Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan
euskararen aldeko mugimendu soziala?
Ez dakit zelakoa izango den
hemendik 10 urtera euskararen aldeko gizarte mugimendua, baina bai badakit
zeintzuk diren gaur egun dituen gabezia nagusiak. Hortaz,
gabezia horietatik abiatuta helduko diot nola edo hala gaiari.
Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur
egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez,
falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu eta borobilduko
dituen diskurtso eraginkorra. Nire ustez, gaur egun hiru diskurtso nagusi daude
euskararen aldeko gizarte mugimenduetan: herri-erakundeek (batez ere, Eusko
Jaurlaritzak) Fishman-en jarraibideei jarraitzen omen diete; euskara elkarteek,
batez ere, Txepetx-en teorizazioari jarraitzen omen diote eta, hirugarrenik,
beste erakunde batzuek ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak aldarrikatzen dituzte
behin eta berriz.
Hiru diskurtso hauek uztartzeko modukoak
badira ere (edo, behintzat, hori da nik daukadan inpresioa), elkarren artean
ezberdintasunak markatzeko erabiltzen ditugu. Beraz, beste diskurtso bat eraiki
beharra daukagu. Nire ustez, hiruren arteko bat egitera jo behar dugu,
bakoitzak eduki ditzakeen ahultasunak eta indar-guneak azpimarratuz eta euskal
gizartearen berezitasunak aintzat hartuz. Gainera, nik uste dut euskaltzaleon
artean ditugun antzekotasunak handiagoak direla ezberdintasunak baino. Hortaz
hortxe legoke lanari ekiteko behar den euskarria.
Eta zergatik diot diskurtsoarena? Zergatik da
arazo hau larria? Gaur egun, euskararen aurka (eta bere moduan beste hizkuntza
gutxiagotuen aurka ere) eraso ideologiko basatia datorkigu. Gure eguneroko
praktika behin eta berriro justifikatzera jo behar dugu, behin eta berriro
azalpenak ematera, behin eta berriro gure burua zuritzera. Hortaz, gure
praktika babestuko duen arrazoiketa landu behar dugu, ideiak argiago eduki ahal
izateko.
Baina ez da nahikoa diskurtsoa lantzea,
ezinbestekoa da gu guztiok diskurtsoa barneratzea eta gizarteratzea. Ostera
ere, ez du ezertarako balio, gizartean koltxoi bat lortu behar du gure lanak,
aldekotasuna (jarreretan baino ez bada). Eta, horretarako, beharrezkoa da gure
diskurtsoa gizartearen esku egotea, ez bakarrik jadanik konbentzituta gaudenon
eskura. Horretaz gain, gure praktika ere diskurtsora egokitu beharra daukagu.
Bestela, ez dauka zentzurik corpus ideologiko bat eraikitzea, horri jaramonik
egiten ez badiogu.
Hortaz, hurrengo 10 urteotako erronkarik
mardulena diskurtso hau eraiki eta lantzea izan beharko luke. Dena den, ezkorra
naiz. Hemendik 10 urtera nire burua ikusten dut hemengo diskurtso eta
estrategiak atzera ere aipatzen, kexaka eta builaka. Izan ere, gaur ez dut
antzematen gure inguruan erronka horri helduko dionik. Kontseiluak heldu
beharko lioke, baina ahuldade egoeran dago eta egoera politikoa aldatu ezean,
horrela jarraituko duela ematen du.
Beste erronka potolo bat herri erakundeekin dauden
harremanak ontzea litzateke. Herri mailan harremanak, oro har eta salbuespenak
salbuespen, onak badira ere, ez da gauza bera gertatzen nazio mailan. Herri
mailan, euskara elkarteek lortu duten zabaltasuna eta aniztasuna dela-eta
euskalgintza antolatuaren eta toki erakundeen arteko harremanak gozoak dira
kasu gehienetan. Nazio mailan, ordea, harremanak pozoituago daude, oraindik ez
delako baztertu alderdikeria. Azken urteotan harremanak zertxobait gozatu
badira ere, oraindik badago zer egina eta hurrengo 10 urteotan bide hori
jorratu beharra dago ezinbestez. Alderdikeriak baztertu eta benetako
elkarlanari ekin. Ni kasu honetan baikor naiz eta uste dut hurrengo urteotan
harremanak hobetuko direla. Hala ere, mesfidantzak ez direla erabat uxatuko ere
uste dut.
Alde teknikoei helduta, profesionalizazioa eta
militantziaren arteko dialektikak ere markatuko du hurrengo 10 urteko
ibilbidea. Aldaketa nabarmenak gertatu dira azken urteotan, militantziatik
profesionalizatzera, baina nire iritzia da ildo honetan sakonduko duela
euskararen aldeko mugimenduak hurrengo urteetan. Gero eta profesionalagoa
izango da eta gero eta militantzia gutxiago edukiko du. Gizartearen joera
horrela dela argi dago eta joera areagotuko dela ere ematen du. Beraz,
mugimendu honek beste mugimendu askok bezala militantzia txikiagoa izango du.
Horrek tentsioak eta arazoak sortuko dituela aurreikustea ere ez litzateke
harritzekoa izango.
Euskararen aldeko mugimenduen ekimenei
dagokienez, elkarlana nagusituko dela aurreikusten dut. Gaur egun horren
zantzuak nabaritzen badira ere, ematen du joera hori areagotuko dela, batez ere
udalerri mailan. Antolaketa eredua ematen du gero eta gehiago eskualdera
lerratzen dela, udalerriko egoera ahaztu gabe. Izan ere, baliabideak
optimizatzeko bide eraginkorra da koordinazioari eta elkarlanari ekitea. Dena
den, hurrengo urteotan honi ekingo bazaio ere, nire ustea da gehiago hitz
egingo dugula elkarlanaz , elkarlanean aritu baino. Berba eta berba ibiliko
gara honen inguruan, baina emaitzak ez dira izango horren baikorrak. Hala ere,
aitortu behar da zaila dela gaur egun benetako elkarlana abian jartzea,
txokokeria eta abar oso presente daudelako oraindik orain gure praxian.
Hortaz, horrela irudikatzen dut hemendik 10 urtera.
Panorama ez dut baikor ikusten eta agian ez ditut haren alderik positiboenak
hona ekarri. Dena den, ariketan ikuspegi subjektiboa eskatzen zela uste dut
eta, horregatik, horretan sakonduko dut.
Karrikiriren
webgunean Zaldi Eroaren tiraz gain,
bestelako gauza batzuk ere badaude. Karrika aldizkari guztiak zintzilikatu
dituzte. Eta horietan hilero iritzi artikulua agertzen da, sarritan
soziolinguistikarekin harremanetan. Baina beste zenbait zenbakitan
soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Oso interesgarriak
dira artikuluok, batez ere soziolinguistika gizarteratzeko lanean. Hemen doaz
artikulu guztiak:
Gure inguruko hizkuntza egoera aztertzeko garaian, zure ustez, zertan izan daiteke lagungarri genero ikuspuntua aplikatzea? Errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke?
Oso zaila da horrelako gogoeta bati ekitea, huts-hutsean. Izan ere, genero ikuspuntu batetik hizkuntza egoera aztertzean agertuko zaizkigun emaitzak aldez aurretik asmatzea, erokeria bat izan daiteke, dena aurre-hipotesien mailan geratuko bailitzateke, errealitatearen azaletik gertuago mamitik baino. Dena den, horixe da, hain zuzen ere, ariketa honetan eskatu didatena eta horren arabera jokatuko dut, nire ezagutzetatik abiatuta eta nire intuizioei kasu eginda.
Generoaren aldagaia hizkuntza egoera aztertzeko diagnostikoetan txertatzeak, lehenik eta behin, errealitatea hobeto atxikitzea esan nahi du. Aldagai horrek errealitatearen ñabardurak antzemateko baliagarria den neurrian, eraginkorragoa bihurtuko du, era berean, gure diagnostikoa. Beraz, generoaren aldagaiak gure diagnostikoak hobeagoak izaten lagunduko luke, errealitatearen konplexutasuna antzeman ahal izateko.
Beste alde batetik, galdera bat datorkit burura. Generoaren aldagaiak emaitza esanguratsuak eman ahal dizkigu? Argi dago ñabardura bat den heinean lagungarria dela, baina emaitza esanguratsurik ematen ez badu, beharrezkoa al da aldagai hori kontuan hartzea? Nire ustez, orain arte egin diren ikerketetan (Euskararen Kale Erabileraren Neurketak, Lasarte-Oriako gazteena, Etorkizuna Aurreikusten, …) generoaren aldagaiak emaitza esanguratsuak eman ditu, baina askotan ere emaitza esanguratsurik ez ematea ere emaitza esanguratsua ematea bada. Izan ere, Kale Neurketan, esate baterako, gizon eta andreen artean ezberdintasunik egon ez badago, alde batetik ematen du ez dela emaitza interesgarria. Baina bere interesa izan badu, ezberdintasunik ez egotea nahikoa emaitza esanguratsua delako. Beste hainbat arlotan, gizon eta andreen gizarte portaeretan izaten diren ezberdintasunak hizkuntzaren erabileran ez izatea esanguratsua baita.
Baina errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke generoak? Honetan, nire asmatzaile sena pizturik, hipotesi batzuk formulatzera ausartuko naiz, nire intuizioetan oinarrituz (hipotesi hauek baieztatu edo ezeztatzeko ikerketa sakonak egin beharko lirateke). Orain arte, hizkuntzaren soziologian generoaren ikuspuntua bi esparrutan erabili da batez ere:
– Fideltasunaren auzia: honen inguruan badago teoria bat. Horren arabera, emakumeak gizonak baino moldagarriagoak dira gizartearen eraginetara. Beraz, gizonek gizartearen araberako hizkuntza hegemonikoari eusteko gaitasun txikiagoa dute, emakumeek baino. Emakumeak modernotasunari emanagoak dira gizonak baino, eta horrek ere bere isla du hizkuntza kontuetan.
– Ama hizkuntzaren auzia: aldagai hau oso garrantzitsua da hizkuntza kontuetan. Dena den, ez daude autore guztiak ados aldagai honen definizioarekin. Batzuen ustez, ama hizkuntza familia hizkuntzaren sinonimoa da (edo etxean erabiltzen den hizkuntza). Beste batzuen ustez, ordea, esanahi literala dauka: amarengandik seme-alabei transmititutako hizkuntza da ama hizkuntza.
Bi esparru hauetan, eta Euskal Herrira itzuliaz, ñabardura batzuk egin behar dira, nahitaez.
Lehenengoari dagokionez, egia izan badaiteke ere (nik dakidala ikerketa gutxi daude hori frogatzen dutenak, ezagunenak Txepetxena edo Xabier Erizerena), gaur egun gizartean izaniko aldaketak direla medio, ez dauka garrantzirik. Soziolinguistika historikoan erabili badaitezke ere, gaur egun ez dauka funtsik horrelakoei eustea. Gaur egun, ordea, mamitsuagoa litzateke aztertzea gazteen artean antzematen ari den fenomeno berria. Izan ere, badirudi zenbait ikerketen harian (adibidez, Lasarte-Oriako gazteen artean eginikoa), gazteen artean neskak direla euskara gehiago erabiltzen dutenak mutilak baino. Hor egon liteke fideltasunaren auziaren gaur egungo parametroa, teoria klasikoek diotenean baino. Balizko joera aldaketa hau ikertu behar da sakon, generoaren ikuspuntutik eta teoria feministen azken ekarpenak aintzat hartuta.
Bigarrenari dagokionez, ama hizkuntzaren definizio zabalagoa egin beharko
litzateke. Zergatik? Gaur egun, ama hizkuntza etxean erabiltzen den hizkuntzatzat hartzen badugu, kontuan eduki behar dugu familian azken urte hauetan gertatzen ari diren aldaketek ere ama hizkuntzan edo familia hizkuntzan eragina izan beharko luketela, derrigorrez. Zentzuzkoa da pentsatzea familia horren gogor jo duten aldaketek ere familia hizkuntzan eragina izatea. Nire ustez, alor hori gutxitan jorratutako alorra da eta emaitza interesgarriak eman ditzakeena. Dena den, puntu honetara helduta, Pello Jauregik bere ikerketan (“Gazteak eta euskara Lasarte-Orian”) iradoki zuen harremana hartu behar da kontuan: berak dioenez, ama hizkuntza estu-estu ulertu behar da. Bere ikerketan aita euskalduna besterik ez duten gazteak eta ama euskalduna besterik ez duten gazteen arteko ezberdintasun sakonak antzeman zituen. Izan ere, ama euskalduna duten gazteek euskara erabiltzeko joera nabarmen handiagoa erakusten dute aita euskalduna dutenekin alderatuta. Ikerketa honen emaitzetatik abiatuta, gehiago sakondu beharreko alorra ere iruditzen zait honako hau.
Gaurko zurrunbiloagorabehera,
nik beste kontu alaiago bat ekarri nahiko nuke hona. Karrikiri elkarteak argitaratzen duen Karrika aldizkarian Zaldi Eroak marrazten du zenbaki guztietan
tira bat, eta denak euskararen inguruan. Almandotz izeneko batek
tira guztiak igo egin ditu flickr-era eta handik batzuk lapurtu ditugu.
Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz
gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta.
Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua.
Urtebete eta pozik. Baina etorkizunarekin kezkatuta. Ez dakit zein bide hartuko duen blogak, ez dakit zein bidetik abiatu nahi dudan bloga. Domeinu propioa izan ala ez, bestelako edukiak sartu ala ez,
… Erantzunik ez duten galderak dira oraindik, aurrera begira egindakoak. Ikusiko dugu zer ateratzen den ……
Xavier
Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean
Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko
direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu
beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago
hango egoeraz gutxi dakigula.
Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza
politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea
izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak
trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio
naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu
beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana
sendotuz.
Bigarrenik, transmisioaren indartze horrek erabilera
bultzatzera bideratuta egon beharko luke.Transmisioak berez ez du ezertarako
balio, gero erabileran eragina ez badu. Dena den, azken ikerketek adierazten
dute transmisioa familian eta gertuko esparruetan behar bezala dabilenean,
erabilera ere altua izaten dela. Erabilera bultzatzeko errezeta magikorik ez
dago, transmisioa indartzeko ez dagoen bezala. Bi esparru hauek erdi-pribatuak
dira eta horietan eragitea oso gaitza da erakundeetarako, norbanakoen
askatasuna eta eskubideak tartean baitira.
Hirugarrenik, hizkuntzaren prestigioa lehentasuna izan
beharko litzateke. Zergatik prestigioa aipatu? Nik uste dut transmisioa indartzeko
faktore erabakigarria dela. Azal dezagun hau, bada. Transmisio naturalean
eragiten duten faktore asko gizarte psikologiakoak dira eta identitatearekin
eta baloreekin lotuta daude. Gainera, norbanakoen pertzepzioan hizkuntzaren
prestigioa garrantzia handiko faktorea da. Hizkuntza bat prestigiorik ez badu,
askoz errazagoa da hizkuntza horren transmisio naturalean eteteak egotea.
Beraz, prestigioa handituz transmisioa ere indartuko genuke. Baina nola handitu
prestigioa? Erantzuteko beste galdera zail bat. Kasu honetan ere ez dago
errezeta magikorik, baina eragiteko eremuak honakoak izan beharko lukete:
errepertorioa osatzea, euskalkiei zor zaien errespetua eskaintzea, argotaren
inguruko ikerketak bideratu, …
Hauxe izango litzateke nire lan ildo nagusien laburpena.
Badakit oso era eskematikoan azaldu dudala dena, baina askotan gauzak xehe-xehe
azaldu beharrean hobe da gauzak labur-labur azaltzea.
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).
Egitaraua
9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa
9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa.
Emunek antolatutako
jardunaldietan Iñaki
Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara
izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu
izan zait berak esandako hainbat gauza.
Zirrikituak
irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat
duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara
jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau
euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri
nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak
emateko bideak aurkitzea da gure proposamena. Behin pauso txiki bat eman duenak
pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar
ditugu.
Baina, nondik hasi
zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke
eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Zelan irudikatzen duzu hemendik 10 urtera euskararen aldeko mugimendu soziala? (hiznet)
2007-11-14 // Sailkatu gabea // 6 iruzkin

Sustraiak barrenago, zuhaitza gorago
2007-11-12 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Karrikiriren
webgunean Zaldi Eroaren tiraz gain,
bestelako gauza batzuk ere badaude. Karrika aldizkari guztiak zintzilikatu
dituzte. Eta horietan hilero iritzi artikulua agertzen da, sarritan
soziolinguistikarekin harremanetan. Baina beste zenbait zenbakitan
soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Oso interesgarriak
dira artikuluok, batez ere soziolinguistika gizarteratzeko lanean. Hemen doaz
artikulu guztiak:
–
Hizkuntzen
normalkuntzaren arkitektura.
–
Hizkuntza
komunitatea eta berdintasun printzipioa
–
Eskubide
linguistikoak: noren eskubide?
–
Ordezkapen
linguistikoa vs. hizkuntzen ekologia
–
Norbanakoaren
elebitasuna eta elebitasun soziala
–
Diglosia
–
Euskara
satelitea ala planeta? Tarteketa kontzeptua
–
Normalkuntza:
buru bezainbat aburu
–
Hizkerak:
ezinbesteko aberastasuna
–
Zein ordutan
aterako da Rangunerako abioia? Hizkuntzaren funtzioak
–
Trinkotzea:
kalitatezko bidegorria euskaldunontzat
Gurago izanez gero, dokumentu guztiak batera,
pdfan.
Hizkuntza egoera genero ikuspegitik (hiznet)
2007-11-09 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Gure inguruko hizkuntza egoera aztertzeko garaian, zure ustez, zertan izan daiteke lagungarri genero ikuspuntua aplikatzea? Errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke?
Oso zaila da horrelako gogoeta bati ekitea, huts-hutsean. Izan ere, genero ikuspuntu batetik hizkuntza egoera aztertzean agertuko zaizkigun emaitzak aldez aurretik asmatzea, erokeria bat izan daiteke, dena aurre-hipotesien mailan geratuko bailitzateke, errealitatearen azaletik gertuago mamitik baino. Dena den, horixe da, hain zuzen ere, ariketa honetan eskatu didatena eta horren arabera jokatuko dut, nire ezagutzetatik abiatuta eta nire intuizioei kasu eginda.
Generoaren aldagaia hizkuntza egoera aztertzeko diagnostikoetan txertatzeak, lehenik eta behin, errealitatea hobeto atxikitzea esan nahi du. Aldagai horrek errealitatearen ñabardurak antzemateko baliagarria den neurrian, eraginkorragoa bihurtuko du, era berean, gure diagnostikoa. Beraz, generoaren aldagaiak gure diagnostikoak hobeagoak izaten lagunduko luke, errealitatearen konplexutasuna antzeman ahal izateko.
Beste alde batetik, galdera bat datorkit burura. Generoaren aldagaiak emaitza esanguratsuak eman ahal dizkigu? Argi dago ñabardura bat den heinean lagungarria dela, baina emaitza esanguratsurik ematen ez badu, beharrezkoa al da aldagai hori kontuan hartzea? Nire ustez, orain arte egin diren ikerketetan (Euskararen Kale Erabileraren Neurketak, Lasarte-Oriako gazteena, Etorkizuna Aurreikusten, …) generoaren aldagaiak emaitza esanguratsuak eman ditu, baina askotan ere emaitza esanguratsurik ez ematea ere emaitza esanguratsua ematea bada. Izan ere, Kale Neurketan, esate baterako, gizon eta andreen artean ezberdintasunik egon ez badago, alde batetik ematen du ez dela emaitza interesgarria. Baina bere interesa izan badu, ezberdintasunik ez egotea nahikoa emaitza esanguratsua delako. Beste hainbat arlotan, gizon eta andreen gizarte portaeretan izaten diren ezberdintasunak hizkuntzaren erabileran ez izatea esanguratsua baita.
Baina errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke generoak? Honetan, nire asmatzaile sena pizturik, hipotesi batzuk formulatzera ausartuko naiz, nire intuizioetan oinarrituz (hipotesi hauek baieztatu edo ezeztatzeko ikerketa sakonak egin beharko lirateke). Orain arte, hizkuntzaren soziologian generoaren ikuspuntua bi esparrutan erabili da batez ere:
– Fideltasunaren auzia: honen inguruan badago teoria bat. Horren arabera, emakumeak gizonak baino moldagarriagoak dira gizartearen eraginetara. Beraz, gizonek gizartearen araberako hizkuntza hegemonikoari eusteko gaitasun txikiagoa dute, emakumeek baino. Emakumeak modernotasunari emanagoak dira gizonak baino, eta horrek ere bere isla du hizkuntza kontuetan.
– Ama hizkuntzaren auzia: aldagai hau oso garrantzitsua da hizkuntza kontuetan. Dena den, ez daude autore guztiak ados aldagai honen definizioarekin. Batzuen ustez, ama hizkuntza familia hizkuntzaren sinonimoa da (edo etxean erabiltzen den hizkuntza). Beste batzuen ustez, ordea, esanahi literala dauka: amarengandik seme-alabei transmititutako hizkuntza da ama hizkuntza.
Bi esparru hauetan, eta Euskal Herrira itzuliaz, ñabardura batzuk egin behar dira, nahitaez.
Lehenengoari dagokionez, egia izan badaiteke ere (nik dakidala ikerketa gutxi daude hori frogatzen dutenak, ezagunenak Txepetxena edo Xabier Erizerena), gaur egun gizartean izaniko aldaketak direla medio, ez dauka garrantzirik. Soziolinguistika historikoan erabili badaitezke ere, gaur egun ez dauka funtsik horrelakoei eustea. Gaur egun, ordea, mamitsuagoa litzateke aztertzea gazteen artean antzematen ari den fenomeno berria. Izan ere, badirudi zenbait ikerketen harian (adibidez, Lasarte-Oriako gazteen artean eginikoa), gazteen artean neskak direla euskara gehiago erabiltzen dutenak mutilak baino. Hor egon liteke fideltasunaren auziaren gaur egungo parametroa, teoria klasikoek diotenean baino. Balizko joera aldaketa hau ikertu behar da sakon, generoaren ikuspuntutik eta teoria feministen azken ekarpenak aintzat hartuta.
Bigarrenari dagokionez, ama hizkuntzaren definizio zabalagoa egin beharko
litzateke. Zergatik? Gaur egun, ama hizkuntza etxean erabiltzen den hizkuntzatzat hartzen badugu, kontuan eduki behar dugu familian azken urte hauetan gertatzen ari diren aldaketek ere ama hizkuntzan edo familia hizkuntzan eragina izan beharko luketela, derrigorrez. Zentzuzkoa da pentsatzea familia horren gogor jo duten aldaketek ere familia hizkuntzan eragina izatea. Nire ustez, alor hori gutxitan jorratutako alorra da eta emaitza interesgarriak eman ditzakeena. Dena den, puntu honetara helduta, Pello Jauregik bere ikerketan (“Gazteak eta euskara Lasarte-Orian”) iradoki zuen harremana hartu behar da kontuan: berak dioenez, ama hizkuntza estu-estu ulertu behar da. Bere ikerketan aita euskalduna besterik ez duten gazteak eta ama euskalduna besterik ez duten gazteen arteko ezberdintasun sakonak antzeman zituen. Izan ere, ama euskalduna duten gazteek euskara erabiltzeko joera nabarmen handiagoa erakusten dute aita euskalduna dutenekin alderatuta. Ikerketa honen emaitzetatik abiatuta, gehiago sakondu beharreko alorra ere iruditzen zait honako hau.
Zaldiaren erokeriak
2007-11-07 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Gaurko
zurrunbiloa gorabehera,
nik beste kontu alaiago bat ekarri nahiko nuke hona. Karrikiri elkarteak argitaratzen duen Karrika aldizkarian Zaldi Eroak marrazten du zenbaki guztietan
tira bat, eta denak euskararen inguruan. Almandotz izeneko batek
tira guztiak igo egin ditu flickr-era eta handik batzuk lapurtu ditugu.
Garaigoikoak urtebete
2007-11-06 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz
gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta.
Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua.
Bestelako eraginak ere izan ditu blogak: sustatun pare bat aldiz agertu da (sustatu efektua ere nabaria izan da), argian ere pare bat aldiz, beste blog batzuetan ere, zabaldun … Aipamen berezia merezi du Karrajua webguneak, han hainbatetan agertu baita nire blogaren inguruko informazio eta iritzirik.
Urtebete eta pozik. Baina etorkizunarekin kezkatuta. Ez dakit zein bide hartuko duen blogak, ez dakit zein bidetik abiatu nahi dudan bloga. Domeinu propioa izan ala ez, bestelako edukiak sartu ala ez,
… Erantzunik ez duten galderak dira oraindik, aurrera begira egindakoak. Ikusiko dugu zer ateratzen den ……
Quebec ezagutzeko …..
2007-10-30 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
Xavier
Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean
Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko
direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu
beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago
hango egoeraz gutxi dakigula.
–
El
Quebec: un lloc estrany
–
Algunes
pistes per a entendre el Quebec
–
El mirall
d’una societat
–
Pau i
violència al Quebec
–
Una
metròpoli francòfona, multicultural i multilingüe
Sailburuourde banintz (hiznet)
2007-10-29 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hiznet-eko beste ariketa bat:
Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza
politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea
izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak
trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio
naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu
beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana
sendotuz.
Bigarrenik, transmisioaren indartze horrek erabilera
bultzatzera bideratuta egon beharko luke.Transmisioak berez ez du ezertarako
balio, gero erabileran eragina ez badu. Dena den, azken ikerketek adierazten
dute transmisioa familian eta gertuko esparruetan behar bezala dabilenean,
erabilera ere altua izaten dela. Erabilera bultzatzeko errezeta magikorik ez
dago, transmisioa indartzeko ez dagoen bezala. Bi esparru hauek erdi-pribatuak
dira eta horietan eragitea oso gaitza da erakundeetarako, norbanakoen
askatasuna eta eskubideak tartean baitira.
Hirugarrenik, hizkuntzaren prestigioa lehentasuna izan
beharko litzateke. Zergatik prestigioa aipatu? Nik uste dut transmisioa indartzeko
faktore erabakigarria dela. Azal dezagun hau, bada. Transmisio naturalean
eragiten duten faktore asko gizarte psikologiakoak dira eta identitatearekin
eta baloreekin lotuta daude. Gainera, norbanakoen pertzepzioan hizkuntzaren
prestigioa garrantzia handiko faktorea da. Hizkuntza bat prestigiorik ez badu,
askoz errazagoa da hizkuntza horren transmisio naturalean eteteak egotea.
Beraz, prestigioa handituz transmisioa ere indartuko genuke. Baina nola handitu
prestigioa? Erantzuteko beste galdera zail bat. Kasu honetan ere ez dago
errezeta magikorik, baina eragiteko eremuak honakoak izan beharko lukete:
errepertorioa osatzea, euskalkiei zor zaien errespetua eskaintzea, argotaren
inguruko ikerketak bideratu, …
Hauxe izango litzateke nire lan ildo nagusien laburpena.
Badakit oso era eskematikoan azaldu dudala dena, baina askotan gauzak xehe-xehe
azaldu beharrean hobe da gauzak labur-labur azaltzea.
Euskara elkarteak ibilian: jardunaldiak
2007-10-25 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).
Egitaraua
9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa.
9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea.
10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperietnzia”. Ferran Suay (Valentziako unibertsitateko irakaslea)
11,15 – 11,45.- Atsedenaldia
11,45 – 12,45.- “Motibazioan eragiten emozioen bidetik: pertsona eta erakundeen aldaketarako laguntza”. Amaia Antero (Arizmendi ikastola) / Mirari Bereziartua (Coaching aldaketa)
12,45 – 13,00.- “Euskararekiko atxikimendua lantzen: mintzapraktika”. Jasone Mendizabal (Topagunea)
13,00 – 14,00.- “Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara:: sentiberatzea eta komunikazioa”. Paula Kasares (NUPko irakaslea)
14,00 – 16,00.- Bazkaria
16,00 – 16,45.–“Hizkuntza estetika bezala”. Fermin Etxegoien
16,45 – 18,00.- “Esperientzia berrien aplikaziorako gogoeta-guneak”
1) TELP
Gogoeta gidariak: Ferran Suay , Iñaki Eizmendi eta Pablo Suberbiola
Dinamizatzailea: Iñaki Arruti
2) COACHING-a: Zertarako euskara? saio praktikoa.
Gogoeta gidariak: Amaia Antero eta Mirari Bereziartua.
Dinamizatzailea: Jasone Mendizabal
3) KOMUNIKAZIOA
Gogoeta gidariak: Paula Kasares
Dinamizatzailea: Iker Martinez de Lagos
18,00 – 18,30.- Ondorioak. Tailerretako dinamizatzaileak
18,30 – … Amaiera ekitaldia
*Oharra: egunean zehar “E3i” Euskara Elkarteen Erakusketa Ibiltaria ikusgai egongo da.
Zirrikituak ireki
2007-10-22 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Emunek antolatutako
jardunaldietan Iñaki
Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara
izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu
izan zait berak esandako hainbat gauza.
Zirrikituak
irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat
duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara
jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau
euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri
nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak
emateko bideak aurkitzea da gure proposamena. Behin pauso txiki bat eman duenak
pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar
ditugu.
Baina, nondik hasi
zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke
eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Iñakik berba egiten du eurek antolatzen duten hitzaldi baten
haritik tiraka. Adibideak eta kasu zehatzak aipatzen ditu, gainera.
Jardunaldi horietarako egindako ponentzia
eta aurkezpena
ikusgai daude. Irakurri eta gozatu.
Bizi-esperientziak
2007-10-18 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
Nire lankide batek teoria soziolinguistikoek errealitatearekin topo egiten dutenekoaren gaineko artikulua idatzi du bere blogean.
Oso interesgarria eta mamitsua.
Bizi-esperientziak.
Txerra Rodriguez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
Kategoriak
Meta