Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira

2007-07-05  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Xirika gazte hilabetekarian urtean birritan idazteko gonbita egin zidaten urte hasieran. Nik baiezkoa eman nuen eta lehen artikulua maiatzeko alean agertu zen (Xirika 3, 2007ko martxoa). Artikulua pdfan.

Argazkia Aner Mentxakarena da. Titulua Roberto Manjoni lapurtu nion eta hortik zehar agertzen den esaldi bat Benitori.

Soziolinguistika. Berba potoloa da, mardula. Normalean entzuten dugunean atzera eragiten digun berba horietako bat. Baina soziolinguistikak gure bizitzan eragiten du, une orotan gainera, guk nahi ala ez. Horrexegatik, uste dut beharrezkoa dela soziolinguistikak ematen dizkigun armak ezagutzea, batez ere egoera minorizatuan dagoen hizkuntza delako gurea.

Eta zer krixto da soziolinguistika? Ba, hizkuntza eta gizartearen arteko harremana aztertzen duen zientzia. No eta to. Eta hori ze krixto da? Ba, dena, den-dena. Esnatzen garenetik ohera joan arte
hizkuntza gurekin harremanetan dago. Hasita pentsamoldetik eta edozein iragarki edo komunikabideetan amaituta. Baina ez gaitezen engaina, soziolinguistikak ez ditu prozesu indibidualak aztertzen, prozesu kolektiboak baizik: hizkuntza ohiturak, hizkuntza eskubideak, konplexuak, normalizazioa, hizkuntza gatazkak, hizkuntza portaerak, … Izan ere, soziolinguistikaren erpinek hainbat diziplina ukitzen dute: psikologia, antropologia, politika, zuzenbidea, komunikazioa, …

Mataza askatzen hasi beharko noizbait. Soziolinguistika, batez ere, soziologia da eta ez horrenbeste linguistika. Hizkuntza interesatzen zaio bai, baina prozesu sozial gisara. Soziolinguistikak ez du aztertzen hizkuntza, ez bere sintaxia, ez joskera, ez morfologia, ez horrelakoak. Horiek filologoentzat. Soziolinguistikak erabilerari kasu, ez egiturari; kanpoko fenomenoei, ez hizkuntza barneko kontuei.

Bereizketa horri soziolinguistikan corpus eta estatus plangintza deitzen zaie. Corpus plangintzak hizkuntza biziberritzea du helburu. Hizkuntza kodetzea, modernizatzea, estandarizatzea. Hau da, hizkuntza egoera berrietan erabili ahal izateko moldatzea.

Estatus plangintzak, ordea, hizkuntza komunitatea biziberritzea du helburu, hizkuntza komunitate horren estatusa igotzea, hizkuntzarentzat erabilera esparru berriak irabaztea (edo daudenak bermatzea), alegia.

Bien artean, zein da lehentasunezkoa? Biak dira beharrezkoak, baina estatus plangintzarik ezean, estandarizatutako hizkuntza laboratorio hizkuntza baino ez da izango. Estatus plangintzak du
lehentasuna, erabateko lehentasuna izan ere. Azken finean, hizkuntzaren normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira. Beharrezkoak, baina bigarren mailakoak. Eta gure herrian horietan tematzea, gaur egun, denbora galtze hutsa litzateke. “Sultanaren kanoiak gure etxea birrintzen ari diren bitartean, ez da zentzuzkoa hormen koloreari buruz eztabaidatzea”.

Horregatik, ez dago ulertzerik herri honetan soziolinguistika karrerarik ez existitzea. Gure hizkuntza komunitatearen biziberritzerako ezinbestekoa da formazioa, goi mailako formazioa barne. Eta,
horretarako, unibertsitateak soziolinguistikak eskaintzen dituen oinarriak ikertu, zabaldu eta jendarteratu beharko lituzke. Etorkizuneko euskal unibertsitateak ezinbestean heldu beharko dio erronka horri.

Jendarte eragileek baino ez diote eskaintzen herri honi soziolinguistika formazioa. Hor dago Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen HIZNET eta Linguanet gradu-ondokoak, UEUk antolatzen dituen ikastaroak, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituen jardunaldi eta mintegiak, … Eta
XIRIKA bezalako egitasmoek alor honetan horren funtsezkoa den dibulgazioa.

Loturak:

–        Soziolinguistikaren definizioa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Soziolinguistika

–        Hizkuntza plangintzak: http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_plangintza

–        HIZNET: http://hiznet.asmoz.org/

–        UEU: http://www.ueu.org/groups/soziolinguistika/

–        Soziolinguistika Klusterra: http://www.soziolinguistika.org/

Soziolinguistikaren gida sexuala

2007-07-03  //  Sailkatu gabea  //  12 iruzkin

Soziolinguistikaren gida sexuala. Sechu Sende izeneko soziolinguista galegoak idtazitako artikuluaren izenburua da hau. Gainera, sari bat irabazi du, kazetaritza artikulu normalizatzaileena, hain zuzen ere.

Eta zertaz doa? Ba, hizkuntzaren normalizazioa sexuarekin parekatzen du, gozamenarekin, ondo pasatzearekin. Euskal Herrian ere horren bueltan gabiltza, eta merezi du beste herri batzuetako hausnarketak gurera ere ekartzea.

Guía Sexual da Sociolingüística

Tabernetako filosofia

2007-07-02  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Zapatua. Arrastia. Kuadrilakoekin tragoak hartzen. Lagunen arteko solasaldia. Erdaraz.

Kuadrilako neska batek mutil laguna topatu du. Haren gainean berbetan ari ginen. Kuadrilako batek kontatu zuen tipoak esan ziola “niri euskaraz mesedez”. Kuadrilakoak ez zion ezer esan. Baina guri bai.

Oso artifiziala egin zitzaion kuadrilakoari. Izan ere, berak dio euskaraz egiten diola euskaraz zuzentzen zaionari, baina horri erdaraz egingo ziola momentu horretatik aurrera. Artifiziala zergatik? Neska lagunarekin erdaraz egiten du tipoak. Kuadrilakoak esaten zuen berak jende askorekin egiten duela euskaraz (eta egia da, nirekin adibidez), baina berari euskaraz egiten badiote sistematikoki, bestela ez diela zilegitasunik aitortzen horrelako moralkeriekin dabiltzanei.

Zer pentsatua eman dit lagunen ateraldiak. Zentzu batean, berarekin ados nago, baina barruak esaten dit ehuneko ehunean ezin naizela berarekin bat etorri. Ala bai?

Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa

2007-06-25  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Gaurkoan beste ikastaro batekin natorkizue. Gainera, non eta nire herrian egitekoa dena. Ikastaroa Labayru ikastegiak antolatzen du.

Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa:

a) Administrazinoa eta euskerea:
         · Gramatika ohiko akatsak.
         · Estilo arazoak.
         · Administrazinoko idatziak.

   b) Hizkuntzaren normalizazinoa:
         · Euskera Biziberritzeko Plan Nagusia.
         · Erabilera Plana.
         · Esparru sozio-ekonomikoan hizkuntza-normalizazinorako                plana.

Ikastaroa irailaren 17tik 29raizango da Derion. Izena emateko uztailaren 26ra arteko epea dago.

Informazio gehiago, orri honetan edo esku-orrian.

Mikel Zalbide, maisu

2007-06-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Mikel Zalbidek
orain dela gutxi egin du Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia.
Hizkuntza soziologiaren eta soziolinguistikaren inguruan lan aparta egin du
Mikelek azken urte hauetan, bereziki Joshua Fishman
irakaslearen ikuspuntua gurera ekartzen. Hona hemen hizkuntza soziologiaren
inguruan oinarri-oinarrizkoak diren bi testu: 

–        
Ahuldutako
Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?

–        
Joshua A.
Fishman-en RSL edo HINBE

 Testu biak luzeak dira, sakonak eta oso
zorrotzak. Benetan merezi du bi hauek patxadaz irakurtzea. Azken urteotako
ekarpen teoriko potoloenak dira euskararen indarberritzearen inguruan.
Inprimatu, azpimarratu, kritikatu eta zabaldu. Euskalgintzan dabiltzan askok
eta askok duten formazio beharra taxutzeko ezin hobeak.

Hizkuntza marketina

2007-06-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Pasa den astean heldu zitzaidan Katalunian
antolatzen duten graduondoko baten berri. Hauxe da ikastaroaren izena: Postgrau
de màrqueting lingüistic
.

Hau da, hizkuntza marketinaren inguruko
graduondoko ikastaroa. Horrek burura ekarri zidan euskaldunok horretan ere hasi garela
mugimendua egiten. Batez ere, Iñigo Fernandez blogaria
ibili da horretan. Adibide batzuk hemen: Euskara nola saldu,
Euskara nola
saldu gazteei
eta Zertarako behar du
euskarak marketina
?.

Horrez gain, datorren hilean UEUk Eibarren Euskararen balio
merkatuari buruzko jardunaldia
egingo du. Oso interesgarria ematen du eta
bide honetan urrats berria da, zelan ez. 

Hala ere, nago gai honi oraindik orain ez
diogula behar duen garrantzirik eman, ala bai?

Irakurle fidel bati

2007-06-18  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Badakit egunero-egunero bisita nahikotxo
dudala, baina egia esan ez dut ezagutzen zeintzuk irakurtzen duten bloga. Bakan
bat ezagutzen dut, baina gutxi egia esan. Ba, mezu hau espreski Deustutik
irakurtzen duen horri dedikatua dago. 

Zure tesiaz egin zenidan berba, egin behar
zenuela antropologiazko zerbait. Nik zenbait erreferentzia eman nahi izan
nizun, baina momentuan ahaztu eta ez nuen esateko betarik hartu. Erreferentziak
emango dizkizut, ezagutuko dituzu, baina badaezpada ere. 

Paula Kasaresek hizkuntza antropologiari
buruzko tesia prestatzen ari da. Artikulu bat idatzi zuen aspaldi Bat
aldizkarian: Aunitz
dakit, bizitzen dakit.
Baztango hizkuntza egoera aztertzen zuen ikuspuntu
antropologiko batetik. Badu beste artikulu bat Ankulegin argitaratua, 6.
zenbakian
.


Jone Miren Hernandezek ere heldu dio
hizkuntza antropologiari. Bere tesia hauxe da: Lasarte-Oriako euskararen
bilakaera: galeraren inertziatik berreskurapenera. Hainbat lotura utziko dizkizut:

–        
Tesiaren
laburpen bat, Argia aldizkarian
.

–        
Euskara dela eta …. neskek
zer diote?

–        
Jolasgaraia.
Gaztetxoak, hizkuntzak eta identitateen adierazpenak.

–        
Euskararen transmisioa gaur:
ikerketa tresnak eta estrategiak.

Euskararen balio merkatua jardunaldia

2007-06-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

UEUk Eibarren antolatu du izen honeko jardunaldia, uztailaren 12 eta 13an. Jarraian datorren informazioa UEUren webgunetik ateratakoa da.

Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza
letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri
erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute
nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza
zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen
ahalegintzea gizarte-baldintza erabat zailetan.

Berebiziko eginkizun –”misio”-
horren aurrean euskararen defentsarako mugimenduek oinarrizko
ikuspegitzat hartu dute EUSKARAren ondare eta kultura-baliabide
estatusa, beste edozein ikuspegi analitikoren gainetik

Euskararen
egoera aztertzeko ikusmolde nagusia, eta euskararen inguruan lanean
dihardutenen eragileena, sarritan, agenda politikoa eta Erakunde
Publikoetako Kultura Sailen esku gelditzen da. Baldintza horietan
euskararen aldeko gizarte-mugimenduek, euskal kulturaren egoeraz
kezkatuta, gizartearen unean-uneko hizkuntza-eskaerei erantzuten
saiatzen dira, erabilera mailak suspertuz, komunikazio-foro euskaldunak
sortuz, oro har, euskarari bide emanez.

Euskalgintzaren unibertsoan dihardutenentzat euskarak izaera traszendente eta kulturalista du, euskal nortasun kolektiboaren ikur nagusi bihurtuz.

Ingurune horretan, jardunaldi honek bestelako ikuspegien inguruan hausnartu nahi du euskarari buruz, galdera batzuei erantzunez:

·         Nola nahastu euskara marketin, komunikazio-tresna eta ekonomiaren ikuspegitik sortutako planteamenduekin? Zein da ikuspegi horien balioa?

·         Zein da euskarak duen merkatu-balioa? Nola hausnartu, nola aztertu, hizkuntza baten merkatu-balioa?

Azken
batean, eta gustuko izan ala ez, gure egunerokotasuna dinamika
sozioekonomikoek baldintzatzen dute. Errealitate horri helduta,
proposamen honek euskararen egoera bestelako kokapen analitiko baten
abiapuntutik aztertu nahiko luke, merkatua, marketin eta
komunikazioaren ikuspegitik.

Helburuak

Proposamen honek, honako helburu hauek bete nahi lituzke:

  • Euskalgintzaren ohiko ikuspegietatik harago ââ�¬â��eta
    berauen ekarpena ezinbestekoa izan dela aitortuz- euskararen
    merkatu-balioaz hausnartzea, sektore anitzetako profesionalen azterketa
    eta iritziak aurkeztuz eta trukatuz.
  • Euskalgintzaren
    arloko enpresa, komunikazio, marketin eta unibertsitateko profesionalen
    ikuspegiak eta datu-analisiak bildu eta aurkeztea.
  • Euskararen inguruko hausnarketarako behatoki baten beharraz hausnartu eta ikerketarako ildo berriak azaltzea.

Jardunaldiak ondoko zeharkako helburua du:

  • Euskalgintzaren alorrean lanean dihardutenen edo
    euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta
    bilgune izatea.

Metodologia

Jardunaldiaren
gai berritzailea dela eta, parte hartzeko ekimenak bultzatuko dira.
Horrela, jardunaldia egun batean egin baino, bi egunetan izango da,
eskatuko duen arreta eta lana eraren baten lasaituz.Sarreran aipatutako
abiapuntutik jardunaldian 4 teknika ezberdin erabiliko ditugu:

  • Hitzaldiak. Kasu aurkezpenen bitartez proposatutako 3 galderei erantzuna ematen saiatuko gara.
  • Mahai-inguruak. Hitzaldietan proposatutakoaren inguruan eztabaidatzeko tarte irekia izango dira.
  • Mintegiak. Parte-hartzaile bakoitzaren motibazioaren arabera gai zehatzak lantzeko aukera emango dute.
  • Jardunaldiaren ondorioak lantzeko ariketa bat proposatu eta landuko da Jardunaldian izena ematen dutenen artean.

Nori zuzenduta

Jardunaldia
euskalgintzan murgildutako profesional eta militanteei, marketin eta
komunikazio alorretan interesduneei, soziologia eta merkatu-ikerketen
teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz
kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago.

Egitaraua

Uztailaren 12a, osteguna

8.30-9.00 -Harrera eta materialaren banaketa

Kontzeptuak finkatuz

9.00-9.45 -Hastapeneko hitzaldia: Euskararen merkatu-balioa.

  • Jon Goikoetxea, soziologoa, Marketing-ean aditua, UEUko kidea.

10.00-10.45 – Hitzaldia:

  • Manu Castilla, EITB.

10.45-11.30 – Hitzaldia:

  • Joan Mari Larrarte,  EKTSA

Hizkuntza al da produktua/zerbitzua? Komunikazioa

11.45-13.15 – Hitzaldiak:

  • Pili Kaltzada, Komunikazio aditua.
  • Irune Ruiz-Ciarreta, GAIA Merkatu Ikerketak

13.15-14.00 – Work shop-ak:

  • KOMUNIKAZIOA SORTZEN I

14.00-15.30 – bazkaria

15.30-16.30 – Work shopak:

  • KOMUNIKAZIOA SORTZEN II
  • Iñigo Fernandez-Ostolaza, komunikazio aditua

 

Uztailak 13, ostirala

Merkatuei begira

9.00-11.15 – Hitzaldiak:

  • Eider Lorente, BBVA
  • Jon Goikoetxea, Marketing aditua
  • Xabi Larrañaga, idazlea, zutabegilea

11.15-11.45 – atsedenaldia

11.45-13.00 – Work shopak:

  • Merkatuak behatuz
  • Markak eraikiz
  • Audientzien neurketa

Euskararen “merkatuak”

13.00-14.00 – Mahai ingurua:

  • Igone Etxebarria, Eusko Jaurlaritza
  • Odile Kruzeta, Euskadi Irratia
  • Jon Goikoetxea
  • Iñaki Uria, Hamaika TB
  • Jorge Jimenez, Euskal Editoreen Elkartea
  • Eider Lorente, BBVA

Ondorioak: Euskara saldu ala euskaraz saldu?

14.00-15.00 – Ariketa eta parte-hartzea

 

Irakasleak eta arduradunak

Antolatzailea: Jon Goikoetxea, soziologoa, marketing aditua.

Linguanet: balorazioa

2007-06-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Linguanet
ikastaroa amaitu egin dut eta gai naizela esan didate, hau da, ikastaroa
gainditu dudala. Agindu nuen blogean
zerbait aipatuko nuela ikastaroari buruz, baina azkenean ikastaroa amaitu eta
ezer ez dut aipatu. 

Ikastaroak bost ikasgai izan ditu: 

1. Euskara planen ikuspegi
orokorra

2. Diagnostikoa eta diseinua

3. Ezarpena

4. Jarraipena eta ebaluazioa

5. Euskara-planak enpresa txiki eta ertainetan

Eta hiru aurrez aurreko saio:

1. Diagnostikoa eta
diseinua

2. Ezarpena

3. Jarraipena eta ebaluazioa 

Nik horietatik lehenengo bietara baino ez naiz
joan.

Orokorrean ikastaroa ondo egon da. Oso
espezializatutako ikastaroa izan da, enpresetan euskara teknikari diren edo
izango direnei zuzendua, zehatz-mehatz. Mundu honetan esperientzia gutxi duten
ikasle batzuk kexatu egin dira, oso teknikoa delako eta gauza asko suposatutzat
ematen dituelako. Nik ez dut sentsazio hori izan, nahiz eta enpresen munduan
esperientziarik ez izan. Dena den, egia da nik mundu hori nahikoa ezagutzen
dudala, hiznet dela eta. 

Aurrez aurreko saioak ere interesgarriak izan
dira. Alde batetik, hiznet-en ez bezala, ikasleon arteko harremanak egiteko
bide eman dutelako. Harreman horiek oso interesgarriak izan dira (behintzat
nire kasuan). Enpresetan dabiltzan teknikariak, udaletako teknikariak,
irakasleak, euskara plana duten enpresetako langileak, … Horiek guztiekin izan
naiz lan-taldeetan eta horrek zure ikuspegia zabaltzen laguntzen du.

Beste alde batetik, saioetan lana egitea
tokatu zaigu. Teorian ikusitakoa lantzeko beste modu bat izateaz aparte,
sortzea ere eskatzen du, zure burua teknikari hartzea ere eskatzen du, horrek
dakarrenarekin. 

Horixe izan da. Beste ikasleren batek bere
iritzia eman nahiko balu, idaztea dauka, ondo etorria izango baita.

Zenbait ikastaro …

2007-06-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Azken egun hauetan soziolinguistikarekin zelan edo halan erlazionatutako hainbat ikastaroren berri izan dut. Atzo bertan nire ustez osoena den Hiznet ekarri nuen blogera. Gaur beste lau ere ekarriko ditut:

– HUHEZIk nazioarteko bi ikastaro egingo ditu datorren ikasturtean ingelesez. Media and minority languages bata, eta Education and minority languages bestea. Informazio gehiago hemen.

– Hizkuntza gutxituei eta euskarazko komunikazioari buruzko masterra EHUn. Gaurko Berrian irakurri dut albistea.

– HUHEZIk antolatzen duen Hizkuntza kudeaketa aditu titulua. Informazioa jarraian.

Beste batzuen berri emango dugu informazioa jakin ahala.

134 / 140«Aurrekoa102030133134135136140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA