Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz
gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta.
Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua.
Urtebete eta pozik. Baina etorkizunarekin kezkatuta. Ez dakit zein bide hartuko duen blogak, ez dakit zein bidetik abiatu nahi dudan bloga. Domeinu propioa izan ala ez, bestelako edukiak sartu ala ez,
… Erantzunik ez duten galderak dira oraindik, aurrera begira egindakoak. Ikusiko dugu zer ateratzen den ……
Xavier
Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean
Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko
direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu
beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago
hango egoeraz gutxi dakigula.
Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza
politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea
izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak
trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio
naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu
beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana
sendotuz.
Bigarrenik, transmisioaren indartze horrek erabilera
bultzatzera bideratuta egon beharko luke.Transmisioak berez ez du ezertarako
balio, gero erabileran eragina ez badu. Dena den, azken ikerketek adierazten
dute transmisioa familian eta gertuko esparruetan behar bezala dabilenean,
erabilera ere altua izaten dela. Erabilera bultzatzeko errezeta magikorik ez
dago, transmisioa indartzeko ez dagoen bezala. Bi esparru hauek erdi-pribatuak
dira eta horietan eragitea oso gaitza da erakundeetarako, norbanakoen
askatasuna eta eskubideak tartean baitira.
Hirugarrenik, hizkuntzaren prestigioa lehentasuna izan
beharko litzateke. Zergatik prestigioa aipatu? Nik uste dut transmisioa indartzeko
faktore erabakigarria dela. Azal dezagun hau, bada. Transmisio naturalean
eragiten duten faktore asko gizarte psikologiakoak dira eta identitatearekin
eta baloreekin lotuta daude. Gainera, norbanakoen pertzepzioan hizkuntzaren
prestigioa garrantzia handiko faktorea da. Hizkuntza bat prestigiorik ez badu,
askoz errazagoa da hizkuntza horren transmisio naturalean eteteak egotea.
Beraz, prestigioa handituz transmisioa ere indartuko genuke. Baina nola handitu
prestigioa? Erantzuteko beste galdera zail bat. Kasu honetan ere ez dago
errezeta magikorik, baina eragiteko eremuak honakoak izan beharko lukete:
errepertorioa osatzea, euskalkiei zor zaien errespetua eskaintzea, argotaren
inguruko ikerketak bideratu, …
Hauxe izango litzateke nire lan ildo nagusien laburpena.
Badakit oso era eskematikoan azaldu dudala dena, baina askotan gauzak xehe-xehe
azaldu beharrean hobe da gauzak labur-labur azaltzea.
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).
Egitaraua
9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa
9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa.
Emunek antolatutako
jardunaldietan Iñaki
Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara
izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu
izan zait berak esandako hainbat gauza.
Zirrikituak
irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat
duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara
jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau
euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri
nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak
emateko bideak aurkitzea da gure proposamena. Behin pauso txiki bat eman duenak
pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar
ditugu.
Baina, nondik hasi
zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke
eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Hauxe da Hiznet-eko ariketen artean lehena. Txepetx eta bizitasun etonolinguistikoaren arteko antzeko eta ezberdintasunak. Apur bat astuna, baina tira.
Lehenik eta behin,
ezberdintasunei erreparatuko diet eta geroxeago berdintasunei. Dena den,
bizitasun etnolinguistikoari dagokionez, kontuan hartuko dudan teoria izango da
Harwood, Giles eta Bourshin-ek 1994an ondutakoa. Beraz, beste ezer esan barik
ariketari ekingo diot.
Lehenengo ezberdintasuna
izango litzateke teoria bakoitzak zer helburu daukan. Sanchez Carrionen teoria
bereziki pentsatua dago hizkuntza gutxiagotuak geroratzeko, hizkuntza
gutxiagotu horiek berreskuratzeko teoria izango litzateke. Bizitasun
etnolinguistikaren teoria, ordea, ez dago berariaz hizkuntza gutxiagotuak
geroratzeko pentsatua. Dena den, bizitasun etnolinguistikoaren teoria oso
baliagarria izan daiteke hizkuntza gutxiagotuak biziberritzeko. Txepetxen
teoriaren helburu nagusia hizkuntzen arteko elkar bizitza orekatua lortzea da.
Bizitasun etnolinguistikoaren teoriak, berriz, ez du horren inguruan ezer
aipatzen, bere helburua da hizkuntza komunitate batek duen kohesio indarra
behatzea eta neurtzea.
Bigarren ezberdintasuna
teoria bakoitzak duen hedadura izango litzateke. Bizitasun etnolinguistikaren
teoria hizkuntza gutxiagotuen egoerari buruzko diagnosi egokia egiteko
baligarria da. Sanchez Carrionen teoria, aldiz, hortik baino aurrerago doa.
Diagnostikoa egiteaz aparte (diagnostikoa bera ez du ematen, baina diagnostikoa
egiteko baliagarriak izan daitezke bere teoriaren hainbat ideia, adibidez,
galera eta normalizazio bilakabideen eskema), Txepetxek hizkuntzak geroratzeko
pauso zehatzak ere ematen dizkigu. Beraz, alde honetatik Txepetxen teoria
osatuagoa da bestea baino, konponbide posibleak ere ematen dituelako. Dena den,
bizitasun etnolinguistikoaren arabera egindako diagnostikoa bestea baino
osatuagoa izan daiteke, nahiz eta gero konponbide zehatzik ez eman.
Hirugarren ezberdintasuna
izango litzateke teoria bakoitza zer esparrutik eginda dagoen. Bi teoriek
disziplinartekotasuna aldarrikatzen dute, baina bata zein bestearen egileak
esparru ezberdinetatik datoz eta hori nabarmentzen da teorien joan-etorrian.
Bizitasun etnolinguistikoaren egileak gizarte psikologiatik datoz eta zientzia
horren konteptu asko barneratuta daude aipatutako teorian. Adibide batzuk ematearren,
hizkuntza portaera, hizkuntza jarrerak, identitatea, … Sanchez Carrion,
ostera, hizkuntzalaritzatik datorren egilea dugu, baina bere teoriari gehitu
dizkio zientzia askoren ekarpenak: soziologia, gizarte psikologia,
antropologia, … Hala ere, hizkuntzalaritzak indar handia du bere teorian,
baina ez agian gizarte psikologiak bizitasun etnolinguistikoan duen beste.
Behin ezberdintasun
nagusiei erreparatuta (beste hamaika daudela jakinda ere), jarraian
berdintasunei erreparatuko diet.
Lehenengo berdintasuna
hurrengoa izango litzateke: bi teoriak soziolinguistikaren eremu zabalean
kokatutako teoriak izango lirateke eta, gainera, biak oso baliagarriak izan
daitezkeela, hizkuntza komunitate bakoitzak dituen ñabardurak gora behera,
hizkuntza gutxiagotuak berreskuratzeko. Horrezaz aparte, eta berdintasun
zehatza izan ez arren, biak bateragarriak izan daitezkeela uste dut. Teoria bat
aplikatzeak ez du baztertzen bestearen aplikazioa; aitzitik, biak batera
aplikatzeko moduko teoriak izan daitezke.
Bigarren berdintasuna
izango litzateke teoria bientzat euren azterketa unitatea hizkuntza komunitatea
dela. Sanchez Carrionen teorian elementu garrantzitsuena bere azterketa osoa
egiteko hizkuntza komunitatea da. Gainera, berak esaten duen moduan edozein
hizkuntza berreskuratzeko abiapuntua behe-behetik hasi beharra dago. Eta beheko
mailan dagoen unitate hori hizkuntza komunitatea da. Bizitasun etnolinguistikoa
aztertzeko behar-beharrezkoa da hizkuntza komunitatea aztertzea, horixe baita
bizitasun etnolinguistikoa izango duena. Norbanakoek ezin dute bizitasun
etnolinguistikorik izan eurek bakarrik, komunitate baten babesa beharrezkoa
dute hori garatzeko.
Hirugarren berdintasuna
izango litzateke teoria biek identiteari ematen dioten garrantzia. Txepetxen
teorian identitateak berebiziko garrantzia du. Bere hizkuntzen funtzioen
teoriaren arabera, lehenengo funtzioa identitatearena da, hiztun guztiek euren
identitatea kanporatzeko hizkuntza behar dutelako. Bizitasun
etnolinguistikoaren teorian ere identitateak garrantzi handia du, identitateak
markatuko baitu komunitate batek bizitasun etnolinguistiko handiagoa izango
duen ala ez. Elementu erabakiorra izango da identitatea bizitasuna neurtu ahal
izateko.
Laugarren
bedintasuna izango litzateke teoria
biek psikologiatik datozen beste zenbait kontzepturi ematen dioten garrantzia.
Txepetxek aipatzen ditu gutxiagotasun konplexua eta autokonfidantza kontzeptuak
bere teorian eta bi horiek garrantzi handikoak dira haren iritziz, galerarako zein berreskupenerako. Bizitasun
etnolinguistikoaren teoriak ez ditu bi horiek beren-beregi aipatzen, baina argi
dago bi kontzeptu horiek bizitasun etnolinguistikoa baldintzatzen dutela.
Hemendik aurrera, atal berri bat irekiko dut blogean. Pasa den asteburua ordenadorea garbitzen eman nuen (beste gauza askoren artean). Eta aurkitu nituen orain dela 4 urte Hiznet ikasi nuenean egindako ariketak. Eta horietako batzuk hona ekartzeko modukoak iruditu zitzaizkidan. Hortaz, hiznet-eko zenbait ariketa azalduko dira blogean. Orain dela 4 urtekoak direla hartu behar da kontuan epaitzeko.
Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!!
Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa)
Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera
hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau?
Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke:
Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut
deus egin.
Jarrera batera edo bestera bakarra hurbiltzea
ez da komeni. Bistan da, egoera bakoitza alde batetik bestetik baino hurbilago
egoten dela errealitatean.
Hizkuntza bat pertsonifikatuz, bi jarrera
hauek har daitezke: Ez dut deusetarako balio. Ez naiz behar adina landua. Ala
ezin naute inon erabili. Debekatua naiz.
Bistan da ere, hizkuntza bat ez dela pertsona
eta ezin duela hori pentsatu. Eta ez duela bere kabuz deus eginen. Bistan da ez
dudala deus asmatu hau esatean, aspaldi esana baita:
“Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da
gizarteko mintzabide eta adierazpidea besterik. Ona da, beraz, elkarrekin
mintzatzeko eta elkarri gogoetak adierazteko delarik, mintzatzeko eta
adierazteko balio duelako; horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza,
ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Gehi dezagun e
dela berez aizkora kamutsik, horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz
zezaketen adina zorroztu ez dutenena dela soil-soilik, behiala Axularrek
zioenez”
Hau dena, aurreko Xirikan (3. zbk, 2007ko
maiatza, 5. orria) J. R. Rodriguezek esan zuenaren aurrean, sortu zaigun
zalantza bat adierazten laguntzeko. Orokorrean esaten duenarekin ados.
“Soziolinguistika berba potoloa” zer den modu argian azaltzea bera ez du lorpen
eskasa. Soziolinguistikan, corpus edo estatus plangintzaren artean, lehentasuna
zerk duen adieraztean, honakoa dio:
“Estatus
plangintzak du lehentasuna (corpus plangintzaren gainean), erabateko
lehentasuna izan ere. Azken finean, hizkuntzaren normalizaziorako alderdi
linguistikoak bigarren mailakoak dira. Beharrezkoak, baina bigarren mailakoak.
Eta gure herrian horietan tematzea, gaur egun, denbora galtze hutsa litzateke”.
Hein handi batean ados, estatusik gabeko
hizkuntzak, jendartean gutxietsitako hizkuntzak, ez baitu luze iraungo. Bi
paragrafo aurretik idatzitakoa kontuan hartuz sortzen zaigu zalantza:
“Corpus plangintzak
hizkuntza biziberritzea du helburu. Hizkuntza kodetzea, modernizatzea,
estandarizatzea. Hau da, hizkuntza egoera berrietan erabili ahal izateko
moldatzea.
Estatus
plangintzak, ordea, hizkuntza komunitatea biziberritzea du helburu, hizkuntza
komunitate horren estatusa igotzea, hizkuntzarentzat erabilera esparru berriak
irabaztea (edo daudenak bermatzea), alegia”
Zalantza, beharbada, bata bestearengandik
erabat bereiztea zail egiten zaigulako sortzen zaigu. Agian, iragana
orainarekin lotzen dugulako. Alegia, gaur egun hizkuntza estandarizatua dugu,
egokitua, modernizatua, edozein eremutan erabili ahal izateko prest. Bai, lehen
bezala, lagun eta familia giroan, baita, lehen ez bezala, edozein lanetan,
politika, arteetan, komunikabideetan … erabiltzeko ere prest. Estatusa igotzea
ahalbidetuko duten eremu horietan erabiltzeko prest, hain zuzen.
Horregatik, pentsatzen dugu J.R. Rodriguezek
orainetik abiatuta egin duela soziolinguistikaren irakurketa hau.
Orain-orainetik, Euskara Batua 1968an sortu baitzen. Lerro zume hauek, beraz,
iragana oroitzeko besterik ez. Eta askotan entzuten dugun esaldia hankaz goiti
jartzeko: estatusik gabe ez omen dago corpusik. Eta corpusik gabe izan daiteke
estatusik? Corpus egoki(tu)rik gabe izan dezake hizkuntzak estatusik?
Eta dena ez dugula gaizki egin adierazteko.
Bistan da. Bistan den bezala filologoa naizela.
“El márqueting lingüístic sorgeix de la idea de considerar la
llengua com un producte i els parlants com a consumidors d´aquest
producte, i, per tant, com a components d´un mercat.”
“Si el màrqueting lingüístic té com a finalitat aconseguir que el
mercat (els parlants) prefereixi usar una llengua en uns contextos
determinats i promoure-la entre els parlants potencials, s´ha de
conèixer el posicionament -la percepció- dels parlants de catalá i
reposicionar-la quan cal i en grups objectius seleccionats.”
Beste artikulu bat(zuk) argitaratuko du Iñigok horren gainean: haien zain nago.
Garaigoikoak urtebete
2007-11-06 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz
gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta.
Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua.
Bestelako eraginak ere izan ditu blogak: sustatun pare bat aldiz agertu da (sustatu efektua ere nabaria izan da), argian ere pare bat aldiz, beste blog batzuetan ere, zabaldun … Aipamen berezia merezi du Karrajua webguneak, han hainbatetan agertu baita nire blogaren inguruko informazio eta iritzirik.
Urtebete eta pozik. Baina etorkizunarekin kezkatuta. Ez dakit zein bide hartuko duen blogak, ez dakit zein bidetik abiatu nahi dudan bloga. Domeinu propioa izan ala ez, bestelako edukiak sartu ala ez,
… Erantzunik ez duten galderak dira oraindik, aurrera begira egindakoak. Ikusiko dugu zer ateratzen den ……
Quebec ezagutzeko …..
2007-10-30 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
Xavier
Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean
Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko
direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu
beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago
hango egoeraz gutxi dakigula.
–
El
Quebec: un lloc estrany
–
Algunes
pistes per a entendre el Quebec
–
El mirall
d’una societat
–
Pau i
violència al Quebec
–
Una
metròpoli francòfona, multicultural i multilingüe
Sailburuourde banintz (hiznet)
2007-10-29 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hiznet-eko beste ariketa bat:
Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza
politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea
izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak
trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio
naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu
beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana
sendotuz.
Bigarrenik, transmisioaren indartze horrek erabilera
bultzatzera bideratuta egon beharko luke.Transmisioak berez ez du ezertarako
balio, gero erabileran eragina ez badu. Dena den, azken ikerketek adierazten
dute transmisioa familian eta gertuko esparruetan behar bezala dabilenean,
erabilera ere altua izaten dela. Erabilera bultzatzeko errezeta magikorik ez
dago, transmisioa indartzeko ez dagoen bezala. Bi esparru hauek erdi-pribatuak
dira eta horietan eragitea oso gaitza da erakundeetarako, norbanakoen
askatasuna eta eskubideak tartean baitira.
Hirugarrenik, hizkuntzaren prestigioa lehentasuna izan
beharko litzateke. Zergatik prestigioa aipatu? Nik uste dut transmisioa indartzeko
faktore erabakigarria dela. Azal dezagun hau, bada. Transmisio naturalean
eragiten duten faktore asko gizarte psikologiakoak dira eta identitatearekin
eta baloreekin lotuta daude. Gainera, norbanakoen pertzepzioan hizkuntzaren
prestigioa garrantzia handiko faktorea da. Hizkuntza bat prestigiorik ez badu,
askoz errazagoa da hizkuntza horren transmisio naturalean eteteak egotea.
Beraz, prestigioa handituz transmisioa ere indartuko genuke. Baina nola handitu
prestigioa? Erantzuteko beste galdera zail bat. Kasu honetan ere ez dago
errezeta magikorik, baina eragiteko eremuak honakoak izan beharko lukete:
errepertorioa osatzea, euskalkiei zor zaien errespetua eskaintzea, argotaren
inguruko ikerketak bideratu, …
Hauxe izango litzateke nire lan ildo nagusien laburpena.
Badakit oso era eskematikoan azaldu dudala dena, baina askotan gauzak xehe-xehe
azaldu beharrean hobe da gauzak labur-labur azaltzea.
Euskara elkarteak ibilian: jardunaldiak
2007-10-25 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).
Egitaraua
9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa
9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa.
9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea.
10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperietnzia”. Ferran Suay (Valentziako unibertsitateko irakaslea)
11,15 – 11,45.- Atsedenaldia
11,45 – 12,45.- “Motibazioan eragiten emozioen bidetik: pertsona eta erakundeen aldaketarako laguntza”. Amaia Antero (Arizmendi ikastola) / Mirari Bereziartua (Coaching aldaketa)
12,45 – 13,00.- “Euskararekiko atxikimendua lantzen: mintzapraktika”. Jasone Mendizabal (Topagunea)
13,00 – 14,00.- “Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara:: sentiberatzea eta komunikazioa”. Paula Kasares (NUPko irakaslea)
14,00 – 16,00.- Bazkaria
16,00 – 16,45.–“Hizkuntza estetika bezala”. Fermin Etxegoien
16,45 – 18,00.- “Esperientzia berrien aplikaziorako gogoeta-guneak”
1) TELP
Gogoeta gidariak: Ferran Suay , Iñaki Eizmendi eta Pablo Suberbiola
Dinamizatzailea: Iñaki Arruti
2) COACHING-a: Zertarako euskara? saio praktikoa.
Gogoeta gidariak: Amaia Antero eta Mirari Bereziartua.
Dinamizatzailea: Jasone Mendizabal
3) KOMUNIKAZIOA
Gogoeta gidariak: Paula Kasares
Dinamizatzailea: Iker Martinez de Lagos
18,00 – 18,30.- Ondorioak. Tailerretako dinamizatzaileak
18,30 – … Amaiera ekitaldia
*Oharra: egunean zehar “E3i” Euskara Elkarteen Erakusketa Ibiltaria ikusgai egongo da.
Zirrikituak ireki
2007-10-22 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Emunek antolatutako
jardunaldietan Iñaki
Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara
izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu
izan zait berak esandako hainbat gauza.
Zirrikituak
irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat
duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara
jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau
euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri
nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak
emateko bideak aurkitzea da gure proposamena. Behin pauso txiki bat eman duenak
pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar
ditugu.
Baina, nondik hasi
zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke
eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Iñakik berba egiten du eurek antolatzen duten hitzaldi baten
haritik tiraka. Adibideak eta kasu zehatzak aipatzen ditu, gainera.
Jardunaldi horietarako egindako ponentzia
eta aurkezpena
ikusgai daude. Irakurri eta gozatu.
| View | Upload your own
| View | Upload your own
Bizi-esperientziak
2007-10-18 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
Nire lankide batek teoria soziolinguistikoek errealitatearekin topo egiten dutenekoaren gaineko artikulua idatzi du bere blogean.
Oso interesgarria eta mamitsua.
Bizi-esperientziak.
Sanchez Carrionen eta bizitasun etnolinguistikoaren teorien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak
2007-10-18 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hauxe da Hiznet-eko ariketen artean lehena. Txepetx eta bizitasun etonolinguistikoaren arteko antzeko eta ezberdintasunak. Apur bat astuna, baina tira.
Lehenik eta behin,
ezberdintasunei erreparatuko diet eta geroxeago berdintasunei. Dena den,
bizitasun etnolinguistikoari dagokionez, kontuan hartuko dudan teoria izango da
Harwood, Giles eta Bourshin-ek 1994an ondutakoa. Beraz, beste ezer esan barik
ariketari ekingo diot.
Lehenengo ezberdintasuna
izango litzateke teoria bakoitzak zer helburu daukan. Sanchez Carrionen teoria
bereziki pentsatua dago hizkuntza gutxiagotuak geroratzeko, hizkuntza
gutxiagotu horiek berreskuratzeko teoria izango litzateke. Bizitasun
etnolinguistikaren teoria, ordea, ez dago berariaz hizkuntza gutxiagotuak
geroratzeko pentsatua. Dena den, bizitasun etnolinguistikoaren teoria oso
baliagarria izan daiteke hizkuntza gutxiagotuak biziberritzeko. Txepetxen
teoriaren helburu nagusia hizkuntzen arteko elkar bizitza orekatua lortzea da.
Bizitasun etnolinguistikoaren teoriak, berriz, ez du horren inguruan ezer
aipatzen, bere helburua da hizkuntza komunitate batek duen kohesio indarra
behatzea eta neurtzea.
Bigarren ezberdintasuna
teoria bakoitzak duen hedadura izango litzateke. Bizitasun etnolinguistikaren
teoria hizkuntza gutxiagotuen egoerari buruzko diagnosi egokia egiteko
baligarria da. Sanchez Carrionen teoria, aldiz, hortik baino aurrerago doa.
Diagnostikoa egiteaz aparte (diagnostikoa bera ez du ematen, baina diagnostikoa
egiteko baliagarriak izan daitezke bere teoriaren hainbat ideia, adibidez,
galera eta normalizazio bilakabideen eskema), Txepetxek hizkuntzak geroratzeko
pauso zehatzak ere ematen dizkigu. Beraz, alde honetatik Txepetxen teoria
osatuagoa da bestea baino, konponbide posibleak ere ematen dituelako. Dena den,
bizitasun etnolinguistikoaren arabera egindako diagnostikoa bestea baino
osatuagoa izan daiteke, nahiz eta gero konponbide zehatzik ez eman.
Hirugarren ezberdintasuna
izango litzateke teoria bakoitza zer esparrutik eginda dagoen. Bi teoriek
disziplinartekotasuna aldarrikatzen dute, baina bata zein bestearen egileak
esparru ezberdinetatik datoz eta hori nabarmentzen da teorien joan-etorrian.
Bizitasun etnolinguistikoaren egileak gizarte psikologiatik datoz eta zientzia
horren konteptu asko barneratuta daude aipatutako teorian. Adibide batzuk ematearren,
hizkuntza portaera, hizkuntza jarrerak, identitatea, … Sanchez Carrion,
ostera, hizkuntzalaritzatik datorren egilea dugu, baina bere teoriari gehitu
dizkio zientzia askoren ekarpenak: soziologia, gizarte psikologia,
antropologia, … Hala ere, hizkuntzalaritzak indar handia du bere teorian,
baina ez agian gizarte psikologiak bizitasun etnolinguistikoan duen beste.
Behin ezberdintasun
nagusiei erreparatuta (beste hamaika daudela jakinda ere), jarraian
berdintasunei erreparatuko diet.
Lehenengo berdintasuna
hurrengoa izango litzateke: bi teoriak soziolinguistikaren eremu zabalean
kokatutako teoriak izango lirateke eta, gainera, biak oso baliagarriak izan
daitezkeela, hizkuntza komunitate bakoitzak dituen ñabardurak gora behera,
hizkuntza gutxiagotuak berreskuratzeko. Horrezaz aparte, eta berdintasun
zehatza izan ez arren, biak bateragarriak izan daitezkeela uste dut. Teoria bat
aplikatzeak ez du baztertzen bestearen aplikazioa; aitzitik, biak batera
aplikatzeko moduko teoriak izan daitezke.
Bigarren berdintasuna
izango litzateke teoria bientzat euren azterketa unitatea hizkuntza komunitatea
dela. Sanchez Carrionen teorian elementu garrantzitsuena bere azterketa osoa
egiteko hizkuntza komunitatea da. Gainera, berak esaten duen moduan edozein
hizkuntza berreskuratzeko abiapuntua behe-behetik hasi beharra dago. Eta beheko
mailan dagoen unitate hori hizkuntza komunitatea da. Bizitasun etnolinguistikoa
aztertzeko behar-beharrezkoa da hizkuntza komunitatea aztertzea, horixe baita
bizitasun etnolinguistikoa izango duena. Norbanakoek ezin dute bizitasun
etnolinguistikorik izan eurek bakarrik, komunitate baten babesa beharrezkoa
dute hori garatzeko.
Hirugarren berdintasuna
izango litzateke teoria biek identiteari ematen dioten garrantzia. Txepetxen
teorian identitateak berebiziko garrantzia du. Bere hizkuntzen funtzioen
teoriaren arabera, lehenengo funtzioa identitatearena da, hiztun guztiek euren
identitatea kanporatzeko hizkuntza behar dutelako. Bizitasun
etnolinguistikoaren teorian ere identitateak garrantzi handia du, identitateak
markatuko baitu komunitate batek bizitasun etnolinguistiko handiagoa izango
duen ala ez. Elementu erabakiorra izango da identitatea bizitasuna neurtu ahal
izateko.
Laugarren
bedintasuna izango litzateke teoria
biek psikologiatik datozen beste zenbait kontzepturi ematen dioten garrantzia.
Txepetxek aipatzen ditu gutxiagotasun konplexua eta autokonfidantza kontzeptuak
bere teorian eta bi horiek garrantzi handikoak dira haren iritziz, galerarako zein berreskupenerako. Bizitasun
etnolinguistikoaren teoriak ez ditu bi horiek beren-beregi aipatzen, baina argi
dago bi kontzeptu horiek bizitasun etnolinguistikoa baldintzatzen dutela.
Atal berri bat blogean
2007-10-17 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hemendik aurrera, atal berri bat irekiko dut blogean. Pasa den asteburua ordenadorea garbitzen eman nuen (beste gauza askoren artean). Eta aurkitu nituen orain dela 4 urte Hiznet ikasi nuenean egindako ariketak. Eta horietako batzuk hona ekartzeko modukoak iruditu zitzaizkidan. Hortaz, hiznet-eko zenbait ariketa azalduko dira blogean. Orain dela 4 urtekoak direla hartu behar da kontuan epaitzeko.
Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain?
2007-10-16 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!!
Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa)
Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera
hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau?
Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke:
Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut
deus egin.
Jarrera batera edo bestera bakarra hurbiltzea
ez da komeni. Bistan da, egoera bakoitza alde batetik bestetik baino hurbilago
egoten dela errealitatean.
Hizkuntza bat pertsonifikatuz, bi jarrera
hauek har daitezke: Ez dut deusetarako balio. Ez naiz behar adina landua. Ala
ezin naute inon erabili. Debekatua naiz.
Bistan da ere, hizkuntza bat ez dela pertsona
eta ezin duela hori pentsatu. Eta ez duela bere kabuz deus eginen. Bistan da ez
dudala deus asmatu hau esatean, aspaldi esana baita:
“Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da
gizarteko mintzabide eta adierazpidea besterik. Ona da, beraz, elkarrekin
mintzatzeko eta elkarri gogoetak adierazteko delarik, mintzatzeko eta
adierazteko balio duelako; horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza,
ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Gehi dezagun e
dela berez aizkora kamutsik, horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz
zezaketen adina zorroztu ez dutenena dela soil-soilik, behiala Axularrek
zioenez”
Hau dena, aurreko Xirikan (3. zbk, 2007ko
maiatza, 5. orria) J. R. Rodriguezek esan zuenaren aurrean, sortu zaigun
zalantza bat adierazten laguntzeko. Orokorrean esaten duenarekin ados.
“Soziolinguistika berba potoloa” zer den modu argian azaltzea bera ez du lorpen
eskasa. Soziolinguistikan, corpus edo estatus plangintzaren artean, lehentasuna
zerk duen adieraztean, honakoa dio:
“Estatus
plangintzak du lehentasuna (corpus plangintzaren gainean), erabateko
lehentasuna izan ere. Azken finean, hizkuntzaren normalizaziorako alderdi
linguistikoak bigarren mailakoak dira. Beharrezkoak, baina bigarren mailakoak.
Eta gure herrian horietan tematzea, gaur egun, denbora galtze hutsa litzateke”.
Hein handi batean ados, estatusik gabeko
hizkuntzak, jendartean gutxietsitako hizkuntzak, ez baitu luze iraungo. Bi
paragrafo aurretik idatzitakoa kontuan hartuz sortzen zaigu zalantza:
“Corpus plangintzak
hizkuntza biziberritzea du helburu. Hizkuntza kodetzea, modernizatzea,
estandarizatzea. Hau da, hizkuntza egoera berrietan erabili ahal izateko
moldatzea.
Estatus
plangintzak, ordea, hizkuntza komunitatea biziberritzea du helburu, hizkuntza
komunitate horren estatusa igotzea, hizkuntzarentzat erabilera esparru berriak
irabaztea (edo daudenak bermatzea), alegia”
Zalantza, beharbada, bata bestearengandik
erabat bereiztea zail egiten zaigulako sortzen zaigu. Agian, iragana
orainarekin lotzen dugulako. Alegia, gaur egun hizkuntza estandarizatua dugu,
egokitua, modernizatua, edozein eremutan erabili ahal izateko prest. Bai, lehen
bezala, lagun eta familia giroan, baita, lehen ez bezala, edozein lanetan,
politika, arteetan, komunikabideetan … erabiltzeko ere prest. Estatusa igotzea
ahalbidetuko duten eremu horietan erabiltzeko prest, hain zuzen.
Horregatik, pentsatzen dugu J.R. Rodriguezek
orainetik abiatuta egin duela soziolinguistikaren irakurketa hau.
Orain-orainetik, Euskara Batua 1968an sortu baitzen. Lerro zume hauek, beraz,
iragana oroitzeko besterik ez. Eta askotan entzuten dugun esaldia hankaz goiti
jartzeko: estatusik gabe ez omen dago corpusik. Eta corpusik gabe izan daiteke
estatusik? Corpus egoki(tu)rik gabe izan dezake hizkuntzak estatusik?
Eta dena ez dugula gaizki egin adierazteko.
Bistan da. Bistan den bezala filologoa naizela.
Hizkuntza marketina (2)
2007-10-11 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Lehengoan ere aritu ginen blog honetan hizkuntza marketinaz. Iñigo Fernandez Ostolazak horren gaineko iruzkina egin du bere blogean.
Bi kontu hortik:
“El márqueting lingüístic sorgeix de la idea de considerar la
llengua com un producte i els parlants com a consumidors d´aquest
producte, i, per tant, com a components d´un mercat.”
“Si el màrqueting lingüístic té com a finalitat aconseguir que el
mercat (els parlants) prefereixi usar una llengua en uns contextos
determinats i promoure-la entre els parlants potencials, s´ha de
conèixer el posicionament -la percepció- dels parlants de catalá i
reposicionar-la quan cal i en grups objectius seleccionats.”
Beste artikulu bat(zuk) argitaratuko du Iñigok horren gainean: haien zain nago.
Txerra Rodriguez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
Kategoriak
Meta