, informazio eta komunikazio
    teknologietan eta hizkuntza teknologietan hartu beharreko neurriak zein diren
    erabakiko dituena.

    Eman diru-laguntzak Interneten euskarazko
    edukiak  sortzen dituztenei, izan
    Wikipedia osatzen ari direnei edo izan gutxieneko interes publikoko bestelako
    edukiak sortzen dituzten elkarte, enpresa zein norbanakoei.

    Malguagotu diru-laguntzen sistemak.
    Internet egunetik egunera asko aldatzen da eta diru-laguntzen programek
    ezaugarri hori kontuan hartu behar dute.

    Lagundu diruz webguneen ostatatzea.
    Eskaini doako domeinuak. Ezabatu euskarazko edukiak sortzeko Internet  erabiltzaileek izan ditzaketen muga
    ekonomiko eta tekniko guztiak.

    Bermatu erakunde publikoen webguneetako
    eduki guztien euskarazko bertsio eguneratua eta euskararekiko diskriminazio
    positiboa aplikatu. Sustatu erakunde pribatuen artean ere webguneek hizkuntza
    eskubideak bermatzeko beharra.

    Sustatu indar handiagoz Internet bidezko
    euskarazko webgune elebakarrak.

    Egin inbertsio handiagoak hizkuntza
    teknologietan: itzulpen automatikorako, ahotsaren tratamendurako, karaktereen
    ezagutza optikorako (OCR), karaktereen ezagutza inteligenterako (ICR) eta
    euskararen ezaugarri berezien tratamendurako.

    Handitu euskarazko telebisten
    interaktibitatea Internetek ematen dituen aukerak probestuz.

    Handitu hezkuntza sisteman Internetek
    duen pisua eta hartu euskara erabilera hizkuntzatzat. Hartu neurriak
    ikasle/ordenagailu ratioa 1 izan dadin.

    Behartu diru-laguntza publikoak jasotzen
    dituzten paperezko egunkari eta aldizkariak bertsio digital interaktiboak
    edukitzera.

    4.1.2 Euskalgintzako gobernuz kanpoko
    erakundeentzako proposamenak

    Sortu Internet bidezko sareak, trinkotu
    hizkuntza komunitatea sarearen bidez. Kafe antzokietan dirutza inbertitu baino,
    Interneteko bilguneak (Goiena.net, Doberaren blog komunitatea…) sortu edo
    konbinazioa (Espaloia).

    Sustatu mota guztietako Interneteko
    edukien sorkuntza (bloga, tresna interesgarria). Sustatu  jendartean euskarazko Wikipedia osatzeko
    lanetan parte hartzea. 

    Tokiko euskalgintza erakundeak: sustatu
    herriko beste eragileen artean (merkataritza, enpresak,  herri mugimenduko elkarteak…) Interneten
    erabilera; adibidez, komertzioentzako ere euskarazko blog plataformak
    eskainiz.

    Tokiko euskalgintzako erakundeak: egin
    Internet bidezko tokiko komunikaziorako jauzi sendoa, 90. hamarkadan tokiko
    aldizkarietara egindakoaren parekoa (hainbat eredu: Goiena.net, Uztarria.com,
    Dobera, Eibar…).

    Egin 
    Firefox nabigatzailearen euskarazko bertsioaren erabilera gizarteratzeko
    kanpaina erraldoia.

    4.1.3 Informatikari eta internauta euskaltzaleentzako
    proposamenak

    Gizarteratu Interneteko euskarazko mundua
    komunikabide tradizionalen bidez, bai euskarazkoen eta bai erdarazkoen bidez.

    Sustatu denetariko euskarazko edukiaren
    sorkuntza eta sortu euskarazko edukira iristeko tresnak, edukia sortzekoak,
    edukia trinkotzekoak.

    Egin komunitatea bistaratzeko jarduerak
    eta tresnak; Informatikari Euskaldunen Bilkurak,
    EH 2.0, Euskaltube, blogari.net, blogak.com, sustatu.com…

    Saiatu tresnak sortzerakoan esfortzuak
    optimizatzen eta ez lana bikoizten (blogari.net vs. blogak.com vs. mundua.com)
    eta beroaldien gainetik lehentasunak jartzen (orain nano-formatuak datoz, orain
    Txioka dago …). Gutxi zarete eta lan handia dago.

    Tresnak sortzerakoan, lehentasunak
    jartzerakoan, eskaini arreta berezia “Messenger generazioari” (gazteen %88 da
    Interneten erabiltzaile).

    Sortu eta bultzatu Interneten murgiltzeko
    lehenengo pausoak ematen lagunduko duten euskarazko tresna eta ekimen gehiago
    (Tailerrak 2.0). 

     

    4.1.4 Internet erabiltzaile euskaldunontzako proposamenak

    Ez izan soilik ikusle, kontatu zure
    bizitza, konpartitu afizio eta bizioak, apunteak… finean, islatu euskaldunon
    bizimodua, kultura, hizkuntza… Interneten.

    Bilatu euskaraz, erabili euskarazko
    orrietarako link-ak, erabili euskarazko bilguneak [nodoak] (Zabaldu.com,
    bildu.com, sustatu.com, aurki.com, txioka.net…)

    Sortu harreman sareak (Facebook,
    MySpace…)

    Erabili software librea, euskararekiko
    abegikorragoa da. Erabili Firefox: euskaraz dago, Euskalbar dauka, …

    Ez erabili Copyright-ik, ez edukien
    banaketa libre edo biderkatzailea eragozten duen lizentziarik.

    Edukiak Interneteratzerakoan eman lehentasuna eduki eta modu
    berritzaileei.

    2007ko sakontze egitasmoak (II)

    2008-02-07  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

    Alaia
    Saenz: “Euskal Herria globalizazioan. Nolako mundua, halako herria”.

    Globalizazioari buruzko tesia da honako hau. Alaia Saenz-ek globalizazioari
    buruzko bere ikuspegia ematen du, baita globalizazioari aurre egiten diotenena
    ere. Azken aldean, identitatea aipatzen du, eta horren barruan hizkuntza. Oso
    filosofikoa iruditu zait, oso intangiblea (hau da hau berba). Gainera, ez zait
    iruditzen Hiznet-eko gaiekin harreman handirik duenik (zerbait bai, baina asko
    ez). Saiakera bat da, globalizazioa, identitatea eta hizkuntza lotu nahi duena.
    Nik uste dut praktikak eta egunerokoak gainditu egiten dutela berak
    proposatutakoa, baina tira, nire iritzia baino ez da.

    Imanol
    Haro: “Globalizazioa eta hizkuntza gutxituak. Aukerak eta mehatxuak”
    .
    Aurrekoaren ildotik doa sakontze lan hau ere. Lan mardula egin du Imanol Harok,
    benetan mardula. Ez dut osorik irakurri, gehien interesatzen zaizkidan gaiak
    baizik. Globalizazioak hizkuntzen gainean plazaratutako mitoak aipatzen ditu,
    baita horiek egurtu ere. Ariketa polita da hizkuntza menperatzaileen aldeko
    argudioak etengabe jaurtitzen digutenei erantzuteko. Ingelesaren nagusitasunaz
    ere egiten du berba, baita horrek hizkuntza gutxituei ekar diezaiekeen kalteez
    ere. Oso interesgarria da hiru zirkuluen teoria (aditua nuen, baina berak oso
    era zehatzean eta argian laburbildu du). Beste hainbat gauza aipatzen ditu
    (identitatea, komunikabideak, teknologia berriak, multinazionalak, euskarazko
    kontsumoa, …), baina ni bere ondorioarekin geratzen naiz: gure hizkuntza
    komunitatearen helburua bistaratzea izan behar du, agertzea, izatea. Eta irrati
    esatariaren adibidea mundiala.

    Denis
    Elortza: “Euskara ingurune globalizatuan. Globalizazioak euskararen
    biziraupenerako ematen dituen aukerak”
    . Saio oso-oso interesgarria egin du
    Denisek. Globalizazioari euskararen komunitatearen begietatik so egin eta
    horren araberako diskurtsoa eraiki. Oso interesgarria da euskarak interneten
    duen presentziaz egin duen azterketa. Izan ere, blogen kopurua biztanleko
    aipatzen du (eta ez gabiltza horren fin) eta abar. Merezi du interneten
    inguruko bere hausnarketa, hizkuntza komunitatea trinkotzeaz aipatzen dituenak.
    Proposamen oso interesgarriak egiten ditu, internet-i dagokionez. Ekarriko
    ditut blogera aurrerantzean. Enpresa multinazionala eta euskararen gaia ere aztertzen
    du. Hainbat enpresako kideri elkarrizketa egin eta egoera deskribatu egin du.
    Egoera deskribatzeaz gain, egoera horiek gainditzeko proposamenak ere egin
    ditu, oso interesgarriak hauek ere. Ezinbestekoa den lana, bai horixe.

    Janire
    Lopez: “Helduen euskalduntze-alfabetatzean eragiten duten prozesu
    psikosozialak. Ikaslearen autoirudia eta motibazioa”
    . Hau nire blogaren
    gaia baino, Karrajuako lagunen gaia izango
    litzateke, baina egin dezagun intrusismo apur bat. Basauri eta Arrigorriagako
    hainbat ikasleri egindako inkestetan oinarritutako ikerketa da. Oso ikerketa
    psikologikoa (barkatu, baina sarritan horrelakoekin galdu egiten naiz!), eta
    sakona. Pena lagina txikia izatea, ondorioak estrapolatu ahal izateko. Euskara
    irakasleentzat ikasgai politak eman ditzake, ondo behatuz gero.

    Zer kristo egin behar dugu? (2)

    2008-01-31  //  Sailkatu gabea  //  3 iruzkin

    Gaur goizean Euskadi Irratian Manu Etxezortuk Joxerra Garzia elkarrizketatu du. Gaia izan da zer kristo egin behar dugu?. Entzugaia igotzen ez dakidanez (desastre bat naiz), loturarekin konformatu behar.

    Zer kristo egin behar dugu? (mp3)

    Linguanet 2008

    2008-01-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

    Linguanet-ekoek hauxe bidali digute blogean ateratzeko, eta guk baietz, jakina.

    Asmoz Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, lan
    munduko euskara planen inguruko ikastaroa alegia. Euskararen erabilera
    bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara
    erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen gero eta gehiago dira
    euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua haunditzeak
    ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen,
    hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.

    Horren
    adiera da Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza
    Politikarako Sailburuordetzak, Emun, Elhuyar eta Artez elkarteekin
    elkarlanean, internet bidez antolatzen duen Linguanet ikastaroa. 50
    ordutako ikastaro honek, internet bidez, euskara planen inguruko
    oinarrizko ezagutza teorikoa eskaintzea du helburu. Eguneroko praktiken
    esperientziak ezagutzeko aukera aurrez aurreko hiru tailer praktikoen
    bitartez izaten da. Hortaz, ikastaroak pedagogikoki formazio malgua,
    arina eta trinkoa eskaintzen du.

    Euskararen erabilera sustatzeko
    lanean dihardutenei zuzenduriko formazioa izanik, hartzailea eremu
    askotarikoa izan daiteke: erakunde eta enpresetako teknikari eta
    koordinatzaileak, lan munduan aritzeko asmoa duten ikerlari eta
    ikasleak, euskararen presentzia areagotzeko lanean diharduten erakunde
    publikoetako langileak, hizkuntza normalkuntzako arduradunak,…

    Ikastaroaren
    arrakastaren partaide dira ere laguntzaile eta irakasle moduan
    dabiltzan herri administrazio eta esparru sozioekonomikoetan diharduten
    hizkuntza plangintzako profesionalak.

    Otsailaren 25ean hasi eta maiatza bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria Asmoz Fundazioko http://linguanet.asmoz.org webgunean topa daitezke.

    2007ko sakontze egitasmoak (I)

    2008-01-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

    2007an hainbat izan dira hiznet-en aurkeztu diren sakontze egitasmoak. Horregatik, post bakarrean denak komentatu beharrean, hainbat postatan komentatuko ditut, behintzat interesgarrienak iruditu zaizkidanak. Astean behin, saiatuko naiz sakontze egitasmoen gaineko artikulua hona ekartzen. Bueno, gaurkoz lehen uzta.

    Nagore Ferreira: “Emakumea eta transmisioa, Euskal Herrian. Hizkuntza eta baloreak”. Ikerketa honek aztertzen du orokorrean emakumeak zein paper bete duen euskararen transmisioan. Ikuspuntu antropologiko batetik aztertzen du transmisioa. Interesgarriak eta beharrezkoak dira mota hauetako ikerketak, behar-beharrezkoak. Lan honek dakarren berrikuntzarik nabarmenena da hiru andreekin egindako sakoneko elkarrizketak egin izana. Estimatzekoak dira elkarrizketa hauek. Bestela, nahiko lan orokorra da eta bilketa lan polita egiten du, batez ere arlo teorikoan. Beste ikerketa zehatzago batzuk abiatzeko oinarria ipintzen du.


    Eunate Irazabal: “Emakumea eta euskal irakaskuntza”. Nolabait esatearren, aurreko lanaren osagarria izan daiteke honako hau. Aurrekoak aintzat hartzen zuen emakumeak izan duen eragina transmisio naturalean eta honako honek, berriz, emakumeen eragin hori transmisio kulturalean. Historikoki emakumeak euskarazko irakaskuntzan izan duen eragina zehatz-mehatz azaltzen du egileak. Datuak ematen ditu eta lan zehatza egiten du. Gaur egungo egoerari dagokionez, datuak ematen ditu, oso interesgarriak eta zentzu batean denon intuizioekin bat egiten dutenak: emakumeak gehiengo dira hezkuntzan (unibertsitatea, lanbide heziketa eta kirol hezkuntzan izan ezik), baita helduen euskalduntze-alfabetatzean ere. Horien gaineko irakurketa ere egiten du Eunate Irazabalek, baina agian horretan apur bat hankamotz geratzen da. Gehiago sakontzeko moduak okurritzen zaizkit: kopuruak ezberdinak al dira euskarazko eta erdarazko irakaskuntzan? Eta Euskal Herrian eta beste herri batzuen artean? Eta, hala balitz, zeren arabera azaldu ahal dira ezberdintasunak edo berdintasunak? Dena den, aurrekoa bezala, hizkuntza genero ikuspegitik aztertzeko saiakera polita da honako hau ere.


    Kattalin Arizmendiarrieta: “Euskalkiak eta gazteak”. Titulua orokorra bada ere, ez pentsa teoria orokorrik topatuko duzunik lan honetan. Euskalkiak eta gazteak baino, Ondarroako gazteak eta euskalkiak izan beharko litzateke izenburu aproposagoa. Ikerketa soziolinguistiko hutsa da honako hau. Hiznet-eko ikerketetan oso gutxi izango dira ikerketa soziolinguistiko hutsak direnak eta hauxe da honako hau. Ondarroan jartzen du fokua egileak, Ondarroako gazteengan hain zuzen ere. Interesgarria da ikustea euskara “natural” bizi duten gazteen ohiturak, esamoldeak eta arazoak. Euskararen arnasbideak jagoteko pistarik eta trikimailurik topatzeko bide egokia izan daitezke mota hauetako ikerketak. Dena den, niri soziolinguistika hutsa ez zait horrenbeste arduratzen, soziologia eta diziplinartekoak nahiago.


    Mikel Leunda: “Soraluzeko gaztetxoak eta euskara”. Oso ikerketa osatua ekarri du Mikel Leundak. Lasarte-Orian egiten diren antzerakoa da ikerketa. Oso tresna erabilgarria da hizkuntza baten indarra eta estatusa neurtzeko, gaztetxoen artean. Ikerketak ematen dituen emaitzen artean, behin eta berriz nabarmentzen den ama-hizkuntzaren aldagaia. Ama-hizkuntzak hein handi batean baldintzatzen du euskararen gaitasun erlatiboa, eta gaitasun erlatiboak hein handi batean erabilera. Transmisioa berriro ere hizkuntzaren osasunaren neurri eta hizkuntzaren erabileraren neurri. Nago garrantzi gutxiegi ez ote diogun eskaintzen.

    Edurne Fernandez de Antona: “Zergatik hiltzen dira hizkuntzak?”. Sakontze lan honek hainbat gauza laburbiltzen du eta horretan datza bere ekarpena, nire ustez. Alde batetik, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarria egiten du. Horrez gain, hizkuntza aniztasun horren gaineko datuak ematen ditu: non eta zenbat diren berba egiten diren hizkuntzak, … Beste alde batetik, hizkuntzak zergatik hiltzen diren azaltzen du labur-labur: UNESCOk hartzen dituen irizpideak, bizitasun etnolinguistikoaren teoria, Fishmanen teoriak, … Eta, azkenik, hizkuntza bat biziberritu daitekeen galderari erantzun positiboa ematen dio. Lan laburtzailea beraz. Eskertzen dira sintesiak ere, nahiz eta berrikuntza gutxi ekarri.

    Autoestimaren hauspoari putz eginez …

    2008-01-28  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

    Urte berria hasi da, bizitza berria, lan
    berria eta bloga erdi hilik, edo behintzat oso motelduta. Eta, hala ere, azken
    aldi honetan prentsa (idatzian) behin baino gehiagotan agertu gara: azken
    bi
    asteetan
    Argia aldizkarian eta zapatu honetan Gaur8 aldizkarian.

    Ez dut ezer agintzen, baina hemendik aurrera idazteko erritmoa motela
    izango dela aurreikusten dut, behintzat nire burua kokatu arte. Hortik aurrera,
    batek daki … Dena den, mila esker irakurtzen duzuen guztiei, erantzuten ez
    duzuen guztiei, eta prentsan bloga ateratzen duzuenei. Autoestima puztea ere
    beharrezkoa da noizean behin, blogarekin jarraitu ahal izateko.

    Zer kristo egin behar dugu?

    2008-01-23  //  Sailkatu gabea  //  5 iruzkin

    Gaurko periodikua kargatuta etorri da, euskararen komunitatearen
    ikuspuntutik. Bi hausnarketa nabarmendu nahiko nituzke (beste hiru ere
    etorri dira, hau, hau eta hau):
    – Joxerra Garziarena: «Euskara bultzatzeko ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara».
    – Joxe Manuel Odriozola: “Hizkuntza eta errealitatea”

    Eta, gainera, gero zuzenean hitzaldi interesgarria jarraitzeko aukera emango dute. Ikaragarria, dena egun bakar batean.

    127 / 140«Aurrekoa102030126127128129140Hurrengoa»

    Txerra Rodriguez

    Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

    Azken bidalketak

    • Sabela
    • Kontzientzia kritikoa
    • Algoritmoa asaldatu
    • Irakurgaiak: No hablaras
    • Fora da aula

    Iruzkin berriak

    • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
    • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
    • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
    • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
    • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

    Artxiboak

    • 2025(e)ko abendua
    • 2025(e)ko azaroa
    • 2025(e)ko urria
    • 2025(e)ko iraila
    • 2025(e)ko uztaila
    • 2025(e)ko ekaina
    • 2025(e)ko maiatza
    • 2025(e)ko apirila
    • 2025(e)ko martxoa
    • 2025(e)ko urtarrila
    • 2024(e)ko abendua
    • 2024(e)ko azaroa
    • 2024(e)ko urria
    • 2024(e)ko iraila
    • 2024(e)ko uztaila
    • 2024(e)ko ekaina
    • 2024(e)ko maiatza
    • 2024(e)ko apirila
    • 2024(e)ko martxoa
    • 2024(e)ko otsaila
    • 2024(e)ko urtarrila
    • 2023(e)ko abendua
    • 2023(e)ko azaroa
    • 2023(e)ko urria
    • 2023(e)ko iraila
    • 2023(e)ko uztaila
    • 2023(e)ko ekaina
    • 2023(e)ko maiatza
    • 2023(e)ko apirila
    • 2023(e)ko martxoa
    • 2023(e)ko otsaila
    • 2023(e)ko urtarrila
    • 2022(e)ko abendua
    • 2022(e)ko azaroa
    • 2022(e)ko urria
    • 2022(e)ko iraila
    • 2022(e)ko abuztua
    • 2022(e)ko uztaila
    • 2022(e)ko ekaina
    • 2022(e)ko maiatza
    • 2022(e)ko apirila
    • 2022(e)ko martxoa
    • 2022(e)ko otsaila
    • 2022(e)ko urtarrila
    • 2021(e)ko abendua
    • 2021(e)ko azaroa
    • 2021(e)ko urria
    • 2021(e)ko iraila
    • 2021(e)ko uztaila
    • 2021(e)ko ekaina
    • 2021(e)ko maiatza
    • 2021(e)ko apirila
    • 2021(e)ko martxoa
    • 2021(e)ko otsaila
    • 2021(e)ko urtarrila
    • 2020(e)ko abendua
    • 2020(e)ko azaroa
    • 2020(e)ko urria
    • 2020(e)ko iraila
    • 2020(e)ko abuztua
    • 2020(e)ko uztaila
    • 2020(e)ko ekaina
    • 2020(e)ko maiatza
    • 2020(e)ko apirila
    • 2020(e)ko martxoa
    • 2020(e)ko otsaila
    • 2020(e)ko urtarrila
    • 2019(e)ko abendua
    • 2019(e)ko azaroa
    • 2019(e)ko urria
    • 2019(e)ko iraila
    • 2019(e)ko abuztua
    • 2019(e)ko uztaila
    • 2019(e)ko ekaina
    • 2019(e)ko maiatza
    • 2019(e)ko apirila
    • 2019(e)ko martxoa
    • 2019(e)ko otsaila
    • 2019(e)ko urtarrila
    • 2018(e)ko abendua
    • 2018(e)ko azaroa
    • 2018(e)ko urria
    • 2018(e)ko iraila
    • 2018(e)ko uztaila
    • 2018(e)ko ekaina
    • 2018(e)ko maiatza
    • 2018(e)ko apirila
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko abendua
    • 2017(e)ko azaroa
    • 2017(e)ko urria
    • 2017(e)ko iraila
    • 2017(e)ko uztaila
    • 2017(e)ko ekaina
    • 2017(e)ko maiatza
    • 2017(e)ko apirila
    • 2017(e)ko martxoa
    • 2017(e)ko otsaila
    • 2017(e)ko urtarrila
    • 2016(e)ko abendua
    • 2016(e)ko azaroa
    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko abuztua
    • 2016(e)ko uztaila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko urtarrila
    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko urria
    • 2015(e)ko iraila
    • 2015(e)ko uztaila
    • 2015(e)ko ekaina
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko apirila
    • 2015(e)ko martxoa
    • 2015(e)ko otsaila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko abendua
    • 2014(e)ko azaroa
    • 2014(e)ko urria
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko uztaila
    • 2014(e)ko ekaina
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria
    • 2013(e)ko iraila
    • 2013(e)ko abuztua
    • 2013(e)ko uztaila
    • 2013(e)ko ekaina
    • 2013(e)ko maiatza
    • 2013(e)ko apirila
    • 2013(e)ko martxoa
    • 2013(e)ko otsaila
    • 2013(e)ko urtarrila
    • 2012(e)ko abendua
    • 2012(e)ko azaroa
    • 2012(e)ko urria
    • 2012(e)ko iraila
    • 2012(e)ko abuztua
    • 2012(e)ko uztaila
    • 2012(e)ko ekaina
    • 2012(e)ko maiatza
    • 2012(e)ko apirila
    • 2012(e)ko martxoa
    • 2012(e)ko otsaila
    • 2012(e)ko urtarrila
    • 2011(e)ko abendua
    • 2011(e)ko azaroa
    • 2011(e)ko urria
    • 2011(e)ko iraila
    • 2011(e)ko abuztua
    • 2011(e)ko uztaila
    • 2011(e)ko ekaina
    • 2011(e)ko maiatza
    • 2011(e)ko apirila
    • 2011(e)ko martxoa
    • 2011(e)ko otsaila
    • 2011(e)ko urtarrila
    • 2010(e)ko abendua
    • 2010(e)ko azaroa
    • 2010(e)ko urria
    • 2010(e)ko iraila
    • 2010(e)ko uztaila
    • 2010(e)ko ekaina
    • 2010(e)ko maiatza
    • 2010(e)ko apirila
    • 2010(e)ko martxoa
    • 2010(e)ko otsaila
    • 2010(e)ko urtarrila
    • 2009(e)ko abendua
    • 2009(e)ko azaroa
    • 2009(e)ko urria
    • 2009(e)ko iraila
    • 2009(e)ko abuztua
    • 2009(e)ko uztaila
    • 2009(e)ko ekaina
    • 2009(e)ko maiatza
    • 2009(e)ko apirila
    • 2009(e)ko martxoa
    • 2009(e)ko otsaila
    • 2009(e)ko urtarrila
    • 2008(e)ko abendua
    • 2008(e)ko azaroa
    • 2008(e)ko urria
    • 2008(e)ko iraila
    • 2008(e)ko abuztua
    • 2008(e)ko uztaila
    • 2008(e)ko ekaina
    • 2008(e)ko maiatza
    • 2008(e)ko apirila
    • 2008(e)ko martxoa
    • 2008(e)ko otsaila
    • 2008(e)ko urtarrila
    • 2007(e)ko abendua
    • 2007(e)ko azaroa
    • 2007(e)ko urria
    • 2007(e)ko iraila
    • 2007(e)ko uztaila
    • 2007(e)ko ekaina
    • 2007(e)ko maiatza
    • 2007(e)ko apirila
    • 2007(e)ko martxoa
    • 2007(e)ko otsaila
    • 2007(e)ko urtarrila
    • 2006(e)ko abendua
    • 2006(e)ko azaroa

    Kategoriak

    • 30 urte
    • Aipuak
    • Atik Zra
    • Azatzak
    • Etxealdia
    • Info 7
    • Irakurgaiak
    • Jakin
    • Poema soziolinguistikoak
    • Sailkatu gabea
    • SL domestikoa
    • Sutondoko kontuak
    • Tosepan

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA